Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskara berreskuratzeko legea

Karmele Aierbe - Inazio Agirre / Herri-administrazioa / 2006-08-04 / 07:00


Batasuna alderdiak aurtengo ekainean egin du publiko euskara berreskuratzeko beharrezkoa ikusten duen Legea. Hizkuntz komunitatea berrosatzeko, euskararendako hizkuntz politika berreskuratzailea behar dugu, eta bide horretan lehentasunezkoa da Euskal Herri osoan euskara lehenetsiko duen ofizialtasunaren legea indarrean paratzea.



Proposamen eta debatera irekia dagoen legearen letra da artikulu honen muina, ondoren datorrena, hain zuzen.

LEHENENGO IDAZPURUA


Euskara, nazio identitatea eta eskubideak. Euskararen ekarpena hizkuntza dibertsitateari. Euskararen egoera eta hizkuntz politika berria.

Euskara eta Euskal Herria erabat lotutako errealitateak dira. Euskara Euskal Herriaren nazio hizkuntza da: Euskal Herria euskararen herria da eta euskalduna euskara duen pertsona da. Euskararen Herria Europako jatorrizko herria da; bertakoak dira historia aurretik datozen eta gaur bizirik dauden bere kultura eta hizkuntza.

Euskara euskal herritarren eta Euskal Herriaren eskubide besterenezina eta preskribaezina da. Euskarak, Euskal Herri osoko berezko hizkuntza eta herri gisa bereizten gaituena izanik, izaera nazionala, ofiziala eta lehentasunezkoa du Euskal Herriaren osotasunean. Hau da: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoako herrialdeetan.

Euskal Herriak garatzen dituen balio eta helburuen artean bereziki babestu nahi du munduko hizkuntza eta kulturen dibertsitatea. Euskararen herriak dibertsitate horri euskararen ekarpena egiten dio, berezko hizkuntza gisa eta herritar guztien hizkuntza komun bezala, nahiz eta zenbait herritarren jatorrizko eta ohiko hizkuntza euskara ez den beste bat izanda ere.

Mendetan zehar, Espainia eta Frantziako estatuek, hainbat euskal eragileen laguntzarekin, euskararen aurkako hizkuntz politika burutu dute euskara desagerrarazteko eta bere lekuan espainiera eta frantsesa inposatzeko. Asimilazio- eta ordezkapen-prozesu luze eta dinamiko horren ondorioz, gaur egun, Euskal Herria hizkuntz komunitate ez-osoa, desegituratua eta desintegratua da: euskarak egoera minorizatua bizi du bere lurraldean.

Egoera minorizatu hori gainditu eta euskararen garapen osoa lortzeko hizkuntz politika berria, nazionala eta burujabea gauzatzea ezinbestekoa da, euskara osasun betean bizi dadin bere lurraldean. Euskal herritarren eta Euskal Herriaren hizkuntz eskubide guztiak errespetatzeko eta bermatzeko. Euskararentzat lortzeko Euskal Herri osoan, Europako estatuen hizkuntza ofizialek beren lurraldean duten berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera eremu juridikoan, politikoan eta soziolinguistikoan, Europako hizkuntz komunitate guztien berdintasunaren esparruan.

BIGARREN IDAZPURUA


Lege esparrua. Hizkuntz politika eredu berrirako igarobidea.

Euskal Herrian nazio esparru burujabe berria sortzen da euskararen berreskurapena eta garapen osoa bermatuko duena.

Azken 25 urteotan garrantzi handiko aldaketak eman dira:

Aldaketa handi hauen eraginez, munduko globalizazioaren testuinguruan estatu handiek herriak eta herrialdeak irensteko aukera erreala da. Horregatik unibertsalki onargarriak diren oinarri juridikoak planteatu behar dira. Hau da, pertsonen, herrien eta hizkuntzen arteko berdintasunaren ondorio bezala, berdintasunezko tratamendua eskatzen dugu. Hots, hizkuntz komunitate guztiek eskubide maila bera izan dezatela euren lurralde historikoetan; hori baita modu bakarra, derrigorrezko bermea, bertan bizi diren pertsonek euren hizkuntz eskubideez goza ahal izan dezaten. Hizkuntz komunitate bakoitzak bere lurraldean lehentasuna duenean bakarrik egin baitaiteke bideragarri herritar bakoitzaren hizkuntz eskubideen berdintasuna. Hortaz, berdintasun printzipioaren arabera, gure herriak eskubidea du euskara Euskal Herriko lurralde osoan ofizial izateko, Europako estatuen hizkuntza ofizialek euren lurraldean duten estatus eta ofizialtasun maila berdinarekin. Ondorioz, euskara lehentasuna izango du Euskal Herri osoan.

