Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Mataiotes Mataioteton...
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Mataiotes mataioteton, kai panta mataiotes» esaten du Bibliaren Koheleten liburuak bere grekozko bertsioan, baina azken bolada honetan grekoa ia ikasten ez denez, irakurleak ondo uler dezan euskara garbian ipini beharko dut: «Handikeriaren handikeria eta dena handikeria». Beraz eta dirudienez, oso antzinatik dator gizakiaren joera bere burua gauza guztien gainetik jartzeko edo, beste hitzez, bere burua gertatzen den guztiaren patroi bezala onartzeko. > Eta hau garrantzi handiko arloetan gertatzen bada, hala nola gure iritzi politikoetan edo gure ikuspegi etikoetan, esaterako, joera honek gauza txikienetan ere bere isla eduki badauka. Hona hemen inork pentsa ez duen arlo batean, gure herrietako kaleen izendegian, esaterako, normaltasun osoz erabiltzen ditugun eta gure begien aurrean dauzkagun handikeria horren adibide bat baino gehiago edo inoiz antolatutako jaialdi baten izenean, nahiz maila handiko toponimian edo zientzia baten hiztegian, hitz batez: nonahi. > > Honela: Udaren bukaera aldean Donostian izen handiko Musika Hamabostaldia egiten da. Ederki! Baldin eta 15 = 30 astakeria matematikoa esango ez balu. Nonbait, musikaren jaialdi horren lehenengo emanaldia egin zenean bere iraupena hamabost egunekoa zen eta hortik datorkio izena, baina, urteak joan urteak etorri, eta denborarekin iraupen hori aldatu egin da, urte honetan hogeita hamar egunekoa izan da, abuztuaren bostean hasi eta irailaren hiruan bukatu, oker ez banago, behintzat. Horra hor jaialdi honi hasiera eman ziotenen «handikeria» bat, beraiek martxan jarri zutenean jaialdiari «hamabostaldiaren» izena eman zioten, pentsatuz beraiek asmatutakoa hobezina zela eta beraz betirako horrela izan beharko litzatekeela, baina denborak, «izena berdin izana» euskal pentsaeraren irizpidearen kontra, bere boterearen bitartez, esandako handikeriaren bekatua Eguzkiaren argiaren aurrean jarri du. > > Esandako handikeria horren beste adibide bat kale izendegian ikusiko dugu. Ez noa arlo honetan, hots, kaleen izenak aukeratzean askotan erabiltzen den politikoen izenen erabiltzearen joeraren kontra hitz egitea, nahiz eta arriskua begi bistan izan, hau da, behin kaleen izenak ikasi ondoren, eta bertan agintean dagoen jarrera politikoaren aldeko politikari baten edo besteren izena erabili, gero batean eta agintea beste esku batzuetara pasatzen bada, kale batzuen izenak aldatzen direnez, berriro ere izendegi berria ikasi behar izatea. Hau dela eta, orain dela urte asko *La Codorniz* izeneko umore-aldizkarian zailtasun hori maila batean gertatu ez dadin proposamen bat agertu zen, hau da, kale bati politikari baten edo besteren izena erabiltzen bazen, politikariaren izenaren ondoan adjektibo bat jartzea, honela beren aldekoentzat «XX eskuzabala» bazen, adibidez, kontrakoak etorri eta «XX zekena» izango litzateke, baina gutxienez «XX-ak» jarraituko luke eta hiritarrek beren erreferentzia izango lukete. Baina, goazen gure harira. Donostiako Gros auzoa sortu zenean, normala den bezala, kale berri haiei izena jarri behar izan zitzaien, honela agertu ziren, besteak beste, Usandizaga kalea edo Iparragirre kalea, esaterako. Hala ere, garai hartako agintarien harropuzkeria zela eta, beraiekin Donostia hiriaren hedaketa bururatzen zela pentsatuz edo, kale bati «Kale Berri» izena jarri zioten. Gaur egun, berriz, kale hori ikustera joaten bazarete «Berri» baino beste adjektibo bat jarriko zenioketela ziur nago. Eta Donostiatik irten gabe zer esan Benta Berriri buruz edo Paseo Berriri buruz. Baina, harrokeria honen isla hau ez da Donostian soilik gertatzen, joan zaitezte Errenteriara eta galdetu «Casa Nuevas» (gehienetan erdaraz esaten baitzaie) non dagoen eta ikusi. > > Baina, hau ez da euskaldunen artean soilik gertatzen den gaitz bat. Adibide gisa hor daukagu erromatarren garaiko Mediterraneo Itsasoa, haiek umil umil eta apal apal bere itsasoa Lurraren erdian zegoela pentsatu zuten. Pentsatu eta bataiatu: Medi = Erdi, Terra = Lurra, eta hor daukagu betirako harro harro «Lurraren Erdiko» itsaso hori. > > Beste adibide grabeagoa Historiaren Zientzian daukagu. Gai hau zientzia bezala tratatzen hasi zenean historialariek Historia beraiekin bukatzen zela pentsatu zuten nonbait eta hiru epetan sailkatu zuten Historia : Antzin Aro, Erdi Aro eta Aro Modernoa (beren aroa, noski), baina Historiak aurrera jo zuen eta Frantziako Iraultzaren ondoko aroarentzat beste izen bat asmatu behar zela ikusi zuten eta Aro Garaikidea plazaratu zuten. Honela, gaur egun, Historiatik at, hitz egiten dugunean gauza bat «modernoa» dela esaten badugu zerbait berri edo gaurkoa adierazi nahi dugu; aldiz, Historian sartzen bagara Aro Moderno hori aipatzean XVI. mendearen hasieratik XVIII. mendearen bukaera arte doan tarteaz ari gara. Eta zer egin Aro Garaikidea bera sailkatu behar badugu? Nola izendatu?. > > Beraz, harrotasunaren izpiak toki guztietan, herri guztietan eta gai guztietan agertzen dira, agian gizabidearen sakontasun handiko berezitasun bat izango da eta, auskalo! > > > <br> > <b>(LUIS BANDRES UNANUE Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da) > > > <br> > Luis Bandresek <i>erabili.com</i>-en argitaratutako artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Estella-Lizarra?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1140812414 > > > - "Bakean eta gerran: justizia eta euskara":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134260636 > > > - "Arriskua: euskara justiziaren arloan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1089277751 > > - "Zer gara gu, nor gara gu...?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1073265119 > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160585560/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com