Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Europar Batasuna eta Euskararen aldeko hizkuntza politika Ipar Euskal Herrian
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen aldeko hizkuntza politikaz mintzatu nahi dugunean Ipar Euskal Herriko kasuan, ohar bat bertan gogora etortzen da: Europar Batasunak eguneroko biziaren alor askotan eragin handia badu, Frantzia osoan bezala, tokiko edo eskualdeko hizkuntzen alorrean eraginik ez duela bat ere, edo guti bederen, aitortu behar da. Eta beraz, adibidez, frantses legegintza bakarra da indarrean dagoena. > Europaren eragina Iparraldeko hizkuntza politikan hiru mailan azter genezake: legegintzarenean, ideologiarenean eta diru-laguntzarenean. Aukera hori baliatuko dugu ere Iparraldeko euskararen aldeko garatzen den hizkuntza politika aurkezteko eta aztertzeko, Europaren eragina ahula izanik ere. > > > **Frantzia eta Europa: hizkuntzen legezko testuingurua Iparraldean** > > > Lehen zati hori "Erramun Baxokek":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1166006420 zehazki aztertu du eta beraz ez naiz luze izanen, datu batzuk oroitaraziz bakarrik. Frantziak, 2000ko *Oinarrizko Eskubideen Karta*-z bestalde, ez du hizkuntzekin ikusteko duen europar lege testu edo hitzarmen bat ere berretsi, eta beraz horien eragina idelogikoa dela bakarrik esan genezake. Jendearen ideia-sistema, eskualde eta hizkuntza gutxituei buruzko ikusmoldea bilakarazi, aldatu du, Frantzian ere, 1789ko iraultzaren hizkuntzei buruzko ideiak zalantzan jarriz XX. mendeko bukaeran zehar. > > Eta egia da euskaltzaleeek testu horiek baliatu eta baliatzen dituztela podere publikoak akuilatzeko, bainan erantzuna beti bera da: Frantziako legegintzak ez dio ofizialtasunik edo onarpenik ematen euskarari edo edozein eskualde hizkuntzari. Haien irakaskuntza baimentzen du eta ez gehiago. Horiek dira indarrean edo baztertuak diren testu garrantzitsuenak. > >
> **Europako Kontseiluaren hizkuntzen aldeko legegintzaz** > > - Eskualdetako Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxituen aldeko Europako Karta (Estrasburgo, 1992/11/05) > > Frantzian gutun honen izenpetzeak, 1999ko maiatzaren 7an, eztabaida harrigarria piztu zuen; azken finean ez zen onetsia izan eta beraz sekula praktikan irabilia ere. *Conseil constitutionnel* delakoak 1999ko ekainaren 15ean jakinarazi zuen Gutuna Frantses Konstituzionearen aurka joaten zela. > > - Gutxiengo nazionalak babesteko Esparru-hitzarmena (1994an onartua, 1995/02/01ean izenpetzaileei eskainia, 1998/01/02an indarrean sartua) > > II. tituluaren 9., 10., 11., 12., 13. eta 14. artikuluek, batez ere, hizkuntzak aipatzen dituzte. Akordio hori ez da bat ere aipatua izan Frantzian. Testua Europako Gutuna baino iraultzalegoa delakotz erran nezake! Frantziako senatore ordezkaritza batek bakarrik eztabaidatu du testua, Europako Kontseiluko batzarretan parte hartu ondoren. Ondorioa argia izan zen Frantziarentzat: «Nire ustez, gutxiengo nazionalen babesteko beste tresna juridikorik onartzea ez da beharrezkoa» (Nicolas About, frantses senatorea, 1997/09/24). > >
> **Europar Batasunaren hizkuntzen aldeko legegintzaz** > > - Nizako Ituna (2000): Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Karta (2000/C 364/01) > > Oinarrizko Eskubideen Karta hori 2000ko irailaren 7an Europar Parlamentuak, Europako Kontseiluak eta Europar Batzordeak aldarikatu izan da. III. atalak «Berdintasuna» 21 artikuluak dio: «Bereizkuntza sexu, arraza... hizkuntzan oinarritua ez duela onartzen...» eta 22. artikuluak: «Batasunak desberdintasun kultural, erlijioso eta linguistikoa errespetatzen du». 2003ko otsailaren 1az geroztik indarrean da. Halere, testu horri ez diote eman Europako itun batek lukeen indar juridikoa eta, gainera, erraza da Frantziarentzat erraitea desberdintasun linguistikoa errespetatzen duela. Indarrean den testu hori ez da aski hertsagarri. > > - Europako Konstituzioko Ituna (2004) > > Besteak beste, Oinarrizko Eskubideen Gutunaren agindu bat onartzen du Itunak: Europar Batasunak bere kultur eta hizkuntza aniztasunaren aberastasuna errespetatuko du (I-3.3 eta II-82 artikuluak). Gainera, Europar Batzordeak hizkuntza diskriminazioaren aurkako lege proposamen bat egin dezakela onartzen du testuak (II-81 artikulua). > > Bainan, dakigun bezala, Europako konstituziorako erreferendumean ituna gaitzetsi izan zen Frantzian (2005/05/29) eta bai ere Herbehereetan (2005/06/01). Geroztik, lotan dago. > >
