Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Espainolezko lo neutroaren itzal luzea
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskaraz ez dago generorik, hori esaten diegu euskara ikasleei. Hortaz, *estúpido* eta *estúpida*, esaterako, berdin dira euskaraz, ergela da bien kidea. Tamalez, nahiz eta hori azaltzen ez zaien, gaztelaniaz bada beste genero bat, neutroa. Eta hor dago koska, hain zuzen. > Lehengo egunean gure egunkarian, letra handiko izenburu batean hau irakurri nuen: <i>Egun arriskuan egon ez arren, etorkizunean izango diren ugaztunen bizilekuen mapa eratu dute</i>. Aitortu behar dut ez nuela esaldia lehen irakurraldian ulertu, ez baitzitzaizkidan kontuak ateratzen: esaldiaren bigarren zatian begien bistako gauza bat esaten zitzaidan, etorkizunean ugaztunak izango direla, alegia, eta horien mapa egingo zela; eta ezin nuen hori lotu perpausaren lehen zatian esaten zenarekin. Hortaz, askotan bezala, gaztelaniara hitzez hitz itzuli nuen esaldia, eta, askotan bezala, orduan argitu zitzaizkidan kontuak. Izan ere, euskal esaldiaren azpian, hots, hori idatzi zuenaren buruan, <i>que lo estarán en el futuro</i> bat dago. Eta jakina, euskaraz generorik, eta hortaz, <i>lo</i>-rik ez dagoenez gero, <i>que lo estarán en el futuro</i>-ren euskal kidea <i>etorkizunean izango diren</i> da. > > Iaz, artikulu sorta honetako ale batean, adjektibo eta antzekoekin doan <i>lo</i>-ri buruz aritu nintzen. Baina, ikusten denez, <i>lo</i> horren itzala luzeagoa da. Badut lagun bat <i>ya siento</i>! esaten didana txantxetan, <i>sentitzen dut</i>-en erdal klonikoa. Izan ere, <i>lo he visto</i>-ren euskal ordaina <i>ikusi dut</i> da, mundu guztiak dakienez. Baina ez da hortik segitzen erdarazko <i>lo</i> izenordainak ez duela inoiz arrastorik uzten euskal ordainean; aitzitik, erdal esaldia dexente bihurritu behar da batzuetan <i>lo</i> hori dela eta. Lehen aipaturiko esaldian, adibidez, ordain hauek bururatzen zaizkit (eta ez dut dudarik egiten ordain egokiagoak izango direla): > > <blockquote><i>gaur egun ez baina etorkizunean arriskuan izango diren ugaztunen bizilekuen mapa eratu dute</i></blockquote> > > edo > > <blockquote><i>nahiz gaur egun ez, etorkizunean arriskuan izango diren ugaztunen bizilekuen mapa eratu dute.</i></blockquote> > > Kontuan izan beharko lukete gorabehera hau euskara irakasleek eta buruan erdara gidari duten idazleek. > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1144073942/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com