Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Komak eta debekuak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Bada arau ez ofizial bat gure ortografian euskara egokiari -euskara komunikatiboari- kalte nabarmena egiten diona: esaldi bateko subjektua eta objektua koma batez bereiztea debekatzen duen araua, hain zuen. > Euskara Batuari dagokionez, J. R. Zubimendiren eta P. Esnalen *Idazkera-liburua*n ezarri zen debekua, "inoiz ez da koma bakar bat jarri behar sujetuaren eta aditzaren artean" arauaren bitartez. Harrezkero gainerako estilo gida guztiek errepikatu dute, dogma moduko bat bihurtzeraino. Adibidez, *IVAPeko estilo-liburua*k "subjektuaren eta aditzaren artean *ezin da* koma bakarra jarri" dio; *ezin da* hori nik azpimarratu dut. > > Egia esan, oso oinarri ahulak ditu delako debekuak. Zubimendik eta Esnalek diotenez, bi dira arau hori ezartzeko arrazoiak: > > - a) arau hori orokorra da euskararen inguruko hizkuntza landu guztietan; > > - b) kontu horretan zirt-zart egin beharra dago. > > Lehenengo arrazoiak gauza garrantzitsu bat ahazten du: "euskararen inguruko hizkuntza landu guztiek" euskarak ez bezalako joskera dutela. Hots, hizkuntza horietan subjektua eta objektua tartekatzen den aditzak bereizi ohi ditu, eta, hortaz, ez dute komaren beharrik hainbat anbiguotasun desegiteko. Guk ere -Zubimendi eta Esnalen adibide bat erabiliko dut- *Maria ezkondu da alargunarekin* balitz euskaraz esaldi neutroa, ez genuke arazorik; baina, esan beharrik ez dago, esaldi hori markatua da euskaldun gehienentzat, eta markatua da euskara batuan. Tamalez agian, baina hala da: *Maria alargunarekin ezkondu da* esaldia da euskara batuan joskera neutroa, bere anbiguotasuna gorabehera. > > Bigarren arrazoiari dagokionez, badirudi puntuazio marken kontua gauza erabat zurruna eta ezin aldatuzkoa dela, zirt-zart egitea eskatzen duena. Baina aski da puntuazio marken historiaren hastapenak jakitea ikusteko gauzak ez direla inondik ere horrela: hor dugu, adibidez, XIX mendean gure inguruko hizkuntzetan gertatu zen iraultza komaren erabileran. > > Kezkagarriena, dena dela, Zubimendik eta Esnalek proposatzen duten konponbidea da, bigarren arrazoiarekin lotua dagoena: esaldi "zuzen eta argia" hau omen da: *alargunarekin ezkondu da Maria*. > > Hau da, koma tartekatzearen debekuak joskera aldatzera behartzen gaitu. Beste hitz batzuekin esateko, puntuazio dogmen mendean jartzen da joskera euskaraz; hizkuntza guztietan azken mailako kontua den gauza bat joskeraren gainetik jartzen dugu guk. Hots, komaren debekuak orga idien aurretik jartzera behartzen gaitu. > > Eta ez da hori bakarrik. Har ditzagun bi esaldi hauek: > >
irakaslea gaztearen atzetik dabil

> gaztearen atzetik dabil irakaslea
> > inork ez du ukatuko euskara batuan bi esaldiak ez direla kidekoak: ñabardura argi batek bereizten ditu, horrelako esaldi laburretan behintzat. Alta bada, komaren dogmak ñabardura hori egitea debekatzen du Zubimendik eta Esnalek aipatzen duten beste bi esaldi hauek bezalakoetan: > >
alaba gaztearen atzetik dabil

> gaztearen atzetik dabil alaba
> > izan ere, Zubimendik eta Esnalek ongi diotenez, lehen esaldia, zuzena izanik ere iluna da, bitarikoa baita. Koma batek konponduko luke kontua: > >
alaba, gaztearen atzetik dabil
