Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Hizkuntza aniztasuna Europar Batasunean

Hizkuntza aniztasuna Europar Batasunean

2006-12-19 / 07:00 / Patxi Juaristi Larrinaga   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Lan honen helburua da Europar Batasuneko (EB) hizkuntzen egoeraren berri ematea. Hasteko, EBean dauden hizkuntzak eta bakoitzak dauzkan hiztunak aurkeztuko ditut. Europar Batasuneko hizkuntza aniztasunaren berezitasunak erakutsi ostean, hizkuntza aniztasuna kudeatzeko Batasunean dauden metodoak aztertuko ditut.

Lanean zehar erabiliko ditudan informazio eta datu gehienak Munduko Hizkuntzei buruzko txostenetik datoz. Txosten hau egiteko lanak 1998. urtean hasi ziren, eta 2003. urtean bukatu (1). 2005.ean argitaratu zen lan honek helburu garrantzitsu bi izan ditu: alde batetik, munduko hizkuntzek daukaten egoera eta arazoak azaltzea; eta, bestetik, desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen egoera hobeagotzeko 1166beharrezkoak diren hizkuntza politikak, erabakiak eta pausoak zehaztea, hain zuzen ere, munduko gobernuei, nazioarteko erakundeei eta estatuei aholkuak emateko helburuarekin.

Lan honen egileok erabili dugun informazioa galdeketa bidez jaso dugu, nagusiki. Alegia, ikerketa honen oinarria balizko informatzaile guztiei bidali zitzaien galdeketa izan da.

Gehienetan, posta arruntaren bidez jaso dugu informazioa, baina ahal izan den kasuetan e-posta ere erabili dugu. Postaren metodoak ahalbidetu digu beste modu batera lortu ezingo genukeen informazioa lortzea. Alegia, postaren bidea erabiliz, gugandik oso urruti edo informazio bilketa saila duten hizkuntzen berri lortu ahal izan dugu. Gainera, kontuan izan behar da galdeketa posta bidez bidalita denbora ematen zaiela informatzaileei erantzunak pentsatzeko edota hizkuntzaren egoerari buruz informazio fidagarria bilatzeko.

Galdeketen bidez lortu dugun informazioaren osagarri, liburuen eta artikuluen araketa egin dugu. Besteak beste, adituen liburu eta lanak, munduko hizkuntzen atlasak, zenbait eremutako azterketa deskribatzaileak, era askotako komunitateen eta zonaldeen ikerketa soziolinguistikoak eta galtzeko zorian edo arriskuan dauden hizkuntzei buruzko ikerketak eta lanak arakatu ditugu.

Azkenik, munduko hizkuntzen gaia ondo ezagutzen duten ikerlari eta irakasle askorekin egon gara harremanetan biltzen ari ginen informazioa kontrastatzeko eta balioztatzeko. Zentzu honetan, gogoratzekoa da nazioarteko bost bilera antolatu genituela 1999. urtetik 2001era: Boliviako Cochabamban 1999an, Errusiar Federazioko Kalmykia Errepublikako kapitalean, hau da, Elistan, 1999an, Burkina Fasoko Ouagadougoun 1999an, Indiako Mysoren 2000an eta, azkenik, Australiako Melbournen 2001ean. Bilera horietan, Txostenaren helburuak eta galdeketa aurkeztu genituen, inguru horretako hizkuntzen egoera zuzenean ezagutu genuen eta, batez ere, han bildutako adituen laguntza zuzena eskatu.

I. Hizkuntzak eta hiztunak EBean

Zenbait kasutan hizkuntzen eta dialektoen artean desberdintzea zaila dela ahantzi gabe, gaur egungo hizkuntza bizien kopurua 5.000 eta 6.000 bitartekoa dela uste da, (Crystal 2000, Nettle 1999, Comrie, Matthews and Polinsky 1996, Wurm 2001, Grenoble and Whaley, 1998 and Hagege 2000, Hale 1992, Krauss 1992) (2).

Hala eta guztiz ere, hizkuntzak ez daude modu homogeneoan banatuta munduan zehar. Guztira, munduan 6.000 hizkuntza daudela onartzen badugu, munduko hizkuntzen % 3 (200 hizkuntza) europarrak dira, hizkuntzen % 32 (1.900 hizkuntza inguru) afrikarrak, % 32 asiarrak (1.900 hizkuntza inguru), % 15 amerikarrak (900 hizkuntza inguru) eta Ozeano Barean 1.100 hizkuntza hitz egiten dira, munduko hizkuntzen % 18 (Crystal 2000, Nettle 1999, Comrie, Matthews and Polinsky 1996, Wurm 2001, Grenoble and Whaley 1998, Hagège 2000).

Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.


1.1 EBeko hizkuntzak

Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Europar Batasunean? Ez da erraza galdera honi erantzutea. Hain zuzen ere, zaila delako zehaztea hizkuntza baten aldaera bat hizkuntza den edo dialektoa (3). Alegia, hizkuntza bat zer den erabakitzeko erabiltzen den irizpidearen arabera, Batasunean hizkuntza gehiago edo gutxiago daudela esan genezake.

Grimes-ek (2000), adibidez, Alemanian zazpi hizkuntza germaniar hitz egiten direla esaten du, baina beste ikerlari batzuk diote zazpi hizkuntza horiek alemanaren aldaerak direla. Zentzu honetan, askotan egiten den galdera da: luxenburgera, alsaziera, mochenoa, franciquea, walsera, zimbriera eta yiddisha alemanaren dialektoak dira edo hizkuntza desberdinak dira?

Antzerako galdera egin daiteke tsakonian izeneko dialektoari buruz. Greziera modernoaren dialektoa da edo bereizitako hizkuntza? (4)

Luxemburgera, alemanarekin eta frantsesarekin batera, Luxenburgoko hizkuntza ofiziala bihurtu zen 1983. urtean, naiz eta orain dela gutxi arte alemanaren dialekto gisa onartua zegoen.

Meänkieli eta Yiddish hizkuntzak finlandieraren eta alemanaren aldaerak direla esaten da, baina nolabaiteko babes ofiziala duten hizkuntza gisa onartu ditu Suediako gobernuak (5)

Ikusten den bezala, ez da erraza esatea zenbat hizkuntza hitz egiten diren Europar Batasunean; hain zuzen ere, zaila delako zehaztea hizkuntza baten aldaera bat hizkuntza den edo dialektoa. Gainera, hizkuntzalarien irizpideen aurka, arrazoi historikoak, politikoak eta sozialak daude askotan aldaera bat hizkuntza gisa hartzeko.

Lan honetan, luxenburgera, meänkieli, rusynera edo Yiddish (6) bezala, nolabaiteko onarpen ofiziala duten hizkuntza edo dialektoak Batasuneko hizkuntza gisa hartuko ditut, eta albo batera utziko ditut, alsaziera, mochenoa, franciquea, walsera, zimbriera, tsakoniera edo võroa (7) bezalako dialektoak, hain zuzen ere, inolako onarpen ofizialik ez dutelako.

Zenbait iturriren arabera, 125 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira, gaur egun, Europar Batasunean. Hauetariko asko azken urteotan izan diren migrazioen ondorio dira (Siguan, 1995). Frantzian, adibidez, Algeriako arabiera hitz egiten duten 600.000 hiztun daude, kabylea (Algeriako Bereber familiako hizkuntza) hitz egiten duten 500.000 hiztun, eta Tunisiako arabiera hitz egiten duten 200.000 hiztun (Martí et al, 2005). Londresen panjabia hitz egiten duten 143.000 hiztun, gujaratia hitz egiten duten 138.000 hiztun eta hindi/urdu hitz egiten duten 125.900 hiztun (Baker and Eversley, 2000). Migrazioen ondorio diren hizkuntza hauek guztiek babes, onarpen eta prestigio gutxi dute Batasunean.

Azken urteotan asko aldatu da EBeko populazioaren bilakaera eta osaketa. Etorkinen kopurua handitzen joan da Batasunean, eta, ondorioz, 90. hamarkadaren hasieratik, etorkinak dira Batasuneko biztanleriaren hazkundearen arrazoi garrantzitsuena (8). Honek zera esan nahi du: hizkuntza asko daudela Batasunean inolako onarpenik ez dutenak, nahiz eta hiztun ugari izan. Hau kontuan izanik, iruditzen zait beharrezkoa dela EBean bizi diren etorkinek hitz egiten dituzten hizkuntzei buruzko eztabaida edota gogoeta publikoa egitea. Hain zuzen ere, Batasunak etorkizunean izango duen erronketariko bat hori izango da: etorkinen hizkuntza eta kultur eskaerei behar bezalako erantzuna ematea.

2005eko irailean, Europako Batzordeak A Common Agenda for Integration - Framework for the Integration of Third-Country Nationals in the European Union komunikazioa onartu zuen. Komunikazio honetan aholkuak ematen zizkien estatu kideei etorkinen gaian aurrerapausoak eman ditzaten. Zehazki, etorkinak integratzeko estrategiak martxan jartzeko aholkatzen zitzaien estatuei, eta horrekin batera, baita EBak martxan jarri dituen estrategiekin bat egiteko ere. Dena dela, komunikazio honetan ez zen ezer esaten etorkinek hitz egiten dituzten hizkuntzei dagokionez hartu behar diren erabakiei edo martxan jarri behar diren estrategiei buruz.

