Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Euskara batua eraikitzen: adibide praktikoa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> "Mundu guztiak" euskara idatzian bederen telefonoa "eseki" edo "eskegi" egiten omen du. Egia ote da hori? Eta, *telefonoa eskegi* esapidea al da egokiena Euskal Herri osoari begira? > Egia da, Ereduzko Prosa Gaur aplikazioaren arabera bederen, *telefonoa eskegi* eta *telefonoa eseki* direla egungo euskaran gehien erabiltzen diren esapideak. Badirudi bien arteko "borroka", norbaitek irabaztekotan, *eskegi*-k irabaziko duela: duela urtebete *eskegi*-ren 17 agerraldi eta *eseki*-ren 20 genituen Ereduzko Prosa Gaur-en; aurten *eskegi*-ren 29 eta *eseki*-ren 26: hots, azken urtean *eskegi*-ren 12 agerraldi berri izan ditugu; *eseki*-renak, aldiz 6 izan dira. > > Erabilienak dira *telefonoa eskegi* eta *telefonoa eseki*, baina ez erabiltzen diren bakarrak. Gainera, telefonoa eskegi/eseki erabiltzen duten idazle guztiak Autonomia Erkidegokoak dira. Nafarroan Aingeru Epaltzaren pertsonaiek *gakotu* egiten dute telefonoa, eta Alberto Ladronenek *kakotu*; Iparraldekoen luman *telefonoa pausatu*, besterik ez dut ikusi. Eta ba omen da *telefonoa katigatu* erabiltzen duenik. > > Horiek horrela, zein da egokiena Euskal Herri osoari begira? Gehien erabilienaren irizpideari baino begiratzen ez diotenak *telefonoa eskegi*-ren alde makurtuko lirateke. Nire ustez bi alde txar ditu *eskegi*-k: bata, *eseki*-rekin duen lehia; bestea, larriagoa, espainolaren ikuspuntuaren mirabe dela; eta gaur egun, telefonoak dagoeneko eskegitzen ez direnean, espainolaren lekuko bitxi. > > Iparraldeko esapidea, *telefonoa pausatu*, aldiz, beregaina da, eta naturala. Izan ere, *pausatu*, tradizio bikaineko hitza eta esanahi sare aberatsekoa, ezin hobeki egokitzen zaio hitz egin ondoan telefonoarekin egiten dugunari. Bestalde –kontu praktikoagoetara itzuliz–, ez dago euskaldun ikasirik *telefonoa pausatu zuen* lehen kolpean ulertuko ez duenik; ez dut uste beste horrenbeste esan daitekeenik *telefonoa eskegi zuen*-i buruz. > > Eta Euskal Herri osoari begira *telefonoa pausatu* lehenetsiko bagenu, euskara batuaren une hoberenetara itzuliko ginateke, *arkitu* edo *huelga* erabiliagoak gorabehera *aurkitu* eta *greba* hautatu ziren uneetara; hots, euskara batua Euskal Herri osoari begira eraikitzen genuen une gogoangarri haietara. > > > > >
> (IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da) > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com