> **Frantzia, eskualde erakunde publikoak eta tokiko hizkuntzak: frantsesaren aldeko legegintza** > > Frantzia estatu zentralizatu bat da eta jakin behar da tokiko edo eskualde hizkuntzak edozein erakunde publikoen eskumen-eremuetan ez direla sartzen, hizkuntza hoien irakaskuntzaz bestalde, azken hau Hezkuntza nazionalak beregain hartzen duelarik. > > - Deixonne delako legea (1951): Frantziako tokiko hizkuntzen aldeko lege bakarra > > Lege horrek lehen aldikoz «tokiko hizkuntzen eta dialektoen ikastea» baimentzen zuen (1. artikulua). Baina irakaskuntza hori nahierarakoa zen (3. artikulua) eta hori ordudanik ez da sekula aldatu. Astean oren bateko jardunaldia kudeatzeko eskubidea aitortzen zuen. Erran behar da oren kopuru hori emendatu dela geroztik, murgiltze ereduraino. > > Azken batean, lege bat besterik ez da frantsesetik kanpo Frantziako hizkuntzei osoki emana dena, Deixonne lege delakoa. Irakaskuntza baizik ez du kontuan hartzen eta berrogeita hamar urte baino gehiago ditu. Hizkuntza horien ezagupenerako maratoia ez da oraino bukatua. > > - Konstituzioaren bigarren artikuluari emendakina > > 1992an diputatuek Konstituzioaren bigarren artikula emendatu dute erranez frantsesa zela Errepublikaren hizkuntza: «La langue de la République est le français» (1). Bi urte buruan, beraz 1994an, lege berezi bat sortu dute, *frantses hizkuntzaren erabilerari buruzko legea* deitzen dena: «La loi relative à l'emploi de la langue française». > > - Hezkuntzaren kodea («Le Code de l'éducation», 2000) > > 2000ko legegintza-testu orokor horrek iraskaskuntzari buruzko aurreko lege testu oroen lekua hartzen du. Bere laugarren zatiko L312-10 artikulua, «L'enseignement des langues et cultures régionales» deitzen dena, aldatu izan da 2005ko apirilean, «lurralde-hizkuntza eta kultura irakaskuntza eman daiteke eskola-ibilbide osoan zehar, estatuaren eta lurralde-kolektibitateen arteko hitzarmen baten bidez finkatuak diren modalitateen arabera, hizkuntza horiek erabiliak diren eskualdeetan», esanez. > > Aspaldiko Deixonne legeari so eginez, ohartzen gara Hezkuntzaren kode delako horrek lurralde-hizkuntzen edo lurralde-hizkuntzezko irakaskuntzari ez diola gauza handirik ekarten. > > - Legegintzaren eraginak: bi adibide > > Legegintza berri horri esker, esan nahi baita konstituzioaren bigarren artikuluari 1992ko emendakina eta 1994ko legea, frantsesa gerizatu behar zuten ingelesaren eragin eta erasoez. Dakigun bezala, kuadro juridiko berri hori erabilia da bereziki lurralde-hizkuntzen aldeko aitzinamenduak trabatzeko, Iparraldeko euskararen aldekoak adibidez. Eta ez du deus egiten ahal edo ez gauza handirik ingelesaren eraginaren aurka. > > Nola legegintza hori erabilia den tokiko hizkuntzen aurka hona bi adibide. > > - Murgiltze eredua: legegintzaren aurkakoa Estatu Kontseiluaren 238653 deliberamendua (Conseil d'Etat, 2002/11/29). > > Murgiltze eredua legegintzaren aurkakoa da Estatu Kontseiluaren erabakiaren arabera, Hezkuntzaren kodetik urrunago joaiten baita (2). Erabaki horren ondorioa da murgiltze eredua, jasana bada ere, onartua ez dela. Aldi berean, irakaskuntza eredu hori garatzen da Iparraldean, bainan, era batez, zalantzan izanik esan daiteke. > > - Parekotasuneko elebidun eredua: eredu honi mugatzea Estatu Kontseiluaren 238653 deliberamendua (2002/11/29) > > Estatu Kontseiluak erabaki du, Hezkuntzaren kodearen arabera, ikasgai oroen irakaskuntzaren zati bat frantsesez egin behar zela. Honela parekotasuneko elebidun ereduaren pedagogia mugatu du (3). > >