Etorkinek hitz egiten dituzten hizkuntzez gain, kontuan izan behar dugu Europar Batasuna osatzen duten Estatuen menpe dauden lurraldeetan hizkuntza ugari hitz egiten direla (Asiako, Afrikako eta Hego Ameriketako lurraldeak dira nagusiki). Adibidez, Bernard Cerquiglini-ren arabera (l'Institut national de la langue française-ko zuzendaria (C.N.R.S.), 75 hizkuntza hitz egiten dira Frantziar gobernuaren menpe dauden lurralde guztietan (9).

Etorkinen eta atzerriko lurraldeetako hizkuntzak alde batera uzten baditugu, EBean jatorria duten 60 hizkuntza hitz egiten dira EBean:

  1. Albaniera (230,000) (10)
  2. Alemana (84 milioi) (11)
  3. Aragoiera (10,000) (12)
  4. Asturiera (450,000) (13)
  5. Bielorrusiera (220,000) (14)
  6. Bretoiera (369,000) (15)
  7. Bulgariera (400,000) (16)
  8. Daniera (5 milioi) (17)
  9. Errumaniera (80,000) (18)
  10. Errusiera (1.9 milioi) (19)
  11. Estoniera (953,000) (20)
  12. Eskoziako gaelikoa (67,000) (21)
  13. Eslovakiera (5.5 milioi) (22)
  14. Esloveniera (2 milioi) (23)
  15. Euskara (750,000) (24)
  16. Faroeera (45,000) (25)
  17. Finlandiera (4.7 milioi) (26)
  18. Franco-Provenzera (60,000) (27)
  19. Frantsesa (55 milioi) (28)
  20. Frisiera (362,000) (29)
  21. Friuliera (600,000) (30)
  22. Galesa (500,000) (31)
  23. Galiziera (2.3 milioi) (32)
  24. Gaztelera (43 milioi) (33)
  25. Greziera (10.5 milioi) (34)
  26. Hungariera (12 milioi) (35)
  27. Ijitoera (1.5 milioi) (36)
  28. Irlandera (1.2 milioi) (37)
  29. Italiera (55 milioi) (38)
  30. Ingelesa (55 milioi) (39)
  31. Katalana (7 milioi) (40)
  32. Kroaziera (140,000) (41)
  33. Korsikera (200,000) (42)
  34. Kashubiera (200,000) (43)
  35. Kareliera (10,000) (44)
  36. Ladinera (40,000) (45)
  37. Letoniera (1.8 milioi) (46)
  38. Lituaniera (2.9 milioi) (47)
  39. Luxenburgera (442,000) (48)
  40. Mazedoniera (10,000) (49)
  41. Maltera (370,000) (50)
  42. Meänkieli (30.000-70.000) (51)
  43. Mirandera (10,000) (52)
  44. Nederlandera (21 milioi) (53)
  45. Okzitaniera (1.5 milioi) (54)
  46. Poloniera (39 milioi) (55)
  47. Portugesa (10 milioi) (56)
  48. Rusynera (50,000) (57)
  49. Samia (30,000) (58)
  50. Sardiniera (1.6 milioi) (59)
  51. Sorbiera (30,000) (60)
  52. Suediera (8 milioi) (61)
  53. Tataroa (1,229) (62)
  54. Turkoa (205,000) (63)
  55. Txekiera (10 milioi) (64)
  56. Ukraniera (250,000) (65)
  57. Yiddish (66)

Ia desagertuta dauden beste hiru hizkuntza gehitu behar zaizkio zerrenda honi (67):

  1. Korniera (200) (68)
  2. Karaimera (400) (69)
  3. Livoniera (10) (70)

Europar Batasunean 60 hizkuntza daudela kontuan izanik, aipatzekoa da eremu geopolitiko honetan munduko hizkuntzen % 1 hitz egiten dela. Zentzu honetan, argi dago EB-tik kanpo dagoela munduko hizkuntzen ondarearen parte garrantzitsuena. Are gehiago, kontuan izan behar dugu EBean munduko biztanleen % 7 bizi dela, baina munduko hizkuntzen % 1 hitz egiten dela bertan (71).

Zergatik gertatzen da hau? Zergatik dago Batasunean munduko beste zonalde batzuetan baino hizkuntza gutxiago? Argi dago hizkuntza aniztasuna galtzen ari dela munduan (Wurm 1996, 2001, Comrie, Matthews eta Polinsky 1996, Junyent 1999, Nettle 1999, Moreno Cabrera 2000, Crystal 2000, Hagège 2000). Munduko beste zonalde askotan bezala, Europar Batasunean ere arrazoi historikoak, ekonomikoak, politikoak eta kulturalak daude hizkuntza aniztasunaren galeran. Dena dela, arrazoi garrantzitsuena, nire ustez, zera da: EB osatzen duten 25 estatuetako gobernu gehienek gutxitutako hizkuntzak baztertu egin dituztela eta asimilazio politika erasokorrak bultzatu dituztela (Martí et al, 2005).

2005eko ekainean, EBko Kontseiluak europar erakundeetara beste zenbait hizkuntzatan zuzentzeko aukera ematea onartu zuen, honako hiru eremutan onartu ere:

  • Europar Legebiltzarrak eta Kontseiluak koerabakitzeko prozeduraren bidez hartutako disposizioen xedapenak argitaratzea.
  • Ahozko partehartzeak Kontseiluaren saioetan eta, hala dagokionean, EBren beste zenbait erakunde eta organoetan.
  • Hiritarren idatzizko komunikazioak Batasuneko erakunde eta organoekin.

    Erabaki hau aurrerapausoa garrantzitsua izan zen gutxitutako hizkuntzentzako. Hala eta guztiz ere, Europar Batasuna osatzen duten estatu gehienen orain arteko joera izan da estatu osorako hizkuntza ofizial bakarra sustatzea. Beraz, izugarrizko ahaleginak egin dituzte ofizialtzat aukeratu duten hizkuntza hedatzeko, batzeko eta prestigioa emateko; eta horrek ekarri du estatuetan erabiltzen diren edo ziren beste hizkuntza eta aldaerak alboratzea, estandarizatzea, prestigiorik gabe uztea edo desagerraraztea (72). Ondorioz, munduko beste zonalde batzuetan baino hizkuntza gutxiago dago Batasunean. Paradoxikoki, munduko beste zonalde batzuetan baino hizkuntza handi gehiago dago EBean. Hain zuzen ere, hamar milioi hiztun baino gehiago dituzten munduko hizkuntzak 70 direla kontuan hartzen badugu, hauetako 11 (munduko hizkuntza handi guztien % 16) ofizialak dira Batasun Europarrean.

    1. Alemana (84 milioi)
    2. Gaztelera (43 milioi)
    3. Frantsesa (55 milioi)
    4. Greziera (10.5 milioi)
    5. Hungariera (12 milioi)
    6. Ingelesa (55 milioi)
    7. Italiera (55 Milioi)
    8. Nederlandera (21 milioi)
    9. Poloniera (39 milioi)
    10. Portugesa (10 milioi)
    11. Txekiera (10,3 milioi)

    Laburbilduz, Europar Batasunean munduko biztanleen % 7 bizi da, munduko hizkuntzen % 1 hitz egiten da bertan eta munduko beste zonalde batzuetan baino hizkuntza handi gehiago dago, hain zuzen ere, hamar milioi hiztun baino gehiago dituzten munduko hizkuntzen % 16 ofizialak dira Europar Batasunean.


1.2. EBeko hizkuntzen hiztun kopurua

Aipatu ditudan 60 hizkuntzak hiztun kopuruaren arabera sailkatu daitezke. Zehazki, EBean jatorria duten hizkuntza hauek guztiak hiru taldetan banatu daitezke:

Lehen taldean daude 10 milioi hiztun baino gehiago dauzkaten hizkuntzak. Talde hau osatzen duten 11 hizkuntzek 395 milioi hiztun dauzkate guztira.

Honek zera esan nahi du: EBeko biztanleriaren % 85ak EBeko hizkuntzen % 18a hitz egiten duela (73). Talde honetan dauden 11 hizkuntzak dira:

  1. Alemana (84 milioi)
  2. Frantsesa (55 milioi)
  3. Gaztelera (43 milioi)
  4. Greziera (10.5 milioi)
  5. Hungariera (12 milioi)
  6. Ingelesa (55 milioi)
  7. Italiera (55 Milioi)
  8. Nederlandera (21 milioi)
  9. Poloniera (39 milioi)
  10. Portugesa (10 milioi)
  11. Txekiera (10,3 milioi)

Nahiz eta jakin, dakigun, hizkuntzen bizi-indarra eta etorkizuna ez dagoela hiztun kopuruaren menpe, argi dago talde honetan dauden hizkuntza denak egoera soziolinguistiko ona dutela. Are gehiago, 11 hizkuntza hauek ofizialak dira, ez bakarrik EBeko 11 estatutan, baita Europar Batasuneko erakundeetan ere, eta euretariko batzuk, gainera, munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzen artean daude. Kontuan izan ingelesa, frantsesa, portugesa eta gaztelera munduan hedapen handienetarikoa duten hizkuntzak direla (74).

Bigarren taldean sartu ditut milioi bat eta 10 milioi hiztun dauzkaten hizkuntzak. Guztira, 15 hizkuntza daude talde honetan; hain zuzen ere, EBeko hizkuntzen % 25:

  1. Daniera (5 milioi)
  2. Ijitoera (1.5 milioi)
  3. Errusiera (1.9 milioi)
  4. Eslovakiera (5.5 milioi)
  5. Esloveniera (2 milioi)
  6. Estoniera (953,000)
  7. Finlandiera (4.7 milioi)
  8. Galiziera (2.3 milioi)
  9. Irlandera (1.2 milioi)
  10. Katalana (7 milioi)
  11. Letoniera (1.8 milioi)
  12. Lituaniera (2.9 milioi)
  13. Okzitaniera (1.5 milioi)
  14. Sardiniera (1.6 milioi)
  15. Suediera (8 milioi)

Bigarren talde honetako hizkuntza gehienek ez dute lehen taldekoek duten hiztun kopurua, ezta hedakuntza ere. Dena dela, talde honetako hizkuntza gehienak ofizialak dira bai hitz egiten diren estatuetan zein Europar Batasunean.

