Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Lardizabalen gramatikaren iturri, ezaugarri eta helburuak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Arratsalde on orori! Lehen-lehenik erran dezadan plazer handia dudala hemen Gipuzkoan, Lardizabalen gramatika dela bide, zaldibiarren artean egotea. Eskerrak bihurtzen dizkiot, beraz, Euskaltzaindiari eta, bereziki, Ana Toledo Gipuzkoako ordezkari eta omenaldi honen antolatzaileari, Lardizabalez haren herritarren aitzinean aritzeko parada hau eskainirik. > Mikel Zalbidek lehenago xeheki azaldu digu nor zen eta zein etxetarik jalgitzen zen Lardizabal, baita zer izan zen bere lanak egin zituen ingurumen soziopolitikoa ere. Niri dagokidana da orain, gramatika haren beraren aztertzea. Bi gaiz bereziki mintzatu nahi nintzateke. Lehenik, liburuaren ezaugarri orokorrak eta iturriak aurkeztuko ditut, xehetasun gehiegitan sartu gabe, ikusiko dugunaz, ez baitu lan horrek gramatikaren aldetik halako orijinaltasunik eskaintzen. Bigarrenekorik, liburuaren helburua aipatuko dut, soziolinguistika gaietara hurbildurik. Lehenago erranak entzunik, ez da dudarik gramatika hori Gipuzkoako eskoletxeetan erabiltzeko egina izanik, haren helburu didaktikoak begien bistakoak direla. Ordean, hori erranez, kontuak ez dira osoki garbitzen, zeren argitu beharra baita bestalde zer estatutu ematen zitzaion eskoletan erakutsi nahi zen hizkuntza horri eta, halaber, zer betekizun ematen zitzaion euskararen gramatikaren irakasteari. Eta azken galdera honi behatzeak garai hartan euskalari eta euskaltzaleen artean agertzen hasten zen gai bat aiparaziko digu, euskararen itzaltzearen edo heriotzaren gaian, alegia. Izan ere, badirudi Lardizabalen gramatikaren aitzin solasa irakurriz, euskara eskoletan sarrarazirik Gipuzkoako Aldundiko garai hartako zenbait kargudunen xedea, ez ororena menturaz, euskara monumentu-hizkuntza gisa irakastea izan zela, gizartean oraindik indarrean zen aspaldiko egoera diglosikoa (euskarari lurraldearen parte batean bederen mendez mende gutieneko bizi hatsa eman ziona) azkenetan izan balitz bezala. Hain zuzen, mintzaldi honen hondar partean ikusiko dugu nola ideia bera ondoko urteetan modu orokorragoan kausituko den hizkuntzalaritza naturalistak proposatuko duen teorizazio batean. > > > **Lardizabalen gramatikaren ezaugarri orokor eta iturriak** > > > Oroitarazi behar dugu lehenik, Garmendiak (1981) Aldundiaren 1853ko dokumentu bat aipatuz seinalatu zuen bezala, gramatikarekin batean beste bi lan manatu zizkiola Aldundiak Lardizabali: sarrera bikoitzeko hiztegi elebidun bat, eta euskara erdarara itzultzeko gidaliburu bat. Zorigaitzez argirik ikusi gabe galdu ziren liburu horiek, antza denaz, franko aitzinatuak zirenak Lardizabalen hil aitzineko urtean edo. Beraz, deus ezin erran dezakegu haietaz, eta haien iturriez, hiztegia denaz bezainbatean, Lardizabalek haren egiteko Larramendiren *Diccionario trilingue* hura ezinbesko tresnatzat jo zukeela baizik. > > Gramatikaren barne antolamendua franko hurbilki jarraikitzen zaizkio Larramendirenaren *Arte*-ari, salbu anitzez toki zabalagoa uzten diela Lardizabalek eranskin batean bereziki bildu dituen aditz paradigmei, puntu horretan Zavalaren (1848) eragina nabari delarik. Honela egituratua da gramatika: > > - **Lehen partea: Morfologia** (1 - 53) > > - Deklinabidea: (2 - 14) > > - Aditz jokadura: (15 - 53) > > - **Bigarren partea: Joskera** (55 - 81) > > - Izen elementuei dagokiena: (55 - 64) > > - Aditzari dagokiona (64 - 67) > > - Mendeko perpausei dagokiena (67 - 73) > > - Aditzondoei eta posposizioei dagokiena (74 - 81) > > - Interjekzioak eta osagai nagusien arteko ordena (81) > > - **Hirugarren partea: Prosodia** (82 - 87) > > - **Eranskinak: Aditz taulak** (1 - 52, zenbaketa berria izanik) > > > Eranskinek liburua heren partea osatzen dute guti gora behera, eta aditz morfologiari eskaini atalean agertzen diren beste taulak kontuan hartuz gero, aditz taulek liburuaren erdia baino gehiago betetzen dute (% 55). > > Iturriak ditugularik solasa, gauza ezaguna da lan hori, parte handi batean, aitzinetik eginikako zenbait lani jarraikirik egina zuela Lardizabalek. Horretaz mintzatu diren geroztikako ikertzaile guztiek (Urgell 1991, Mujika 2006, Gomez 2006) agerian utzi dute puntu hau. Bi iturri nagusi aipatzeko dira : Larramendiren *El impossible vencido. Arte de lengua Bascongada* (1729) lehenbizi, haren eskema orokorra eta azalpen gehienak segitu baitzituen Lardizabalek, eta Zavalaren *El verbo regular vascongado del dialecto vizcaino* (1848) gero (aditzari buruzko kapituluetan). Astarloaren *Apología de la lengua bascongada* ere ezagutzen zuen Lardizabalek (aipatu ere zuen), baina guti baliatu zitzaion ez baitzekarren liburu hark gramatikaz beraz gauza handirik. Mujikak (2006) hurbiletik behatu du zeini zenbat hartu zion Lardizabalek bere gramatika azalpenen osatzeko: > > <blockquote><i>"Kopiatutako" orrien kopuruei begiratzen badiegu, berriz, honako hauek dira konparaketak ematen dizkigun datuak: Lardizabalen gramatikak 63 bat orri ditu liburuaren gorputzean azalpenetara eskainiak –gainerako 24ak eta eranskinetako 52ak aditz-taulei eskainiak dira–. Horra, bada: azalpenei eskainitako 63 orrietatik 44 bat Larramendiri "kopiatuak" dira, Zavalari hartuak 5 bat (16-19 eta 21), eta P.P. Astarloari "mailegatua" beste bat (57-58).</i> (Mujika, 2006)</blockquote> > > Maiz besterik gabe iturria kopiatzen du Lardizabalek, laburtuz, eta sinpletuz ahal duelarik, baina itsu-itsuan askotan, hala nola Larramendik franko trakeski aztertu zuen izen berezien deklinabidea, eta oro har kasu paradigmak azaltzerakoan. Horrek ez du erran nahi puntu batean edo bestean zuzenketa zerbait ez zuela sartu Lardizabalek. Adibidez, ez zuen onartzen Larramendik hikako adizkerak forma zuzenetan baizik ez agerraraztea, orain adizkera alokutiboak deitzen ditugunak isilean atxikiz. Edo, *<i>ezan</i> laguntzailearen adizki subjonktiboetan, datiboaren komunztadura-marka (-<i>io</i>-) aditz erroaren (-<i>za</i>-) ezker aldean zeuzkatenen ordez (<i>diozadan, diozazun, niozan, ciñiozan</i>), bestelakoak eskaini zituen, haietan indizea aditz erroaren eskuin aldean izanik (*dizayodan, dizayozun, nizayon, ciñizayon*), horretan Larramendiganik urruntzen zelarik (Zavalari ezer hartu gabe, honek egin aditz laguntzailea baizik ez baitzuen aipatu subjonktiboko forma haietako). > > Zenbaitetan aurretik ezagunak izanagatik, gramatika lanetan jarri gabe zeuden zenbait puntu modu argian eman zituen Lardizabalek: horrela, literaturako idazleen lekukotasunetan oinarrituz, euskararen perpaus osagaien arteko (S-O-Adlag-Ad) ordenari buruzko aholku garbi bat (orekatua ere bai, zeren Cardaverazek bultzatu "aditza-azkenik" teoriari jarraikitzen zitzaion arren, ordena libroa zela ere argi baitzeukan) eskaini zien. Honela zioen: > > <blockquote><i>En esta operacion</i> [ perpaus osagaiak behar den tokian jartzea ] <i>han sido varios los Escritores vascongados, sin que se hayan sugetado à un método uniforme, como que la indole del idioma presta esta libertad: sin embargo, para que la oracion sala airosa y elegante, será muy conveniente, que el verbo se coloque al fin de la oracion. (...) El agente puede colocarse en primer lugar, el paciente en segundo, y el adverbio antes del verbo: v.g.</i> Jaungoicoac guizona munduaren asieran eguin zuen<i>, Dios crió al hombre al principio del mundo. Pero advierto, que cuanto digo en este capitulo relativo á la colocacion no es esencial é indispensable para una buena sintasís.</i> (Lardizabal 1856:81)</blockquote> > > Lardizabalen iturriak aipatuz, bazterrean utziak izan ziren lanak ere gisa batez agerian ematen dira. Eta hala da: badira Lardizabalek ezagut zitzakeen lan batzuk, itxura guztien arabera, batere kontuan hartu ez zituenak: horiek dira, alde batetik, aspaldi egin lan batzuk hala nola Oihenartek bere *Notitia vtrivsque Vasconiae ...* (1636) delakoan euskararen gramatikaz idatzitakoa, Etcheberri Sarakoaren latina ikasteko gramatika (1718) edo Harriet-en frantsesaren ikasteko ikasliburua (1740), eta, beste aldetik, aurreko hamarkadetan mugaz beste aldean frantsesez eginak izan ziren lanak ere, hala nola Lécluse (1826), Darrigol (1827), edo Abbadie & Chaho-renak (1836). Zaila da jakitea azken lan horien berririk ez ote zuen batere izan Lardizabalek, edo bazirela jakinik ere, metahizkuntza ez jakinez beharbada, zer zioten begiratu gabe gelditu zen. Badakigu haren iturriak izan ziren autoreek, alderantziz, ongi ezagutzen zituztela bere garaiko mugaz haraindiko gramatikak, ez bakarrik aurreko mendean Larramendik, baina berdin, Lardizabalen garaikide zen Zabalak edo berdin Astigarragak ere bai. Lardizabalek, ordea, ez du holakorik erakusten, eta zenbait puntutan ez da dudarik haren liburuaren kaltetan nabaritu zela jakingabezia hori. Badirudi, halaber, Lardizabalek ez zituela ikusi oraino argitaratuak izan ez ziren Astarloaren gramatika obra (Zavalak, ordea, bai, zenbait ikerketa baliatu ahal izan zituen) eta Añibarrorena. > > Orain artino hemen erranari segituz, ez dugu gordeko ez dela gramatika hau, egin zen garaian egina izanik, gain-gaineko lana. Aizquibel bera ere liburua atera bezain laster ohartu zen horretaz, eta kritika baten idazteko asmoa ere izan zuen, Koldo Mitxelena bibliotekan baitago hark baliatu zuen gramatikaren alea, honi datxikon, ondoko hilabeteetan eskuz idatzi testu bat baitugu horren lekuko: > > <blockquote><i>Cuando mandé encuadernar este egemplar, añadiendole estos dos pliegos en blanco fue con animo de combatir los errores de que está plagada esta gramatica por haberla calcado sobre la latina, tanto en las declinaciones como en las conjugaciones, sigiendo casi el mismo metodo que el Padre Larramendi hace mas de un siglo, cuando todavia no habia hecho tantos progresos ni la filologia, ni la linguïstica en general.