Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskararen alde garatzen ari den hizkuntza politika publiko proiektuaz Iparraldean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Txosten labur honen helburua ez da euskararen aldeko hizkuntza politika publikoaren historia egitea, baizik eta hitz gutxi batzuetan oroitaraztea zein izan ziren horren etapak. Bigarren zatian, ohar batzuk eginen ditugu oraingo hizkuntza politika proiektuaz. > <b>Hizkuntza politika: kontzeptu berri bat – Politika publikoaren egituraketaren hiru etapak</b> > > > **Lehen etapa**: Laurogeita hamarreko hamarkada arte Iparraldeko podere publikoek hizkuntza politika kontzeptua ez zuten aipatzen ere. Diru laguntzak zuhurki ematen zituzten euskararen alde ari ziren elkarte batzuei, aukeraketa-irizpiderik gabe, emaitzak neurtu gabe. Aldi berean, oztopo asko jartzen zizkieten elkarte horiei frantses legegintza estakuru gisa hartuz, hizkuntza politika besteak bezalako gizarte-alor publiko bat zela ez onartuz, politika eta hizkuntza politika nahasiz. > > **Bigarren etapa**: Emeki-emeki elkarteen lana onartu zen eta 2001-2006 Estatu-Akitania Eskualde Kontratu Planaren "Euskal Herriko Hitzarmen Berezian":http://www.lurraldea.net/bibliodoc.php?ref=2cspb, lehen aldikoz, hizkuntza politika atal bat sortu zuten, Estatua, Eskualdea eta Departamendua partaide nagusienak zirelarik (http://www.lurraldea.net/bibliodoc.php?ref=2cspb hortan dagoen EHHBaren testua laburtuta "PDF formatuan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2006/coyos_ehhb.pdf eskura dezakezue hemen). Hamar neurri baditu atal horrek. Urrats handi bat bada ere, -podere publikoek politika hori beren gain hartzen baitzuten azkenean, elkarte nagusiak hizkuntza politikaren partaide eta eragiletzat hartuak zirelarik-, atal hori egiazko euskararen aldeko plan bat ez dela azpimarratu behar da. > > **Azken etapa**: Hitzarmen hori aurten bururatzen da eta "Euskararen Erakunde Publikoak":http://www.eke.org/partaideak/euskararen_erakunde_publikoa, sortu berri den egitura publikoak, 2007-2010 hizkuntza politika proiektua prestatu behar du urte bukaerako. Joan den otsailaren 22an, proiektu horrentzat proposatutako eginmoldea aurkeztua izan zaio Aholku Batzordeari: helburuak, metodologia, egutegia, erronka estrategikoak. Horiei buruz ohar batzuk egin nahi nituzke, aurkeztutako eskema azalduz. > > > **Oraingo hizkuntza politika proiektuaz: "erronka estrategikoak" (2006/02/22)** > > > <center><table class="taula"><tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com//zer_berri/muinetik/argazkiak/2006/coyos_eskema_750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2006/coyos_eskema_485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr></table></center> > > Eskema honen balizko ahulezia aipatua den "gogoa, nahikeria zeharkako erronka"-n izan daiteke. Ikusten dugun bezala laugarren erronka horrek besteak baldintzatzen ditu. Proiektuaren txostenean, "helburua da nahikeria bultzatzea, gizartearen atxikimendua azkartzea" esaten da. > Kontuan hartuz nola Iparraldeko bi azken belaunaldiek eskuratu zuten euskara beren haurrei ez dieten eman, nola heldu gutxik euskara ikasi nahi duen inkesten arabera, nola atzerritar gero eta gehiago kokatzen diren Iparraldean, euskal kulturaren eta hizkuntzaren izpirik ezagutu gabe, nola frantsesa beharrezkoa den Iparraldean bizitzeko eta ez euskara, iduritzen da "gogoa, nahikeria" delako hori ez dela bat ere aski eraginkorra euskararen egoera aldatzeko. > Alderantziz, ezaugarri onak gutxi dira. Baina gero eta familia gehiagok beren haurrentzat euskararen irakaskuntzaren aukeratzea horietarik bat da (B edo D ereduak), dudarik gabe. > > Horrek ez du esan nahi besoak gurutzatuta egon behar dela. Proposatu den hizkuntza politika proiektu horren norabidean, podere publikoek eta euskararen alde lan egiten duten alkarteek indarrak oro eman beharko lituzkete euskararen erabilera-eremu berri sortuz non euskara ohizko hizkuntza izanen den, orain bizi diren holako euskal eremuak azkartuz (ikastolak, euskal irratiak), bakoitzak euskaldunen arteko harreman sareak garatuz, euskara gero eta gehiago beharrezkoa bihur dadin Iparraldean. Hori lortzeko, nabari da Euskararen Erakunde Publikoak bere aurtengo 1 M 730 €-ko aurrekontua emendatu beharko duela. > > > <br> > <b>(JEAN-BAPTISTE <i>BATTITTU</i> COYOS hizkuntzalaria da)</b> > > > - Artikulu hau lehenbizikoz "www.gipuzkoaeuskara.net":http://www.gipuzkoaeuskara.net/ webgunean argitaratu zen, 2006-07-11an. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1152798511/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com