Hala eta guztiz ere, talde honetan daude milioi bat hiztun baino gehiago izanik, gutxitutako egoeran dauden hizkuntzak, edo inolako onarpen edota babesik ez dutenak. Egoera horretan leudeke: ijitoera, okzitaniera, katalana, irlandera edo galiziera.

Nahiz eta errusiera bigarren talde honetan sartu dudan, kontuan izan behar da, oro har, errusierak hiztun asko dituela Batasunean. Adibidez, Errusiako mugan bizi diren Estoniako biztanle askoren ama hizkuntza da errusiera; Letoniako biztanleriaren % 29 errusiar jatorrikoa da, baita Lituaniako biztanleriaren % 6. Are gehiago, Errusiaren inguruan dauden Batasuneko estatuetan errusiera da gehien hitz egiten den atzerriko hizkuntza. Adibidez, Lituanian biztanleriaren % 83ak hitz egiten du errusieraz; Letonian biztanleriaren % 59ak, Estonian % 53ak, Polonian % 28ak, Eslovakian % 30ak eta Txekiar Errepublikan % 21ak (75).

Hirugarren taldean sailkatu ditut milioi bat hiztun baino gutxiago dauzkaten hizkuntzak. Talde honetan 34 hizkuntza daude, EBeko hizkuntzen % 57:

  1. Albaniera (230,000)
  2. Aragoiera (10,000)
  3. Asturiera (450,000)
  4. Bielorrusiera (220,000)
  5. Bretoiera (369,000)
  6. Bulgariera (400,000)
  7. Eskoziako gaelikoa (67,000)
  8. Euskara (750,000)
  9. Faroeera (45,000)
  10. Franco-provenzera (60.000)
  11. Frisiera (362,000)
  12. Friuliera (600,000)
  13. Galesera (500,000)
  14. Ijitoera (80,000)
  15. Kashubiera (200,000)
  16. Kareliera (10,000)
  17. Kroaziera (140,000)
  18. Korsikera (200,000)
  19. Ladinera (40,000)
  20. Luxenburgera (442,000)
  21. Mazedoniera (10,000)
  22. Maltera (370,000)
  23. Meänkieli (30.000-70.000)
  24. Mirandesera (10,000)
  25. Rusyn (50,000)
  26. Samiera (30,000)
  27. Sorbiera (30,000)
  28. Tatarera (1,229)
  29. Turkiera (205,000)
  30. Ukrainera (250,000)
  31. Yiddish

Talde honetan ere badaude:

  1. Kornishera (200)
  2. Karaimera (400)
  3. Livoniera (10)

Zerrenda honetan bi hizkuntza daude (maltera and luxenburgera) ofizialak direnak EBeko bi estatutan (Maltan eta Luxenburgon), eta zortzi hizkuntza ofizialak direnak EBtik kanpoko estatuetan (Albanian, Bielorrusian Bulgarian, Kroazian, Errumanian, Tatarstanen, Turkian eta Ukrainian (76)). Gelditzen diren beste 24 hizkuntzak gutxitutako hizkuntzatzat hartu ditzakegu; alegia, hitz egiten diren estatuetako gutxiengo batek hitz egiten ditu. Zentzu honetan, azpimarratzekoa da Batasuneko populazioaren % 0,8ak gutxitutako hizkuntza bat hitz egiten duela. Hau da, 4 milioi europarrek gutxitutako hizkuntza bat hitz egiten dute.

Bi talde bereizi ditzakegu 24 hizkuntza hauen artean:

Alde batetik, 13 hizkuntza koofizialak dira edo nolabaiteko onarpen edo babes ofiziala dute:

  1. Euskara (750,000)
  2. Eskoziako gaelikoa (67,000)
  3. Galesera (500,000)
  4. Faroeera (45,000)
  5. Franco-Provenzera (70,000)
  6. Frisiera (362,000)
  7. Friuliera (600,000)
  8. Ladinera (27,500)
  9. Meänkieli (30.000-70.000)
  10. Mirandesera (10,000)
  11. Samiera(30,000)
  12. Sorbiera (30,000)
  13. Yiddish

Bestalde, gelditzen diren 11 hizkuntzak desagertzeko arrisku gehien duten hizkuntzak dira, hain zuzen ere, inolako onarpen ofizialik ez dutelako. EBean egoera larrienetan dauden hizkuntzak dira:

  1. Aragoiera (10,000)
  2. Asturiera (450,000)
  3. Bretoiera (369,000)
  4. Korsikera (200,000)
  5. Kashubiera (200,000)
  6. Kareliera (10,000)
  7. Rusynera (50,000)
  8. Kornisha (200)
  9. Karaimera (400)
  10. Tatarera (229)
  11. Livoniera (10)

Nettle-k (1999) esaten du 10.000 hiztun baino gutxiago duten hizkuntzak desagertzeko arriskuan daudela. EBean, 3 hizkuntza daude 10.000 hiztun inguru dauzkatenak -aragoiera, kareliera and mirandesera- eta lau 10.000 hiztun baino gutxiago dauzkatenak -kornisha (200), karaimera (400), tataroa (1,229) and livoniera (10)-. Nettle-ren teoriei jarraitzen badiegu, zazpi hizkuntza hauek desagertzeko arrisku handia dute.


1.3. Hizkuntzak eta hiztunak: ondorio batzuk

Nahiz eta munduko beste zonalde batzuetan baino jatorrizko hizkuntza gutxiago hitz egiten diren, uka ezin da EB elkarte anitza dela. Hain zuzen ere, eremu geopolitiko honetan 60 hizkuntza hitz egiten dira (munduko hizkuntzen % 1. Europa osoan 200 hizkuntza hitz egiten direla kontuan hartzen badugu, Europako hizkuntzen % 30 hitz egiten da Batasunean).

EBeko hizkuntza guztiek ez dute egoera bera. Hizkuntza gutxi batzuk hedapen oso handia dute eta hizkuntza gehienek oso pertsona gutxik hitz egiten dituzte. Hau da, biztanleriaren % 85ak -395 milioi biztanle- EBeko hizkuntza guztien % 18 hitz egiten du. Bestalde, EBeko populazioaren % 0,8k (4 milioi biztanle) Batasuneko hizkuntza guztien % 43 hitz egiten du. Beste hitz batzuekin esanda, EBeko populazioaren % 0,8k gutxitako hizkuntza bat hitz egiten du. Ia kasu guztietan, hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa eta bere estatus politikoa loturik dago hiztun kopuruarekin.

II. Hizkuntza aniztasuna kudeatzeko metodoak EBeko estatuetan

EBeko estatuek metodo desberdinak erabiltzen dituzte hizkuntza aniztasuna kudeatzeko. Zehatzago esateko, nik neuk, bost eredu daudela pentsatzen dut:

  • Hizkuntza ofizial bakarra onartzen duten estatuak: Frantzia, Lituania, Letonia, Estonia, Polonia, Eslovakia eta Grezia.
  • Hizkuntza ofizial bakarra onartzen duten estatuak, baina estatuaren zenbait zonalde edota eskualdetan beste hizkuntzen bat edo batzuk onartzen dituztenak: Suedia, Eslovenia, Hungaria, Portugal, Txekiar Errepublika, Bretainia Handia, Austria eta Alemania.
  • Zonalde edota eskualde batzuetan hizkuntza koofizialak onartzen dituzten estatutak: Espainia, Danimarka, Herbehereak eta Italia.
  • Hizkuntza federazioak: Belgika.
  • EBeko estatu eleanitzak: Finlandia, Irlanda, Luxenburgo, Txipre eta Malta.


2.1. Hizkuntza ofizial bakarra onartzen duten estatuak: Frantzia, Lituania, Letonia, Estonia, Polonia, Eslovakia eta Grezia

Hizkuntza bakarra duten eta hizkuntza horren erabilera bakarrik bultzatzen duten zazpi estatu daude Batasunean: Frantzia, Lituania, Letonia, Estonia, Polonia, Eslovakia eta Grezia.

Adibiderik ezagunena eta aipatuena Frantziako eredua da. Hala eta guztiz ere, eredu bera jarraitzen dute Batasuneko beste estatu batzuk ere: adibidez, Lituania, Letonia, Estonia, Polonia, Eslovakia eta Grezia.

Estatu hauen hizkuntza politikaren oinarria ideologikoa da hizkuntza bakarrak gizarte kohesioa ziurtatzen duela, baita estatuaren garapen ekonomikoa errazten. Beste hitz batzuekin esanda, estatu hauetako agintariek modernitatea, hizkuntza bat bakarra, nazioa eta estatu kontzeptuak uztartzen dituzte (Lastra, 1992). Hizkuntza politika honen ondorioa da ofizialak ez diren hizkuntzak baztertu egiten direla, eta, ondorioz, hizkuntza hauek prestigioa galtzen dutela eta zenbait kasutan desagertu egiten direla (Crystal, 2000). Are gehiago, hizkuntza eredu hau jarraitzen duten estatuek hezkuntza eredu elebakarrak bultzatzen dituzte, eta horrek arazo eta kontraesan ugari sortzen dizkie gutxitako hizkuntzak hitz egiten dituzten elkarteei.

