Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Heriotza albiste
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Lan-istripuak, eutanasia, sarraskiak... Zoritxarrez, heriotza eguneroko gaia dugu albistegian. Eta sinonimo edo ordezko esaerak bilatzen ditugu horren berri emateko. Zuzen? Oker? > Hori argitzen ahaleginduko gara, heriotza adierazteko darabilzkigun aditzak aztertuta. > **HIL** > > > Aditz hau dugu oinarrizkoa. Hainbat esapide hartzen ditu: > > - Gutxienez 121 lagun **hil** dira Bagdaden, bonba-kamioi bat lehertuta. > > - Langile bat **hil** da eta beste bat larri zauritu gaur Mutiloabeitin. > > - Basozainak Fagoko alkatea **hil** zuela esan dio epaileari. > > - "Nagusi askoren astoa goseak **hil**" dio esaerak. > > - Egarria urak **hiltzen** du hobekien. > > > **ZENDU** > > > Asko zabaldu da aditz honen erabilera, baina baditu **muga batzuk**: > > **1.** *Zendu* forma burutua baino ez du onartzen: > > - **EZ:** Egunero 28.000 haur zentzen dira* gosearen eta pobreziaren eraginez > > - BAI: Omenaldia egin diote herriko alkate **zendu** berriari. > > **2.** Ez da erabiltzen heriotza istripu edo ezbehar batek ekarri duenean. > > - **EZ:** *Bi lagun zendu dira auto-istripuan > > **3.** Norbaiten datu biografikoak edo emateko erabili ohi da, eta horretara mugatu beharko genuke *zendu* aditzaren erabilera albistegietan. > > - Urteak dira herriko medikua **zendu** zela, baina herrian gogoan dute oraindik. > > > **PAUSATU** > > > Batez ere Iparraldean darabilte aditz forma hau. *Zendu* aditzaren esparru bera hartzen du. > > - Jean Biscay **pausatu** da 90 urtetan. Ehorzketa jendetsu eta hunkigarria ukan du. > > **ERAIL** > > > Beste aukera bat dugu hau. Ez dago oso argi aditz honen jatorria: Iparraldeko hizkeretan gaur egun oraindik bizirik dagoen **ero**, *eho* formatik datorrela diote batzuek, eta *hil* aditzari -ra- marka "arazlea" itsatsita asmatutakoa dela beste batzuek. > > - ETAk bi guardia zibil **erail** zituen Donostian martxoaren 10ean. > > - Fikziozko **erailketa** bati buruzko dokumentala aukeztu dute zinemaldian. > > Pare bat ohar, aditz hau dela eta: > > 1. Kontuz idazterakoan. Hitz honek ez du *h*-rik: erahil, erahilketa... > > 2. Batzuetan egin izan diren bereizketa batzuk (hilketa vs. erailketa / homicidio vs. asesinato) ez dira errealak. > > > **AKABATU, TRAGATU, GARBITU...** > > > Aditz hauek animaliekin erabiltzen dira. Pertsonekin erabiltzekotan, oso lagunarteko esapideetan baino ez. **Ez dute lekurik albistegietan**. > > - Hesiko alanbrean, irten ezinik, **tragatu** zen behia. > > - Sasiz beteriko arloari su emanda **akabatu** ziren hango sagu eta sugeak. > > - Mendian behera erorita **galdu** zen astoa(1). > > - San Martin bueltan txerria(2) **hiltzen** dute Euskal Herriko baserri askotan. > > - Katuak sagu guztiak **garbitu** zituen. > > - Meskita honetan kolono batek 29 bederatzi palestinar **akabatu** zituen. > > - Erresistentziakoek 50 zibil **manejatu** dituzte Bagdad erdialdean. > > - Oso tankera txarrean erori eta hantxe **garbitu** zen. > > > **BESTE AUKERA BATZUK** > > > Heriotzaren berri emateko, aditz soilez gainera, esapideak ere baditugu, batzuk fin edo poetikoak, beste batzuk neutro samarrak, baita zatarrak ere. Lagunartekoak baztertzekoak dira albiste testuetan. > > - 179 lagunek **galdu dute bizia** iaz errepidean. > > - Ehun urterekin **utzi zuen bizia**. > > - Agonia luzearen ondoren, **azken arnasa eman** zuen bart. > > - Sentitu zuen **hertsi zela** haren **azken orena**. > > - Afganistanen, emakume bati **bizia kendu** diote harrika. > > - Desobedientzia **bizia kosta** zitzaion soldaduari. > > - Dirua iristen ez zela ikusita, bahitzaileek **heriotza eman** zioten gatibuari. > > - **Heriotza** bat **eginda**, Ameriketara joan zen ihesi. > > - Hil da Juan errementaria: **balbeak jo** du. **(Lgart.)** > > - Medikuak artatu izan ez balu, **azkenak egingo** zituen. **(Lgart.)** > > - **Horrenak egin** du, laster itzultzen ez bada. **(Lgart.)** > > - Hark **ez du gehiago kukuaren hotsik adituko**. **(Lgart.)** > > - Munduaren jabe zelakoan, eta hor, **pot egin** du. **(Lgart.)** > > - Lapurrek labana sartu eta **satorren tartera bidali** zuten zaintzailea. **(Lgart.)** > > >
> (ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da) > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > **Oin-oharrak** > > > - (1) Lekuan-lekuan abereenganako pertzepzioa aldatu egiten da. Hona hemen zer zioen Jose Migel Barandiaranek: "Ez astoazaz, ez erleazaz eta ez beiezaz akabatu diranik ez da esan behar; galdu egin dirala baņo. 'Akabatu' suga, zapo eta beste pizti txarrentzat bakarrik da [ ... ]". > > - (2) Txerriak eta okelatarako animaliak, galdu barik, *hil* egiten dira. > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com