</i> (Aizquibel eskuizk.; ikus 2. oharra)</blockquote> > > Aizquibel Astarloazalea zen, eta bazuen honek, *Apologia*z kanpo, idatzirikako zenbait gramatika lanen berri, argitaratu ez zirenak, baina eskuratu ahal izan zituenak. Horregatik iduritu bide zitzaizkion guztiz zaharkituak Lardizabalek euskal gramatikaz eman azalpen asko. > > > **Lardizabalen gramatikaren helburua** > > > Lardizabalen gramatika, Larramendirena ez bezala, ez zen apologia lan bat, eta ez zen hartan kausitzen euskararen ederraz edo abantailez zerasan diskurtso laudoriozkorik. Guereca Aldundiko idazkariak berak aitzin solasean seinalatu zuen bi liburuen arteko aldea, Lardizabalena eskoletako egin izan zela azpimarratuz: > > <blockquote><i>Pero esta obra</i> [ Larramendirena ], <i>escrita por causa que revela su primer titulo de Impossible vencido, es mas bien una apología de la lengua vascongada, que una gramática dirijida ála enseñanza pública</i> (Guereca in Lardizabal 1856: II)</blockquote> > > Irakaskintzan erabiltzeko zela eta beraz helburu didaktikoak zituela erranik, ez dugu dena argitzen ordea. Alabaina, helburu apologetikoak bazterrean uzten badira, dikdatikan egonik, hiru helburu izan zitzakeen eskoletan zabaltzeko zen euskararen gramatika batek: > > - Euskarazko irakaskintza baten osagai eta oinarria izatea; > > - Gipuzkoako ikasleei nagusiki erdaraz egin irakaskintza batera hurbiltzeko bidea eskaintzea (euskararen aurkako dekekuak kenduz eta hura ere piska bat landuz); > > - Erdarazko irakaskintzako ikasgai berezia izatea, euskara hizkuntza hila balitz bezala. > > Ikus dezagun Lardizabalen gramatika zein betekizuni egokitzen zitzaion hobekienik. > > Lehen helburua, gaur egun euskara ofiziala den toki euskaldunetan ontzat ematen ohi dena (euskara erdararekin parekaturik), garai hartan ia ezin pentsatuzkoa zen praktikan. Suma daiteke gisa batez Larramendik amestua zuela eta, partez bederen, bere hiztegia ere amets hori edo horrelako zerbait gogoan izanki egina zuela. Badirudi Larramendiren lana miresten zuen Garatek ere Iparraldean amets bertsua egina zuela mendearen hastapenean Napoleon Enperadoreari Euskal Herrian Fenizia Berria eraikitzeko proiektua aurkeztu zuenean. J. Casenaveri esker azkenean osorik ikusten ahalko dugun eskuizkribu horren arabera, Garatek nahiko zuen Euskal Herri guziko lehen eta bigarren mailako ikastetxeetan euskara izan zedin irakasgai nagusia:<a name="ref1" href="#1">(1)</a> > > <blockquote><i>Il seroit difficile de dénombrer tous les avantages qu’on sera sur de recueillir en faisant d’une telle langue le principal enseignement de toutes les écoles primaires te de tous les Lycées des Départemens formés par la réunion de tous les cantons basques de la France et de l’Espagne. (...) Il ne sera pas très mal aisé, dès le premier instant, de trouver dans les sept cantons basques des hommes en état de bien traduire dans leur idiome les meilleurs traités d’hidrographie et de mécanique, les meilleurs élémens d’histoire naturelle et de chimie, tous les livres enfin qui deviendroient nécessaires à ces cantons destinés essentiellement à la culture des terres, au service de mer.