Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Lehengo eta oraingo denborak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Albisteak ematen direnean, sarrien agertzen den erreferentzietako bat denbora da. Euskaraz hainbeste egitura eta hainbeste esapide daukagu denboraren berri emateko, baina erabiliaren erabiliaz, eta erdaren eraginez, egituretako asko nahasi, bihurritu edo okertu egin zaizkigu. > **Zalantzazko egiturak** > > > Horren guztiaren ondorioz, batetik, zalantzazko egiturak azaldu dira. > > - **-OTAN** > > Tradizioa duten egiturak dira «egunokaz», «egunotan», «gure egunotan» eta «gaurko egunotan», baina «azken egunotan» eta «datozen egunotan» ez dira erabili oraintsu arte. > Beharbada, «aurton» eta «asteon» esapideetan bezala, artikulu hurbila oraingo unea biltzen duten esapideetan baino ez genuke erabili behar. > > - Imazek bilera egingo du Batasunarekin **datozen egunetan**. > > - **Azken egunetan**, Munduko Futbol Txapelketa dela eta, futbolak jan ditu beste kirol albiste guztiak. > > > - **ZEHAR** > > Denbora-egituretan ez du esangura berezirik eransten. Baliabide enfatiko hutsa da. Hartara, «egunean zehar» edo «urtean zehar» esaten dugunean, berdin-berdin esan dezakegu «egun osoan» edo «urte osoan», inolako zertzeladarik galdu gabe. > > Batzuetan, «astean zehar» formularekin asteko lanegunak bakarrik aipatu nahi izaten dira, asteburua kanpo utzita. *Zehar*-era jo barik, badugu zelan esan. > > - Euskarazko irratiei dagokienez, **aste barruan** 145.000 entzulerengana iristen da egunero EiTB. Larunbat eta igandeetan, berriz, 110.000 entzulerengana. > > > - **DATORREN IRAILAREN 19AN** > > Irailean egonda, etortzeko den hila urria da. Aditzera eman nahi duguna oraingo hileko data bat bada, hil hitza erabil dezakegu. > > - Bilboko metroaren bigarren linea **hilaren 19an** inauguratuko dute. > > Hilaren izena ere aipa daiteke, nahiz eta jakin irailean gaudela. > > - Saltoki txikietako langileek greba egingo dute **irailaren 28an**. > > Laburragoa da egunari dagokion zenbakia esatea, soil-soilik. > > - Epaileak **22an** emango du auziaren epaia. > > > - **HONETAN** > > Orain gauden denbora aipatzeko, «oraingo astean» eta «asteon» esan dezakegu; baita «aste honetan» ere, erakusle eta guzti. > > Aurreko edo hurrengo egunak seinalatzeko, ostera, erakuslea zalantzazkoa da. «Igande honetan» esan beharrean, «igandean» esan dezakegu huts-hutsik. Aditzaren bidez adieraziko dugu joana ala etortzekoa den. Jakina, egitura esplizituagoak ere badaude: «joan den igandean», «datorren igandean», «hurrengo igandean»... > > - **Igandean** egingo dute Frantzian presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia. > > - Europako atzerri ministroek **astelehenean** hasi dituzte elkarrizketak. > > > - **ORAINDIK ORAIN** > > «Oraindik orain», «orain dela gutxi», «orain hurrengo», «oraintsu» eta «arestian» esangura berekoak dira. Beraz, «oraindik orain» ez da «oraindik» / «oraindino» aditzondoaren ordezkoa. > > - Puntukako gidabaimena **oraindik orain** sartu da indarrean, eta dagoeneko gidari batzuek puntu guztiak galdu dituzte. > > > **Aberastasuna galdu** > > > Bestetik, adierazpideetan aberastasuna galdu dugu, eta gailendu diren formak, askotan, ez dira aukerakoenak. > > - **JOAN DEN** > > Euskara batuan «pasa den» egitura sua bezala zabaldu da. Oraingoz, Hiztegi Batuak ez du «pasa» partizipioa jaso, ez onesteko, ez gaitzesteko. Datu aipagarria izanda ere, aipagarriagoa da tradizio luzeagoa eta zabalagoa duela «joan den» esapideak. «Joan deneko» aldaera ere existitzen da. «Pasadan» ez da onargarria inola ere. > > - **Joan den asteko** lan istripuak gaitzesteko, manifestazioa deitu dute sindikatuek. > > - Natur jardunaldiek izaera tekniko nabarmena izan dute **joan diren bi urteetan**, herritarrek ondo ulertu nahi dutelako ingurugiro arazoen muina. > > - Baten bat harrituko da, nik ez baitut poemarik idatzi **joan deneko hogei urtean = joan den hogei urtean**. > > Epealdi batez ari garela, eta ez banan-banako hainbat urtez, «hogei urtean» ez doa pluralean, eta dagokion aditza ere ez. > > > - **GAUR ZORTZI** > > «Hemendik astebetera» eta «astebete barru» esapideek ia guztiz bazterrarazi dute «gaur zortzi». > > - Atzoko irabazleek **gaur zortzi** jokatuko dituzte finalerdiak Astelena pilotalekuan. > > Esapide berak «orain (dela) astebete», «duela astebete» ere esan nahi du. Aditzak argitzen digu iraganaz ala etorkizunaz ari garen. > > - **Gaur zortzi** abiatu zuten droga trafikoaren aurkako operazioa. > > «Gaur hamabost» esapidea ere erabili izan da, bai «hemendik aste bira», bai «orain aste bi» adierazteko. > > > > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1152197659/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com