Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskara administrazioaren bigarren mailako hizkuntza
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Zelai Nikolas Tiraka taldeko kideak Jaurlaritzan euskararen erabilera planetan parte hartu behar duten sail eta ataletako zerbitzuburu, zuzendari, sailburuorde eta sailburuen aurrean 2006-10-11n emandako hitzaldia duzu **erabili.com**-en. > Lehendakari jauna, Sailburu andrea, hemen bildu zareten guztioi, egunon: > > Lehendabizi, TIRAKA taldearen izenean eskerrak eman nahiko genizkieke Hizkuntza Politikako arduradunei jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzeagatik eta gure hausnarketa eta proposamenen berri emateko aukera hau eskaintzeagatik. > > TIRAKA taldearen aurkezpena egingo dizuet hasteko, eta hemen bildu garen guztioi eskakizun zehatz batzuk egin nahi genizkizueke amaitzeko. > > TIRAKA aurreko legealdiaren amaieran sortu zen. Orduan, gaur bezala, Jaurlaritzako langile euskaldun askotxo kezkatuta geunden, ikusita euskara zein gutxi erabiltzen den Sail eta esparru gehienetan; eta ikusita euskararen erabilera normalizatzeko planen egoera. Tamalez, oraindik ere, euskara Euskal Administrazioan bigarren mailako hizkuntza da, eta euskaldunok bigarren mailako herritar sentitzen gara, sarri askotan. > > Pixkana-pixkanaka hasierako hausnarketak mahai inguru batera pasa genituen. Hurrengo urratsa, geure kezka eta proposamenak etxe honetako langile gehiagori helaraztea izan zen. Emaitza Jaurlaritzan euskara bultzatzeko eta erabiltzeko lan ildoen inguruko diagnosi bat adostea izan zen, profil eta sail ezberdineko berrehun bat lankideren babesa jaso zuena. Kritika hutsean geratu nahi ez genuenez, proposamen batzuk egin genizkion Kultura Sailari, aldi berean gure lankidetza eskainiz. Aitortu behar dugu, Kultura Saileko eta Hizkuntza-politikarako Sailburuordetzako arduradunen erantzuna oso aldekoa izan dela, eta oso jarrera irekia erakutsi digutela hasieratik, baita gure kritikak jasotzeko garaian ere. > > Labur-labur, hona hemen gure diagnosiaren ardatz nagusiak: > > 1. Orain arte Jaurlaritzak bereziki bultzatu duen hizkuntza-politikak langileak euskalduntzea izan du helburu, eta horretan bildu ditu ahalegin eta baliabide gehienak. Nolanahi ere, behin langileak euskaldunduta –edo jadanik langilea euskalduna den kasuetarako– euskararen erabilerari buruzko jarraibideak gehiago indartu beharko genituzke: bestela, gaztelaniaz lan egiten jarraituko dute; eta, sarri, eskuratutako maila galduko dute. > > 2. Gaur egun lanpostu bakoitzak bere hizkuntza eskakizuna zehaztuta dauka. Hala ere, oraindik gelditzen dira langileak hizkuntza-eskakizuna lortu gabe; eta urrun gaude, bestetik, sail guztietan normaltasunez euskaraz lan egitetik. Gure ustez, indarrean dagoen euskalduntze-politikan badago zer zuzendu. Ditugun baliabideei etekin hobea ateratze aldera premiazkoa da gogoeta egitea, betiere gogoan izanik zein den gure helburu nagusia: euskararen erabilera bermatzea. > > 3. Orain arte etxe barrura begiratu dugu. Jar gaitezen orain herritarrei begira. Legez, Administrazioak bermatu behar die herritar euskaldunei, beraiekiko harremanetan –ahoz nahiz idatziz- euskara erabiltzeko eskubidea. > > Uste al duzue gaur egun helburu hori lortu dugula? Aurrerapausoak eman dira, bai; baina ez nahikoak, gure ustez. Areago, gu guztiok kide garen Euskal Administrazio honetan ez da errespetatzen, askotan, euskaldunaren hizkuntza-aukera. > > Hiru adibide aipatuko ditugu: > > - a) Lehena: Ahozko harremanak. Oraindik ere, kasu eta toki askotan, Administrazioaren lehen hitza gaztelaniazkoa izaten da. Soilik herritarra euskaraz aritzen denean erabiltzen dugu euskara, eta askotan, orduan ere ez. Egoera hau oraindik toki eta ekimen askotan ikusten da. > > - b) Bigarrena: Idatzizko harremanak. Herritarrei jakinarazten zaizkien erabaki gehienetan euskarazko testua itzulpen hutsa izan ohi da, sarri azken orduan eta konpromisoz agindutakoa. Gainera itzulpen horrek, gehienetan, ez du inolako kalitate-kontrolik izaten. Horrela jokatuta, euskarazko testuen erabilpena zaildu egiten da, eta hartzaileak gaztelaniazko testuak erabiltzera jotzen du. > > - c) Araugintza: Arauak, Administrazioak herritarrari eskubideak aitortzeko eta obligazioak ezartzeko tresna demokratikoa dira. Herritarrak ondo eta erraz ulertzeko modukoak izan beharko lirateke. Euskaraz idatzita daudenak ere bai. Lan handia egin da arlo honetan, hori ezin da ukatu. Baina oraindik ere lege-testuak gaztelania hutsez lantzen dira, eta euskarazko testua itzultzailearen esku geratzen da erabat. Arau berri batek dakarren terminologia lana, esapideak, diskurtso teknikoa… itzultzaileen ardura