</i> (Garat, <i>Les recherches sur le peuple primitif de l’Espagne, sur les révolutions de cette Péninsule, sur les Basques Espagnols et françois</i>, 1811)</blockquote> > > Dena den, orduan Foru Aldundiak herrialdeko eskoletako irakasleen moldatzeko egitasmo berriak izan bazituen ere (segur aski euskara ere kontuan harturik, M. Zalbidek adierazi digunaz), ez du iduri Garatek aipatu bezalako xederik, edo honen irudikorik, izan zutela Herrialdeko agintariek, eta horrelako testuinguru batean koka daitekeela Lardizabalen gramatika. > > Bigarren helburua ere, aurrekoa ez bezala egoera diglosiko ohikoari zerraiona, ez dut uste Lardizabalen gramatikari zegokiola, eskola liburu hori egiazki eskoletxeetan erabiltzekoa bazen behintzat. Helburu horrekin eginikako eskolako liburuak aitzineko mendean eginak izan ziren Iparraldean (hala nola lehenago aipatu ditugun Etcheberri Sarakoaren eta Harrieten gramatika ikasliburuak, euskaldun gazte elebakarrentzat, eta beraz euskaraz ere, eginak). Baina XIX. mendearen lehen partean ere egin ziren Gipuzkoan. Lehenbizikoa, hainbestetan ber-argitaratua izanen zena, Luis de Astirragaren *Diccionario manual bascongado y castellano y elementos de gramatica* izan zen. 1825ean argitara eman zen lehen aldiko, eta bi urteren buruan berriz argitaratu zen bertsio osoago batean. Maila apaletan erabiltzeko liburua zen, bukaeran otoitz beharrenak (bi hizkuntzetan) zekartzana. Halere, erdararen gramatika bi hizkuntzetan eskaintzen zuen, (euskarazko partean Larramendiren neologismoak beldur gabe erabiliz gramatikazko terminologiaren adierazteko). Beste bat Iturriagaren *Arte para aprender a hablar la lengua castellana* (1840) izan zen, aurrekoaren antzekoa. Gisa horretako eskolako liburuak Iparraldean ere egin ziren garai hartan, hala nola Lapurdin Hiriartek 1840an argitaratu zuen *Introduction à la langue française et à la langue basque*, eta Zuberoan Archuk (1852) publikatu zuen *Uskara eta franzes gramatika, uskhalerrietaco haurrentzat*. > > Liburu horiek euskara eta euskararen gramatika tresna didaktiko gisa baliatzen zituzten oroz lehen, egoera diglosiko arruntean eskolan erdarek zuten lehentasuna eta nagusigoa zalantzan jarri gabe. Euskararen indartzeko eginak ziren neurrian (eta ez da dudarik xede hori ere bazutela, hobekuntza pedagokikoaz gainera), etxeko eta herriko jendarteko hizkuntza gisa zuen estatutua atxikitzea eta segurenaz ere zerbait hobetzea, zuten helburu. > > Konparatzen delarik Lardizabalen gramatika beste hauekin, argi da arras beste zerbaiten aurrean gaudela. Lardizabalen gramatika Larramendirena bezala printzipioen arabera antolatua zen, adibide guti eskaintzen zuen eta ez batere solasaldi elebidunik. Nahitaez beste helburu batekin egina izan zen. > > Aipatu lehen bi zereginen betetzeko egina izan ez bazen gramatika, hirugarren betekizunari ote zegokion? Menturaz zenbaiti sinesgaitz irudituko zaio hemeretzigarren mendearen erdialde horretan, kasik unibertsalki euskalduna zen herrialdean, euskara hila balitz bezala eta monumentu hizkuntza gisa eskoletan irakasteko asmorik sortzea. Bizkitartean, badira hola pentsatzera garamatzaten arrazoiak. Lehenbizikorik, horrela ulertzen da zergatik dituen liburuak dauzkan ezaugarri oinarrizkoak. Lehenik zergatik euskararari berari hain toki guti eskaini zion eta zergatik Larramendiren *Arte* famatuaren antolamenduari hain hurbiletik jarraikitzen zitzaion, alta hau apologia lana izanik osoki. > > Bestalde, aitzin-solaseko erranek berek ere hala diote, zalantzari toki handirik utzi