Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Gertaeren inguruabarrak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Istripu, atentatu, hilketa eta bestelako ezbeharren berri ematen dugunean, zein egoeratan gertatu diren azaldu behar izaten dugu. Hau da, gertaeraz gain, testuingurua ere azaldu behar izaten dugu, osterantzean albistea sinopsi hutsa izango litzateke eta. > Ezbehar bat zein egoeratan gertatu den azaltzeko, -ta erabiltzen dugu. > > - HONELA EZ: > > - Langile bat hil da, teilatutik erori ostean. > > - HONELA BAI: > > - Langile bat hil da, teilatutik erorita. > >
> Baliteke langilea teilatutik erori ostean hiltzea, anbulantzian, ospitalera bidean. Baina kazetariak ez du hori esan nahi. Inguruabarrak azaldu nahi ditu, beste barik. > > - HONELA EZ: > > - Emakume bat larri zauritu da, kamioi batek azpian harrapatu duenean. > > - HONELA BAI: > > - Emakume bat larri zauritu da, kamioi batek azpian harrapatuta. > > - HONELA EZ: > > - Xalak eta Laskurainek finalerako txartela lortu zuten atzo, Bengoetxea eta Beginori 22 eta 20 irabazi ondoren. > > - HONELA BAI: > > - Xalak eta Laskurainek finalerako txartela lortu zuten atzo, Bengoetxea eta Beginori 22 eta 20 irabazita. > > >
> Beste aukera batzuk ere aurki ditzakegu. > > - HONELA EZ: > > - Istripu larriena Nafarroan gertatu da, Lizarra eta Iruņea arteko errepidean bi autok aurrez aurre jo dutenean. > > - HONELA BAI: > > - Istripu larriena Nafarroan gertatu da: bi autok aurrez aurre jo dute Lizarra eta Iruņea arteko errepidean. > > >
> Beste aukera bat denbora azpimarratzea da. Testuinguruaren berri ematen ari garela kontuan hartuta, aldibereko denbora dagokio. > > - HONELA EZ: > > - Alemaniako telebista bateko hiru langilek zauriak egin dituzte Mostarren, mortero batek eztanda egin ostean. > > - HONELA BAI: > > - Alemaniako telebista bateko hiru langilek zauriak egin dituzte Mostarren, mortero batek eztanda egitean. > > >
> Testuingurua azaltzeko esaldian aditz jokatua erabiltzen badugu, -la edo -larik eransten diogu. > > - HONELA BAI: > > - Hiru mendigoizale hil dira Anboton, tontorretik beherantz zetozela. > > - HONELA BAI: > > - Bi ekintzaile larri zauritu dira, bonba bat prestatzen ari zirela. > > >
> Esaldiaren amaieran ez ezik, -la edo -larik daukaten azalpenak hasieran ere ipini daitezke. > > - HONELA BAI: > > - Artikoko izotz azpian maniobrak egiten ari zela, istripua gertatu da. > > >
> Batzuetan, gaztelaniaren esamoldeak zuzen-zuzenean itzultzeagatik, esaldi okerrak egiten dira. > > Hurrengo adibidean, garbi dago testuingurua partidaren amaiera dela, eta gertaera, Ronaldinhoren gola. > > - HONELA EZ: > > - Partida amaitzeko bost minutu falta ziren, Ronaldinhok gol bat sartu zuenean. > > - HONELA BAI: > > - Partida amaitzeko bost minutu falta zirela, Ronaldinhok gol bat sartu zuen.- > > > - HONELA EZ: > > - Bi auto behar baino arinago zetozen autobidean, olio-orban batengatik labain egin dutenean. > > - HONELA BAI: > > - Bi auto behar baino arinago zetozen autobidean, eta halako batean olio-orban batengatik labain egin dute. > > >
> (ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da) > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com