Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Soilik behin
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hori irakurri nuen orain dela aste batzuk *Berria*n: Kosovon "soilik behin" egin direla boz demokratikoak zioen izenburu batean. Irakurri ahala halako zimiko bat egin zidan belarriak. > Oso hitz bihurria da *soilik*: nik bederen zalantza asko izaten ditut beti, esaldian non kokatu jakin ezinik. Gauza bera gertatzen zait bere kide *bakarrik*-ekin. Badaude, egon, *soilik*-en erabilerari buruzko arauak, baina, nik ikusi ditudanak bederen, aski badaezpadakoak iruditzen zaizkit. Adibidez *soilik* aditzaren aurrean jarri behar dela dioena, beti betetzen ez dena: esaterako, duela gutxi irakurri nuen <i>bero espezifikoa tenperaturaren funtzio soilik da</i> esaldia ez zait inondik ere onargarria iruditzen. Delako erregelak, gainera, huts egiten du esaldian aditzik ez dagoenean, jakina. > > Nik, egia esan, gero eta gehiago erabiltzen dudana "ihesbide" bat da, beti ez baina asko-askotan aterabide oso erosoa opa duena: *soilik*-en ordez, *baizik* *ez* edo *baino ez* erabiltzen dut. Aterabide hau arrunt erabilia da euskara batuan baina antza denez hainbat idazlek ez dute ezagutzen. > > Horrela, nire ustez bederen aski egoki konpontzen dira *baizik ez*-ekin esaldi mota hauek: <i>bost galdera baizik ez zituen zuzen erantzun; hamar lagun baizik ez ziren bertaratu; aurpegiz baizik ez dut ezagutzen; bere maila berekoekin baizik ez du hitz egiten; sutearen ondoren errautsak baizik ez dira gelditzen; hau baizik ez dakit:...; urtebete baizik ez zuen egin han; helduentzat baizik ez.</i> Eta *baino ez*-ekin, agian dotoreago: <i>langileena baino ez den eskubidea; huts bat baino ez du; estatuarentzat zama baino ez diren zaharrak; arazo formalez baino ez da arduratzen; mesede baino ez dit egin; hasieran baino ez</i>. > > Eman bitza irakurleak esaldi hauek *soilik* edo *bakarrik*-en bidez; seguru nago alde ederra dagoela konturatuko dela. Orobat Kosovorekikoa <i>behin baizik/baino ez dira egin Kosovon boz demokratikoak</i>, edo goian aipaturiko esaldia <i>bero espezifikoa tenperaturaren funtzio baizik/baino ez da</i> esaldien bidez emanda. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1144160106/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com