gabe. Euskara hiltzera dagoen hizkuntza izanki haren gramatika eskoletan erakustea paradoxikoa gerta baitzitekeen, garbiki azpimarratu zuen puntua Guereca aitzin solas egileak: > > <blockquote><i>Tal vez parecerá estraño que se haya esperado a una época en que la lengua vascongada está casi tocando su fin, para escribir una gramática con reglas para aprenderla</i> (Guereca in Lardizabal 1956: II)</blockquote> > > Baina paradoxa gainditu nahi zuen Guerecak, erranez epe laburrean desagertzera eta osoki ahantzia izatera kondenatua zen euskara monumentu eta oroit-irakasgai gisa bederen begiratu behar zutela gipuzkoarrek: > > <blockquote><i>Pero deseando la Provincia no dejar sepultar en el olvido á una lengua que ha formado y forma la base principal de la existencia social del pueblo vascongado, ha resuelto publicar la presente gramática, no como una obra perfecta del arte, cino como un monumento erijido á su memoria.</i> (Guereca, in Lardizabal 1956: II)</blockquote> > > Guereca hori funtzionario zen eta hari egokitu zitzaion Lardizabal hil ondoan honen gramatikaren hitzaurrearen idaztea. Ez dakigu zenbatetaraino haren erranek orduan herrialdearen administrazioko arduradunen artean entzun ahal zitezkeen solas batzuen oihartzuna dakarkiguten. Ez zen beldur hasteko probintziaren izenean mintzatzeko (*Pero deseando la Provincia ...*), osoki bere burutik ari zela adieraztera eman gabe, alderantziz baizik. Gainera aitzin solasak berak erakusten duen bezala, Guereca ez zen euskararen etsaia edo kontrakoa; hots, ez da haren solasetan euskararen arbuiagarri edo mespretxagarri egiteko nahikeriarik ikusi behar (argi dauka adibidez, monumentu bihurturik ere, mintzairak dituela euskaldunak populu gisa eratzen). Testu horrek badu bere garrantzia. Nik uste, euskararen desagertzea etorkizun hurbil batean iragarri duen lehenbiziko testua da euskalaritzan. Eta ustegabekoa da, zeren 19. mendearen erdialde hartan unibertsalki euskalduna den herrialde batez ari baitzen: ikus Madoz 1847 (*Se habla el vascuence en toda la prov. Es el lenguaje que en su niñez aprenden todos sus naturales, y el único que saben los que por su educación ó con el trato de gentes no han aprendido el castellano*, 113. or), eta Velasco (1879); azken honen arabera, 1867ko zentsuan zenbatu ziren biztanleetarik % 96 pasa euskaldunak ziren (*Habitantes: 176.297. Hablan vascuence: 170.000*). > > Aurreko garaietan zenbait lekukotasun baditugu (lehenbizikoak Lapurdin berean XVII. mendearen lehen partean, Etcheberri Ziburukoaren garaian) erakustera ematen digutenak Euskal Herrian berean euskarak etsaiak izan zituela eta aldebat desager zedin desiratzen zutenak ere izan zirela. Berdin horrelako asmoa aurkitzen da Dithurbide bezalako Iparraldeko zenbait iraultzazale batzuen baitan (Oyharçabal 1993), baina haietan gertakizuna inondik ere ez zen agertzen Guerecak ematen zion berehalakotasun eta larritasun kolore horrekin. Humboldtek berak ere aipatu zuenean, franko urrun ikusten zuen, XX. mendearen hastapeneko gertatzekoa (Mitxelena 1973). Badirudi Gipuzkoan euskararen kezka areagotzearekin agertu zela euskararen osoki itzaltzearen kezka. Alabaina, modu franko argian aurkitzen da jadanik, Iturriagaren 1830eko txostenean: > > <blockquote><i>Qué importa, digo, todo esto</i> [ apologisten goraipamenak ], <i>si cada día</i> [ euskara ] <i>camina con más celeridad hacia su perdición y se nos va a desaparecer totalemente?