Nazio esparru burujabe berri batera igarotzeko esparru juridiko politikoan, Euskal Herritarren eta Euskal Herriaren hizkuntz eskubide guztiak errespetatu eta nazio hizkuntzaren berreskurapen osoa bermatu behar dira. Beraz, ofizialtasunaren lege berri honek, zalantzarik gabeko eran, euskararen normalkuntza osoa lortzeko bide juridikoa jasoko du eta, euskarari zor zaion erreparazio historikoaren bidetik, diskriminazio positiboa sustatuko du euskararen berreskurapen osoa lortu arte. Ofizialtasun honek Euskal Herriko Udal eta Udal Ordezkarien Biltzarrak, Udalbiltzak, 2002ko azaroaren 23an, Tolosan onartu zuen Hizkuntz Eskubideen Kartan jasotzen diren neurri babesle eta sustatzaileak gauzatuko ditu Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.

HIRUGARREN IDAZPURUA


Legezko arau honen helburuak. Bide juridikoak jaso behar du euskararen normalkuntza osoa lortzeko aukera Euskal Herrian.

Aurreko atalean adierazitako gertaera guzti horiek egoera aldatzea eta Euskal Herri osoan Euskara Berreskuratzeko Legea indarrean jartzea eskatzen dute. Akordio politiko eta soziala lortzea euskararen normaltasuna sustatzeko, euskararen erabilera eta ezagupen osoari bultzada berri bat eman nahian. Hizkuntz eskubide eta betebeharren Kartari dagokienean, hizkuntz komunitateen arteko berdintasunera iristeko, euskara eta Euskal Herri osoan hizkuntza nazionala, ofiziala eta lehentasunezkoa izango da. Hortaz, euskal herritar guztiek euskara jakin behar dute eta erabiltzeko eskubidea dute Euskal Herri osoan. Eta gaztelania eta frantsesa, dagozkien eremuetan, hizkuntza ofizialkideak izango dira. Honek esan nahi du Euskal Herriko herritarrek euskara eta gaztelania erabiltzeko eskubidea dituztela Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia herrialdeetan eta euskara nahiz frantsesa Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa herrialdeetan, legeak arautuko duen arabera.

Euskararen normalkuntza osoari bultzada berria emateko, beharrezkoa da euskara babesteko, berreskuratzeko eta sustatzeko politikak sendotzea, dagozkien aurrekontuekin, eta era berean, Europako araudian hizkuntza ofiziala izatea lortzea.

LAUGARREN IDAZPURUA


Lege honen edukia eta egitura. Euskara hizkuntza nazionala, ofiziala eta lehentasunezkoa.

Lege honek berezko hizkuntzaren edo nazio hizkuntzaren, hizkuntza ofizialaren eta lehentasunezkoaren, eta hizkuntza ofizialkidearen kontzeptu juridikoak formulatzen ditu. Beraz, nazio hizkuntzatzat euskara harturik, Euskal Herriko botere publikoek eta instituzioek berau babestu eta bermatu behar dute, baita ohiko lan hizkuntza bezala erabili eta maila guztietan erabilera publikoa sustatu ere, jendarteko erabilera publiko orokortua erdiesteko. Eta lehentasunezko hizkuntza ofizial gisa euskara hartuta, Euskal Herriko botere publikoek eta instituzioek euskara zerbitzu hizkuntza bezala lehentasunez erabiliko dute. Euskararekin batera, gaztelania eta frantsesa hizkuntza ofizialkidetzat hartuta, berauen eremu bakoitzean hiritarrei esplizituki aldarrikaturiko eskubideak bermatzen dizkie. Oinarri hauek kontuan izanik, Legeak arlo guztietan erregulatzen du hiru hizkuntza hauen erabilera Euskal Herrian: maila ofizial nahiz administratiboan, irakaskuntzan, komunikabideetan, kultur industrietan, sozio-ekonomian eta beste zeinahi arlotan.

