Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Ikusmirak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen indarberritzeak kezkatu egiten gaitu. Hiztun kopuruak, hiztun hauen dentsitatea, euskaraz bizitzeko dituzten egiazko aukerak eta abar. > Hargatik, normalkuntzari buruz dihardugunean, hainbatetan, inbidiak jota edo, normalizaturik dauden hizkuntzek dituzten aukerak mintzagai izaten ditugu, antzekoak bagenitu beste kuku batek joko ligukeela esateaz batera, ametsen zein usteen munduan murgilduz. Hiztun-elkarte txikia gara, ordea. Hiztun kopuru mugatua duena. Gauzak horrela, ingelesa edo gaztelania bezalako hizkuntzek askotariko komunikazio-jarduerak asebetetzeko dituzten aukerak aztergai izan ordez, gure hizkuntzak belaunez belaun iraun ahal izateko, asebete beharko lituzkeenak bistan eduki beharko genituzke, ezinbestean. > > Gaztelaniaz ez dakit zenbat telebista-kate omen daude, irrati zein bestelako hedabideak are gehiago. Eta hori esatean, euskarazko kate kopurua antzeko parametroetara hurreratu beharko genukeela iradokitzen da, bidenabar. Alabaina, euskarazko telebista, periodiko, irrati edo dena delako gehiago egonagatik, berez ahula den hiztun-elkarte hori are sendoagoa eta osasuntsuagoa egonen da? Irakurle edota ikusle are gehiago izango ditu? Euskara gehiago erabiltzea lortuko ote da? Ezetz esango nuke nik. Diren irakurleak edota ikusleak dagokeen eskaintzan barreiatuko lirateke, gehien jota, eta hainbat egitasmo kolokan geratuko lirateke, gainera. Euskaraz dakiten askok, dela are erakargarriagoak direlako, ustez hobeak direlako edo dena delako arrazoiengatik gaztelerazko produktuak kontsumitzen dituzte; beste batzuek, ostera, askotariko eskaintza dute gogoko, hori baita erdal elebakarrekiko euskaldun elebidunek duten abantaila ia bakarra, gaztelerazko produktu andanaren eta euskarazko produktuen artean aukeratzeko modua eginez. > > Horregatik guztiagatik, gaztelerazko produktuetan euskarari sarbidea ematea lehentasunezkoa da nire ustez, batetik, euskaratik aparte bizi den erdal mundura hurreratzeko pausoa litzatekeelako hori, indarberritze ahaleginean urrats berri bat eginez, bestetik, euskaraz dakiten hiztunei, egun dituzten aukera are gehiago zabaltzeko pauso erabakigarria izango litzateke, besteak beste, euskararen erabileran egiatan lagunduz.<b> > > > > (ERRAMUN OSA IBARLOZA Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren Hizkuntza arduraduna da)</b> > > - Estreinakoz *Deia* egunkarian argitaratua, 2006-06-11an.<b> > > > Erramun Osak <i>erabili.com</i>-en argitaratutakoak</b> (ikusteko gainean sakatu) > > - "Ikastolen hizkuntz proiektua zehazteko oinarriak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1053993045 > > - "Haur eskoletan zein euskara?":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1076426817 > > - "Ahozkotasuna eremu ez-kurrikularrean":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1081651972 > > - "Ikastolen hizkuntz proiektua ahozkotasunaren helduleku":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1089791133 > > - "Euskara irabazpide":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1106573385 > > - "Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udal-ereduekin uztartzea":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1105614724 > > - "Batzuen aurpegia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1111427406 > > - "Ereinaldia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1115137631 > > - "Hizkuntza-ereduei Buruz Hausnarketa":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1142002732 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1150106795/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com