> **Legegintzaren aldatze nahikariez Iparraldean** > > Ikusiz nola Frantziaren legegintzak euskararen aldeko hizkuntza politika trabatzen zuela Ipar Euskal Herrian, Frantzia osoan bezala, agertu diren entsegu bat eta egitasmo bat aipatzeko dira. Biak Lamassoure eurodeputatuak bere kabuz hartuak dira, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluaren lehendakari gisa, jakinez azken bost hamarkada horietan, borrogeita hamar bat eskualde hizkuntzen aldeko lege proposamen aurkeztu dituztela *Assemblée nationale* delakoan, batzuk eztabaidatuak izan direnak, bainan bat ere onartua izan ez dena. > > 2004ean, Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak galdatu zuenaren arabera, Franck Moderne lege-kontuetan adituak ikerlan bat kudeatu zuen ikusteko «euskararen egoera juridikoa eta haren erakaskuntzaren ahalezko bilakaera» zein ziren. *Problématique juridique du statut et de l'enseignement de la langue basque* (Euskararen estatutuaren eta irakaskuntzaren problematika juridikoa) deitzen da txostena (2004/09/23). Emaitzak biziki xumeak izan ziren, 2003ko «dezentralizazio» legeak emaiten zituen ahalbide berriak hain argiak ez zirelakoz. Azkenik lan hori ez da publikoki aurkeztua izan eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluaren web gunetik kendu dute. > > 2006ko hastapenean, Lamassoure jaunak, berriz, prentsan esan du «eskualde hizkuntzen onarpenaren eskuratzeko lege testu proposamen bat» nahi zuela prestatu, eta hori 2006an (ikus adib. *Euskal Herriko kazeta*, 2006/01/1415). Iduri du egitasmo hori bidean utzirik izan dela, 2006ko bederen. > > > **Europar Batasunaren diru-laguntzak Iparraldean: proiektu batzuk** > > > Europar Batasunak hizkuntza gutxituen aldeko proiektuak laguntzen zituen, Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza orokorraren bidez. Bainan 2001ean, aitzinkonturik ez zen emanik izan. 2003an berriz «Apprentissage des langues et diversité linguistique» dei bat hedatua izan zen, bainan iduri luke Ipar Euskal Herritik ez dela proposamenik igorririk. > > Halere, euskara kontuan hartzen duten proiektu batzuk lagunduak izan dira, Europar Batasunaren beste hiru lankidetzarako aitzinkontu erabiliz, mugaz gaindiko egitasmoak onartzen dituztenak. Esan behar da proiektu horiek gutxi direla, dozierraren prestatzea erraza ez baita eta prozedura luzea. > >
> Interreg III (FEDER «Fonds européen de développement régional» 2000-2006) > > Akitania eskualdeak 84, 3 M euroko INTERREG III A (Frantzia-Espainia) europar egitaraua kudeatzen du, Pirinioetako mugaz gaindiko espazioa garatu nahi duena. Ekintzen artean, hamargarrenari esker, «Promouvoir et développer les actions culturelles communes et le multiculturalisme» deitzen dena, Iparraldeko elkarte batzuek diru-laguntza eskuratu dute. > > - Antxeta Irratia (2002/02/18an sortua: «Groupement Européen d'Intérêt économique» baten bidez): Gizarte irrati-emankizunak Irun, Hondarribia, Hendaia, Pausu eta Biriatu arteko biztanleriaren gizarte-interesak ezagutarazteko. Orotara 75.944,68 euro, laguntza: 37.900 euro (2002/07/11). > > - Ikas - Elhuyar fundazioa: Gure ingurumena euskarazko CD-Roma (500 ale). Elhuyarekin egina eta argitaratua, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat: hainbat azalpen eta joko uraz, zuhaitzez eta oihanez, hegaztiez, bai eta hondakinen birziklapenaz. Orotara 45.008 euro, laguntza: 18.415 euro (2002/11/12). > > - Eusko Ikaskuntza (Donostia - Baiona): Albiste kulturalendako *on-line* datu-base bat. Urte anitzeko programa. Orotara 119.779 euro, laguntza: 59.889 euro (2002/11/12). > > - Txigundiko badiari buruzko maleta pedagogiko hirueleduna (euskara-frantses-espainiera). Orotara 213.428 euro, laguntza: 76.224 euro maletarendako (2002/11/12). > > - Chimères antzeztalde (Miarritze). Brecht-en *Kaukaziako kreazko borrobila* antzerkia euskaraz (frantsesezko eta espainierazko azpititulukin). Orotara 555.100 euro, laguntza: 178.870 euro (2004/11/04). > > - Euskal Kultur Erakundea: Interakziozko «Kantuketan» erakusketa mugikorra Bartzelonan. Orotara 30.825 euro, laguntza: 13.871 euro (2004/11/04). > > - Kostaldeko Itsas Gunea (Miarritze): Egitasmoaren