Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Idazle frantziarrak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Artikulu sail honetan guztian ez dut inoiz erabili *Euskara batuaren ajeak* liburuan ukitu nuen gairik. Salbuespen bat egin nahi dut, *idazle frantziarrak* bezalako joskerak direla-eta Gotzon Garatek *Argia*n idatziriko artikulu bati buruz Eibar aldeko forum batean irakurri ditudanak bultzaturik. > Gure literatura tradizioa ezagutzen dutenek badakite *frantziar idazleak* joskera euskalki guztietan alde handiz nagusitzen zaiola *idazle frantziarrak* joskerari. Baina, nahiz ezaguna izan, nagusitasun hori ez zegoen inongo ikerketa zehatzetan finkatua. Gaur egun, ordea, Xabier Alberdik "-tar atzizkia: tradizioa eta erabilera berriak" <i>Espezialitate-Hizkerak eta Terminologia: Jardunaldia</i> (Bilbo, 2003) liburuan argitaraturiko artikulu jakingarrian, kopuru zehatzetan jarri du joskeron arteko aldea: %83,2 <i>frantziar idazleak</i> bezalakoentzat, %16,8 <i>idazle frantziarrak</i> bezalakoentzat. Beste kontu bat da <i>-tar</i> persona izen bati dagokionean: Alberdik adierazten duenez askoz ugariagoak dira tradizioan <i>Pernando Amezketarra</i> modukoak (121 agerraldi) <i>Amezketar Pernando</i> modukoak baino (23 agerraldi). > > Beti izan dira nagusi euskaraz, ahoz nahiz idatziz, *frantziar idazleak* motakoak. Eta gaur egun ere hori da nagusi, G. Garatek erakutsi duenez, beti hitz egin den bezala hitz egiten dutenen artean. Eta erabat nagusi izaten jarraitzen du Iparraldean, bai <i>–tar</i> bidez eraturiko jentilizioetan, eta bai bestela eratutako herritar izen guztietan. Hori ikusi nahi duenak aski du <i>frantses, aleman</i> edo <i>amerikano</i> hitzei begiratzea "Ereduzko Prosa Gaur":http://www.erabili.com/lantresnak/aztergailuak/prosa aplikazioan eta Astekari euskaldunak atalean eta Iparraldeko idazleenetan klik egitea, Bush amerikano presidentak, frantses gobernuaren, aleman lehen ministroak bezelakoak, edo espainiar konstituzioaren eguna, Chevarnadze georgiar lehendakariaren alaba bezalakoak ehundaka irakurtzeko. > > Baina etorri dira gero –Hegoaldean, noski– tradizioa eta erabilera erreala baino nahiago dituztenak beren teoria edo apeta pertsonalak, eta etorri dira kontsignak eta segizioak eta segiziokoak, eta hasi dira hedatzen <i>idazle frantziarrak</i> bezalakoak. Eta, okerrago dena, arrakasta nabarmena izan dute berrikeria horiek euskara batu berri honetan, batez ere bigarren mailako idazleen artean (aipatu beharrik ba al dago Koldo Mitxelenak, esaterako, beti <i>frantziar idazleak</i> joskera erabili zuela?). > > Eta orain, norbaitek azaltzen badu <i>idazle frantziarrak</i> bezalakoak direla betidaniko joskerak, hor hasten dira forumetan bazter-nahasletzat eta berrikeria-proposatzailetzat salatuz, hain zuzen, betiko erabilera azaltzen eta defendatzen ari dena. > > Uste dut ordua dela kontuak bere onera ekartzeko: <i>frantziar idazleak</i> idazten duenak beti idatzi denari eusten dio eta Iparraldearekiko betidaniko batasuna atxikitzen du; <i>idazle frantziarrak</i> idazten dutenak, berriz, –eta esan behar dut harrigarria gertatzen zaidala puntu honetan BERRIAren jokabidea– ez dakit zertan ari diren. > > Ez da zuzena Euskaltzaindiak biak onartzen dituela esatea. Euskaltzaindiaren Euskal Gramatikako baieztapenek ez dute inondik ere gomendio indarrik: azalean bertan ikus daitekeenez, lehen urratsak baino ez dira. Eta gramatikako azken liburukiak oso seguruak badira ere ezin da beste horrenbeste esan lehen liburukiez. Bestalde, beti erakutsi izan du Euskaltzaindiak azken urteotan <i>frantziar idazleak</i> joskera motaren aldeko joera: azkenengo aldiz duela oso gutxi, <i>Europar Batasuna</i> –eta ez <i>Batasun Europarra</i>– "araua eman":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1144068416 duenean. > > Eta hori da guztia. Hortik aurrera, bakoitzak nahi duena egin dezake eta nahi duena egingo du, jakina. Baina ez erabilera onaren edo Euskaltzaindiaren izenean. > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1147703961/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com