![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Asier Larrinaga Larrazabal / Hizkuntza / 2006-09-08 / 07:00
Albisteak ematen direnean, sarrien agertzen den erreferentzietako bat denbora da. Euskaraz hainbeste egitura eta hainbeste esapide daukagu denboraren berri emateko, baina erabiliaren erabiliaz, eta erdaren eraginez, egituretako asko nahasi, bihurritu edo okertu egin zaizkigu.
Horren guztiaren ondorioz, batetik, zalantzazko egiturak azaldu dira.
Tradizioa duten egiturak dira «egunokaz», «egunotan», «gure egunotan» eta «gaurko egunotan», baina «azken egunotan» eta «datozen egunotan» ez dira erabili oraintsu arte. Beharbada, «aurton» eta «asteon» esapideetan bezala, artikulu hurbila oraingo unea biltzen duten esapideetan baino ez genuke erabili behar.
Denbora-egituretan ez du esangura berezirik eransten. Baliabide enfatiko hutsa da. Hartara, «egunean zehar» edo «urtean zehar» esaten dugunean, berdin-berdin esan dezakegu «egun osoan» edo «urte osoan», inolako zertzeladarik galdu gabe.
Batzuetan, «astean zehar» formularekin asteko lanegunak bakarrik aipatu nahi izaten dira, asteburua kanpo utzita. Zehar-era jo barik, badugu zelan esan.
Irailean egonda, etortzeko den hila urria da. Aditzera eman nahi duguna oraingo hileko data bat bada, hil hitza erabil dezakegu.
Hilaren izena ere aipa daiteke, nahiz eta jakin irailean gaudela.
Laburragoa da egunari dagokion zenbakia esatea, soil-soilik.
Orain gauden denbora aipatzeko, «oraingo astean» eta «asteon» esan dezakegu; baita «aste honetan» ere, erakusle eta guzti.
Aurreko edo hurrengo egunak seinalatzeko, ostera, erakuslea zalantzazkoa da. «Igande honetan» esan beharrean, «igandean» esan dezakegu huts-hutsik. Aditzaren bidez adieraziko dugu joana ala etortzekoa den. Jakina, egitura esplizituagoak ere badaude: «joan den igandean», «datorren igandean», «hurrengo igandean»...
«Oraindik orain», «orain dela gutxi», «orain hurrengo», «oraintsu» eta «arestian» esangura berekoak dira. Beraz, «oraindik orain» ez da «oraindik» / «oraindino» aditzondoaren ordezkoa.
Bestetik, adierazpideetan aberastasuna galdu dugu, eta gailendu diren formak, askotan, ez dira aukerakoenak.
Euskara batuan «pasa den» egitura sua bezala zabaldu da. Oraingoz, Hiztegi Batuak ez du «pasa» partizipioa jaso, ez onesteko, ez gaitzesteko. Datu aipagarria izanda ere, aipagarriagoa da tradizio luzeagoa eta zabalagoa duela «joan den» esapideak. «Joan deneko» aldaera ere existitzen da. «Pasadan» ez da onargarria inola ere.
Epealdi batez ari garela, eta ez banan-banako hainbat urtez, «hogei urtean» ez doa pluralean, eta dagokion aditza ere ez.
«Hemendik astebetera» eta «astebete barru» esapideek ia guztiz bazterrarazi dute «gaur zortzi».
Esapide berak «orain (dela) astebete», «duela astebete» ere esan nahi du. Aditzak argitzen digu iraganaz ala etorkizunaz ari garen.
«Gaur hamabost» esapidea ere erabili izan da, bai «hemendik aste bira», bai «orain aste bi» adierazteko.
(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)
![]() | Inprimatu |
Raul Iglesias / 2006-09-08 / 09:23
Datorren irailaren 19an-ren parekoa izanen zen: heldu den irailaren 19an, hagitz erabilia Nafarroan.
Egoitz / 2006-09-08 / 13:01
"Aurreko" ere oso erabilia da; "aurreko astean, aurreko urtean", "joan zen astean" edo "joan zen urtean" adierazteko.
Zer iruditzen?