helburuetan, frantses eta espainol estatuetako ikasleen arteko harremanak eta eleaniztasuna bultzatzea, ingurumenari hezkuntzaren bidez. Orotara 599.474 euro, laguntza: 299.737 euro (2004/11/04). > > - Baiona-Donostia Eurohiriari buruzko unitate didaktikoa: Gazteei erakustea zein den Eurohiriako kultura-aniztasunaren eta eleaniztasunaren errealitatea. Orotara 27.000 euro, laguntza: 13.500 euro (2004/11/04). > > - Seaska (Baiona): Intranet sare bat sortzea, Seaska federazioaren partaide oroen arteko komunikazio zerbitzu bat eskaintzeko (irakasleak, gurasoak, ikasleak), eskualdeen arteko berdintasuna gauzatzeko. Orotara 1.093.086,10 euro, laguntza: 544.578,60 euro (2004/11/04). > > - Coopelingua elkartea: Pika haurrendako euskarazko aldizkaria lagundua da Coopelingua kooperatibaren bidez, aldizkariaren bretoierazko, okzitanierazko eta korsikerazko bertsioekin batean. > > 2007-2013ko ez da Interreg IV-rik izanen, bainan «Volet coopération territoriale» delako bat garatuko da. Helburua beti bera izanen da: bi estatuen arteko mugaren inguruko eskualdeen arteko loturak garatzea. Europar Batasunak Interreg diru-laguntzak bikoiztu beharko lituzke. > >
> **Leader + (2002-2008)** > > Leader + baserri eremuetarako europar programa bat da. Iparraldean beraz, barnekaldeko informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sustagatzen ditu. Euskarari lotuak diren hiru proiektu laguntzen ditu: > > - Errobi promotions elkartea (Hazparne). Irrati elebidun bat Interneten, Gure Irratiaren laguntzarekin (www.radio.kultura.net). 63.414 euroetarik Europako Leader +-k laguntza hori ekarri du: 31.707 euro (2004), gehi Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorrak: % 10. > > - Euskaldun gazteria elkartea. Elkartearen barnekaldeko biziaren 50 urteei buruzko bideo dokumental bat eta web gune bat sortzea: 10.240,07 euro (2005/04/22). > > - Irulegiko irratia. Irratiaren web gune propioa sortzea, administratzaile lanpostu erdi batekin (www.irulegikoirratia.com): 14.139 euro (2005/12/06). > >
> **Akitania-Euskadi fondoa** > > Akitania-Euskadi eta Akitania-Nafarroa lankidetzarako fondoei esker, ekintza batzuk ere lagunduak dira, «Bilinguisme franco-espagnol et développement des langues basque et occitane» sailean sartzen direnak. Horien artean hona Akitania-Euskadi fondoaren bi adibide. > > - Euskal Kultur Erakundea: Euskal Herriko aurpegiak ukipen pantaila (2003). Ukipen pantaila horri esker, Euskal Herriari buruzko premiazko xehetasunak emanak dira. Hemengo bereko jendeengana eta kanpotik etorriengana jotzen du. Lau hizkuntzatan egina da. > > - Euskal Kultur Erakundea: Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak Euskal Herrian (2005). 2004-2005ean eraman inkesta da, Eusko Ikaskuntzaren partaidetzarekin egina eta Eusko Jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabinetearen laguntza teknikoari esker. > > Iparraldeko elkarteek europar diru-laguntza horiek baliatzen dituzte beren egitasmoak bururatzeko, bainan bai ere beren legitimitatea indartzeko, tokiko podere publikoei buruz. Beren euskararen aldeko lana azkartzen eta legitimatzen du, goiko babesa lortzen duela erakutsiz, ez bada beti Frantziakoa. > > > **Hizkuntza politikaren egituratzea Iparraldean** > > > Laurogeita hamarreko hamarkada arte Iparraldeko podere publikoek hizkuntza politika kontzeptua ez zuten aipatzen ere. Diru-laguntzak zuhurki ematen zituzten euskararen alde ari ziren elkarte batzuei, aukera irizpiderik gabe, emaitzak neurtu gabe. > > Aldi berean, oztopo asko jartzen zitzaizkien elkarte horiei frantses legealdia estakuru gisa hartuz, hizkuntza politika beste alorrak bezala gizarte-alor bat zela ez onartuz, politika eta hizkuntza politika nahasiz. Gorago ikusi dugun bezala, Europako hizkuntzei buruzko testuetarik bat baizik indarrean da Frantzian: 2000ko *Oinarrizko Eskubideen Karta* eta eragin handirik ere du. > > Halerik ere, "Erramun Baxokek":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1166006420 erakutsi duen bezala, elkarteen eta euskaltzaleen lana emeki-emeki onartua izan zen, *Pizkundea* eta *Deiadar* mugimenduei esker besteak beste, eta hizkuntza politikaren gaiaren eztabaidatzea mahaiaren gainean jarri zen. > >