Eredu honen ondorioak ulertzeko, adibide ona da Bretoiaren bilakaera aztertzea: XIX. mendearen bukaeran Bretoiak 1,5 milioi hiztun inguru zituen. Gaur egun, bretoierak 250,000 hiztun dauzka (Broudic, 1999). Zentzu honetan, bretoieraren beherakada nabarmena izan da azken 50 urteetan. Eta horren arrazoi garrantzitsuenetarikoa da transmisioa eten egin dela. Are gehiago, gauzak aldatzen ez badira, 40-50 urteren buruan bretoiera hitz egiten duten hiztun gutxi batzuk geldituko dira.

Bretoiera ez da egoera larri honetan dagoen Batasuneko hizkuntza bakarra. Egoera larrian daude baita ere Frantzian hitz egiten diren euskara, katalana, korsikera, franko-provenzera eta okzitaniera; baita Estonian hitz egiten den tatarera, Eslovakian eta Polonian hitz egiten den ijitoera, Eslovakian hitz egiten den Rusynera edo Polonian hitz egiten den kashubiera. Estatu hauetako hizkuntza politika aldatzen ez bada, hizkuntza hauek desagertzeko arrisku asko dute.


2.2. Hizkuntza ofizial bakarra onartzen duten estatuak, baina estatuaren zenbait zonalde edota eskualdetan beste hizkuntzen bat edo batzuk onartzen dituztenak: Suedia, Eslovenia, Hungaria, Portugal, Txekiar Errepublika, Austria, Bretainia Handia eta Alemania

EBeko bederatzi estatuk hizkuntza ofizial bakarra izateaz gain, estatuaren zenbait zonalde edota eskualdeetan beste hizkuntzen bat edo batzuk onartzen dituzte.

2002. urtean, Suediak samiera onartu zuen estatuko bosgarren gutxitutako hizkuntza gisa (samieraz gain, Suediak meänkielia, finlandiera, ijitoera eta yiddisha onartu zituen gutxitutako hizkuntza gisa). Honela, beraz, lau herritan (Arjeplog, Gällivare, Jokkmokk and Kiruna) samiera hizkuntza erabili daiteke administrazioarekiko harremanetan, haur-eskoletan eta epaitegietan.

Italiera koofiziala da Istriako (Eslovenia) zenbait herritan.

Gauza bera gertatzen da mirandeserarekin. 1998. urtetik babes ofiziala dauka Portugaleko ipar-ekialdeko zenbait herritan (Miranda do Douro herrian eta inguruan).

Nahiz eta gobernuen babesa eta zenbait kasutan laguntza ekonomikoa duten, talde honetako hizkuntza askok aurrera egiteko arazoak dauzkate; hain zuzen ere, ofizialtasunik ez dutelako. Adibide ona da Alemaniako frisieraren egoera. Nahiz eta Alemaniako politikariek frisiera babesteko legeak onartu dituzten (1990.eko Schleswig-Holstein Konstituzioa, 1997ko gutxitako hizkuntzen ituna) arazoak daude lege hauek betearazteko.

Erresuma Batuan ere antzerako arazoa gertatzen da. Hizkuntza ofizial bakarra ingelesa da, eta horrek esan nahi du galesak, Eskoziako gaelikoak, kornishak eta irlanderak aurrera egiteko arazoak dauzkatela (Moreno, 2000). Nahiz eta hizkuntza hauek nolabaiteko babes ofiziala izan, aurrera egiteko arazo asko dauzkate. Nahiz eta 1993. urtean onartu zen Welsh Language Act delakoaren arabera galesak nolabaiteko onarpen ofiziala izan, lege honek ez die ziurtatzen gales hiztunei euren hizkuntza edozein tokitan erabiltzeko eskubidea.


2.3. Zonalde edota eskualde batzuetan hizkuntza koofizialak onartzen dituzten estatutak: Espainiako, Danimarkako, Herbeheretako eta Italiako kasuak

Batasuneko lau estatuk hizkuntza ofizial anitz izan beharrean, hizkuntza ofizial bakarra dute, baina estatuko zonalde batzuetan koofizialtasuna onartzen zaie hizkuntza batzuei. Adibidez, katalana, galiziera, euskara, Faroeera, galesa, sardiniera, friuliera edo ladinera hizkuntza koofizialak dira estatuaren zonalde batzuetan.

Hagège-k (2000) esan duen bezala, ofizialtasuna onartzen zaion hizkuntzak nolabaiteko babes legala dauka, eta hau gutxitutako hizkuntzaren egoera hobetzeko eta sendotzeko lehen pausua da.

Hala eta guztiz ere, estatus ofiziala izateak ez du ziurtatzen hizkuntza baten biziraupena. Nahiz eta onarpen ofiziala izan katalana, galiziera, euskara, faroeera, galesa, frisiera, friuliera, sardinioera edo ladinera bezalako hizkuntzek ez dute etorkizun argirik estatuek euron aldeko politika sendoak bultzatzen ez badituzte.

Danimarkako zenbait tokitan frisiera hizkuntza koofiziala da. Hala eta guztiz ere, desagertzeko arrisku handienetarikoa duen Batasuneko hizkuntzetariko bat da (Fishman, 1991).

Euskararentzat aurrerapauso garrantzitsua izan zen 1979. urtean euskara Euskal Erkidego Autonomoko hizkuntza koofiziala bihurtu zenean eta 1982an Nafarroako Foru Elkarteko hizkuntza koofiziala. Ofizialtasuna oso garrantzitsua izan zen hizkuntzaren biziraupenerako, hain zuzen ere, prestigioa eman ziolako euskarari eta, gainera, euskaldunek indartuta ikusi zituztelako euskararen alde egindako lan eta ahaleginak.

Nahiz eta talde honetako estatuek hizkuntza batzuei koofizialtasuna onartzen dien estatuko zonalde batzuetan, azpimarratzekoa da hauetariko estatu batzuk bereizketak egiten dituztela hizkuntzen artean. Horrela, ofizialtasuna eskaintzen diote hizkuntza batzuei eta ukatu beste batzuei. Adibidez, euskara, katalana, okzitaniera eta galiziera ofizialak dira Espainian baina asturiera ez da ofiziala.


2.4. Hizkuntza federazioak: Belgika

Belgika da EBeko hizkuntza federazio bakarra. Honek zera esan nahi du: hiru hizkuntza, hau da, alemana, frantsesa eta alemana, ofizialak direla. Horregatik, hain zuzen ere, hiru hizkuntzok prestigioa dute eta guztiak babesten dira administraziotik.

Belgika hiru hizkuntza elkartetan banaturik dago: flamenkoz hitz egiten dutenen elkartea, frantsesez hitz egiten dutenena eta alemanez hitz egiten dutenena. Bestalde, hiru erregiotan banaturik dago: Bruselan nagusiki frantsesez eta alemanez hitz egiten duten 980.000 biztanle bizi dira; flamenkoak bizi diren erregioak 5,900,000 biztanle dauzka eta nagusi flamenkoz hitz egiten da; eta Baloniak 3,360,000 biztanle dauzka eta nagusiki frantsesez hitz egiten da. Estatuko biztanleen % 60ak flamenkoz hitz egiten du; Frantsesa estatuko bigarren hizkuntza da (% 40 inguruk hitz egiten du) eta, azkenik, alemanez Belgikako biztanleen % 1ak hitz egiten du. Nahiz eta hizkuntza bakoitzak egoera soziolinguistiko desberdina duen, hiru hizkuntzak ofizialak dira eta babestuak daude.


2.5. EBeko estatu eleanitzak: Finlandia, Irlanda, Luxenburgo, Txipre eta Malta

Bost estatu eleanitz daude Batasunean: Finlandia, non finlandiera eta suediera hizkuntza ofizialak diren; Irlanda, non ingelesak eta irlanderak babes ofiziala duten; Luxenburgo, non frantsesa, alemana eta luxenburgera ofizialak diren; Txipre, non greziera eta turkiera hitz egiten diren; eta Malta, non ingelesa eta maltera konstituzioan onartuak dauden.

Txipre albo batera utzita, non egoera politiko oso berezia bizi duten (77), beste estatu guztietako konstituzioetan esaten da hizkuntza ofizial bat baino gehiago daudela. Teorian, behintzat, konstituzioan aipatzen diren hizkuntza guztiak daude legez babestuak.

Bere konstituzioaren arabera, Finlandia estatu elebikoitza da. Honek esan nahi du suedieraz mintzatzen diren Finlandiako biztanleak (Finlandiako biztanleriaren % 5 gutxi gora-behera) euren ama-hizkuntzen erabiltzeko eskubidea dutela administrazioarekiko harremanetan. Are gehiago, 1970. urtean egin zen hezkuntza erreformaren ondoren suediera eta finlandiera biak irakatsi behar dira Finlandiako eskoletan. Hala eta guztiz ere, esan behar da Suedieraz hitz egiten den hiri eta herrietan ere Finlandiera dela nagusi.

Bestalde, ezin dugu ahantzi 1991. urteko samiera hizkuntzaren legearen arabera, Finlandiako samiak (6.000 samiera bizi dira Finlandian) bizi diren lurraldeetan samiera hizkuntza erabiltzeko eskubidea dutela administrazioarekiko harremanetan. Gainera, 2003ko hizkuntza legearen arabera, samiera hizkuntza koofiziala da Finlandiako bost herritan: Enontekiö, Inari, Sodankylä and Utsjoki (78).

