Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera eta normalizazioa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Behar bada inoiz merkataritzan euskara erabiltzeari buruz zerbait entzun dugu eta agian hirietako merkatariak eta ostalariak oso euskara maila baxua dutela ere bai. Hori konpondu beharra dagoela eta horretarako arazoaren klabeak ulertu beharra dagoela, tamalez ez dugu gehiegitan entzungo. > Baliteke kolektibo hauen beharrak desberdinak izatea eta ordutegi zabala dutenez ikasteko zailtasunak ere handitzea. Ikas maila aldetik ere ez dira maila gorenetik ibiltzen direnak. Hala ere, hainbat merkatari eta ostalari, euren arazoaz jabeturik, ikasteari ekiten diote eta ohiko moduluetan itsatsi egiten dituztenetan porrota ia bermatuta dago, euskalduntze eta alfabetatze taldeetatik at gelditzen joan izan dira etengabe eta hauek ere ikasteko eskubidea dute. > > Eskarmendu honetatik ikasi egin behar da. > > Badaude beste modu batean ikasten ari diren merkatari eta ostalariak eta klaseak 2007 urtean beste modu batean planteatzen duten irakasle eta euskaltegiak ere bai. > > Gaur egun gizartea gero eta euskaldunagoa da eta zerbitzuak euskaraz eskatzen eta eskertzen hasi denean, komunikazioaren lehenengo lerroan dauden profesional hauek etsita daude edo interesa galduta dute eta hirietako paisaiaren zati handi baten jabeak dira. > > Administraziotik asmo eta xede onak agertu arren zaila da laguntza behar den lekuetara heltzea, behintzat modu eraginkorrenetan. EABn ere asmoak zuzenak dira, baina beste lehentasun batzuen itsasoan murgildurik bizi beharra omen dago. > > Euskal Herriko merkatari elkarteen artean Zazpi Kaleetako merkatari elkartea da guztien artean eskarmendu handiena duena (1969 urtean sortu zen) eta hainbat saiakera desberdin egin ditu bere ibilbidean zehar. Azken plangintzaldi honetan metodologia berezia garatzen ari da, modulu desberdinak diseinatu ditu metodologia, helburu, zehar lerro, eduki, eta ebaluazio irizpide berriekin, merkatari eta ostalariengan pentsatutako sistema benetan ikasi ahal izateko. > > <i>2007</i> urtean hizkuntzak ikasteko dagoen hainbat metodologia ikusita ikasleak pozik ikasten ari dira eta jarraitzeko prest daude. Hizkuntzen irakaskuntzan dabilen profesionalari ez ezik merkatariei eta ostalariei ere interesatzen zaien metodologia erabilirik, guztien interesekoa. > Oinarria autoikaskuntzan izan arren talde saioak ere badaude eta ordutegi malgua du, profesional guztiengana (gehienengana) heldu ahal izateko modukoa. Irakasleari, ohiko ezaugarriez gain, koordinazio lan izugarria eskatzen dio, irakaslea gidaria da, bidea erakusten die, bidea haiek egiten dutela. Hiztegiaren egokiera ere taldearen araberakoa izango delarik. Taldeak ez dira ez guztiz homogeneoak ez heterogeneoak, tarteko zerbait dira, homogeneoak lanpostuen, ezaguera eta ordutegien arabera, baina profesional mota desberdinak barnean dituztelarik. Merkatari eta ostalari gehienak oinarrizko mailan daudenez, alfabetatu bakoentzako eta 2. mailakoentzako materialek ez dute gehiegi balio urrun gelditzen baitira errealitatetik. > > Merkataritzak izugarrizko garrantzia du komunikazioan eta hizkuntza paisaian. Handizkako eta txikizkakoen arteko desberdintasunak handiak dira. Globalizaziotik glokalizaziora edota mundu zabaleko merkataritza erraldoitik tokikora erdibide berriak sortzen ari dira. Glokalizazioak saldu egiten duela zenbait trustek ulertu egin du eta hurbilketa saiakerak hor daude, enpresa internazionalei mementoz sakontasunik ezin eskatu, baina lehen urratsak dira, kostuen menpe egongo da beti. > > Txikizkakoen kasua guztiz alderantzizkoa da ordea, lokalizazioaren jabe direla uste dute eta globalizazioa etsai, beraz hizkuntza tresna erabilgarria izan daiteke haientzat bide horretan sakontzeko, baina giltza bezeroak du, bezeroak eskertzen jakin beharko du. > > Lan handia dago. > > > <br> > **(LAURA MORAGUES OREGI Zazpi Kaleetako Merkatari Elkartearen euskara koordinatzailea eta Euskara Aholku Batzordeko kidea da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1179141523/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com