Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Orri honetan gai txiki bi aztertu ditugu. Txikiak, eman behar diren argibideen luzerari begiratuta, baina funtsezkoak, bikoizketan kalitatezko testuak osatzeko. Lehen gaian, dokumentaletan hizkuntzarekin lotutako azalpenak ematen direnean zelan jokatu behar den zehaztuko dugu. Bigarrenean, publizitateko klixe batez arituko gara. > **Erdaretatik euskarara** > > >
> **Hizkuntzen "idiosinkrasia"** > > Hiztun gehienok atsegin dugu hitzen gaineko bitxikeriak jakitea: nondik datozen, zer esan nahi zuten jatorriz, zein den oraingo esanguraren historia... > > Ikus-entzunezko produktuetan -dokumentaletan batik bat-, ez da arraroa horrelako jakingarriren bat tartekatzea. Bikoizteko, beharrezkoa izaten da testua hein batean egokitzea, osterantzean, bertsio bikoiztuak ez bailuke zentzurik izango. > > Hona ekarri ditugun adibideetan ondo ikusten da Euskal Telebistaren bikoizketetan zelan egiten ditugun era horretako egokitzapenak. > > >
The killer whales strike again and the water runs red. Killer whales really do live up to their name.

Orkek berriro eraso, eta ura gorritzen hasi da. Horregatik, askok, orkak hiltzailetzat hartzen dituzte.
(Hiltzeko eginak II, 05)

Until 2005, this party town [ New Orleans ] had avoided major storms for years. Its Achilles’ heel: a densely populated region that lies below sea level. Locals fondly called it "The Bowl".

2005 arte, hainbat urtez, ekaitz handiek alboan utzi zuten hiri alai hau. Baina ahulgunea dauka: populazio handiko eskualde zabal hau itsasoaren maila baino beherago dago. Bertakoek sakan batean bizi direla diote.
(Hondamendien planeta)

Le bassin de Fox, sur lequel s’engagent Rémy Marion et son guide, est réputé pour abriter l’une des plus grandes colonies de morses ou chevaux de mer, comme on les nommait au 16e siècle.

Foxeko arroan Rémy Marion eta haren gidaria elkartu zaizkio. Inguru hau oso ospetsua da, munduko mortsa koloniarik handienak daudela-eta.
(Ushuaia natura 13)
> > > Euskarazko bertsioan ez du lekurik hitzez hitzeko itzulpenak, ez baita egia XVI. mendeko euskaldunek «itsas zaldi» esaten zietela mortsei. Nahasgarria izango litzateke, gainera, guretzat «itsas zaldia» beste animalia bat baita, frantsesentzat «hippocampe» dena. Testuan, hobe da aipamena ezabatzea, gehiagoko azalpenetan sartu barik. > > Hizkuntzarekin lotutako iruzkinen aurrean hala jokatzen dugu, baina beste modu batean jokatu behar da pertsonaiek darabilten hizkerari buruzko iruzkinekin. Pertsonaiek darabilten hizkeran intentzioak, gakoak eta efektuak gordetzen dira, eta iruzkinek intentzio, gako edo efektuok nabarmendu egiten dituzte. Beraz, konponbideren bat eman behar zaie. > >
PEPPE: Put a mask on, and swim with the fishes. You’ll enjoy swimming with the fishes.
AMBER: Why?
PEPPE: Because it’s nice.
AMBER: When you have some time off, I suggest you swim with the fishes! [ 'berekiko, haserre' ] ‘Fish’ is the plural for ‘fish’

PEPPE: Jantzi hau, eta egin igerian arraiekin! Gustatuko zaizu!
AMBER: Zergatik?
PEPPE: Atsegina delako.
AMBER: Tarte bat duzunean, segi arraiekin igerian!... «Arrainak» da, ez «arraiak»!
(Itsasoak eramana)
> > > **Hizkerak** > > >
> **Gomendioak** > > Publizitatean baliabide ezaguna eta ondo finkatua da produktuak erakunderen edo elkarteren baten bermea duela esatea. > > - Calgonit is recommended by major dishwasher manufacturers. > > - Calgonit est recommandé par les plus grands fabricants de lave-vaisselle. > > - Calgonit, recomendado por los principales fabricantes de lavavajillas. > > Euskaraz ere, pareko esaldiak erabili ditugu iragarkietan. > > - Calgonit, ontzi-garbigailu fabrikatzaile handienek gomendatua. > > Inoiz, «gomendatu» aditzaren lekuan «aholkatu» azaldu da, baina ez da egokiena. Hiztegi Batuan begiratuz gero: > >

aholkatu du ad.: norbaitek norbait zerbait egitera aholkatu. «Aholkatu zuen Adan, hark ere har zezan sagar hartatik». Sin.: aholku eman.

> > > «Gomendatu» aditzean oinarritutako formulak hainbeste aldaera ditu. > > - Hamar dermatologotik zazpik HS gomendatzen dute. > > - Vitroclen, fabrikatzaileek gomendatutako produktu bakarra. > > - Fabrikatzaileok Calgonit bakarrik gomendatzen dugu. > > >
> **(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)** > > > - **Txosten hau ETB eta MIXER-eko euskara arduradunek elkarlanean eginikoa da eta** *erabili.com***-en argitaratu dute edonoren ekarpenak jasotzeko. Beraz, hementxe duzu aukera, irakurle, euskaldun guztion etxeetara iristen den Euskal Telebistaren hizkuntza irizpideetan zure aletxoa jartzeko. Zure ekarpena gaur-biharko euskaldun guztion mesederako izango da, zuretzat eta zure ingurukoentzat ere bai.** > > > > > **Orain arte argitaratuak** > > > 1. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (bat)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1055803983 > > 2. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (II)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1062602150 > > 3. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (III)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1074012486 > > 4. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IV)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1083278134 > > 5. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (V)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094473313 > > 6. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VI)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103855281 > > 7. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VII)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1119962767 > > 8. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (VIII)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137660567 > > 9. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (IX)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146730640 > > 10. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (X)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168426154 > > 11. "Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XI)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1180511802 > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com