> **Euskal Herriko antolaketa eta garapen eskema** (1996) > > Frantziako deszentralizazioaren ildoan, garatzen zen lurralde antolaketa mugimendua baliatuz, 1996ean, Euskal Herriko Garapen Kontseiluak eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak lau urteko gogoetak aurkeztu zituzten. *Euskal Herriko antolaketa eta garapen eskema* euskal elkarteen eta hautetsien lanaren fruitua zen, finantzamendurik gabeko egitarau bat, bainan beharrezko urratsa, *Euskal Herriko Hitzarmen Berezia* emanen duena, 2000an. Hizkuntza antolaketa atal bat edukitzen zuen. > >
> **Euskal Herriko Hitzarmen berezia** (2001-2006) > > Azkenean, 2000an, Estatu-Akitania Eskualde Kontratu Planaren *Euskal Herriko Hitzarmen Berezia*n, lehen aldikoz, podere publikoek hizkuntza politika atal bat sortu zuten, Estatua, Eskualdea eta Pirinio Atlantikoetako Departamendua partaide nagusienak zirelarik. > > Hamar neurri baditu atal horrek, denak aurrekontu batekin. Lehena «Politique linguistique» deitzen da, bainan aurrekontuetatik txikiena dauka. Urrats handi bat bazen ere, podere publikoek azkenik politika hori beregaintzen baitzuten, euskararen aldeko lan egiten zuten elkarte nagusiak hizkuntza politika partaide eta eragiletzat hartuak zirelarik, atal hori egiazko euskararen aldeko plan bat ez zela azpimarratu behar da. > >
> **Euskararen Erakunde Publikoa** (2005-2010) > > Azken etapa izan zen beraz egiazko egitura publiko bat sortzea. *Euskararen Erakunde Publikoa* deitu dute (EEP). Erakunde berri horrek hizkuntza politika publikoa beregain hartuko du. Euskararen Erakunde Publikoa osatzen duten kideak aurrez Hitzarmen berezia finantzatzen eta kudeatzen zuten berak dira. Talde profesionala txikia da, lau lanpostu eterdi dauzka. > > Hitzarmen hori aurten, 2006ean, bururatzen da eta Euskararen Erakunde Publikoak, 2007-2010 hizkuntza politika proiektua prestatu behar du urte bukaerako. 2006ko otsailaren 22an, proiektu horrentzat proposatzen zuen eginmoldea aurkeztua izan zaio Aholku Batzordeari, helburuak, metodologia, egutegia, erronka estrategikoak. Euskararen alde lan egiten duten eragile, elkarte eta adituekin hainbat bilkura egin eta, urriaren 26an hizkuntza politika "aitzinproiektua":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161696493 aurkeztu dute: *Hiztun osoak helburu, haur eta gazteak lehentasun*. Horri buruz ohar batzuk eginen ditut geroago. > >
> **Mugaz gaindiko harremanak** > > Europaren eragina alor horretan gero eta argiago agertzen da, eta Iparraldeko euskaltzaleek eragin hori erabilten ikasi dute. Euskara Euskal Herriko mugaz gaindiko hizkuntza baita, elkarteen arteko eta Hegoaldeko podere publikoekiko harremanak garatu dira. Ez ditugu hemen zehazki aipatuko, bainan jakin behar da Euskadi Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Politikarako Saiburuordetzak Ipar Euskal Herriko elkarteak diruz laguntzen dituela nasaiki, Frantziako podere publikoek baino gehiago batzutan. Jakin behar da, irakaskuntzaren arloan, azken horiek kontratu pribatu pean dagoen egiturarik ezin dutela diruz lagundu, legegintzaren arabera. Hegoaldeko beste egitura batzuek ere Iparraldekoak diruz laguntzen dituzte. > > Podere publikoen arteko mugaz gaindiko harremanak sortu dira duela guti, Frantziakoen beldurra desagertu ondoan. 2000an oraino mesfidantza, aitzin-iritziak hedatuak ziren ipar aldetik, deitzen zuten «atzerriko laguntza» ez zutela onartu nahi. Bainan Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2003an "hitzarmen bat":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158249796 izenpetu dute eta geroztik erreberritzeko prozedura finkatu dute. Akordioa 2007an indarrean sartuko da eta prestik 2006ko abendurako, Madrileko eta Pariseko onarpena eskuratu eta. EEP sortuz geroztik solaskide bat dute parean Hegoaldeko podere publikoek. Euskal Herriko laugarren inkesta soziolinguistikoaren ardura hartuko du EEPk. Eusko Jaurlaritzak Seaska eta ikastetxe pribatuei eskaini diru laguntzen berri emanen dio EEPri, besteak beste. > >