Irlanda ere estatu elebikoitza da. Konstituzioak bi hizkuntza ofizial daudela esaten du: Irlandera Irlandako hizkuntza nazionala da eta bere lehen hizkuntza ofiziala (Irlandako konstituzioaren 8. artikulua). Hala eta guztiz ere, ingelesa da irlandarrek gehien erabiltzen duten hizkuntza. Azken finean, ele-bikoiztasun ofizialak ez du ziurtatzen konstituzioan aipatzen diren bi hizkuntzek erabilpen bera dutenik.


2.6. Ondorio batzuk

Hizkuntza aniztasuna kudeatzeko irizpide desberdinak daude EBeko estatuen artean. Era askotako lege, politika eta konstituzioak daude hizkuntzak kudeatzerakoan.

Alde batetik, bi hizkuntza ofizial edo gehiago dauzkaten estatuak daude. Adibidez, Finlandia, Irlanda, Luxenburgo, Txipre, Malta eta Belgika. Bigarren talde batean daude hizkuntza ofizial bakarra dutenak baina estatuaren zenbait zonaldetan hizkuntza koofizialak onartzen dituztenak, adibidez, Espainia, Danimarka, Herbehereak eta Italia. Estatu gehienek hizkuntza ofizial bakarra dute, baina beste hizkuntza batzuk onartzen eta zenbait kasutan babesten dira. Egoera honetan daude Suedia, Eslovenia, Hungaria, Portugal, Txekiar Errepublika, Austria, Bretainia Handia eta Alemania; azkenik, EBeko estatu batzuetan hizkuntza ofizial bakarra dute, nahiz eta estatu hauetan beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren. Azken egoera honetan daude Frantzia, Lituania, Letonia, Estonia, Polonia, Eslovakia and Grezia.

Hizkuntza aniztasuna kudeatzeko eredu eta modu desberdinak daudenez, oso zaila da EBean hizkuntza politika orokor bat bultzatzea, are eta zailagoa estatuei hizkuntzei buruzko lege orokor bat inposatzea. Egoera honek azaltzen du, nire ustez, zergatik estatu batzuk gutxitutako hizkuntzen aldeko legeen aurka agertzen diren.

III. Ondorio orokorrak

Europar Batasunean eremu geografiko honetan jatorria duten 60 hizkuntza hitz egiten dira (munduko hizkuntzen % 1, eta Europako hizkuntza guztien % 30). EB elkarte eleanitza da, nahiz eta munduko beste zonalde batzuetan baino hizkuntza gutxiago hitz egiten diren.

Hala eta guztiz ere, hizkuntzak ez daude modu homogeneoan banatuta biztanleriaren artean. Hiztun gutxi batzuk hizkuntza pila bat hitz egiten dituzte, eta hizkuntza gutxi batzuk oso hedatuak daude. Alegia, EBeko hizkuntza guztien % 18 biztanleriaren % 82ak hitz egiten ditu (395 milioi hiztun). Bestalde, EBeko hizkuntza guztien % 82 biztanleriaren % 15ak (65 milioi hiztun) hitz egiten ditu. 65 milioi hiztun hauetatik 4 milioi hiztunek (EBeko biztanleriaren % 0,8) gutxitutako hizkuntza bat hitz egiten dute.

Batasuneko hizkuntza askok, nahiz eta hiztun kopuru handia duten, ez dute inolako onarpenik, ijitoerarekin gertatzen den bezala (79).

Bestalde, hizkuntza batzuk nahiz eta ofizialak izan edo zenbait tokitan nolabaiteko onarpen ofiziala duten, arazoak dituzte aurrera egiteko. Are gehiago, zonalde batzuetan EBeko hizkuntza ofizialak hitz egiten dira, baina hizkuntza horiek hitz egiten dituzten hizkuntza elkarteen eskubideak ez daude babestuta. Hori da alemanez hitz egiten dutenen egoera Hungarian, Txekiar Errepublikan edo Polonian; baita Austrian eslovenieraz, eslovakieraz, hungarieraz edo txekieraz hitz egiten dutenena edo eslovakieraz hitz egiten dutenen egoera Hungarian.

EBeko mapa soziolinguistikoa ulertzeko, ezinbestekoa da kontuan hartzea hizkuntza aniztasuna kudeatzeko irizpide desberdinak daudela. Egoera honetan, oso zaila da EB osorako hizkuntza eredu orokorra adostea eta bultzatzea. Are gehiago, gauzak aldatzen ez badira, baliteke hizkuntza asko desagertzea. Honela, beraz, ezinbestekoa da gai desberdinei buruzko eztabaida publikoa egitea Batasunean:

  • Lehenengo eta behin, inolako onarpenik ez duten EBeko hizkuntzei buruz hitz egin behar da.
  • Bigarrenik, EBeko hizkuntzak hitz egiten diren baina hizkuntza hauek inolako ofizialtasunik ez duten eskualdetan bizi diren hizkuntza elkarteen eskubideei buruzko eztabaida egin behar da.
  • Hirugarrenik, EBeko erakundeen hizkuntza irizpideei buruzko gogoeta orokorra egin behar da.
  • Azkenik, EB osorako hizkuntza politika orokorrari buruz eztabaida publikoa egin behar da.

IV. Erabilitako bibliografia

  • Aitken, A.J. and McArthur, Tom. (1979): Languages of Scotland. Edinburgh: Chambers.
  • Aikio, Pekka. 1994. "Development of the political status of the Sami people in Finland", in The World Commission on Culture and Development: Majority-Minority Relations. The case of the Sami in Scandinavia. Diedut, 1, 39-43.
  • Aztiker (2002): Euskal Herria Datuen Talaiatik. Udalbiltza, Astigarraga.
  • Baker, P. and Eversley J. (2000): Multilingual Capital. The languages of London's schoolchildren and their relevance to economic, social and educational policies. Battlebridge Publications, London.
  • Basque Gobernment (2005): III. Mapa Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz.
  • Birch, H.A. (1989): Nationalism & National Integration. Unwin Hyman, London.
  • Broudic, F. (1999): "L'evolution des bilingues bretonnants au XXe siècle", in Klask, 5. Rennes, Université de Rennes.
  • Comrie, B., Matthews, S. and Polinsky, M. (1996): The Atlas of Languages. The Origin and Development of Languages Throughout the World. New York: Facts On File.
  • Crystal, D. (1997): Ingelesa as a Global Language. Cambridge University Press, Cambridge.
  • Crystal, D. (2000): Language Death. Cambridge University Press, Cambridge.
  • Dixon, R. M. W. (1997): The rise and fall of languages. Cambridge University Press, Cambridge.
  • European Commission (2006): EU integration seen through statistics. Key facts of 18 policy areas. Eurostat.
  • Fishman, J. (1991): Reversing Language Shift. Theoretical and Empirical Assistance to Threatened Languages. Multilingual Matters, Clevedon.
  • Grimes, F. B. (ed) (2000): Ethnologue. Languages of the World. Summer Institute of Linguistics. Dallas (13. edition).
  • Grut, M. (2004): "The Endangered Celtic Languages: A wake-up Call". Argenter and Mckenna Brown (ed): Endangered Languages and linguistics rights. On the margins of nations. Barcelona: FEL, 223.
  • Hagège, C. (2000): Halte à la mort des langues. Paris: Éditions Odile Jacob.
  • Hale, K. (1992): "Endangered Languages" in Language 68-1.
  • Helander, E.: The Samiera People: Demographics, origin, economy, culture. The World Commission on Culture and Development: MajorityMinority Relations. The case of the Samierain Scandinavia. Diedut, no. 1, 1994.
  • Juaristi, et al (2005): Words and Worlds. World Languages Review. Multilingual Matters, Clevedon.
  • Junyent, C. (1999): La diversidad lingüística. Didáctica y recorrido de las lenguas del mundo. Octaedro, Barcelona.
  • Kraus, M. (1992): "The World's Languages in Crisis" in Language 68-1.
  • Kuoljok, S. and Utsi, E. J.: The Sami. People of the sun and wind. Ájtte, Swedish Mountain and Saami Museum, Jokkmokk, Sweden, 1993.
  • Lastra, Y. (1992): Sociolingüística para hispanoamericanos. El Colegio de Mexico, Mexico.
  • Liégeois, J.P. (1992): "Les Tsiganes: situation d'une minorité non territoriale" in - Giordan H. (editor) : Les Minorités en Europe. Droits Linguistiques et droits de l'homme. Paris, Kimé.
  • Llera, F. and San Martin, P. (2003): II Estudio sociolingüistico de Asturias 2002. Academia de la Llingua Astuariana, Uviéu.
  • Moreno Cabrera, J. C. (2000): La dignidad e igualdad de las lenguas. Crítica de la discriminación lingüística. Madrid: Alianza Editorial.
  • Moskal, M. (2004): "Language Policy and protection of Endangered Languages in - Poland". Argenter, J.A. and Mckenna Brown, R. (arg.): Endangered languages and linguistic rights. On the margins of nations. FEL, Barcelona.
  • Nettle, D. (1999): Linguistic Diversity. New York: Oxford University Press.
  • Nettle and Romain (2000): Vanishing Voices. The extinction of the world's languages. Oxford University Press, Oxford.
  • Pinker, S. (1994): The Language Instinct. Allen Lane, The Penguin Press, London.
  • Pekka, A.: Development of the political status of the Sami people in Finland. The World Commission on Culture and Development: MajorityMinority Relations. The case of the Samierain Scandinavia. Diedut, no. 1, 1994
  • Price, G. (2000): Encyclopedia of the languages of Europe. Blackwell Publishing, Oxford.
  • Pujadas, B.: The rules governing the languages of the European Union: which languages and to what extent. A practical guide. Dossier no. 17. www.ciemen.org/mercator/index-gb.htm
  • Salminen, T. (2005): UNESCO Red Book on Endangered Languages: Europe. Unesco.
  • Sasse, H.J. (1992): "Theory of language death" in Brenzinger, M. (ed): Language Death: Factual and Theoretical Explorations with Special Reference to East Africa. Monton de Gruyter, New York.
  • Schur, N. (1995): The Karaite Encyclopedia. Frankfurt.
  • Warasin, M. (2002): Towards linguistic rights in the EU 2004. The promotion of linguistic diversity as part of the new constitutional treaty of the European Union. Dossier no. 10. www.ciemen.org/mercator/indexgb.htm
  • Wurm, S. A. (2001): Atlas of the world's languages in danger of disappearing. Paris-Camberra: UNESCO Publishing / Pacific Linguistics.


