Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Eleaniztuna da enpresen oraina eta geroa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Duela bi aste Eusko Jaurlaritzak eta enpresarien elkarteek (CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA) izenpetu genuen akordioa praktikara eramateko egitasmoa da *LanHitz*. > Bihar (2006-09-21) formalizatuko da –eta emango da ezagutzera- akordioa sindikatuekin. Enpresariekin eta sindikatuekin landu eta lortu ditugun akordioetan jasotako konpromisoa da *LanHitz*. Bere enpresan euskara-plana martxan jarri nahi duenari erraztasun handiak emango dizkio *LanHitz*ek. > > Euskal gizartea berealdiko ahalegina egiten ari da azken hogei urteotan euskararen normalizazioa lortzeko eta elebitasun aurreratu batera iristeko. Ahalegin horrek emaitza bikainak eman ditu. Esparru batzuetan nabarmenak dira aurrerapausoak, baina enpresetan oraindik ere urria da euskararen presentzia. Badira bestelako kasuak, baina hutsaren hurrengoa da euskararen erabilera gaur oraindik enpresarik gehienetan. Eskolan egindako ahaleginak ez dauka lan-munduan beharko lukeen eta nahiko genukeen tamainako jarraipenik. Lan-mundua da eskolaren irteera natural eta ohikoa, baina eskolan euskaldundu den gazteak euskararik gabeko edo euskara gutxiko lan-mundura egin behar izaten du jauzi. Ekidin nahi dugun eta behar dugun zerbait da, eskolak euskaldundutakoa ez dezala lan-munduak erdaldundu. Gizarteko hainbat esparrutan euskara erabiltzearen alde egiten ari garen ahaleginarekin uztartu nahi dugu lan-mundua. > > Nolanahi ere, ez goaz enpresa guztiak euskarari dagokionean egun batetik bestera, gauetik goizera, goitik behera aldatzera. Ezta hurrik eman ere. Euskararen normalizazioak urte askotako lan etengabea eskatzen du. Progresibotasuna, malgutasuna, zuhurtasuna … Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren oinarrizko printzipioak dira. Baita lan-munduari eta enpresei dagokienean ere. > > Enpresa bakoitzak erabakiko du, askatasun osoan erabaki ere, euskara plan bat martxan jarri nahi duen ala ez, zein helburu jartzen dituen, zein erritmotan lortu nahi dituen helburuak, zenbat diru destinatzen duen lan horretara … Ziur gaude enpresaburuek eta langileek erabaki eta adostu gabeko hizkuntza politikek porrota besterik ez luketela lortuko, porrota eta frustrazioa. Bidea, bide eraginkorra izango bada, norberaren konpromisoarena eta adostasunarena da. > > Beste hitzetan esanda: **malgutasuna** da *LanHitz* definitzen duen adjektibo nagusietariko bat. Enpresa bakoitzak bere plan propioa izan dezan, *LanHitz*ek bere esku dauden erraztasun guztiak (aholkularitza eta diru laguntzak) eskainiko dizkie euskara plan bat martxan jarri nahi duten enpresa guztiei. > > Eta malgutasunarekin batera, **eraginkortasuna** da *LanHitz* definitzen duen beste adjektibo nagusia. Eraginkortasun hori bermatzeko, aholkularitza eta diru laguntzekin batera, propio honetarako prestaturiko tresna metodologiko bat jarriko da enpresen esku: *Erreferentziazko Marko Estandarra*. Horixe da *LanHitz* programaren markoa. Zer da Erreferentziazko Marko Estandarra? Euskara planak garatu nahi dituztenei helburuak zehazten eta plana aurrera eramaten laguntzeko metodologia bat, *LanHitz*ek enpresei modu garbi batean azalduko diena, enpresa bakoitzak beretzat egokiena den plana izan dezan konplikaziorik eta kostu handiegirik gabe. > > Beraz, *LanHitz*en bidez diru laguntzak ez ezik, aholkularitza eta laguntza teknikoa eskainiko dizkiegu enpresei. Euskara planak kudeatzeko tresna informatikoak (erreminta informatikoak izango dituzte euskara planak diseinatzeko, jarraipena eta ebaluazioa egiteko). Euskalduntze eta alfabetatze modulu bereziak eskainiko dizkiegu HABEren eskutik. Lan-munduko terminologia eta esapide propioez eta agiriez osaturiko banku telematikoa jarriko diegu eskura. 012 telefonoa ere izango dute, baita web-gune propioa ere euskadi.net-en. > > Gogoeta labur batekin bukatuko dut. Eleaniztasuna da gizartearen oraina eta geroa. Enpresak ez dira isla bat gizartean. Horrexegatik, eleaniztasuna da enpresaren oraina eta geroa. Enpresek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dituzte (enpresa barruan, langileen artean; kanpora begira, bezero, hornitzaile eta erakundeekin), eta abantaila lehiakor bat irabaziko dute euskarari heltzen dioten enpresek, beren zerbitzuari balio erantsia emanez, etengabe berritzeko dinamismoa erakutsiz. Zenbat eta leku gehiago egin euskarari, zenbat eta hobeto eman arnasa hizkuntzen arteko elkarbizitzari, orduan eta berrikuntza, modernitate eta dinamismo handiagoa izango dute enpresek. > > Euskadin ari diren enpresek zer irabazi handia daukate euskararekin, galtzekorik ez. Aberastasun ekonomikoa ez ezik, gizarte kohesioa ere eman diezaiokete enpresek euskal gizarteari. Elebitasunerako bidean doa euskal gizartea, eta harekin batera joango dira euskara planak garatzeko erabakia hartzen duten enpresak. > > Gaurko ekitaldiak agerian jartzen du elkarlanaren balioa eta elkarlanaren aldeko apustua. Elkarlana herri-erakundeen artean: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak gaude hemen. Elkarlana Eusko Jaurlaritzaren barruan: hiru sail gaude hemen. Elkarlana agente sozial eta ekonomikoekin ere: enpresa-elkarteekin eta sindikatuekin. Euskara guztiona bada, eta hala da, guztiona delako euskarari arnasbidea bermatzea. > > > > <br> > **(PATXI BAZTARRIKA GALPARSORO Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea da)** > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Kontzertazioa eta elkarlana, LanHitz programaren abiapuntu":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1159342996 > > - "Erantzukizun bateratua euskararentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158855993 > > - "Euskara beharrean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158762381 > > - "Eleaniztuna da enpresen oraina eta geroa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158765072 > > - "Euskararentzat orpoz orpo lanean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158855340 > > - "Enpresaburuek euskara enpresetan txertatuko dute":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1157548168 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158765072/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com