Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Segurtasun tartea zaindu
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gure autobideetako paneletan ikusten den esapidea da "Segurtasun tartea zaindu" hori. Esango nuke *mantendu* saihesteko ezarri dela hor *zaindu*. > Ez dago esan beharrik panel horretan ez dela *zaindu* bere lehen adieran erabiltzen, ezta bigarrenean ere. Nolanahi ere, Orotariko Euskal Hiztegian ikus daitekeenez, tradizio zabala eta segurua du *zaindu*k "mantendu" adieran, eta ez diot nik ezer aitzakiatuko erabilera horri; bihurriegia panel baterako agian, besterik ez. > > *Mantendu*-ri dagokionez, nahiz Hegoaldekoa baino ez den, tradizio sendoa du; baina tradizio sendo hori abereak, familia eta kidekoak mantentzeari dagokio batez ere; badu hitzak bigarren adiera bat, "eduki, iraunarazi"-ren ingurukoa, ez hain tradizio onekoa baina ezta baztertzekoa ere. Hortik bestalde baditu *mantendu*-k erabilera klonikoak, <i>akusatuak garondotik heldu zion biktimari hizketaldi labur bat mantendu ostean</i> esaldikoa adibidez, niretzat ezin onartuzkoak direnak. > > Dena dela, aski da euskal hiztegi elebidunetan gaztelaniazko "mantener" sarrera aztertzea, ikusteko dagokigun adieran *mantendu* ez dela ongi hartua: Elhuyar Hiztegiak, adibidez *mantener*-en 3. adieran <i>eutsi, atxiki, iraunarazi</i> baino ez ditu ematen. Ordain hauen artean *eutsi*-k eta *iraunarazi*-k ez dute gaztelaniazko *mantener*-en alor hori erabat betetzen: adibidez, nekez onartuko genuke lehen aipaturiko panelean "Segurtasun tarteari eutsi", eta are nekezago "Segurtasun tartea iraunarazi". > > Elhuyarrek aipatzen duen *atxiki*-k, berriz, abantaila daramakie gainerako horiei *mantener*-en adiera honen ordain gisa. Berez sortaldeko tradizioko hitza da *atxiki*, baina Euskara Batuak hasieratik bertatik bereganatu zuen "itsatsi, erantsi, heldu" adieran, *zaio* aditz gisa. > > Nolanahi ere, *atxiki*-k badu beste adiera bat, *du* aditza dena, gaur egun Iparraldean *atxiki*-ren adiera nagusia dena. Adiera hori ere jasotzen du *Hiztegi Batua*k, euskalki markarik gabe gainera. Bestalde, *atxiki* hau aipatzen ari garen "mantener"-en ia erabateko kidea da: <i>hitza atxiki, zerbait gorderik atxiki, bihotza garbi atxiki, atxiki behar diren ohiturak, atxiki dezagun oso gure euskalduntasuna...</i> > > Uste dut *atxiki*-ren bigarren adiera hau aukera ona dela *mantendu* aditza abereak eta familia mantentzeko baino gogoko ez dutenentzat. Baina uste dut orobat egokia dela "Segurtasun tartea mantendu" bezalakoak onartu arren, beren hiztegi baliabideak aberastu nahi dituztenentzat, "Segurtasun tartea atxiki" eta kidekoak erabiliz, maila jasoan bederen. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1144158543/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com