Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskaltzaleen paradigma berria
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Atzo arratsaldean, ostiralero bezala, igerilekura joan nintzen nire bi seme-alaba nagusiekin. Saioa bukatuta, aldagelan geunden dutxa hartuta gozo-gozo, etxera joateko prestatzen. Aldagelan beste familia bat zegoen: ama bat bere bi seme-alabekin. Haien artean gaztelaniaz ari ziren, eta gu gure artean euskaraz. Familia hori aurretik bistaz ezagutzen nuen, eta onartu behar dizuet haiengan banuela aurreiritzia, familia erdaldun epel horietako bat zela alegia. > Aldagelan ginela nik haur horien amari kortesiako zerbait esan nion; gaztelaniaz, jakina. Halako batean bere semeak esan zion arrebari: > > - *Beno, ba, egingo dugu hemendik aurrera euskaraz, ados?* > > Eta bai, mutiltxoak bere amari begiratu zion onespen bila-edo, eta hortik aurrera neba-arrebak haien artean euskaraz egiten hasi ziren. Handik apur batera, nire seme-alabengana hurbildu ziren, zer edo zer esan, eta elkarrekin ilea lehortzera joan ziren aldagelatik kanpo dauden makinetara. Han ibili ziren guztiak txantxetan eta euskaraz. > > Pozik esan dezaket haur horiek, batez ere hizkuntzaz aldatzeko mutiltxoak azaldu zuen naturaltasunak, nire aurreiritzi guztiak hankaz gora jarri zituela. > > Euskararen erabilera bultzatzeko estrategia egokiaren bila ari garen honetan, pasadizo honek zerbait erakuts dezake, nire ustez. > > Euskararen erabilera bultzatzeko hainbat bide jarrai daitezke: bat, goitik beherakoa, agintearena alegia; beste bat, pazientziarena, hau da, sinestea belaunaldi aldaketak dena konponduko duela. Ziurrenik bietariko elementuak behar izango dira, baina ez dira nahikoak izango. > > Gaur egun martxan jarri behar den ereduak, arrakastatsua izateko, jendearen borondatean eta konpromisoan eragin behar du ezinbestean. Eredu horrek piztu behar digu Euskal Herritarroi euskararekiko arduraren zena, izan ere, gure esku dago, hein handi batean, gure ondorengoek gu baino errazago izatea euskaraz bizitzea. > > Xabier Amurizak duela gutxi irrati saio batean gogorarazi zuen gaur egun ez dagoela inor euskaraz egiten debekatzen digunik eta, hala ere, euskaldunok ez dugula, oro har, euskaraz egiten. Zaila ikusten zuen auzia. Euskal Herri independente bat Euskal Herri euskalduna baino errazago zela zeritzon, pentsa! Jendeak euskaraz egin nahi ez badu, oso zaila dugu, ondorioztatu zuen. > > Hor datza nire ustez erabileraren gakoa: nola lortu euskaldunok euskaraz egin nahi izatea. Pertsonen borondatea ezin da inposizio hutsez ezarri, horrek beste garai batzuk ekartzen baitizkigu gogora eta herritarrok ez genuke hori onartuko. Bestalde, ezin da pentsatu gauzak bakarrik aldatuko direla eta euskaraz egiteko borondatea euskaldunengan berez sortuko dela; batez ere, bizi dugun egoera diglosiko honetan. Egia da: auzi zaila dugu aurrean, dudarik ez. Baina euskaldunok zailtasunen aurrean adoretzen garen horietakoak omen garela entzun dut beti; beraz, erabiltzearen aldeko borondatea eta ardura sortzeko estrategiak bilatzeari ekin beharko diogu sendo eta tinko, auziaren zailtasunak gu kikildu gabe. > > Pruden Gartziak Jakin aldizkarian idatzitako artikuluan, "Olentzero, non zaude? Gogoeta bat Iruņa-Veleiari buruz":http://es.geocities.com/elezkano/Olentzero.doc, euskararentzat paradigma berria eskatzen zuen, etxe berria euskaldunontzat. "Aurreko iritzi batean":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1164627297 nik zera eransten nion: etxe berria, baina zutoin sendo eta teilatu zabalekoa. Etxe horren eraikitze-lanetan erabileraren kontuak zutabe bat izan behar du. > > Goiko pasadizoak, nire ustez, zenbait pista eman ditzake xede horren inguruan: > > - Kontzientzia dugun euskaldunok, euskaldun osoak garenok, eredu izan behar dugu euskaldun berrientzat eta, oro