Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Errepideak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Irratiko eta telebistako informazio saioen barruan euren tartea egin dute trafikoaren gaineko berriek. Halako berrietan erabiltzen den hizkera bitxia da, zinez, batik bat zehaztasunaren zehaztasunera jotzen delako daturik xumeenean ere. > **Errepidearen izena** > > Trafikoari buruzko berrietan guztiz beharrezkoa izaten da errepidea zein den esatea. Errepideen izenak osatzeko, letrak eta zenbakiak erabiltzen dira. Honela irakurriko ditugu. > > - Letra eta zenbakia emanez: > > - A-8 > > - a-zortzia > > - N-1 > > - ene-bata > > - BI-635 > > - bi-seiheun eta hogeita hamabosta > > - Zenbakia (edo ikur osoa) eta errepide mota adieraziz: > > > - A-8 > > - a-zortzi autobidea > > - N-1 > > - bat errepide nazionala > > - BI-635 > > - Bizkaiko seiheun eta hogeita hamabost errepidea > > > > **Errepide motak** > > > Berez, hiru mota nagusi aipa ditzakegu: **autobideak** (eta ez «autopistak»), **autobiak** eta **errepideak**. Horretan ez dago arazo handirik. > > Errepideak duen garrantzia, erabilera eta betekizuna aintzat hartuz gero, berriz, gauzak korapilatu egiten dira. Alde batetik **lehen mailako errepide-sarea**, eta **bigarren mailakoa** bereiz ditzakegu. > > Bestetik, trafikoa hirigunetik ateratzen duten errepideei **ingurabide** edo **saihesbide** deritzegu. Eskualde bat arin zeharkatzeko modua ematen diguten bideak **igarobideak** dira, esate beterako, **Txorierriko igarobidea**. Autobideetan-eta, trazatuari eusten dioten zubiak **zubibide** deitzen dira. Adibidez, **Millauko zubibidea** Paris eta Côte d’Azur lotzen dituen errepidearen zatirik ikusgarriena da. > > Azkenik, bide bi elkartzen diren tokiari **bidegurutze** esaten zaio. Bidegurutzeetako trafikoa errazteko asmoz, eraztun itxura ematen zaio errepideek bat egiten duten tokiari, eta **biribilgune** esaten zaio. Bat egiteko tokian bide asko elkartzen badira, batzuk azpitik, edo batzuk gainetik, edo tartean trenbidea ere bada, **lotune** esan daiteke. > > > **Errepidearen parteak** > > > Mapa batean begiratuta, errepidea marra bat da, puntuz puntu osatua. Istripuren bat edo gorabeheraren bat kokatzeko, beraz, zein puntutan gertatu den esan dezakegu. > > - Kamioi batek artaziarena egin du A-8 autobideko **36. kilometroan**. > > Ikus-entzuleei gehiago zehaztu behar izaten zaie gorabeheraren kokapena, errepidearen zein aldetan gertatu den esanez. > > - Istripua izan da Malmasingo tuneletan, **Bilboko norabidean**. > > - Istripua izan da Malmasingo tuneletan, **Bilborako bidean**. > > - Istripua izan da Malmasingo tuneletan, **Bilbora bidean**. > > Fisikaren ikuspegitik lehen adibidea okerra litzateke, «noranzko» esan behar genuke eta: «norabide baten bi noranzkoak», Hiztegi Batuak dioen bezala. Nolanahi ere den, hizkera arruntean «Bilboko norabidean» diogunean ez da inor nahastean, eta ez dago ez premiarik, ez lege-agindurik, zientziaren kontzeptuei –eta terminoei– men egiteko. > > Errepidearen norabide biak bereizten dituen egiturari **erdibitzaile** deritzo, eta –gehienetan harresi txiki bat izaten denez– **erdiko petrila** ere esan daiteke. Norabide bakoitzean bide zerrenda bat baino gehiago egon liteke, alegia, **errei** edo **lerro** bat baino gehiago. > > > **Zirkulazio arazoak** > > > Bide bat itxita dagoenean, trafikoa beste leku batetik **bideratu** behar da («bideratu», ez «desbideratu»). > > - Goizean istripua egon da A-8 autobidean, eta Ertzaintzak N-634 errepidetik **bideratu** behar izan du trafikoa Zornotzako ordaintokiaren parean. > > - Kamioi batek istripu larria izan du Astigarragako ingurabidean, eta trafiko guztia **atera** behar izan dute. > > Istripurik arruntena auto bik elkar jotzea izaten da, alegia, **talka** egitea. Kamioiek beste era bateko istripua izaten dute sarri, **artaziarena** egiten dute. > > - Bi autok **aurrez aurre jo** dute, eta bi pertsona zauritu dira Atxondon. > > - Furgoneta bat begiratu barik irten da bidegurutzean, eta **tupust egin** du esnedunarekin. > > - Kamioiak erdiko **hesia jo** du, eta kamioizaleak zauri larriak egin ditu gorputz osoan. > > - Autobusak bi ahizpa **azpian hartu** ditu. Bat bertan hil / zendu da. > > - Kamioiak zama handia zeraman, eta bihurgunean **irauli** egin da. > > Trafiko handia egoten denean, ibilgailuak pilatu egiten dira. > > - Auto <b>ilara / andana / errenkada</b> luzeak eratu dira Iruńerrian, Noaineko lotunea itxita > egon da eta. > > - Gaur goizean ehundaka ibilgailu **multzotu** dira Donostiako ingurabidean. > > - Herri Urrats dela eta, Euskal Herri osoko autoak **mordotu** dira Senpererako bidean. > > - Hondartza sasoiko lehen igandean **itogune** handiak sortu dira itsasertzeko herri > gehienetan. > > Arazorik ez egon arren, orduan ere zerbait esan behar da. > > - Oporretako lehen egun honetan beribil asko dabiltza bidean, baina **beste ondoriorik gabe**. > > - Gaur, Santiago egunean, **ez dago gorabeherarik** errepideetan. > > - Irteera operazioa amaituta, autoak **normal** dabiltza Arabako errepideetan. > > > > > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1141310313/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com