Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Bizidunak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskararen tradizio idatzian hainbat bider aurki daitezke izen bizigabeak bizidunen erara deklinatuta. Bazterreko fenomenotzat jo daiteke, baina sasoi batean albistegietako testuetan asko zabaldu zen, estilo zainduaren ezaugarria izango balitz bezala. > Manu Arrasatek Euskarazko albistegietarako esku-liburua-n (1992) oso garbiro detektatu zuen arazoa: «gizartearengan konfidantza izan», «taldearengandik hurbil», «kulturarenganako joera»... Berriki, **erabili.com**-en aztertu dituzte arazoaren zenbait adar "Ibon Sarasolak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1140811127 eta "Saroi Jauregik eta Alfontso Mujikak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1142268576. > > Izen bizidunak pertsonak eta animaliak aipatzeko erabiltzen ditugun izenak dira («gozogilea», «astoa»...). Izen bizidunak <i>-gan</i> atzizkiaren bidez edo <i>-ren baitan</i> postposizioaren bidez deklinatzen dira leku-denborazko kasuetan. Nolanahi ere, ohar hauek hartu behar dira aintzat. > > > - Superlatiboan ez da bizidunen moldea erabiltzen. > > - Athleticeko jokalaririk / jokalarietan onena Kuko Ziganda da. > > > - Biziduna “leku”-tzat hartzen denean, deklinabide arrunta erabiltzen da: > > - Behia zezenera eraman. > > - Helmugara heltzeko zegoela, zalditik erori zen jockeya. > > - Agur, bihar segituko dugu hizketan, mediku(ta)ra noa eta. > > > - Medikuntzaren, soziologiaren edo beste zientzia baten ikuspegia hartzen denean, ez da bizidunen moldea erabiltzen: > > - Mongolian ere izan dira hegazti-gripearen agerraldiak. Gehienak gizakietara igarotzen den motakoak dira. > > > - «Elkar» bizidunen antzera deklinatzen da beti. > > - Banan itzazu liburu horiek elkarrengandik. > > > Bizidunen moldea erabiltzeko murriztapenak hainbeste izanda ere, albiste-testuetan arrakasta handia izan du. Batzuetan, hitz garrantzitsuak hanpatu edo nabarmendu nahi izateagatik jotzen da horrelako moldera. Jokabide hau baztertu egin beharko genuke. > > - **EZ** > > - Herrizaingo sailburuak baikor ikusten du Alderdien Legearengandik aldenduta PSOEk hartu duen jarrera. > > - **BAI** > > - Herrizaingo sailburuak baikor ikusten du Alderdien Legetik aldenduta PSOEk hartu duen jarrera. > > > Izen jakin batzuen atzean, hiztunek pertsonak daudela igartzen bide dute, Manu Arrasatek iradoki bezala. Berriro ere, jokabide hau baztertu egin beharko genuke. > > - **EZ** > > - Getafe Atheticengandik hiru puntura jarri da azken partidan. > > - **BAI** > > - Getafe Atheticetik hiru puntura jarri da azken partidan. > > > - **EZ** > > - Garraioetako grebak eragin oso handia izan du eskolengan. > > > - **BAI** > > - Garraioetako grebak eragin oso handia izan du eskoletan. > > > Amaitzeko, ohar bat. Azkenaldian klixe bihurtu zaigu «-rengan eragina izan». Berezkoagoak dira beste batzuk: «grebak eskola-ume guztiei eragin die», «grebak eskola-ume guztiak ukitu ditu». > > > > > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1149000414/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com