Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Ziurtagiria ez dago sortu beharrik

Ziurtagiria ez dago sortu beharrik

2006-10-04 / 07:00 / Xabier Mendiguren Bereziartu   ENPRESA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak gogorarazi nahi du lan mundua euskalduntzeko ziurtagiri serioa, profesionala eta prestigiozkoa egon badagoela, "ez da sortu behar, Bai Euskarari Ziurtagiria da ziurtagiri hori, hori indartu eta hedatu egin behar da".

"Bai Euskarari Ziurtagiriak kreditatzen du Euskal Herri osoko ia 1400 enpresak, saltokik eta era guztietako entitatek euskararen normalizaziorako neurri zehatzak hartu dituztela eta betetzen ari dira". Bai Euskarari Ziurtagiriak 6 urte darama lanean lan mundua euskalduntzeko, "bere esperientzia eta lorpenak kontuan hartu beharrekoak dira".

Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek iragarri dute orain hasi behar dutela lanean; hori dela eta, Kontseiluak uste du orain dela momentua euskalgintzarekin lanean hasteko. "Bai Euskarari Ziurtagiriaren eskarmentua partekatzeko prestutasun osoa eskaintzen dugu", adierazi dute.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 45 elkartek osatzen dute. Kontseiluaren aburuz, euskalgintza aintzat hartu gabe lan mundua euskalduntzeko zereginak "sinesgarritasun txikia" du. "Ez da ulertuko ia 1400 enpresaren konpromisoa lortu duen Bai Euskarari Ziurtagiriaren lana baliogabetzea edo bikoiztea".

Era berean, Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria bikoiztearen arriskua gogorarazi du. "Euskararen berreskurapeneko gure historia hurbilean ekimen egokiak ordezteko saiakerek izan duten emaitza "tamalgarri" eta "desegokietik" ikasi beharra dago, halakorik berriro ez errepikatzeko", gomendatu du Kontseiluak HABEren eta Egunkariaren kasuak aipatuz.


(XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU Kontseiluko idazkari nagusia)

Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutakoak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu


Erantzun

 
Sanz-en antza
2006-10-06 / 17:43 / Apaizarena

Hainbat herritan ere topo egin administrazioekin, kasu honetan gertatu den bezala. Labur esango dut: administrazio askori berdin die herri elkartez osatutako taldeek egiten dutenak. Eta kitto. zenbait froga dago, hau beste bat baino ez da. Lanak bikoizteaz gain, euren publizitate makina gurea baino handioagoa denez, gureak balioa galtzen du. Lotsarik ere ez daukate. Benetan pentsatzen nabil ea ez litzatekeen onuragarriagoa izango partidu espainol bateko lehendakaria sartzea Eusko Jaurlatxirlan. Sanz-en antza hartzen diet.


(ERRUBEN DEL CURA HERNANDEZ Basauriko euskaltzalea da)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com