Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» (Bizi)Esperientzia aberatsa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Topaguneak 10 urte bete eta euskara elkarteen mugimenduak 25 urte betetzear dauden garai honetan, atzera eta aurrera begiratzeko aitzakia izan dugu Topagunean gabiltzanok. > Atzera begiratzerakoan, batez ere duela 25 urte euskara elkarteen mugimendua irudikatu, antolatu eta abiarazteko intuizioa, bisioa, jakintza eta ausardia izan zuten gizon-emakumeekiko miresmena datorkigu gogora. 25 urte beranduago guztiz presente ditugun erronkak aurreikusteko gai izan ziren lagun hauek. > > - Euskararen normalkuntza ingurune hurbilenetik hasten zela aurreikusi zuten. > > - Hizkuntzaren berreskurapenaren protagonista nagusiak euskaldunak izan behar garela asmatu zuten. Horretarako gune erreferentzialak sortzeari berebiziko garrantzia eman zitzaion eta euskara elkarteek hartu zuten funtzio hori. > > - Euskaldunontzako bilguneak sortzeko tresna egokiak aurreikusi zituzten; ideologia, pentsaera, adin eta bestelako bereizgarrien gainetik euskaldunon bilgune izango ziren elkarteak. > > - Hizkuntzaren erabilerari ere zentraltasuna ematen asmatu zuten, erabileraren garrantziaren kontzientzia existitu ere egiten ez zen garaian. > > - Erreferentzia izango zen gizarte mugimendua nahi bazen, autonomoa izan behar zuela ikusi zuten. > > - Gizarte mugimendua euskararen normalizazioaren gurditik tiraka jarri zuten eta atzetik ekarri zituzten Administrazioa eta enpresak. > > Helburua bazuten, martxan jartzeko oinarri teorikoa ere bai eta tresna egokia sortzen jakin zuten. > > Ondoren etorri zen euskara elkarteak bilduko zituen erakundea sortzeko momentua. Geroz eta talde gehiago zegoen herrietan, bakoitza bere aldetik lanean. Guztiak elkarrekin arituta indar handiagoz lan egin zitekeela eta bilera, gutun trukaketa eta lan ordu askoren ondoren sortu zuten Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa. Oso modu xumean hasi zen erakundea etengabe hazten joan da hamar urte hauetan eta lan handia izan da euskara elkarte bazkide guztiak bildu, haiek harremanetan jarri, proiektuak bideratu, azpiegitura sendotu eta lan talde finkoa osatzea. Hamar urteren buruan lan hori egintzat, edo bideratutzat behintzat, jotzen dugu. Urte hauetan lan egin dugu, baina eragin ere eragin dugu, eta euskararentzako esparruak irabazten joan garen heinean, euskara elkarteak sendotu egin dira, euskara elkarteen funtzioa gizarteratu da eta euskara karga ekonomiko eta soziala baino aberastasun iturri, lanpostu sortzaile eta komunitatearen lotura sendoa dela erakutsi dugu. > > Egin eta eragiteaz gain, ikasi ere gauza asko ikasi dugu, eta lehen oharkabean hanka egiten ziguten hamaika xehetasun ulertzeko modua izan dugu. > > - Euskara elkarteek badugula lanerako estilo propioa, jarrera eraikitzailea dugula oinarri. > > - Aniztasunak aberastu duela euskara elkarteen mugimendua, pertsona, ideia, errealitate eta bizipen aniztasunak. > > - Euskal hiztun desberdinak daudela: tartean daude, euskaraz bizi nahi eta hala egin dezaketen neurrian euskaraz bizi direnak eta baita euskaraz jakin arren eta inguruak lagunduta ere, erdaraz bizi direnak, besteak beste. > > - Euskaraz zein erdararen batean aritzeko motibazio desberdinak daudela: lan kontuengatik derrigortuta, ingurunea euskalduna edo erdalduna delako, hizkuntza batean bestean baino hobeto moldatzeagatik, unean-unean egoerak bat edo beste eskatzen duelako... Motibazio horiei erantzuteko sortu ziren aisialdiko eskaintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika egitasmoak eta beste. > > - Desadostasun ideologiko-politiko eta desberdintasun ekonomikoez haratago euskarak eta euskaraz bizi nahi izateak komunitate berean biltzen gaituela. Muga politikoek ezin diotela mugarik jarri hizkuntza komunitateari, eta oraindik egon badagoela euskaldunon artean lotura ikusezin bat, talde bereko sentitzeko zer bat. > > - Euskarak esanahi desberdina izan dezakeela: eskubidea izan daiteke edo konpromisoa eskatzen duen zerbait, lanerako derrigorrez behar den titulua edo norbera munduan egoteko modua, bizipenekin lotzen dugun hizkuntza, gutako bakoitzaren identitatea finkatzen duena eta identitate bereko pertsonak komunitate linguistiko eta kultural berean biltzen dituen lotura. > > Gure kasuan euskara eskubidea dela irizten diogu, eta baita konpromisoa eta militantzia, baina batez ere, identitatea eta izaera ematen digun zerbait dela esan nahi dugu, lanerako, bizitzeko, gozatzeko eta izateko dugun modua. Jon Sarasuak esan zuen moduan "<i>...suerte bat izan dut nik nire garaian, gonbidatu nautela euskararen jaian</i>". > > Topagunean gabiltzanok horretan asmatu nahi genuke aurrerantzean, jendea euskaldun bizi garenongana erakartzen, euskara aberastasun eta gozamen iturri izan daitekeela adierazten, gure identitatea konplexurik gabe aldarrikatzen, euskarak lotzen duen hizkuntz eta kultur komunitatea trinkotzen, eta batez ere, gure ondoan, inguru berean bizi diren beste hizkuntza komunitateetako kideei, berea utzi gabe, euskaraz bizitzen eta sortzen has daitezen motiboak ematen. > > > <br> > **(KARMEN IRIZAR eta IKER MARTINEZ DE LAGOS Topaguneko Zuzendaritza Batzordeko kideak dira)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1182171769/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com