|
Kontu jakingarria plazaratu du Asierrek. Berak esan duen bezala, aspalditik detektatua eta ohartarazia izanagatik, hor dabil akatsa oraindik. Nonbait, jaso edo dotore irizten diote batzuek bizigabea biziduntzat deklinatzeari.
Asierrek aipatu duen puntu batean badut eragozpen bat, dena den. Hona hemen:
«"Elkar" bizidunen antzera deklinatzen da beti: Banan itzazu liburu horiek elkarrengandik.»
Oso uste zabaldua da "elkar" beti bizidunen antzera deklinatzen dena. Niri ere halaxe erakutsi zidaten aspaldi, eta, nire inguruan ere, ohartua naiz zabal dabilela uste hori. Baina ustea baino ez da (hori da, behintzat, nire ustea), "elkar" izenordeak bizigabeen deklinabidea ere har baitezake –"elkarretatik", "elkarretara"...–; hau da, ez du nahitaez bizidunen deklinabidea behar.
Eta ez bakarrik Iparraldean. Hona hemen Hegoaldeko adibide batzuk (lehenengoa "etxekoa" da, Pello Salaburuk berak erabili.com atarian argitaratua):
... dizkigu plazaratzen uzten, publikoki eta agerian bederen, beste mota hauetako galderak, eta ez gara elkarretara biltzen erantzun egokiak aurkitu nahian. ...
eta gaurko era herrikoia elkarretatik asko urrundu baitira. Kasu bietan deituren ... Gaur egun auzoko etxe guztiek izen bera daramate, elkarretatik ...
www.euskara.euskadi.net
Hala ere, azken urteotan, ikuspegi ezberdin horiek elkarretara hurbiltzeko joera erakusten dute, gero eta korapilatsuagoa den eta erakunde asko barne ...
www1.euskadi.net -
aurkakoa den joera ezartzea, elkarretatik urruntzekoa, alegia, komenigarri deritzon ... elkarretatik bereiz ditzagun. Ikus 27. atala. ...
www.klasikoak.com
iritziak aldatu eta elkarretara hurbiltzen dira pertsonak aldatzen direlako, eta, pertsonengan. aldaketarik gertatzen ez bada, elkarrizketarako gertutasuna ...
www.bizkaia.net
Esan ohi denez, "ur ttipiek elkarretara bilduz egiten dute ur handia". Energiazko ur ttipiak onuragarriak dira. Baina, aski al ditugu? ...
www.sc.ehu.es
euskal Diputazioak elkarretara hurbildu eta elkarren artean lan egitearen aldekoa. Lau probintzien batasuna aldarrikatzen zuen Laurac-Bat goiburua ...
www.ehu.es
Tarifan ezarritako mailak elkarretatik apartekoak dira; beraz, zerga oinarriaren zati. bakoitza dagokion mailarako ezarritako tasaren pean zergapetuko da. ...
www.euskadi.net
eskalan elkarretatik distantzia berera agertzen diren maila guztiak. Horren arrazoia da gero eta jarduera,. trebetasun eta hizkuntz elementu gehiago sartzen ...
www.habe.euskadi.net
Gainerakoan, guztiz ados nago Asierrekin.
(ALFONTSO MUJIKA ETXEBERRIA Testu-zuzentzaile, hiztegigile eta itzultzailea, Elhuyar Fundazioan)
|