Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Kiroltasunez
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gauza jakina da inguruko hizkuntzetako kirol kazetariek, oro har, aski bereziak izateko fama dutela, oso bere kasako ustea dutela hizkuntzaren adierazkortasunaz, eta, zer esanik ez, hizkuntzari zor zaion errespetuaz. Dena dela ez dut gaztelaniazko edo frantsesezko kirol kazetarien artean *deportedad* edo *sportité*-ren gisako ezer ikusi. > Lausoa da <i>–tasun</i> atzizkiaren txertatze eremua; berez izenondoei dagokie, eta izenondoen bidetik, predikatuei: oinarritzat galdekatzaile bat duen *nortasun*, esaterako, *nor izan* joskerak ahalbidetzen du; eta *gizon jokatu da* joskera garbiak egiten du *gizontasun* aitzakiarik gabeko hitza. > > Baina izen soil-soilek, predikatutik ezertxo ere ez dutenek, ez dute erremediorik: *mahaitasuna*, adibidez, *hori oso mahaia da* esaldia bezain euskara gaiztoa da. Hobeki esan, *mahaitasuna*, Txillardegik egoki eratu zuen *gorpuztasun* bezala, beste zerbaiti dagokio: *alaitasuna*, adibidez, "alaia denaren nolakotasuna" definitzen dugu; baina *gorpuztasuna* "gorputz izateko tasuna" da. > > Alde horretatik, *mahaitasuna*, zerbait izatekotan, "mahai izateko tasuna" da, kontzeptu ia filosofikoa ikusten denez. Ildo beretik *kiroltasuna*, zerbait izatekotan, zerbaitek kirol izateko duen tasuna-edo izango litzateke, *xake jokoaren kiroltasunaz eztabaidatu dute* bezalako esaldietan. > > Baina besterik da *kiroltasunez jokatu dute* esaldiko *kiroltasuna*; berez, *oso kirol jokatu dute* bezain aldrebesa da, erabilera gorabehera. Izan ere, gezurrak, asko errepikatuagatik egia bihurtzen ez diren bezala, hitz aldrebesa beti gertatuko da aldrebesa, beti gertatuko da arrotza hiztun petoaren belarrian, erabilera gorabehera. > > Begien bistako gauza da <i>deportividad/sportivité</i>-ren euskal ordain bat behar dugula. Baina hori ezin da izan <i>deportedad/sportité</i>-ren klonikoa forman, hauek bezain itxuragabea baita. > > Gainera, *kiroltasun* horrek badu ordezkoa, aski egokia nik uste. Ez da nik asmatua: *Berria*n inoiz edo behin irakurri dut, esaterako *euren ezintasuna kirol legez onartu beharrean* esaldian. > > **Kirol-legea**, ordain txukuna eta aski egokia, *gizalege* eta Euskaltzaindiak onartu berri duen *adei lege*-ren bidetik sortua. Bizi joria opa diot, edozein gauzarekin konformatzen ez diren kazetari eta idazleen eskutik, euskararen onerako . > > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1144665312/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com