Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Baitan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *baitan* formaren erabilera tradiziotik bestelakoetako joskeretara hedatu da euskara batuan. Horietako batzuk "Xk artista hasiberrien erakusketaren baitan aurkeztu zituen bere margolanak" motakoak dira; beste batzuk "Euroligako partiden baitan egongo da magazina asteko zer egunetan eman" tankerakoak. > Lehen motakoak gaitzetsi egin ditu Euskaltzaindiak, Euskara Batuaren bigarren itzulian. Izan ere, *baitan* eta <i>-gan</i> guztiz kidekoak dira euskaraz, eta <i>artista hasiberrien erakusketarengan aurkeztu zituen bere margolanak</i> euskara gaiztoa denez gero, <i>artista hasiberrien erakusketaren baitan aurkeztu zituen bere margolanak</i> ere euskara gaiztoa da, nahiz eta <i>baitan</i> horrek, geurea ez dugunoi -eta geurea ez dugulako hain zuzen- belarriko minik eragiten ez digun. Aipagarria da baitan berezkoa -eta ez (gaizki) ikasia- dutenen artean ez dudala horrelako erabilerarik ikusi. Hortaz, <i>erakusketaren barruan/barnean</i> erabili behar dugu horrelakoetan, orain arte egin dugun bezalaxe. > > Bigarren motakoak korapilatsuagoak dira. Euskaraz, Hegoaldean bederen, badugu halako eragozpen bat gaztelaniazko <i>según/depende (de)</i> esapideen kideak emateko. Horrelakoetarako konponbide gisa baitan hasi da zenbait idazle erabiltzen <i>Euroligako partiden baitan egongo da magazina asteko zer egunetan eman</i> bezalako esaldietan. Beste batzuek *arabera* erabiltzen dute. OEHren datuen arabera, *baitan* horrek oso badaezpadako tradizioa du; *arabera*-ri dagokionez, ez du ongi ematen hainbat testuingurutan. Ez ditut nik gaitzetsiko erabilera horiek, baina gogoratu nahi dut badugula tradizioan aterabide hoberik. > > Izan ere, bada joskera bat Hegoaldean nahiz Iparraldean aski erabilia dena eta idazle gehiagok ezagutu beharko luketena. Bereziki gomendagarria da erantzunetan, <i>según/depende (de)</i> horren ondoan galdetzaile bat gertatzen denean, hots <i>depende de quién lo compre edo según cuándo sea</i> bezalakoetan: aterabidea mendeko perpaus galdekatzailea da, *nork erosten duen* eta *noiz den*, aipatu dugun kasuetan. Baina orobat irtenbide onena da, nire ustez, bestelako joskeretan: *lauko amua behar duzu, edo bostekoa*, *haria nolakoa den*, edo *ardoa edo whiskia hartzen dut, nork pagatzen duen* edo *zer esaten duten, erabakiko dugu*. Gorago aipatu dugun adibidea, *Euroligako partiden baitan egongo da magazina asteko zer egunetan eman* perpausa ere eman daiteke, aski eroso nik uste, joskera hau erabiliaz: *Euroligako partidak noiz diren, erabakiko da magazina asteko zer egunetan eman*. > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1140811127/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com