> > baina esaldi hori, Zubimendi eta Esnalen ustean, "argia baina okerra" da eta, hortaz, *gaztearen atzetik dabil alaba* da kasu honetan esaldi "zuzen eta argi" bakarra. > > Beste hitz batzuez esateko, komaren dogmaren ondorioz -a organikoa duten hitz guztiak diskriminatuak gertatzen dira euskaraz: *alaba* bezalako hitzek debeku dituzte *irakasle* bezalakoek zilegi dituzten bi joskerak, eta batekin etsi behar dute. > > Uste dut subjektuaren eta objektuaren arteko komaren debekua ezin dela hain zorrotz aplikatu gurea bezalako joskera duten hizkuntzetan, traba ez-arrazoizkoa eta nabarmena jartzen diolako euskararen komunikagarritasunari. Gainera, uste dut > >
alaba gaztearen atzetik dabil / alaba, gaztearen atzetik dabil
> > bikotean, bi esaldiok desberdin ebakitzen dituela edozein euskaldunek, eta bigarrenean egiten duen eten modukoa oso ongi irudika daitekeela koma baten bidez. Eta komaren betekizun nagusia -edo bakarra- anbiguotasunak desegitea bada, erabat zilegiztatua gertatzen dela hor koma. Bestalde, koma hori ez zaio euskarari arrotz, beste milaren artean, Leizarragaren Apokalipsiaren itzulpeneko > >
zazpi izarrak, zazpi Elizetako Aingeruak dituk, eta ikusi dituán zazpi kandelerak, zazpi Elizák dituk
> > adibidean ikus daitekeen bezala. > > Nolanahi ere, koma zilegiztatzeak ez ditu, inondik ere, subjektu eta objektuen arteko anbiguotasun arazo guztiak konpontzen. Adibidez, > >
exergia-analisiak suntsiketak edo galerak non gertatzen diren identifikatzea eta horiek garrantziaren arabera ordenatzea ahalbidetzen du
> > esaldian koma faltak adierazten bide du, hain zuzen, subjektuaren eta objetuaren arteko muga: *analisiak*-en ondoan koma jarriko bagenu *exergia-analisiak, suntsiketak edo galerak non gertatzen diren suntsiketak edo galerak* subjektutzat ulertaraztea eta esaldia itxuragabetzea besterik ez genuke lortuko. Dena dela, nik bederen ez nuen esaldia lehen irakurketan ulertzea lortu. Nolanahi ere, uste dut horrelakoetan bide bat besterik ez dagoela esaldi komunikatibo bat lortzeko: aditza subjektuaren eta objektuaren artean kokatzea: > >
exergia-analisiak ahalbidetzen du suntsiketak edo galerak non gertatzen diren identifikatzea eta horiek garrantziaren arabera ordenatzea
> > Kasu hauek gorabehera, adibide askotan koma da anbiguotasunak saihesteko bide erosoena. Adibidez, > >
lehenengo osagaia igarotzen den fluxu-lanarekin erlazionatua dago
> > esaldian, *osagaia* subjektua dela, baina *erlazionatua dago*-rena eta ez *igarotzen den*-ena markatzeko modu erosoena, > >
lehenengo osagaia, igarotzen den fluxu-lanarekin erlazionatua dago
> > idaztea da, XIX. mendeko gipuzkoar idazleek bederen ongi zekitenez. Orobat, > >
sabaiaren ganga-forma hilzorian zegoen estilo gotikoaren garaipen beranta da
> > esaldiarenak saihestesko modu erosoena > >
sabaiaren ganga-forma, hilzorian zegoen estilo gotikoaren garaipen beranta da
> > idaztea da. > > Ildo beretik, gure egunkarian duela gutxi letra handitan irakurri nuen > >
nobela abentura baten idazkeraren abentura da
> > izenburuan lotura xelebreak ez egiteko modu erosoena > >
nobela, abentura baten idazkeraren abentura da
> > idaztea da. > > Edo, beste anbiguotasun bati buruz arituz, biziki maite dudan idazle baten > >
ez zidan erantzun hori ofizio bat ote zen galdetu nionean
> > esaldian, *erantzun* izentzat hartzea saihesteko modu erosoena > >
ez zidan erantzun, hori ofizio bat ote zen galdetu nionean
> > idaztea da. > > Beste alternatiba, kasu guztietan, esaldia bi edo hiru aldiz irakurtzea da, irakurriaren irakurriaz anbiguotasun guztiak desegin arte. Hauta beza irakurleak berak zer komeni zaion. Eta zer komeni zaion euskara idatziari. > > > > > >
> (IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com