Web iturriak:


(PATXI JUARISTI LARRINAGA soziologoa eta Euskaltzaindiaren Jagon saileko Sustapen batzordeko kidea da)

  • (Txosten hau Euskaltzaindiaren Jagon Sailak 2006-11-24an Bilbon eginiko XI. Jagon Jardunaldian aurkeztu zen)

Oin-oharrak

  • (1) Munduko Hizkuntzei Buruzko Txostena da Eusko Jaurlaritzaren eta Unesco-ren artean 1997an sinatutako akordioren ondorioz egin den ikerketa. Txosten honen helburua izan da munduko hizkuntzen egoera azaltzea, euren ezagutza, erabilera eta bilakaerari buruzko datuak emanez. Era berean, zonalde geografiko ezberdinetako errealitate soziolinguistikoen prospekzio azterketa burutu da, hizkuntzen dinamikan aldagai garrantzitsuak zeintzuk diren zehazteko. Hori guztia desagertzeko arriskuan edo gutxitutako egoeran dauden hizkuntzen sustapen eta berreskurapenerako politiken arloan hartu beharreko erabakiei buruzko zenbait irizpide emanez. Txostenean zortzi pertsona aritu gara lanean: Andoni Barreña, Itziar Idiazabal, Carme Junyent, Paul Ortega, Belen Uranga, Felix Martí, Esti Amorrortu eta ni neu. Era berean, bulego lana aurrera eraman duten hiru pertsona egon dira lanaldi osorako kontratatuak. 1998 urtean hasi zen ikerketa hau eta 2005. urtean argitaratu da. Argitarapenaren erreferentzia da: Martí, F. Ortega, P., Barreña, A., Idiazabal, I., Juaristi, P., Junyent, C., Uranga, B. eta Amorrortu, E. (2005): Words and Worlds. World Languages Review. Mulintingual Matters, Erresuma Batua. Liburu honen euskarazko bertsioa da. Martí, F. Ortega, P., Barreña, A., Idiazabal, I., Juaristi, P., Junyent, C., Uranga, B. eta Amorrortu, E. (2005): Hizkuntzen mundua. Munduko Hizkuntzei Buruzko Txostena. UPV-EHU, Bilbao. Liburu hau frantsesera ere itzuli da: Martí, F. Ortega, P., Barreña, A., Idiazabal, I., Juaristi, P., Junyent, C., Uranga, B. eta Amorrortu, E. (2006): Un monde de paroles, Paroles du monde. Etude sur les langues du monde. L`Harmattan, France. Ikerketa honi buruz informazio gehiago lortzeko ikusi: www.amarauna-languages.com
  • (2) Barbara Grimes-ek (2000) bere Ethnologue liburuan munduan 6.800 hizkuntza daudela aipatzen du, Bright-ek (1992) International Encyclopedia of Linguistics liburuan 6.300 hizkuntza, eta Moseley eta Asher-ek (1994) Atlas of the world's languages liburuan 6.796 hizkuntza.
  • (3) Hizkuntzaren eta aldaeraren arteko desberdintasunei dagokionez ikuspuntu ugari daude. Romaine-ren (1996) arabera, aldaera bat hizkuntza den edo ez hiztunek erabaki behar dute, ez hizkuntzalariek. Alegia, hizkuntza eta aldaera zehaztea ez dagokio hizkuntzalaritzari, hain zuzen ere, hizkuntzen arteko bereizketa arazo soziala delako.
  • (4) Glanville Price-k (2000) editatutako The Encyclopedia of the Languages of Europe liburuan zera esaten da: "Tsakonian is a dialect of Greek spoken in a number of villages in the SE Peloponnese between Mount Parnor and the Argolic Grief. Not being mutually intelligible with other dialects, it has sometimes been reckoned to be a distinct language. According to different sources there are 300 speakers of Tsakonian nowadays". Price, G. (2000): Encyclopedia of the languages of Europe. Blackwell Publishing, Oxford.
  • (5) 2000. urtean, Suediako gobernuak nolabaiteko babes ofiziala eman zien bost hizkuntzei: finlandiera, meänkieli, samiera, ijitoera eta yiddisha.
  • (6) Luxenburgera hizkuntza ofiziala da Luxenburgon, meänkielia eta yiddish hizkuntzek nolabaiteko onarpen ofiziala dute Suedian eta rusynera Serbiako Vojvodina Elkarte Autonomoko hizkuntza ofiziala da.
  • (7) Võro hizkuntza Estoniako hego-ekialdean hitz egiten da eta estonieraren dialektotzat jotzen da. Dena dela, literatura propioa dauka eta bere hiztunak Estoniako jatorrizko hizkuntza gisa onartua izateko presioa egiten ari zaizkio Estoniako gobernuari. Võro hizkuntza astean behin erakusten da Estoniako 26 eskoletan. Hilean bitan argitaratzen den egunkari bat ere badago: Uma Leht. www.amaraunalanguages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (8) Europako Batzordea (2006): EU integration seen through statistics. Key facts of 18 policy areas. Eurostat, Luxenburgo, 11. orr. http://ec.europa.eu/eurostat.
  • (9) Cerquiglini, Bernard: LES LANGUES DE LA FRANCE
  • (10) Ethnologue-aren (Grimes, 2000) arabera, albanieraz hitz egiten duen 80,000 hiztun daude Italian (Italiako albanierari Arbëreshë deitzen zaio) eta 150,000 hiztun Grezian (Greziako albanierari Arvanitika deitzen zaio). www.ethnologue.com. Grimes, F. B. (2000): Ethnologue. Languages of the World. Summer Institute of Linguistics. Dallas.

    Price-en arabera, albanieraz hitz egiten duten 100,000 hiztun daude Italian (Price, 2000).

