![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Asier Larrinaga Larrazabal / Hizkuntza / 2006-11-03 / 07:00
Eta ez dituzte sekula ere argituko, istripuek ez baitute arrazoirik. Pertsonok izaten ditugu hola edo hala jokatzeko arrazoiak, baina gauzek eta gertakariek ez. Albiste testu batzuetan, hala eta guztiz ere, guztiz klixetuta dago «arrazoi» hitzaz baliatzea, kausa adierazteko beste modurik ez balego bezala.
Istripua zergatik gertatu den argitzeke dagoela adierazteko, adibidez, beste albiste testu batzuetan honelakoak esaten ditugu:
Edo, informazioa beste era batera antolatuta:
Izan ere, kausa fisikoak tartean direnean ez da egokia «arrazoi» hitza sartzea. Hona beste adibide bat.
Halako informazioak ematean ezinbesteko gertatzen zaigu esapide formaletara jotzea («eragile», «kausa», «zergati»...). Beste era bateko informazioetan, esapide naturalagoak ditugu aukeran, hurrengo esaldian bezala.
Beraz, ezbeharrek, hondamendiek, gaixotasunek, kirol-lorpen eta porrotek "ez dute arrazoirik". Baina kazetaritzan esapideak klixetzeko joera izaten da, eta, neurri batean, hori gertatu da «egiTEKO / egiTEAREN arrazoia» esapidearekin. Lekua kendu die beste esateko modu batzuei, eta sarritan ezlekuan sartu da.
Izan ere, arrazoia edo zioa gizakien erabakiekin lotuta dago, ez kausa fisikoekin. Horregatik, beste esaldi honetan egoki erabili da «arrazoi», aurreko esaldiaren antzekoa izan arren.
«Arrazoi» hitzak hartu duen indarragatik edo, badirudi baliabide arruntenak ahaztu ditugula, eta honelako esaldi bitxiak entzuten dira batzuetan:
(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)
______________________________________
Oin-oharrak
![]() | Inprimatu |