Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Gorpu hilak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Igandean, aski egoki idazten duen kazetari baten artikulu batean hau irakurri nuen: "Hilaren 13an hartz baten gorpu hila aurkitu zuten mendian paseoan ari ziren hiru lagunek". Euskaraz *gorpuak* dira aurkitzen, ez *gorpu hilak*, hilik ez badaude ez baitira gorpuak. > Bizia galdu duen gorputza izendatzeko tradizio hoberena duen hitza *hilotz* da: *Orotariko Euskal Hiztegia*n ikusten ahal denez Detxeparez gero maiz erabili izan dira <i>hilotz(a) erori, hilotz(a) egon, hilotz(a) gelditu</i> bezalako esapideak; orobat erabili izan da izenondo gisa, *korde gabe erori zen bere alaba hilotzaren gainera* gisakoetan, eta orobat, Ipar nahiz Hegoaldean, izen gisa, *hilotza zerraldoan estalirik dakarte* bezalakoetan. > > Euskara batuan, berriz, bizkaierazko tradiziokoa zen *gorpu* hedatu zen. Uste dut espainolezko *cuerpo*-ren itzala erabakigarria izan zela *gorpu*-k, hilotz-en kaltean, izan zuen arrakastan. Zergatikoak gorabehera, kontua da gorpu erabat nagusi agertzen dela euskara batuan: <i><b><a href="http://www.erabili.com/lantresnak/aztergailuak/prosa">Ereduzko Prosa Gaur</a></b></i> aplikazioko 154 liburutan eta 370 artikulutan agertzen da. Dena dela ez du *gorpu*-k *hilotz* euskara batutik ezabatu: 93 liburutan eta 86 artikulutan agertzen da *hilotz* aplikazio berean. Eta ez dira gutxi bi hitzak erabiltzen dituzten idazleak. > > > *Gorpu hil* esapidea behin bakarrik agertzen da tradizioan, Aņibarroren > adibide batean. Eta ez dut uste euskara batuan inondik ere egokia denik, > gorpua berez baita hila, Aņibarroren adibidea gorabehera. *Gorpu hil* esapidea > onartzekotan *gorpu gorputz*-en sinonimotzat onartu beharko genuke, > tradizioaren joera erabat gaiztotuz. > > > > *Gorpu* hedatu zen garaian, askotan entzun genuen *gorputz* ezin zela *hilotz*en -eta *gorpu*ren- sinonimo gisa erabili. Eta arrazoia zuten hori ziotenek, baina erdizka, erabat normalak baitira tradizioan *apeza etorri orduko gorputz zen* bezalako esapideak. > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1148301153/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com