baino ez da antza, haiek gai guztietan ezagupen tekniko nahikoak eduki beharko balituzte bezala. Gaur egun, esan daiteke ez dagoela behar adinako lankidetzarik gaia ezagutzen duten teknikarien eta testua euskaratzeko ardura dutenen artean. > > Adibide gehiago jar genitzake. Ez dugu uste, ordea, une egokia denik gaiaren azterketa sakona egiteko. Bi hitz baino ez egoera laburbiltzeko: oraindik euskaldunekiko arreta eta errespetu falta dago. > > Komunikabideetan maiz entzun eta irakurri behar izaten dugu zein gutxi garen euskara erabiltzen dugun herritarrak, baina horren zergatia ez dute azaltzen. Aurkeztu dugun panorama horretan argi ikusten da euskara gizarte honetan bigarren mailako tresna dela, baita bertako erakundeetan ere. Horregatik iruditzen zaigu behar-beharrezkoa euskararen erabilera normalizatzeko proiektu hau aurrera ateratzea. > > Euskaldunari ahalegin berezia eskatzen zaio beti, baina ez al da ordua ahaleginaz batera erraztasunak ematen hasteko ere? Euskaldunen eta erdaldunen arteko berdintasuna bermatu behar da eta horretarako Administrazioak, Administrazio osoak, bere ardurari heldu behar dio. > > Kultura sailburuak duela egun batzuk esaldi hau bota zuen: <i>"enpresak ez dezala erdaldundu eskolak euskaldundu duena"</i>. Beste horrenbeste eska dakioke Administrazioari berari ere: Administrazioak ez dezala erdaldundu eskolak euskaldundu duena. > > Euskararen Legeak 25 urte beteko ditu laster. Une egokia izan daiteke denon artean honen inguruan hausnarketa zabal bat egiteko, proposamen berriak lantzen hasteko eta 25 urte geroago legea betetzeko. > > Bide horretan, hona hemen gure proposamenak: > > - Lehendakari jaunari. Zuk euskarekiko benetako konpromisoa erakutsi duzu: agindu bezala, euskara ikasi eta erabili egiten duzu. Zuzentzen duzun erakunde honetara konpromiso hori zabaltzen laguntzea eskatu nahi genizuke. Horretarako, kontuan hartu behar da euskara elkarrekin harremanetan jartzeko tresna dela eta ezinbestean izaera transbertsala duela. Euskararen erabilera sail guztietan normalizatuko bada, ezin da prozesu hori sail bakar batetik bultzatu gure ustez. Jaurlaritzan ardura nagusia duenak izan behar du sail guztiei eragiten dien prozesuaren bultzatzaile eta berme. > > - Kultura Saileko eta Ogasun Saileko arduradunei. Langileok gure lana txukun betetzeko ez da nahikoa lanpostuari hizkuntza eskakizun bat atxikitzea. Aitzitik, laguntza eta baliabide egokiak behar ditugu: alde batetik, zehaztuta izan behar dugu euskara zein zereginetan erabili behar den; eta bestetik, hizkuntza ofizialen erabilerarako irizpide zehatzak behar dira, atal eta lanpostu guztietan. Horretaz gainera, langile euskaldunen sarea ere behar-beharrezkoa dugu. Espero dezagun abian jarri den proiektu honek erronka horiei guztiei erantzun egokia ematea. > > - Jaurlaritzako gainontzeko sailburu, zuzendari eta zerbitzu buruei. Zuek zarete Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren giltzarriaren jabe. Zuen inplikazio zuzena eta konpromisorik gabe ez dago euskara-planik. Zuen eredurik gabe alferrekoak izango dira langileen ahaleginak. Langileen eskuetan baino gehiago zuen eskuetan dago euskara-planen eta euskararen geroa Administrazio Nagusian. > > - Amaitzeko, Jaurlaritzako lankide eta sindikatuei: Arduradunei bezala, sindikatu eta beste lankideei ere, langintza honi ilusioz lotzeko konpromisoa eskatu nahi dizuegu. Badakigu - gutariko askok sufritu baititugu- hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko prozesuak huts asko dituela, eta batzuetan injustiziak sortarazten direla. Denon esku dago hutsune horiek zuzendu eta euskararen erabilera pixkanaka zabaltzea. > > TIRAKA-kideok bide berriak proposatzen jarraituko dugu. Euskara euskaldunen artean erabiltzeko tresna da, eta guztion lanak horretan berebiziko garrantzia du. Gogoan izan. > > Besterik gabe, eskerrik asko zuen arretagatik. > > > **(ZELAI NIKOLAS Tiraka taldeko kide da)** > > > <br> > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskararen administrazioa helburu":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1160582675 > > - "Ikusmira ederra euskararen tontorretik":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160579423 > > - "Herritarren euskaratik gertu dagoen administrazioa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160580481 > > - "Administrazioa prest euskaraz lan egiteko":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160578414 > > - "Euskara administrazioaren bigarren mailako hizkuntza":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160581364 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160581364/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com