Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Lan mundua euskalduntzeaz
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *25* urteko atzerapenez bada ere, azken egun hauetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua den Miren Azkarate andrea eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordea den Patxi Baztarrika jauna "enpresari":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157548168 eta "sindikatuekin":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158855340 batera ikusi ditugu lan mundua euskalduntzeko helburua duen egitasmo bat aurkezten. Ongi etorria eman behar diegu. > Euskararen normalizazioarentzat guztiz estrategikoa da lan munduaren euskalduntzea, are gehiago, ez dugu normalizazioa ezagutuko ez bada lan mundua euskalduntzen. Penagarriena da hizkuntza politikaren ardura izan dutenak orain arte ez ohartzea eta oraingoan ere oso neurri apalak proposatzea. Hizkuntza politika azken mende laurdenean gidatu duen tesi nagusiak porrot egin du. Hau da, norbanakoen inguruan antolatutako borondatezko prozesu batek normalizaziora eraman gintzakeela pentsatu izan dute arduradun instituzionalek, bazterrean nahita utziz, corpus juridiko egoki bat osatzeko arau bidezko politika eta espazioak euskalduntzea. Norbanakoak eta espazioak euskalduntzea batera garatu behar diren prozesuak dira ez dakigun gerta orain pairatu behar dugun hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa eta ezagutzan egiten ditugun aurrerapausoak espazio horiei esker finka daitezen. Huts egin du nabarmen, hizkuntza politikak eta oinarri berriak dituen beste bat eraiki beharra dago. > > "Sindikatu":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158855340 eta "enpresariekin":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157548168 sinatutako akordioek aipaturiko hutsak egiten dituzte, berriro ere. Lan mundua euskalduntzeko programa desberdinak dituen plan estrategikoa aurkeztu beharrean <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158762381"><i>"Lanhitz"</i></a> izeneko programa soila aurkeztu digute, deskontestualizatua ageri zaigu, helburu eta epe estrategikorik gabea eta gainera. Dagoeneko, ezagutzen dugunarekin, ez digu ezer berririk aportatzen, jada egiten baita. Desberdintasuna da dirua inbertituko dela, bejondeigula, 2006.eko aurrekontuetan Kultura Sailak aurreikusi ez, eta besteak beste Kontseiluaren ekarpenei esker lortutako dirua, bestalde. Lan mundua euskalduntzen ezinbestean egin beharreko inbertsioei atarramendurik hoberena ateratzeko epe eta helburu zehatzak dituen plan estrategiko batean kokatzea da, etengabe ebaluatua, urtez urteko plangintzak izango dituena eta unean uneko egoera desberdinetara egokitzeko behar bezain dinamikoa dena. Horixe gabezia nabarmena ez baita horrelakorik aurkeztu. Hizkuntza politikak ikuspegi osoa izan behar du, oso agerikoa da hori lan munduaren egoera aztertzen badugu. Izan ere, enpresetan urratsak eman nahiak Lanbide Heziketaren egoera tamalgarriarekin egiten duelako talka. Ez dezagun gure burua engainatu, nagusiki euskaraz prestatutako langile euskaldunek bermatu behar digute lan munduaren euskalduntzea eta horiek ez ditu Lanbide Heziketak sortzen ezta Hezkuntza Sistemak belaunaldi berrien euskalduntzea ere. Beraz, gako nagusia ez dago eskaini beharreko zerbitzuetan, horiek beharrezkoak izanik ere, gakoa hizkuntza politika oso bat aplikatzean datza. > > Borondatea hamaika aldiz aipatzen da enpresarien dokumentuaren sarreran garbi utziz enpresariek erakusten duten borondatearen araberako prozesua izango dela eta enpresarien erabakia edozein izanik ere errespetatua izango dela. 25 urte hauek aukera dezente eskaini dizkiete enpresariei haien borondatea erakusteko eta aitortu behar da bakar batzuk jarrera eredugarriak izan dituztela eta dituztela azken muturreraino eraman baitituzte