> **EEPren hizkuntza politika aitzin proiektua** (2006/10/26) > > Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika aitzinproiektu bat aurkeztu du 2006ko urrian. *Hiztun osoak helburu, haur eta gazteak lehentasun* goiburuarekin, hamaika «erronka» nagusi biltzen dira bertan: 1/ Familia bidezko transmisioa, 2/ Lehen haurtzaroa, 3/ Irakaskuntza, 4/ Hedabideak, 5/ Atsenaldia, 6/ Argitalpena, 7/ Euskara bizi publikoan, 8/ Toponomia, 9/ Helduen euskalduntzea, 10/ Euskararen kalitatea, 11/ Motibapena. > > Xehetasunetan sartu gabe, hona gogoeta batzuk. Lan berri eta aberats hori urrats beharrezkoa zen, duela 10 urte asmaezina zena. Halere, legezko kuadro eskasak zalantzan jartzen du era batez. Bi adibide eman ditugu irakaskuntzaren kasuan; bainan eskas horren eragina indartsua da ere bizi publikoan, administrazioetan, zerbitzu publikoetan, eta bai ere herritarren buruetan! > > Bestetik, holako aitzinproiektuak izigarriko eginahal berriak behar ditu sail oroetako formakuntzak sortzeko (unibertsitatekoak bereziki), epe luzerakoak, gai liratekeen langileak eskuratzeko «11 erronka nagusiei» buru egiteko. Oraiko egoeran, holako gaitasunak ez dira laster aurkitzen ahalko Ipar Euskal Herrian. > > Aitzinkontu egokirik eta beharrezko formakuntzarik / langile aditurik gabe, printzipio eta helburu hobeki zehazturik gabe, egutegirik gabe, aitzinproiektu hori finantzamendu galdurekiko egitasmo bat izan daiteke, luzakor daitekeena, garatzen den hizkuntzaren ala hizkuntzazko irakaskuntzarekikoarekin, bainan hautuzko hizkuntza batekin oraino, ez beharrezkoa, hezkuntza-zikloan zehar uzten dena, «gauza seriosak» hasten direnean, bizi sozialean bigarren mailako lekua duena. > > Proiektuaren txostenean, azken «Motibapena» alorra hitz hoietan aurkezten da: «motibapena piztu, azkartu eta egonkortu, euskararen ikastearen, baliatzearen eta transmititzearen aldeko dinamika iraunkor bat jendartean sortzeko gisan». Iduri du, proiektu oso horretan, motibapena norberaren nahikariatzat, borondatezkotzat hartua dela. Halere, hizkuntza-antolakuntzaren alorrak erakusten digu hizkuntza bat erabilia izanen dela beharrezkoa bada: gizartearen mailan, argi da nortasun motibapena (hizkuntza ikurtzat) edo hizkuntza kulturaren oinarri gisa aski eraginkorrak ez direla (Iparraldea horren froga da). Eta beraz, gehienetan, hizkuntza nagusia da erabilia dena eta ez mehatxatua. Nahi ala ez, errealitate sozioliguistiko hori kontuan hartu behar daiteke hizkuntza politika eraginkor bat bidean jartzeko. > > Kontuan hartuz nola Iparraldeko bi azken belaunaldiek eskuratu zuten euskara beren haurrei ez dieten eman, nola inkesten arabera heldu gutxik euskara ikasi nahi duten, nola atzerritar gero eta gehiago kokatzen diren Iparraldean, euskal kulturaren eta hizkuntzaren izpirik ezagutu gabe, nola frantsesa beharrezkoa den Iparraldean bizitzeko eta ez euskara, iduritzen da «gogoa, nahikaria» delako hori (aurkezpena, 2006/02) edo «motibapena» (aitzinproiektua, 2006/10) ez direla aski eraginkorrak izanen, euskararen egoera aldatzeko. > > Alderantziz, ezaugarri onak gutxi dira. Bainan gero eta familia gehiagok beren haurrentzat euskararen irakaskuntzaren aukeratzea (B edo D ereduak) horietarik bat da, dudarik gabe. Aitzinproiektuan, 16-29 urteko gazteetarik % 22 euskaraz mintzatzen direla eta «irakaskuntzaren bidezko transmisioaren lehen ondorioak» litzatekeela esaten digute. Bainan ez dakigu zein den gazte hoien egiazko ezagutzaren maila, lehen belaunaldienari konparatuz. Gainera, hizkuntzaren ezagutza erabiltea dela aditzera emaiten dutela iduri luke. Bainan hizkuntza gutxituaren kasuan, badakigu ez dela bat ere hola. > > «Motibapena / Halabeharra»-ren dialektika sakondu beharko daiteke. Gure gurasoek frantsesa ikasi dute ez motibapenarengatik, bainan bai bereziki halabeharrengatik. Beraz motibapen nozio hori zabaltzeko litzateke, norberaren eta elkarrekilako