Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Mugaz gaindiko lankidetza-ildoak euskararentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko bileran Miren Azkarate Kultura sailburuak esandakoak dituzu ondorengo lerroetan: > Ezer baino lehen eskerrak eman nahi dizkiet Eusko Jaurlaritzako ordezkarion izenean Iparraldeko aginteriei gaur gurekin izateagatik. > Hain zuzen ere, Max Brisson jaunari, Euskararen Erakunde Publikoko presidenteari, Pirinio Atlantikoetako prefeta den Marc Cabane jaunari, Vicent Bru eta François Maitia jaunei, Euskararen Erakunde Publikoaren presidenteordeei eta bertako zuzendari den Jean Claude Iriart jaunari. > > *2003*. urtean Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko Obragintza Publikoko partaide ziren ordezkariek sinatutako protokoloak ate berriak ireki zizkion gaur bildu garen erakunde publikoen arteko lankidetzari. > > Izan ere, hizkuntza politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetza instituzionalerako oinarri sendoak jartzeaz gain, gure erakundeen arteko lan harreman normalizatu eta iraunkorrak ekarri ditu. > > Gaur goizeko bileran, elkarrekin urratutako hiru urteko lanaren ondotik, mugaz gaindiko lankidetza-ildoak jasoko dituen akordio berrirako egindako ibilbidea ekarri dugu gogora. > > Egindako bidea positiboa izan dela oso esan dezakegu; hiru urteotako tartean, konfiantzazko harremana eraiki dugu bi aldeetako erakunde publikoen artean, bai hautetsien mailan, bai zerbitzu teknikoen mailan ere. > > Bestalde, martxoaren 29an "Baionan izandako bileran":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1143725349 aipatu bezala, bide honetan euskara biziberritzeko ditugun proiektuen eta laguntza-sistemen gaineko informazioa elkar trukatzeaz gain, Iparraldeko Hitzarmen Bereziaren barne ziren egitasmoei loturiko laguntzetarako irizpide zenbait ere adostu ditugu. > > 2006ko hilabete hauetan, 2003ko Baionako protokoloaren izpirituari eutsiz, datozen urteotako elkarlan moduak finkatzeko urrats sendoak eman ditugu eta euskararen gaineko hizkuntza-politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetza-ildoak jasoko dituen akordio berria hitzartzeko lana amaitzear dugu. > > Gaur izandako bileran ontzat eman dugu akordio berriaren zirriborroa. Bertan jasoko dira, besteak beste, elkarlanaren printzipio nagusiak, mugaz bi aldeetako erakunde publikook elkarrekin gara ditzakegun jarduerak, Ipar Euskal Herriko eragileentzako Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren sustapen-lerroak eta horien guztien jarraipena eta ebaluazioa egiteko moduak. > > Denon borondatea da urtea amaitu baino lehen akordio hori sinatu ahal izatea. Dudarik gabe, bide onetik goaz. > > Nolanahi ere, gure aurtengo elkarlana ez da horretara bakarrik mugatu. Euskal Herriko IV. Inkesta Soziolinguistikoak datorren urtean argia ikus dezan, eginak ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako landa-lanak, eta datozen asteotan, Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean, Ipar Euskal Herriko landa-lanari ekingo diogu. > > Bestalde, Baionako protokoloari jarraiki, eta Euskal Herriko Hitzarmen Berezian finkatutako lan-ildoei eutsiz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aurreko urteotan izan den finantzazio-bideari eutsi dio. > > Hau da, euskararen eremu geografikoan Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde pribatuentzako dirulaguntzak emateko 400.000 eurotako deialdia kaleratu dugu eta horrekin batera, ohikoak dituen gainerako laguntza-bideak ere jorratu ditugu. Laguntza-deialdi horien bidez kofinantzatuko diren proiektuen berri datozen asteotan izango dute onuradunek. > > Elkarlanerako bidean sendo ari gara, hortaz; dudarik gabe bide horri eutsi behar diogu, gure arteko elkarlana euskararen onerako izango da eta. > > Mila esker... > > > <br> > **(MIREN AZKARATE VILLAR Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua da)** > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Mugaz gaindiko lankidetza Eusko Jaurlaritzak eta EEPk":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1143725349 > > - "Ipar eta Hego Euskal Herriko erakundeen arteko lankidetza":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158249796 > > - "Mugaz gaindiko lankidetza-ildoak euskararentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158251144 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158251144/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com