</i> (Iturriagak, 1830eko Batzar Nagusietan aurkeztu txostenean)</blockquote> > > Ikusten den bezala, Guerecak bere aitzin solas idatzi baino mende laurden bat lehenago jadanik, Iturriaga bezalako euskaltzaleen gogoan, hasia zen agertzen euskararen epe laburreko itzaltzearen kezka. Dudarik batere garaiari zegokion ideia zen hau, iturburua erromantizismoak eragin errepresentazioetan zukeena: iraganetik heldu ziren kultura moldeak gorestearekin batean iraganari betiko lotzen zituen, eta horrela, mekanikoki bezala, garaiaz kanpokoak egiten, Gipuzkoako hizkuntza egoeraren aurkezpen honetan ezin hobeki ikus daitekeen bezala. > > > **Hizkuntzen heriotza eta hizkuntzalaritza naturalista** > > > Euskara eta euskara bezalako hizkuntzen desagerpena inguruko teorizazioa, ordea, piska bat geroxeago eginen zen, bereziki hizkuntzalaritza naturalista deitua izan den eskolaren lanei esker. > > Eskola hori 1860 hamarkadaren bigarren partean sortu zen (Desmet 1996). Lehen eragileak Honoré Chavée (1815-1877) eta Abel Hovelacque (1843-1896) hizkuntzalariak izan ziren, nahiz August Schleicher (1821-1868) izan zen lehenago ikusmolde horren nolabaiteko aitzindaria eta eragilea. Hizkuntzalari hau garai hartako indoeuroperalari famatuenetarik bat izan zen, teoria oso bat eratu zuena hizkuntzen eboluzioari buruz. Neurri handi batean bat zetorren haren teoria, darwinismoak izaki bizidunen eboluzioaz sortu zuen teoriarekin (Darwin 1859, Schleicher 1863), zeren haren ikuspegiaren arabera hizkuntzak ere natura-izakiak baitziren, gaineratiko izaki bizidunak bezala garapen katea batean sartuak zirenak. Garapen desberdineko hizkuntzak eremu berean gertatuz gero hil-ala-biziko lehiaketa batean sartuak izanki, ahulenek desagertu behar zuten orduan nahitaez. Garapen mailak, hizkuntzen kasuan, geroztik tipologiako lanetako atxikia izan den partikamen hirukoitzaren arabera egiten zen: hizkuntza isolatzaileak > hizkuntza eranskariak > hizkuntza flexiodunak. > > Julien Vinsonek, osoki bat egin zuen haste-hastetik hizkuntzalaritza naturalistaren ikusmolde eta hatsarreekin (Gomez 2006). Frantzian garai batez franko indartu zen eskola horretako eragile garrantzizkoenetarik bat izan zen, teoria mailan berak bere baitarik deus ekarri ez bazuen ere. Eskola hark ateratzen zuen aldizkariak ere (*Revue de linguistique et de philologie comparée*) euskalaritzaren historian garrantzi zerbait izan zuen, eta luzaz Vinson izan zen haren zuzendaria, baita artikulu egile emankorrena (aldizkari horretan orotara 710 artikulu argitaratu baitziren, 154 artikulu egile izanik, jakitekoa da Vinsonek berak orotara 237 idatzi zituela, erran nahi baitu hiruretarik bat). Bada, zuzen-zuzenean euskarari aplikatu zizkion Vinsonek naturalisten teoriak (ikus Vinson 1874), haurretik ikasi omen zuen tamil hizkuntza dravidiarrarekin egin zuen bezala, ondorioz beste euskalari zenbaitekin haserratuz edo behintzat liskarrak eta kalapitak sortuz (Granja 1985, Gomez 2006). Izan ere, guztiz bat egiten zuen Vinsonek hizkuntza darwinismoarekin: > > <blockquote><i>Les organismes phoniques</i> [ ohart hizkuntzen deitzeko moldeari ] <i>sont des produits spontanés et inconscients des organes humains, soumis, en leur qualité d’êtres naturels</i> [ natura izakiak dira hizkuntzak, ez kultura izakiak ]<i>, à la grande loi de l’éternelle variabilité (...) Les êtres linguistiques sont soumis aussi à la loi terrible de la concurrence vitale qui a fait disparaître bien des langues inconnues.