zeharkako «erronka» delarik jakinez. > > Beraz politikaren helburuetarik bat euskara hizkuntza bakarra denarekiko leku, aldi sortzea da, *oasi euskaldunak* Iñaki Martinez de Lunaren hitzetan. Iparraldean, ikastolak, euskal irratiak horien adibideak dira; *Herria* astekaria ere bai. Motibapen soziala, hala nola hizkuntza lan-merkatuan, premiatsua da: euskararen ezagutzari esker irabazpide gehiago lortu beharko litzateke, jakitate, teknologia gero eta ezberdinagoak eskuratu ere. Hots euskara hizkuntza baliagarria bihurtu beharko da Iparraldean, irudizko zeinu izatetik gora. > > Honek hizkuntzak bete beharko lituzkeen funtzioei buruzko hausnarketara erakarten gaitu, aitzinproiektu horretan aztertua ez den gaira, eta bereziki euskarararen lekura bizi publikoan. Frantsesaren eta euskararen arteko funtzioak nola erdibanatu nahi dute? > >
> **Eta gero?** > > Ohar horiek ez dute esan nahi besoak gurutzatuak egon behar dela. Proposatu den hizkuntza politika proiektu aberats horren norabidean, podere publikoek eta euskararen alde lan egiten duten elkarteek indarrak oro eman beharko lituzkete, euskararen erabilera-eremu berri sortuz non euskara ohizko hizkuntza izanen den, orain bizi diren holako euskal eremuak azkartuz (ikastolak, euskal irratiak), euskaldun eta euskara ikasten duen bakoitzak euskarazko harreman sareak garatuz, euskara gero eta gehiago beharrezkoa bihur dadin Iparraldean. Honetarako nabari da Euskararen Erakunde Publikoak bere aurtengo 1 M 7 euroko aurrekontua emendatu beharko duela. > > Bukatzeko, Europar Batasunaren politikak euskararen aldeko hizkuntza politika Ipar Euskal Herrian eragiten duela esan dezakegu (legegintza gutxi, hizkuntzei buruzko ideologia segur aski, diru-laguntza batzuk emanez ere). Erakusten saiatu gara zeharkako eragin bat zela bereziki, bainan beharrezko bat dudarik gabe. > > > **Bibliografia** > > > - Batzorde, 2006, *Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, Bat Soziolinguistika aldizkaria*, 59, ekaina, Euskal Soziolinguistika Institutua, Andoain. > > - "Code de l'éducation":http://www.legifrance.gouv.fr/WAspad/UnCode?code=CEDUCATL.rcv, 2000 (2005), Section 4: L'enseignement des langues et cultures régionales, Article L312-10, Loi n° 2005-380 du 23 avril 2005. > > - CONSEIL CONSTITUTIONNEL, 1999, Décision n° 99-412 DC du 15 juin 1999:Charte européenne des langues régionales ou minoritaires, www.conseilconstitutionnel.fr/decision/1999/99412/99412dc.htm. > > - CONSEIL D'ÉTAT, 2002, Décision n° 238653 annulant les textes du ministre de l'Éducation nationale relatifs à l'enseignement bilingue en langues régionales à parité horaire, les textes relatifs à la mise en oeuvre de l'enseignement bilingue par immersion dans les écoles et établissements «langues régionales», les textes relatifs au passage sous statut public des établissements Diwan, 2002/11/29, http://www.conseiletat.fr/ce/jurispd/index_ac_ld0239.shtml. > > - COYOS Jean-Baptiste, 2004, Politique linguistique Langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne, Donostia-Baiona, Elkar. > > - ÉTAT - RÉGION AQUITAINE DEPARTEMENT DES PYRENEES-ATLANTIQUES CONSEIL DES ÉLUS DU PAYS BASQUE, 2000, *Convention spécifique Pays Basque 2001-2006*, 2000/12/22an izenpetua ("hemen":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2006/coyos_convention.pdf). > > - EUROPAKO KONTSEILUA, 1992, Charte européenne des langues régionales ou minoritaires (Eskualdetako Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxituen aldeko Europako Karta), Estrasburgo, 1992ko azaroaren 5a, Série des traités européens, n° 148. > > - EUROPAKO KONTSEILUA, 1995, Convention-cadre pour la protection des minorités nationales (Gutxiengo nazionalak babesteko Esparru-hitzarmena), Estrasburgo, 1995/02/1, "conventions.coe":http://conventions.coe.int/Treaty/FR/Treaties/Html/157.htm. > > - EUROPAR BATASUNA - EUROPAKO KONTSEILUA - EUROPAR BATZORDEA, 2000, Charte des droits fondamentaux de l'Union européenne (Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Karta), Niza, 