Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Ziurtagiria ez dago sortu beharrik
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak gogorarazi nahi du lan mundua euskalduntzeko ziurtagiri serioa, profesionala eta prestigiozkoa egon badagoela, "ez da sortu behar, Bai Euskarari Ziurtagiria da ziurtagiri hori, hori indartu eta hedatu egin behar da". > "Bai Euskarari Ziurtagiriak kreditatzen du Euskal Herri osoko ia 1400 enpresak, saltokik eta era guztietako entitatek euskararen normalizaziorako neurri zehatzak hartu dituztela eta betetzen ari dira". Bai Euskarari Ziurtagiriak 6 urte darama lanean lan mundua euskalduntzeko, "bere esperientzia eta lorpenak kontuan hartu beharrekoak dira". > > Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek "iragarri dute":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159790697 orain hasi behar dutela lanean; hori dela eta, Kontseiluak uste du orain dela momentua euskalgintzarekin lanean hasteko. "Bai Euskarari Ziurtagiriaren eskarmentua partekatzeko prestutasun osoa eskaintzen dugu", adierazi dute. > > Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 45 elkartek osatzen dute. Kontseiluaren aburuz, euskalgintza aintzat hartu gabe lan mundua euskalduntzeko zereginak "sinesgarritasun txikia" du. "Ez da ulertuko ia 1400 enpresaren konpromisoa lortu duen Bai Euskarari Ziurtagiriaren lana baliogabetzea edo bikoiztea". > > Era berean, Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria bikoiztearen arriskua gogorarazi du. "Euskararen berreskurapeneko gure historia hurbilean ekimen egokiak ordezteko saiakerek izan duten emaitza "tamalgarri" eta "desegokietik" ikasi beharra dago, halakorik berriro ez errepikatzeko", gomendatu du Kontseiluak HABEren eta Egunkariaren kasuak aipatuz. <b> > > > > > <br> > (XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU Kontseiluko idazkari nagusia) > > > > Gai honi buruz <i>erabili.com</i>-en argitaratutakoak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskararen erabileraren kalitate-ziurtagiria sortuko da esparru sozio-laboralerako":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1159790697 > > - "Euskara kalitatearen eta berrikuntzaren ardatzetik":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1159785429 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1159885750/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com