</i> (Vinson 1874)</blockquote> > > Euskara zela-eta, argi zen Vinsonentzat, hizkuntza kondenatua zela, eta horretan bat egiten zuen Guerecak hogei bat urte lehenago erranikakoarekin: <i>tout indique sa</i> [ euskararen ] <i>disparition complète dans un avenir plus proche qu’on ne le pense</i> (idem). > > Puntu batean, segurenaz ere, desberdintzen zen Vinsonen ikuspegia euskara laster desagertuko zela uste zuten beste euskalarienetik. Harentzat gauza ona eta poztekoa zen gauzak horrela gerta zitezen, zeren euskara hizkuntza eranskaria izanki bere garapenean bide erdi gelditu baitzen eta ondorioz, nahitaez, hizkuntza flexiodunak zituzten zibilizazioen ondoan zibilizazio primitibo eta osatu gabe baten ekarlea baitzen. Euskarak, hitz batez, euskaldunak modernotasunean sartzetik gibelatzen zituen eta zibilizazio-maila apal-apaleko aitzinekotasun batean atxikitzen: > > <blockquote><i>Nous croyons qu’il y a plus à se féliciter qu’à se plaindre de la mort d’un idiome dont l’âge nous reporte à une époque de civilisation très-inférieure.</i> (Vinson, idem)</blockquote> > > Ez zen gure gaia egun Lardizabalen gramatika aipatzerakoan, Vinsonen eta haren eskolako kideen ideien eztabaidatzea. Halere, liburu hartako aitzin solas doi bat harrigarri hura irakurririk, erakutsi nahi genuen Gipuzkoan mendearen erdialdean agertzen diren ideia batzuk, objektiboki orduko errealitate soziolinguistikaren arabera neurriz kanpo iruditzen zaizkigunak, nolabait mendeak sortu errepresentazio batzuei zegozkiela, eta laster antropologia berriak finkatuko zituen ikusmoldeen eraginarekin oinarri zientifiko bat ere emanen zitzaiela, ondorioz, oraindik ere indartzenago baizik ez baitziren. > > > <br> > **Oin-oharrak** > > - <a name="1" href="#ref1">(1)</a> Ez du iduri Garatek euskararen erabilera goragoko mailetan ikusten zuen. Oreka diglosiko berri bat zuen gogoan euskara eguneroko gizarte beharretarako erabilia izanik, eta beraz lehen eta bigarren mailetako irakaskintzan baliatua izanik. Haren arabera euskal gizarteak erdi mailako hezkuntza ez zuen inola ere gutiesten, alderantziz baizik: *L’ambition que fait naître la gloire des Sciences et des lettres, on le croira sans peine, est inconnue dans ces montagnes et dans leur vallées; mais plus qu’ailleurs, peut-être, on y méprise l’ignorance. Avant la révolution il étoit rare que dans les bourgs les plus indigens il n’y eut pas un régent qui enseignat à lire et à écrire à tous les enfants du bourg. Les pays basques étoient, comme la Phénicie, non pas le païs de la littérature, mais le païs des lettres, de l’alphabet et de l’écriture*. (Garat, idem). > > > <br> > **(BEÑAT OIHARTZABAL Euskaltzaindiaren lehendakariordea da)** > > > - Txosten hau Zaldibian irakurri zuen Beñat Oihartzabalek 2006-6-30ean, Zaldibiako Udalak eta Euskaltzaindiak Frantzisko Ignazio Lardizabali eskainitako omenaldiaren barruan. > > > <br> > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1152623896/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com