2000ko abenduaren 7a, > > - EUROPAR BATASUNA, 2004, *Traité établissant une Constitution pour l'Europe* (Europako Konstituzioko Ituna), Erroma, 2004ko urriaren 29a ("hemen":http://europa.eu.int/constitution/index_fr.htm). > > - EUSKAL HERRIKO GARAPEN KONTSEILUA, 1996, 4. atala Hizkuntz antolaketa (Norabide orokorrak, 1996/10/26), *Euskal Herriko antolaketa eta garapen eskema*, Baiona ("pdf":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2006/coyos_antolaketa_eta_garapen_eskema.pdf). > > - EUSKAL HERRIKO HAUTETSIEN KONTSEILUA, 1997, 4. batzordea, Hizkuntz antolaketa (Programmes opérationnels, 1997/03/22, *Euskal Herriko antolaketa eta garapen eskema*, Baiona ("pdf":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2006/coyos_antolaketa_eta_garapen_2.pdf). > > - EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOA, 2006 (2006/10/26), *Hiztun osoak helburu, haur eta gazteak lehentasun*, Hizkuntza Politika "aitzinproiektua":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1161696493. > > - LOI N° 94-665 du 4 août 1994 relative à l'emploi de la langue française ("hemen":http://www.legifrance.gouv.fr/texteconsolide/PCEAW.htm). > > - MARTINEZ DE LUNA Iñaki, 2003, Soziolinguistika, *Jakin*, 136 maiatza ekaina, Donostia, 107 112. > > - MODERNE Franck, 2004, Problématique juridique du statut et de l'enseignement de la langue basque, Paue, 2004/09/23, ez argitaratua. > > >
> (JEAN-BAPTISTE BATTITTU COYOS Euskaltzaindiaren Jagon saileko Sustapen batzordeko kidea da) > > - (Txosten hau Euskaltzaindiaren Jagon Sailak 2006-11-24an Bilbon eginiko "XI. Jagon Jardunaldian":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1164393150 aurkeztu zen). > > > > **Oin-oharrak** > > - (1) Emendakin hori «Toubon-Lamassoure artikulua» deitzen ohi da, Alain Lamassoureren deitura erabiliz, hautetsi horrek emendakin hori aurkeztu baitzuen, Iparraldeko deputatu zelarik orduan, orain eurodeputatu eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluaren lehendakari. > > - (2) «Selon la méthode dite par "immersion" mise en place par l'arrêté du ministre de l'éducation du 19 avril 2002 et la circulaire n° 2002-103 du 30 avril 2002 qui la complète, la langue régionale est utilisée soit exclusivement dans les écoles maternelles, soit comme langue principale d'enseignement et de communication dans les écoles et établissements des premier et second degrés (...). De telles prescriptions vont au-delà des nécessités de l'apprentissage d'une langue régionale et excèdent ainsi les possibilités de dérogation à l'obligation d'user du français comme langue d'enseignement qu'autorisent les dispositions des articles L. 121-3 (II. - La langue de l'enseignement, des examens et concours, ainsi que des thèses et mémoires dans les établissements publics et privés d'enseignement est le français, sauf exceptions justifiées par les nécessités de l'enseignement des langues et cultures régionales ou étrangères) et L. 312-11 (Les maîtres sont autorisés à recourir aux langues régionales dans les écoles primaires et maternelles chaque fois qu'ils peuvent en tirer profit pour leur enseignement, notamment pour l'étude de la langue française) du code de l'éducation». > > - (3) «Les dispositions, qui se bornent à prévoir que, dans les sections "langues régionales", les enseignements sont dispensés pour moitié en langue régionale et pour moitié en français ne comportent aucune règle relative à la répartition des différentes disciplines entre l'enseignement en français et l'enseignement en langue régionale et ne permettent pas d'assurer qu'une partie au moins des enseignements de ces disciplines se font en français. Ces prescriptions ouvrent des possibilités qui vont au-delà des nécessités de l'apprentissage d'une langue régionale et excèdent ainsi les possibilités de dérogation à l'obligation d'utiliser le français comme langue d'enseignement prévue par les dispositions des articles L. 121-3 et L. 312-11 du code de l'éducation». > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com