  • (11) Europar Batasunean gehien hitz egiten den hizkuntza da. 75.3 milioi hiztun daude Alemanian, 7.5 milioi hiztun Austrian, 150,000 hiztun Belgikan, 50,000 hiztun Txekiar Errepublikan, 23,000 Danimarkan, 250,000 Hungarian, 225,000 Italian, 10,900 Luxenburgon eta 500,000 Polonian. www.ethnologue.com.
  • (12) Aragoiera Huescako lau herriren inguruan hitz egiten da: Ansó, Ayerbe, Fonz eta Benasque. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (13) www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Asturiak 1.083.576 biztanle dauzka. II Estudio Sociolingüístico de Asturias 2002 liburuaren arabera, Asturiasko biztanleriaren % 7,6a asturiera ulertzeko, hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gai da; % 14,6ak asturiera ulertzen du, hitz egiten du eta irakurri egiten du; % 26,8ak hizkuntza ulertu eta hitz egiten du; eta % 33,4ak bakarrik ulertu egiten du. Llera, F. and San Martin, P. (2003): II Estudio sociolingüistico de Asturias 2002. Academia de la Llingua Astuariana, Uviéu, 2003, 132. orr.
  • (14) Orotara, bielorrusieraz hitz egiten duten 8 milioi hiztun daude Europan. Ethnologue-n arabera, bielorrusiera hitz egiten duten 220,000 hiztun daude Polonian. www.ethnologue.com.
  • (15) www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Broudic-en arabera, bretoieraz hitz egiteko gai direnen kopurua asko jaitsi da azken 100 urteotan: XX. Mendearen hasieran 1,5 milioi pertsonak hitz egiten zuten Bretoiera; 1950. urtean, 1,2 milioi ziren hiztunak; gaur egun, 250,000 hiztun daude. Broudic, F. (1999): "L'évolution des bilingues bretonnants au XXe siècle", in Klask, 5. Rennes, Université de Rennes.
  • (16) 30,000 hiztunek hitz egiten dute Grezian (Greziako bulgarierari Pomak deitzen zaio). Bulgariera Hungarian ere hitz egiten da. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (17) Daniera Danimarkan hitz egiten da. Alemanian danieraz hitz egiten duten 21,000 hiztun daude eta Groelandian 8,000 hiztun. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (18) Nahiz eta itxura guztien arabera 2007. urtean Errumania Batasunean sartuko den, gaur gaurkoz Errumaniera Batasuneko estatu batean hitz egiten da bakarrik: Hungarian. www.amaraunalanguages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (19) www.ethnologue.com. Errusieraz hitz egiten duten elkarteak bizi dira Estonian (474.834 hiztun), Letonian, (861.600 hiztun) eta Lituanian (562.000 hiztun). Are gehiago, Errusiar Federazioaren inguruko estatuetan errusiera da gehien hedatua dagoen atzerriko hizkuntza. Polonian, adibidez, biztanleriaren % 28ak hitz egiten du errusieraz, Eslovakian % 30ak eta Txekiar Errepublikan % 21ak. Eurobarometroa, 50. txostena. www.europa.eu.int
  • (20) Ethnologue-en arabera, finlandieraz hitz egiten duten 6,000 hiztun daude Estonian. Letonian ere badaude estonieraz hitz egiten duten hizkuntza komunitateak. www.ethnologue.com.
  • (21) 1891. urtean Eskoziako gaelikoa hitz egiten zuten 254,415 hiztun zeuden (Birch: 1989, 77). 1991. urteko erroldaren arabera 69,510 hiztun ziren. 1999. urteko erroldaren arabera, Eskoziako gaelikoa hitz egiten duten 67,000 hiztun dira. Eskoziak 5,500,000 biztanle inguru dauzkala kontuan hartzen badugu, ateratzen dugun ondorioa da Eskoziako biztanleen % 1.21ak hitz egiten duela bakarrik hizkuntza hau. Eskoziako gaelikoak onarpen ofiziala dauka eta, beraz, diru-laguntzak jasotzen ditu gobernutik, baina ez dauka ofizialtasunik. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (22) Eslovakiera Eslovakian (4.9 milioi hiztun), Hungarian (11,000 hiztun) eta Serbian (80,000 hiztun) hitz egiten da, baita Ukrainian, Polonian, Txekiar Errepublikan, Kroazian eta Errumanian. www.amaraunalanguages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (23) Eslovenian ez ezik, eslovenieraz hitz egiten duten elkarteak daude Austrian (30,000 hiztun) eta Italian (100,000 hiztun). www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (24) Aztiker (2002): Euskal Herria Datuen Talaiatik. Udalbiltza, Astigarraga eta Eusko Jaurlaritza (2005): III. Mapa Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz.
  • (25) Daniera eta faroeera hizkuntza koofizialak dira Faroe Irletan. Faroe Irlak Danimarkakoak dira, baina autogobernu nahiko zabala dute. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (26) Finlandieraz hitz egiten duten 200,000 hiztun daude Suedian. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (27) Franco-Provençala Suitzan, Frantzian eta Italian hitz egiten da. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (28) Ethnologue-n arabera, frantsesa dakiten 51 milioi hiztun daude Frantzian, 4 milioi Belgikan, 100,000 hiztun Italian eta 13,100 hiztun Luxenburgon. www.ethnologue.com. Crystal-en (1997) arabera, frantsesa ofiziala edo koofiziala da munduko 30 estatutan.
  • (29) Herbeheretan (350.000) eta Alemanian (12.000) hitz egiten da. Herbeheretan, Frisieraz hitz egiten duten hiztun gehienak Fryslân izeneko probintzian bizi dira, Herbeheretako iparraldean. Alemanian, 2000 hiztun daude Lower Saxony-ko Saterland erregioan. Alemaniako Nordfriesland erregioko SchleswigHolstein probintzian frisieraz hitz egiten duten 10,000 hiztun daude. Fishman-ek (1991) salatu duenez, Herbeheretan frisiera arrisku larrian dago, batez ere hiriguneetan (Juaristi et. al, 2005, pp. 70). Alemanian, hiztun kopurua asko gutxitu da, eta gero eta gehiago dira frisiera albo batera utzi eta alemanez hitz egiteko joera dutenak. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (30) Italian hitz egiten da, baita Austriako eta Sloveniako zenbait herritan ere. www.amaraunalanguages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (31) Galesek 2.5 milioi biztanle dauzka. Galeseko biztanleriaren % 20ak dio gai dela galesez hitz egiteko. Hauetatik, % 69a hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gai da, % 17a bakarrik hitz egiteko gai da, eta gelditzen direnak hitz egiteko eta irakurtzeko gai dira edo hitz egiteko eta idazteko gai edo soilik idazteko eta irakurtzeko gai. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (32) Galiziera Galizian hitz egiten da nagusiki, baina baita Asturiasko, Leoneko eta Zamorako zenbait herritan ere. Portugaleko iparraldeko zenbait herritan ere hitz egiten da. www.amaraunalanguages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (33) Crystal-en (1997) arabera, gaztelera ofiziala edo koofiziala da munduko 20 estatutan.
  • (34) Orotara, grezieraz hitz egiten duten 9.9 milioi hiztun daude Grezian, 578,000 hiztun Zipren eta 20,000 hiztun Italian. www.ethnologue.com.
  • (35) Hungarierak 10,450,000 hiztun dauzka Hungarian, 15,000 Austrian, 765,000 Slovakian eta 10,000 Slovenian (Price, 2000).
  • (36) www.amarauna-languages.com. Ijito elkarte handienak Hungarian, Mazedonian eta Errumanian bizi dira. Talde txikiagoetan Europako ekialdean zein mendebaldean ere bizi dira. Hala eta guztiz ere, ijitoerak ez dauka onarpen ofiziala Europar Batasunean. Zentzu honetan, desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntza da (Juaristi, et al, 2005:70).

    Hagége-en (2000) arabera, era askotako genozidioengatik ijitoera hitz egiten duten hiztun asko desagertu dira.

    Liégeois-en (1992) arabera, estatuek bultzatu dituzten politikek ijitoen kultura, hizkuntza eta identitatea ukatu dituzte. Liégeois, J.P. (1992): "Les Tsiganes: situation d'une minorité non territoriale" in Giordan H. (editor) : Les Minorités en Europe. Droits Linguistiques et droits de l'homme. Paris, Kimé.

  • (37) Irlandera Irlandan hitz egiten da. Irlandako konstituzioak bi hizkuntza onartzen ditu: Irlandera eta ingelesa. Hala eta guztiz ere, irlandera oso jende gutxik hitz egiten du. Grut, M. (2004): "The Endangered Celtic Languages: A wake-up Call", in Argenter and Mckenna Brown (edit.): Endangered Languages and linguistic rights. On the margins of nations. Barcelona: FEL, 223.
  • (38) Italiako hizkuntza ofiziala da. Gainera, italieraz hitz egiten duten 4,000 hiztun daude Eslovenian. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (39) Crystal-en (1997) arabera, ingelesa ofiziala edo koofiziala da munduko 70 estatutan. Crystal, D. (1997): Ingelesa as a Global Language. Cambridge University Press, Cambridge.
  • (40) 49,000 hiztunek hitz egiten dute Andorran, 6,3 milioik Catalunyan, 203,000 hiztunek Frantzian eta 20,000 hiztunek Italian. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (41) Ethnologue-aren arabera, kroazieraz hitz egiten duten 103,000 hiztun daude Austrian, 32,132 Hungarian eta 3,500 Italian. Eslovakian ere hitz egiten da kroazieraz. www.ethnologue.com.
  • (42) Korsikan (Frantzia) hitz egiten da. Dena dela, Korsikako hizkuntza ofiziala Frantsesa da. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). UNESCO Red Book on Endangered Languages: Europe liburuaren arabera, korsikera desagertzeko zorian dago. Salminen, T. (2005): UNESCO Red Book on Endangered Languages: Europe.
  • (43) www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Kashubiera Polonian hitz egiten da. Price-ren (2000) arabera, Kashubieraz hitz egiten duten 150,000 hiztun daude. Moscal-en arabera, kashubieraz hitz egiten duten 52.600 hiztun daude. Moskal, M. (2004): Language Policy and protection of Endangered Languages in Poland. Argenter, J.A. and Mckenna Brown, R. (arg.): Endangered languages and linguistic rights. On the margins of nations. FEL, Barcelona.
  • (44) Kareliera Finlandian hitz egiten da. Kalerieraz hitz egiten duten 172,000 hiztun daude Errusiar Federazioan. www.ethnologue.com.
  • (45) Italiako Bolzano, Trento eta Belluno probintzietan hitz egiten da. www.amaraunalanguages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (46) 1.6 milioi hiztun daude Letonian. Bestalde, 200,000 hiztun gehiago daude Estonian, Errusian, Bielorrusian eta Lituanian. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (47) www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Lituaniera Lituaniako hizkuntza ofiziala da 1922. urtetik.
  • (48) www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Hizkuntzalariek Luxenburgera alemanaren aldaera zela esaten zuten, baina 1983. urtean, Luxenburgera, frantsesarekin eta alemanarekin batera, Luxenburgoko hizkuntza ofíziala bihurtu zen. Ordundik luxenburgera hizkuntzatzat hartzen da nazioarte mailan.
  • (49) Mazedonieraz hitz egiten duten 10,000 hiztun daude Grezian. Mazedoniera Mazedoniako Errepublikan ere hitz egiten da (1.4 milioi hiztun), baita Albanian (15,000 hiztun) eta Bulgarian (180,000 hiztun). www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (50) www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Maltera Maltan hitz egiten da. Maltako konstituzioaren arabera, maltera eta ingelesa dira maltako hizkuntza ofizialak. Maltera Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala ere bada.
  • (51) Meänkielia Suediako iparraldeko herrietan, Finlandiako mugan hitz egiten da, nagusiki Norrbotten eskualdean, Torne ibaiaren inguruan. Ikuspuntu linguistikotik meänkielia finlandieraren aldaera bat da, baina arrazoi historikoengatik gutxitutako hizkuntza estatusa dauka. 2002ko apirilaren 1ean Suediako gobernuak onartu zuen samiera, yidish, ijitoera eta finlandierarekin batera, meänkielia Suediako gutxitutako hizkuntza zela. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (52) Mirandesera Portugalen hitz egiten da, Espainiako mugatik oso hurbil. Zehazki, Miranda do Douron eta inguruko herrietan hitz egiten da (Price, 2000). Batzuentzat antzinako leoneraren aldaera den arren, beste batzuentzat portugesa eta leoneraren arteko hizkuntza beregaina da (Siguán, 1995).
  • (53) Nederlandera Holandan hitz egiten da, baita Belgikan ere. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (54) Okzitaniera Espainiako iparraldean hitz egiten da (Val d`Aran), eta baita Italia eta Frantzian ere. Gutxi gora-behera okzitanieraz hitz egiten duten 5,000 hiztun daude Espainian. www.amaraunalanguages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (55) Polonian, Alemanian (240,000 hiztun) eta Eslovakian (50,000 hiztun) hitz egiten da. www.ethnologue.com.
  • (56) www.ethnologue.com. Crystal-en (1997) arabera, portugesa ofiziala edo koofiziala da munduko 6 estatutan.
  • (57) Rusyn hizkuntza Eslovakian hitz egiten da, zehazki Preshow eskualdean. Ukrainian, Serbiako iparmendebaldean (hizkuntza ofiziala da Serbiako Vojvodina probintzia autonomoan) eta Kroaziako ekialdean ere hitz egiten da. Batzuen ustez, Rusyn hizkuntza ukranieraren aldaera bat da, baina hiztunek diote ukraniarrengandik desberdinak direla eta hizkuntza desberdina hitz egiten dutela. www.amaraunalanguages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (58) www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Samiera hiztunak Norwegia, Suedia, Finlandia eta Errusiar Federazioan bizi dira. Helander, E. (1994): The Samiera People: Demographics, origin, economy, culture. The World Commission on Culture and Development: Majority-Minority Relations. The case of the Samierain Scandinavia. Diedut, number 1.
  • (59) Sardiniera hizkuntza koofiziala da Sardiniako Erregio Autonomoan.
  • (60) www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Sorbiera Alemanian hitz egiten da.
  • (61) 7.8 milioi hiztun daude Suedian eta 300,000 hiztun Finlandian. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Gogoan hartzekoa da Finlandian bizi diren suediar hiztunek (Finlandiako biztanleriaren % 5) suediera erabiltzeko eskubidea dutela administrazioarekiko harremanetan. Are gehiago, 1970. urtean egin zen hezkuntza erreformaren ondoren, suediera eta finlandiera biak erakusten dira Finlandiako eskoletan.
  • (62) Tatarerak 1870. urtetik bizi dira Estonian. 1989. urtean, 4,058 tataro bizi ziren Estonian, 3,315 ziren 1997.ean eta 2000. urtean 2,582. Hauetatik, 1,229 ziren (% 47.6) tatarera ama hizkuntza gisa zutenak, 1,295-en ama hizkuntza errusiera zen eta 51rentzat Estoniera. Nahiz eta tatarera irakasten duten elkarteak dituzten, hizkuntza hau desagertzeko arriskuan dago Europar Batasunean.