BOSGARREN IDAZPURUA


Euskararen inflexio puntua.

Euskararen inflexio puntua Euskal Herria euskalduntzeko prozesuan mugarria da eta gutxieneko izaera du euskal hiztun komunitatea berrosatzeko prozesua burutzeko behar diren minimoen gainetik jarduteko. Euskararen inflexio puntua finkatzeko, Euskal Herria euskalduntzeko prozesuak gutxienekotik gora jardun dezan, honako zazpi oinarri hauek garatuko dira premiaz eta eraginkortasunez:

Behin euskararen inflexio puntua indarrean jarrita, hizkuntz politikak sinesgarritasuna izan dezan, Euskal Herriko udalerriek, eskualdeek eta herrialdeek bere euskararen normalkuntza prozesu osoa lortuko dute —bakoitzak duen egoera soziolinguistikoa kontuan izanik eta duen normalizazio erritmoa errespetatuz ere— lege honen bosgarren, zazpigarren eta zortzigarren artikuluetan xedatzen den arabera.

LEHENENGO ATALA
Euskarari zor zaion erreparazio historikoa burutzeaz

BIGARREN ATALA
Euskararen berreskurapenerako inflexio puntua abian jartzeaz, jendarte erabilera sustatzeko euskararen berreskurapen osoa lortu arte Euskal Herrian.

2. Kapitulua
Ofizialtasuna

3. Kapitulua
Belaunaldi berrien euskalduntasuna bermatzeaz
Irakaskuntza

4. Kapitulua
Udalerri euskaldunen garapen iraunkorra ziurtatzeaz

5. Kapitulua
Administrazioa euskalduntzeaz

6. Kapitulua
Jarduera sozio-ekonomikoa

7. Kapitulua
Hedabideak eta kultur produkzioa euskaraz lehenesteaz

8. Kapitulua
Baliabideak bermatzeaz. Erakundeek bultzatuko duten diskriminazio positiboaz, herritar eleaniztuneko Euskal Herri euskalduna lortu arte

HIRUGARREN ATALA
Onomastika

XEDAPEN GEHIGARRIAK


LEHENA

Beste instituzio nahiz entitateekin harremana


BIGARRENA

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia, Zuberoa herrialdeetako instituzioekin harreman hitzarmenak


HIRUGARRENA

Betekizun bermeak

Lege honek ez du isunik ezartzen hiritarrentzako, baina hala ere:


LAUGARRENA

Dotazio ekonomikoak

Euskal Herriko Gobernuaren aurrekontuetan beharrezko kontsignazioak burutu behar dira ekintzak aurrera eramateko eta Lege honen neurriak hartzeko, beharrezko bitarteko eta baliabideekin.


BOSGARRENA

Zaintza nahiz bultzara funtzioak

Euskal Herriko Gobernuak bermatu behar du Europako gainontzeko Estatuen botere publikoek Lege honen oinarriak errespeta ditzaten eta euskararen normalizazioa eta hizkuntz komunitateen arteko berdintasuna eragozten duten estatu-arauen aldaketa bultzatzea.


SEIGARRENA

Funtzio publikoaren erregimena


ZAZPIGARRENA

Arduradun politikoen hizkuntz gaitasuna

XEDAPEN IRAGANKORRAK


LEHENA

Babes judiziala

4.5 artikuluak xedatzen duena, urtebeteko epean, indarbetean egongo da.


BIGARRENA

Unibertsitate egokipena

12. artikuluko 1 eta 2 ataletan xedatzen dena, hamar urteko epean, indarbetean egongo da.


HIRUGARRENA

Irakasleria


LAUGARRENA

Hizkuntza erabilpenen arauak

18.3 artikuluan adierazten diren hizkuntza erabilpenari buruzko arauak bi urteren buruan onartu behar dira.


BOSGARRENA

Administrazioa


SEIGARRENA

Enpresa egokipena


ZAZPIGARRENA

Irrati difusio eta telebista emisoreak

34 eta 35 artikuluak aplikatuko zaie emisoreei, haien titularitatea ematea Euskal Herriko Gobernuari dagokionean, eta Lege hau indarrean jarri ondoren eman edo berritzen direnean.


(KARMELE AIERBE eta INAZIO AGIRRE Batasunaren kideak dira)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1153487558