Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Espainolezko lo neutroaren itzal luzea

Espainolezko lo neutroaren itzal luzea

2006-04-05 / 07:00 / Ibon Sarasola   HIZKUNTZA

Euskaraz ez dago generorik, hori esaten diegu euskara ikasleei. Hortaz, estúpido eta estúpida, esaterako, berdin dira euskaraz, ergela da bien kidea. Tamalez, nahiz eta hori azaltzen ez zaien, gaztelaniaz bada beste genero bat, neutroa. Eta hor dago koska, hain zuzen.

Lehengo egunean gure egunkarian, letra handiko izenburu batean hau irakurri nuen: Egun arriskuan egon ez arren, etorkizunean izango diren ugaztunen bizilekuen mapa eratu dute. Aitortu behar dut ez nuela esaldia lehen irakurraldian ulertu, ez baitzitzaizkidan kontuak ateratzen: esaldiaren bigarren zatian begien bistako gauza bat esaten zitzaidan, etorkizunean ugaztunak izango direla, alegia, eta horien mapa egingo zela; eta ezin nuen hori lotu perpausaren lehen zatian esaten zenarekin. Hortaz, askotan bezala, gaztelaniara hitzez hitz itzuli nuen esaldia, eta, askotan bezala, orduan argitu zitzaizkidan kontuak. Izan ere, euskal esaldiaren azpian, hots, hori idatzi zuenaren buruan, que lo estarán en el futuro bat dago. Eta jakina, euskaraz generorik, eta hortaz, lo-rik ez dagoenez gero, que lo estarán en el futuro-ren euskal kidea etorkizunean izango diren da.

Iaz, artikulu sorta honetako ale batean, adjektibo eta antzekoekin doan lo-ri buruz aritu nintzen. Baina, ikusten denez, lo horren itzala luzeagoa da. Badut lagun bat ya siento! esaten didana txantxetan, sentitzen dut-en erdal klonikoa. Izan ere, lo he visto-ren euskal ordaina ikusi dut da, mundu guztiak dakienez. Baina ez da hortik segitzen erdarazko lo izenordainak ez duela inoiz arrastorik uzten euskal ordainean; aitzitik, erdal esaldia dexente bihurritu behar da batzuetan lo hori dela eta. Lehen aipaturiko esaldian, adibidez, ordain hauek bururatzen zaizkit (eta ez dut dudarik egiten ordain egokiagoak izango direla):

gaur egun ez baina etorkizunean arriskuan izango diren ugaztunen bizilekuen mapa eratu dute

edo

nahiz gaur egun ez, etorkizunean arriskuan izango diren ugaztunen bizilekuen mapa eratu dute.

Kontuan izan beharko lukete gorabehera hau euskara irakasleek eta buruan erdara gidari duten idazleek.


(IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)

  • Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

 
Zein hizkuntzatan ez?, euskaraz bai.
2006-04-05 / 13:45 / Erramun Gerrikagoitia

Entzuna dudan lez akademiko Ibon Sarasola arduratzen da ere buruz lexikoa bedere apur bat gaingiroki, aparte buruz beste arlo batzuk nola ikusi ahal da oraikoan hemen, esaterako "lo" neutroa.

Hau izkiriatu du hak Ibon hasieran

Euskaraz ez dago generorik, hori esaten diegu euskara ikasleei. Hortaz, estúpido eta estúpida, esaterako, berdin dira euskaraz, ergela da bien kidea.

Batzutan, sarri baino gehiago, aritzen da aipatuz konzeptua hon hitz internationala. Baina ez dakit nik zer ulertzen duen buruz hori konzeptua, hitz internalitonal. Eta diot hau ze stupido edo estupido da arras hitz international bat nahiz duen hitz gehiago synonymo edo synonymotsu edo kideko. Stupido adjektivoa dator latinetik, beste berba asko lez, eta zabaldua dago Europako hizkuntza askotara hala nola euskarara. Hara, ikus:

Latin stupidus (durduzatua) (al) stupid (ig) stupid (fr) stupide (it) stupido (es) estúpido (pt) estupido

Nirekiko, eta ziur nago hortan, iruditzen zait ze akademiko Ibon Sarasola aritzen da buruz lexikoa lar kanpora realitate sozialetik hon euskara. Ze esatea ze gaztelerazko (nola balitz soil gaztelerazko hitza) estupido eta estupida hitza esaten dela ergela, da niretzat ergelkeria restringitu lar handia eta nik dakit dela ideia aski stupido bat eta kaltegarria tzat gu euskaldunok eta euskara, ez izanik gainera egia real konstatable bat.

Zein arrazoi eta argudio razonatu egon ahal da ez konsideratzeko stupido (edo estupido) euskarazko hitz? Zein?

Hak akademiko Ibon Sarasola jakin behar luke onez gero zeren bait da bere obligatione bat (eta lehenago ere kommentatua dut hau) ze hitz baten -eta batez era adjektivo baten- synonymoak edo equivalenteak eta antzekotsuak (nolarebait) ez da izanten termino bat bakarra, nola hemen gure kasuan dioen ezen:

Hortaz, estúpido eta estúpida, esaterako, berdin dira euskaraz, ergela da bien kidea.

Ikusi dezan eta ikusi ahal dezan Ibonek hara hemen stupid hitz inglesaren synonymo batzuk (soil batzuk harik kansatu naiz, harturik Oxford universitateko hitegia)

unintelligent, ignorant, dense, brainless, mindless, foolish, dull-witted, dull, slow-witted, witless, slow, duncelike, simple-minded, empty-headed, vacuous, vapid, half-witted, idiotic, moronic, imbecilic, imbecile, obtuse, doltish, gullible, naive, dim, dumb, dopey, dozy, crazy, barmy, cratinous, birdbrained, pit-ingorant, not the full shilling, ...

... eta anitz, anitz gehiago.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com