Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Iritzi-muinetik »  1141811616
Albiste nagusira itzuli

Petotasun osoko adiera

2006-03-08 / 10:53 / Andoni Sarriegi Eskisabel   HIZKUNTZA

baitan formaren erabilera tradiziotik bestelakoetako joskeretara hedatu da euskara batuan. Horietako batzuk "Xk artista hasiberrien erakusketaren baitan aurkeztu zituen bere margolanak" motakoak dira; beste batzuk "Euroligako partiden baitan egongo da magazina asteko zer egunetan eman" tankerakoak.

BAITAN hori bere bigarren adieran, erabilpen zabalekoa izan da orain arte Goierrin (orain ohitura asko ari dira aldatzen) eguneroko ahozkotasunean.

Ni Ibon zure adinkidea naiz gutxi gorabehera eta gogoan dut gure aurrekoek, aittejaun-amandreek, gurasoek, osaba-izebek, euskaraz belarriz ikasiek, ugari eta lasai erabiltzen zutela:

  • HORREN BAITTAN BALEO...
  • NEE BAIITAN BALEO, LAISTER KONPONDUKO NOKE.
  • EGOALDIE EZ DAO GUE BAITTAN DA...
  • HOI JAINKOON BAITTAN DAO.

eta abar, eta abar.

Nire ustez, bigarren adiera hori zilegitasun eta petotasun osokoa izan da Gipuzkoako Goierriko lehengo hiztunetan. Nire familiartean eta ezagunen artean, batez ere Ataun, Beasain, Olaberria, Idiazabal, Lazkao eta Ordiziako jendearekin harremanak izana naiz.


(ANDONI SARRIEGI ESKISABEL Beasaingo Udalaren Euskara Zerbitzuburua)


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com