normalizazio planak, kasu gehienetan aparteko laguntzarik gabe. Baina, hala ere, esan beharra dago enpresariak ez direla nabarmendu euskararen aldeko konpromisoetan, eta ez dago arrazoirik pentsatzeko <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158762381"><i>"Lanhitz"</i></a> programak egoera hori errotik aldatuko duenik. Beraz, Administrazioak, Eusko Jaurlaritzak, dirua banatzeaz gain POLITIKA ere egin behar du. Normalizazio prozesuaren 25. urtean dirua alferrik xahutzea da nominak edo enpresetako espazioa euskalduntzeko laguntzak ematea, alferrikako xahuketa etiketak euskaraz egon daitezen ordaintzea, hori gehiago da enpresa bera laguntzea euskararen normalizazioa sustatzea baino. Etiketak euskaraz ere behar ditugu legez, alde batetik neurri horrek kostu gehigarririk ez duelako eta bestaldetik, EAEn euskara ofiziala delako, gaztelania bezain ofiziala. Ez diogu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari hitz erdirik entzun horretaz, borondatea non hasten den, eta ondorioz, diruz zer laguntzen den, arauak betetzen hasi ondotik zehaztu behar dira. Legez eskatutakoaren gainetik aritzeko borondatea duten enpresetan inbertitzeko dira Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatu behar dituen sosak eta ez aspaldi hartuak behar ziren neurriak hartzeko. > > Bestalde, lan munduaren euskalduntzearen erronkaren tamainak eragile guztien parte hartzea eskatzen duelako uste osokoak gara eta benetan tristeziaz ikusi dugu, berriro ere eragile garrantzitsu bat kanpoan gelditu dela. Euskalgintzaz ari naiz. Kontseiluak sustatutako Bai Euskarari Ziurtagiriak normalizazio prozesuak bermatzen ditu 1300 gizarte eragileren kasuan, enpresa askok eta askok dute Ziurtagiria eta hala ere, ez da harremanik egon esperientzia horretaz baliatzeko, gutxienez. Sinesgarritasun eskasa du eragile garrantzitsu bat kanpoan uzten duen proiektuak. Ez dugu pentsatu nahi beste garai batean ezagutu ditugun zoritxarreko bikoizketak sortuko dituztela gai honekin. Egian esan, hanka sartze galanta litzateke beste Ziurtagiri bat sortzea eta ez izatea gauza 6 urteko esperientzia aintzat hartzeko eta Euskalgintzarekin lankidetza ahalbidetzeko. Duela hainbat hilabete, Generalitateko goi mailako teknikari baten bisita izan genuen. Argi azaldu zigun, mota guztietako adibideak eskainiz katalanaren aldeko herri mugimendua eta Generalitataren artean dauden harreman paregabeak. Gure Instituzioetako arduradunek bisita ugari egiten dute Katalunian baina horretaz ez dute galdetu, nonbait. > > Azkenik, esan nahiko nuke hizkuntza politika berri bat behar dela ez bakarrik lan mundua euskalduntzeko baizik eta, euskara gizarte alor guztietan normalizatzeko. Helburu eta epe zehatzak dituen politika, dinamikoa, ebaluatzeko modukoa; baliabidez ongi hornitua; norbanakoak eta espazioak euskalduntzeari begirakoa; instituzioek eta gizarte eragileen artean, Euskalgintzarekin bereziki, ongi koordinatua, konplizitatez koordinatua; ikuspegi osokoa, Sektore eta Sail artekoa, Administrazio Nagusitik Toki administraziorainokoa. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak badaki politika hau abian jartzeko Kontseiluaren eskua eta bere indar guztia izango duela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak badaki Kontseiluak lankidetzaz harago konplizitatea ere eskaini diola, beraz, inork ez luke ulertuko lan munduaren euskalduntzea bezalako gai garrantzitsu batekin iraganeko botika kaltegarriak aplikatu nahi izatea. Jar ezazue abian, berandu baino lehen, euskararen normalizaziora eramango gaituen politika berria bidaia luze eta zail hori elkarrekin egiteko irrika bizia dugu eta. > > > > <br> > **(IŅAKI LASA USTARIZ Kontseiluko Ildo Politiko-Instituzionalaren arduraduna da)** > > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1159535019/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com