Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Gu ez gaude hau onartzeko prest
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzak ez du *Hitza* egunkarien lana eta ekarpena errekonozitzen. Ondorio horixe atera dezakegu «euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko» diru laguntza deialdia kontuan hartzen badugu. Eta gu ez gaude hori onartzeko prest. > Euskarazko prentsa osatzen duten gainontzeko kideekiko errespetutik, baina inolako zalantzarik gabe, zera esan dezakegu: *Hitzena* da azken urteetan euskarazko prentsari ekarpen handienetakoa egin dion proiektua. Gaur egun tokiko egunkarien arloan, zazpi *Hitza* argitaratzen dira (Hernanin *Kronika* ere bai), eta *Hitza* guztien artean 50.000 ale inguru banatzen ditugu egunero; 100.000 lagunetik gora jarri ditugu egunero euskaraz irakurtzen. > > Baina Eusko Jaurlaritzak ez du ekarpen hori errekonozitzen, ez behintzat diru laguntza deialdi honetan. Urtetik urtera gero eta diru gutxiago jasotzen dute Hitzek, *Hitza* gehiago sortu diren arren, Jaurlaritzak ez duelako partida hori ezta urrutitik ere neurri berean handitzen. Eta hori erabaki kontzientea da, pentsatutakoa eta hausnartutakoa. Bestela, nekez uler daiteke Jaurlaritzak deialdi honetan egin duena: «Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko» deialdia izanagatik, iaztik hona jaso den ia igoera guztia (507.650 euro) «nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskara hutseko gehigarriak» laguntzeko erabiliko du Jaurlaritzak (*Hitza* guztientzat eta *Kronika*-rentzat 322.200 euro bideratu ditu). Alegia, gaztelerazko egunkariek Hitza denek baino gehiago jasoko dute. > > Iaz Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak esan zuen ez duela *Hitzen* lana ezbaian jartzen. Baina deialdi honek ezbaian jartzen du *Hitzen* lana, ezbaian jartzen du tokiko egunerokoen ugaltzea eta hazkundea. Eta horrela, nekez garatu, sendotu eta normalizatu daitezke euskarazko hedabideak.<b> > > > <br> > (GARI BERASALUZE, <i>Urola Kostako Hitza</i>ko zuzendaria; AITZIBER IARTZA, <i>Irutxulo Hitza</i>ko zuzendaria; LEIRE MONTES, <i>Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza</i>ko zuzendaria; AIMAR MAIZ, <i>Goierriko Hitza</i>ko zuzendaria; IBAN IZA, <i>Oarsoaldeko Hitza</i>ko zuzendaria; MARIBI UGARTEBURU <i>Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza</i>ko zuzendaria eta OIHANA CABELLO <i>Busturialdeko Hitza</i>ko zuzendaria.)</b> > > - Estreinakoz *Hitza* berripaperetan argitaratua, 2006-05-31n. > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1149080976/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com