Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Antzeman
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> «Antzeman» aditzaren erabilera zeharo nahaspilatu da euskarazko albiste-testuetan, interferentzia birengatik. Lehen interferentzia euskara barrukoa da: «atzeman» aditzak eragiten duena. Bigarrena, euskaratik kanpokoa: «detectar» aditzarena. > <b>«Antzeman»-en erregimena</b> > > > «Antzeman» aditzaren osagarriak 'NORI' kasua hartzen du nahitaez. > > > - Nekatuta antzeman nion, eta ez nion ezer esan. > > - Beren fruituetatik antzemango diezue. (Mateo, 7:15) > > > «Atzeman» aditzak, ostera, joko normala dauka. > > - Auzokoak erasotzaileen atzetik joan dira, baina ez dituzte atzeman, auto bat erabili baitute ihes egiteko. > > - Ezustean heldu zen etxera, eta senarra maitalearekin atzeman zuen ohean. > > Lehen nahastea erregimenean gertatzen da, «antzeman» aditza «atzeman»-en jokoarekin kutsatu da eta. > > - <b>EZ</b> > > - Pistola eta guzti azaldu arren, lapurrarengan berehala <b>antzeman zuten</b> beldur zela. > > - <b>BAI</b> > > - Pistola eta guzti azaldu arren, lapurrari berehala <b>antzeman</b> zioten beldur zela. > > > <b>«Antzeman»-en esanahia</b> > > > Itxuraz hain antzekoak izanda, jokoak ez ezik, esangurak ere nahasi dira. > > «Antzeman» aditzak <i>igarri</i>, <i>itxura hartu</i>, <i>zelakoa den konturatu</i> esan nahi du. Erraz gogora daiteke, «antz» eta «eman» hitzetatik datorrela jabetuz gero. Izan ere, ezezko erabileran osagai biak banan ager daitezke. > > - Hala jantzita, inork ez zion antzik eman. > > «Antzeman» aditzak hainbat sinonimo ditu. > > - Hitz egiteko moduan <b>ezagun du</b> / <b>antzematen zaio</b> ez dela herri honetakoa. > > - Ben Wallace NBAko defendatzailerik onenak talentu handiz <b>igartzen ditu</b> aurkariaren eraso eta mugimenduak / <b>antzematen die</b> aurkariaren eraso eta mugimenduei. > > - Giro politikoan <b>nabari da</b> / <b>antzematen da</b> hauteskundeak laster direla, politikariak hasi baitira kanpaina egiten. > > «Atzeman» aditzak, berriz, <i>hartu</i>, <i>harrapatu</i>, <i>eskua ezarri</i> esan nahi du. Hau ere erraz gogora daiteke, «hatz» (atzamar) eta «eman» hitzetatik dator eta. «Atzitu» sinonimoa ere «hatz» hitzetik dator. > > - Bi erbi <b>atzitu</b> / <b>atzeman</b> dituzte basoan. > > Adieraz ezberdinak izan arren, kasu batzuetan aditz bat zein bestea erabil dezakegu gauza bera aditzera emateko. > > - Gezurretan atzeman dute. > > - Gezurra zioela antzeman diote. > > Horrek guztiak anabasa handia eragin du. Albiste-testuetan «antzeman» gailendu da, eta aditz bien adierak bereganatu ditu. Horrez gain, kazetariek esanahia apur bat zabaldu diote, eta «detectar» gaztelaniazko aditzaren ordain automatiko bihurtu dute. > > Baina «detectar», moduren batean, harrapatzea da; alegia, hurbilago dago «atzeman» aditzaren adieratik. > > - <b>EZ</b> > > - Austriako albaitaritza arduradunek gaur jakinarazi dutenez, gutxienez bi katutan <b>antzeman dute</b> H5N1 birusa. > > - <b>BAI</b> > > - Austriako albaitaritza arduradunek gaur jakinarazi dutenez, gutxienez bi katutan <b>atzeman dute</b> H5N1 birusa. > > Nolanahi ere den, «detektatu» baztertu barik, kasuan-kasuan beste aditz batzuk erabil ditzakegu. > > - <b>EZ</b> > > - Itsas Salbamenduak patera bat <b>antzeman du</b> Tenerife hegoaldetik zazpi miliara, zortzi pertsonarekin. > > - <b>BAI</b> > > - Itsas Salbamenduak patera bat <b>ikusi du</b> Tenerife hegoaldetik zazpi miliara, zortzi pertsonarekin. > > > - <b>EZ</b> > > - Maria San Gili tumore bat <b>antzeman diote</b>, eta, guztiz sendatu arte, zeregin politikoetatik aldenduko da. > > - <b>BAI</b> > > - Maria San Gili tumore bat <b>aurkitu diote</b>, eta, guztiz sendatu arte, zeregin politikoetatik aldenduko da. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1178092308/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com