Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Kirol proben izenak

Asier Larrinaga Larrazabal / Hizkuntza / 2006-10-06 / 07:00


Ryder Cup-a ala Ryder Kopa? Bislett Games-en, Bislett Games-etan ala Bislett Jokoetan? Augustako Masters-en, Augustako Mastersean ala Augustako Maisuen Proban? Ez, ez dugu burua galdu, oraindik ez. Baina kirol-probak aipatzen ditugunean, zoratzerainoko zalantzak eragiten dizkigute beste hizkuntzetako hitzek: zelan esan, nola idatzi… Ez dago hori konpontzeko formula bat eta bakarra, baina badaude joera batzuk:



Kirol-proba askoren izenak bi-hiru atalez osatuta egoten dira: lekua + kirola + proba-mota. Honela:





lekuakirolaproba-mota
EUSKAL HERRIKO
NEWYORKEKO
MUNDUKO
TXIRRINDULARI

RALLY
ITZULIA
MARATOIA
TXAPELKETA

Beste askotan, probak "izen berezia" dauka, pertsona baten edo erakunde baten omenez antolatzen denean, kasurako: omendua + kirola + proba-mota.

omenduakirolaproba-mota
BILLABONG PRO
DAVIS
JUAN MUGERZA
VOLVO OCEAN
SURF


BELAONTZI
TXAPELKETA
KOPA
NAZIOARTEKO KROSA
ESTROPADA

Kros hitza bezala, probak izendatzeko beste erdal hitz batzuk geureganatu ditugu: open [ ing ] (irekia), tour [ fr ] (itzulia, bira), giro [ it] (itzulia, bira), meeting [ ing ] (topaketa). Euskarazko hitzen moduan deklinatzen ditugu, artikuluarekin.

omendua/lekuakirolaproba-mota
AUSTRALIAKO
DAUPHINÉ LIBÉRÉ
ZURICHEKO
AUGUSTAKO
TENIS

ATLETISMO

OPENA
CRITERIUMA
MEETINGA
MASTERSA

Eta, batzuetan, izen bereziaren pareko dira: Tourra = Frantziako Txirrindulari Itzulia; Giroa = Italiako Txirrindulari Itzulia...

Antzeko bilakaera izan dute beste kirol ekitaldi batzuek: Lega Calcio Calcio liga Calcioa.

Dena dela, kasu banaka batzuekin baino ez da gertatzen hori. Gainerako proba izenetan, aukera egin behar izaten dugu: probaren jatorrizko izendapena erabili edo euskarara moldatu.

jatorrizkoaeuskarazkoa
BISLETT GAMES
AMSTEL GOLD RACE
RYDER CUP (1)
BISLETT JOKOAK
AMSTEL GOLD LASTERKETA
RYDER KOPA

Bestela, izen berezia huts-hutsik aipatzen denean, ez da artikulurik sartu behar: Roland Garros (torneoa), Tirreno-Adriatico (proba), Weltklasse (meetinga)...

Azken adibide horretan bezala, berbaldian txertatzeko erosoena proba-mota euskarara ekartzea da, txapelketa, lehiaketa edo dena delako hitza sartuta. Konponbide egokia da beste izen arazotsu batzuekin. Zenbakiak tartean direnean, esaterako:

Edozelan ere, proba zenbat eta ezagunagoa, orduan eta errazago kentzen dira “makuluak”.

(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

______________________________________

Oin-oharrak


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1160064328