har, euskara erabiltzeko zailtasunak dituzten guztientzat. Nola eskatuko diogu lagun hurkoari euskara erabiltzea, guk bikotean edo koadrilan erabiltzen ez badugu? > > - Euskaldunok gure gain hartu behar dugu euskararekiko ardura: gure aurrekoengandik jasotakoa gure ondorengoei pasa behar diegu, eta bideak zabaldu behar dizkiegu guk gaur egun euskaraz bizitzeko ditugun zailtasunak haiek izan ez ditzaten. Ezin pentsa daiteke euskaraz ikasten ari diren gure seme-alabek guk gaur egun ditugun zailtasunak izango dituztenik euskaraz lan egiteko. Egiturak egokitu behar dira hori gerta ez dadin, eta lan hori gure belaunaldiari dagokio. > > - Euskaldun osoak garenok eskuzabaltasunez jokatu behar dugu erabiltzeko zailtasunak dituen ororekin eta baita erdaldunekin ere (guraso erdaldunak dituzten haurrentzat, gure lankide euskaldun berriarentzat...). Gugan laguntza emateko gogoa sumatu behar dute, eta ez aztertzailearen begi zorrotza. Euskaldunak zapalduta izan gara urte askotan, eta oraindik ere eremu ez gutxitan errespetu falta handia sumatzen dugu gurekiko. Hori horrela izanda ere, nire ustez, guk ezin dugu eragiteko ahalmena dugun esparruetan haiek bezala jokatu, alegia, beste jokamolde batzuk ezartzeko gaitasuna erakutsi behar dugu. Euskaldun berriek, euskaldun hartzaileek eta, oro har, euskararekiko jarrera ona duen edonork Euskal Herria euskalduna bilakatzeko egitasmo honetan bidaide nahi ditugula sumatu behar dute. > > - Erdaldunen taldea, bestetik, oso zabala da eta ez da bat ere homogeneoa, euskararekiko jarreraren ikuspegitik. Batzuek euskararen kontrako jarrera argia dute. Beste batzuek, ordea, euskarak gizartean har dezakeen garrantziaren arabera jokatzen eta jokatuko dute. Eta beste askok euskararen aldeko jarrera izan arren, norberaren ezintasunagatik (eta ezintasun hauen artean hainbat arrazoi ezberdin aurkitzen ditugu) ezin izan dute beren burua euskaldundu. > > Talde honen azterketak beste iritzi oso baterako ematen duenez, hemen utziko dut kontua, baina garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea erdaldunen artean jende asko dagoela euskararen aldeko jarrera duena eta bere belaunaldian euskaldundu ez bada, bide eman duena beren ondorengoak euskalduntzeko. Ez da gutxi. > > Euskaldunok paradigma berri hori sortzeko gure aurpegirik gozoena eta ederrena aurkeztu behar dugu. Hala ere, horrek ez du esan nahi geureari tinkotasunez heldu behar ez diogunik. Horren harira uste du, agintean dagoenak, besteak beste Eusko Jaurlaritzak, euskalgintzan jarduten duten pertsonei babes osoa eman behar diela, haiengandik sortzen diren ekimenak bultzatuz eta horiek guztiak Jaurlaritzaren lehentasunen artean ezarriz. Ezin gara ibili ditugun baliabide eskasak barreiatzen. Oso egitasmo onak eta sendoak sortu dira azken urteotan jende askoren ahaleginari esker, eta horiek guztiak babestu eta indartu behar dira. > > Epe luzeko politika izango da euskalduntzearena. Horretaz jabetuta gaude, eta hori horrela izanik, bide luzeak eragin ditzakeen frustrazioak eragozteko. Garrantzitsua da politika horretan xedeen epeak ondo bereiztea, hala nola zeintzuk helburu lor daitezkeen epe motzean (legealdi batean edo bitan), zeintzuk beharko duten epe ertainagoa (hamar urteko epea esaterako), eta zeintzuk izango diren epe luzekoak (belaunaldi oso bat beharko dutenak). > > Bukatzeko, jadanik erretiroa hartuta dagoen andereņo Agurtzanek halako batean esan zidana ekarri nahi dut gogora: euskaldunok eskuzabaltasunez jokatu dugulako zarete zuek euskaldun eta izango dira euskaldunak zuen seme-alabak. > > > <br> > **(ZELAI NIKOLAS Tiraka taldeko kide da)** > > > - Artikulu hau estreinakoz "Tiraka":http://tiraka.blogspot.com/ blogean plazaratutakoa da. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1164707028/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com