    http://europa.eu.int

  • (63) www.ethnologue.com. Europar Batasunean Zipren (177.000 hiztun) eta Grezian hitz egiten da (128.380 hiztun).
  • (64) Txekiar Errepublikan hitz egiten da. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Txekiera eta eslovakiera hurbileko hizkuntzak dira, baita txekiera eta poloniera ere. Txekiarrak eta esloveniarrak oso ondo elkar ulertzen dute.
  • (65) Polonian hitz egiten da, Poloniako eta Ukrainiako mugan. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (66) Ethnologue-n arabera, 2005. urtean Ekialdeko Yiddish hitz egiteko gai ziren 3 milioi hiztun zeuden. Mendebaldeko yiddishak 50.000 hiztun zituen 2000. urtean. Yiddisheraz hitz egiten duten elkartean daude Europako ekialdeko estatuetan (Estonia Lituania, Hungaria, Polonia, Txekiar Errepublika ...). Bestalde, 2000. urtean Suediak Yiddish hizkuntza onartu zuen estatuko gutxitutako hizkuntza gisa.
  • (67) Manx-eko gaelikoa ez dugu zerrenda honetan sartu. Izan ere, Man irla ez delako Batasuneko estatu kidea. Nahiz eta kanpo politikari loturiko arazoak zein defentsa kontuak Erresuma Batuak eramaten dituen eta Erresuma Batuko Koroaren menpe dagoen, Man Irla askea da. Erroldaren arabera, 1901. urtean biztanleriaren % 9.1ak zioen Manx-eko gaelikoz hitz egiteko gai zela; 1921. urtean, biztanleriaren % 1,1ak zioen hizkuntza honetan hitz egiteko gai zela. XX. mendearen erdialdean hiruzpalau pertsonek zioten hizkuntza honetan hitz egiteko gai direla eta 1974. urtean hil zen jatorrizko azken hiztuna. Hala eta guztiz ere, gero eta gehiago dira hizkuntza hau ikasten ari direnak eta hizkuntza honen alde lanean ari direnak. 1991. urteko erroldan 1,689 pertsonek zioten (Manx irlak 71.000 biztanle dauzka) Manx-eko gaelikoaren nolabaiteko ezagutza zutela. Nettle eta Romain (2000): Vanishing Voices. The extinction of the world's languages. Oxford University Press, Oxford.
  • (68) Erresuma Batuko Cornwall County-n hitz egiten da. Gutxi gora-behera 2,000 pertsonek ulertzen dute hizkuntza eta zenbait kasutan arazoekin bada ere, gai dira hitz egiteko. 200 pertsonak oso ondo ulertzen eta hitz egiten dute hizkuntza. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (69) Guztira, 2,600 pertsonek hitz egiten dute hizkuntza hau: 291 pertsona Lituanian, 680 Errusian, 1,400 Krimean (Ukrainia), 100 baino gutxiago Polonian, 100 baino gutxiago Turkian, eta ehundaka batzuk Israelen. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005). Nathan Schur-en (Frankfurt, 1995) The Karaite Encyclopaedia-n irakurri daitekeen bezala: M. El-Kodsi-k 280 karaite aurkitu zituen Lithuania 1991. urtean: 150 Vilna-n, 50 Panevezys-en eta 80 Troki-n. Polonian M. El-Kodsi-k 150 karaite aurkitu zituen 1991. urtean: Warsaw-n, Gdansk-n eta Varcelova-n 50 bakoitzean eta 4 Pele-n.
  • (70) Letonian hitz egiten da. Hiruzpalau hiztun gelditzen dira gaur egun, beraz, ia desagertutzat jotzen da. www.amarauna-languages.com/Juaristi, et al (2005).
  • (71) Europako Batzordea (2006): EU integration seen through statistics. Key facts of 18 policy areas. Eurostat.
  • (72) Krauss-en (1992) arabera, munduko hizkuntzen % 30ak hizkuntza-transmisioa guztiz eten dute. Ondorioz, 1.800 hizkuntza inguru desagertu egingo dira hurrengo 25-50 urteetan.
  • (73) 2004. urtean EB-ak 460 milioi biztanle zituen. Europako Batzordea (2006): EU integration seen through statistics. Key facts of 18 policy areas.
  • (74) Ingelesa, gaztelera, frantsesa eta portugesa hizkuntza ofizialak dira Amerikan zein Afrikan, eta baita Asiako eta Ozeano Bareko estatu askotan ere. Ethnologue-ren arabera, munduan 72 milioik hitz egiten dute frantsesez, 266 milioik espainieraz, 322 milioik ingelesez, eta 170 milioik portugesez. Crystal-en (1997) arabera, ingelesa hizkuntza ofiziala edo koofiziala da munduko 70 estatutan, frantsesa 30 estatutan, Portugesa 6 estatutan eta gaztelera 20 estatutan. Crystal, D. (1997): Ingelesa as a Global Language. Cambridge University Press, Cambridge.
  • (75) Eurobarometer, Report no 50. www.europa.eu.int.
  • (76) Kontuan hartzekoa da Bulgaria eta Errumania 2007. urteko urtarrilaren 1ean sartuko direla Batasunean eta Kroaziak eta Turkiak Batasunean sartzeko negoziazioak hasi zituztela 2005ean. Honek esan nahi du etorkizunean bulgariera eta errumaniera, eta, agian, baita kroaziera eta turkoa ere, Batasuneko hizkuntza ofizialak izango direla.
  • (77) Guardia Nazionaleko ofizial grekoek estatu-kolpea eman zuten eta Makarios III.a agintetik baztertu zuten 1974an. Turkiako armadak uhartearen iparraldea inbaditu zuen komunitate turkiarra defendatu eta Ziprek Greziarekin bat egin ez zezan. Geroztik, uhartea bitan banatzen duen "Atilaren lerroa" ezarri eta Zipre turkiarra eta Zipre grekoa bereizi egin ziren. 1975.urtean, komunitate turkiarrak Zipreko Iparraldeko Errepublika Turkiarra aldarrikatu zuen eta komunitate grekoa irten egin zen iparraldetik.
  • (78) Aikio, P.: "Development of the political status of the Sámi People in Finland". The World Commission on Culture and Development: Majority-Minority Relations. The case of the Samierain Scandinavia. Diedut, nº 1, 1994, 39. orr. 1976. urtean Finlandiako Samien Legebiltzarra zabaldu zen. Legebiltzar honek 20 ordezkari ditu eta lau urtean behin berriztatzen da. Hauteskundeetan bozkatzeko zein hauteskunde zerrendatan joateko beharrezkoa da 18 urte izan eta samien erregistroan egotea. Horretarako, hizkuntz irizpideak bete behar dira; hau da, samiera ama hizkuntza bezala jakin behar da edo guraso edo aitaita-amonetariko batek samiera ama hizkuntza bezala eduki behar izan du.
  • (79) Garrantzitsua da gogoratzea Ijitoera Shuto Orizari-ko (Mazedonia) hizkuntza ofiziala dela, Suedian gutxitutako hizkuntza gisa onartua dagoela eta hizkuntza koofiziala dela Errumaniako 79 herritan eta baita hiri batean ere (Budesti).


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com