Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Komatxo artean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Lehengo egunean, euskal elkarte baten agerkarian "komatxo artean" esapidea ikusi nuen. Ez zen lehen aldia, jakina. Baina beti harritu nau zer dela eta esaten zaien "komatxo" komen tamaina ber-bereko diren zer horiei. Kontua areago aldrebesten da ikustean orobat "komatxo" erabiltzen dutela batzuek angelu moduko bikoitzak izendatzeko. > Frantsesez ez dago horrelakorik, bi ikur mota horiei *guillemets* esaten zaie. Ezta ingelesez ere: ingelesez *quotations marks* dira. > > Iparraldekoen artean, Hegoaldeko oraingo hainbatek baino errespetu handiagoz erabiltzen baitute jeneralean hizkuntza, ez dut inoiz *gillemetak* edo antzekorik ikusi. Ezta hiztegietan ere: horietan *kako, mako* agertzen da batez ere. Hegoaldekoetan P. Mujikarenak *kakotx* ematen du. > > Argi dago, alde batetik, bai *kako*-k eta bai *mako*-k adiera aski finkatuak dituztela, eta bestetik adiera horien izaeragatik beragatik nekez egokitu litzaikeela "komatxo"en adiera berria; *kakotx* askozaz ere gutxiago erabiltzen da, baina lausoegia da, agian, adiera hori hartzeko. > > Eta erdal hitz bat klonatzekotan, nik ingelesezkoa klonatuko nuke dudarik gabe, eta *aipu markak* proposatuko: *aipu markak* ez da *gillemetak* bezala bitxia gertatzen, eta ez da aldrebesa eta arbitrarioa *komatxoen* gisa. Gainera, ongi egokitzen da *harridura marka, galdera marka* sailean. Eta aipu markak bereizteko, bakunak markatuko nituzke, ingelesaren bidetik orain ere, *aipu marka bakunak* erabiliaz ikur banakoak direnak adierazteko, eta *aipu markak* baliatuz, besterik gabe, bina ikurrekoak izendatzeko. > > Bide batez, iruzkin bat egin nahi nuke *kiroltasunez* artikulua dela-eta Antton Elosegik <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1144665312">idatzi zuena</a>ri buruz. Ez dut lehenago idazterik izan, gaixoaldi bat dela medio, eta, beldur naiz dagokion lekuan erantzuten badiot Anttonek berak ere ez duela irakurriko. > > Esan dezadan lehenik Elosegirena dela, hain zuzen, artikulu bat idazten dudanean eragin nahi dudan erantzun mota. Kontu pare bat, dena dela: > > - a) Iruditzen zait legelari lanbideak lausotu diola Elosegiri bista *gizalege*-ko <i>-lege</i>-ri buruz diharduenean. Bi hitzetan esateko, uste dut hurbilago dagoela *gizalege*-ko <i>-lege</i> hori <i>afari-lege</i>-ko *lege*-tik, berak aipatzen dituen *lege* guztietatik baino. > > - b) *Lurraldetasun* hitzak, *Euskal Herria lurraldea da* –lurralde bereizia, esan beharrik ez dago– esapidea du, nire ustez, azpian. Hortaz, *xake jokoaren kiroltasunaz eztabaidatu zuten* esaldiko *kiroltasun*-aren kidea da, ez *kiroltasunez jokatu zuten* eta kidekoena. > > Eta delako artikulua idatzi aurretik pare bat euskaldun petori –aipu marken artean– galdetu nien *kiroltasun* hitzaz; biei itxuragabea iruditzen zaie *kiroltasunez jokatu zuten* bezalako esaldietan. > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1147095205/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com