Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Zertaz ari garen nazio eraikuntzaz ari garenean
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Oso interesgarria iruditu zait Mahoma dela eta "Mikel Morrisek sortu duen eztabaida":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1139317423/, gure nazio hizkuntzaren bilakaeran eragin erabakigarria izan dezaketen jarrerak -tradizioaz eta inguruko erdarez- plazaratu dituelako. > Eztabaidako lehen puntuari dagokionez, ez nator bat gure tradizioak "garbi adierazten" digula Mahoma dela onartu beharreko forma diotenekin. Tradizioa ez digute zenbaki soil batzuek adierazten. Hots, tradizioa aztertzean, Antia edo Ramos Azkarate, adibidez, ezin dira Leizarraga, Sarako Etxeberri, Hiribarren edo Jean Etxepareren –edo Arestiren– maila berean jarri. Eta nor bere mailan jarriz gero, gure tradizioan *Mahomet* gailentzen da argi eta garbi *Mahoma*-ren gainetik. Esaterako, gure literaturan Islamaren profetari kapitulu oso bat -"Mahomet ezda yainco"- opa dion autore bakarra Hiribarren da, *Euskaraz Egia* apologetika liburu bikainean, XIX. mendeko euskal obra nire ustez jasoenean, hain zuzen. Dena dela, zenbaki hutsei bagagozkio ere, OEH-ren korpusean <i>Ma(h)oma</i>-ren 16 agerraldi eta <i>Mahomet</i>-en 51 ditugu. > > Bestalde, uste dut kanpora begiratzea ez dela zentzugabea gure egoeran dauden hizkuntzentzat. Hor dugu, esaterako, errumaniera, inguruko hizkuntza eslabiarrek itota aurkitzen zen latin hizkuntza, XIX. mendean, nazio hizkuntza eraikitzeko orduan, frantsesari begira jarri zena. Eta bi irizpideak, euskal tradizioa eta inguruko hizkuntzetako formak, Morrisek bere artikuluan ematen dituenak, aintzat hartuz gero, are argiago agertzen da, niretzat behintzat, Mahomet-en gailentasuna. > > Dena dela, bada, nik uste, garrantzi handiagoko arrazoi bat. "Xabier Andonegiren lehen mezuan":http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1139317423/1139389654 badira esaldi batzuk egungo hainbat euskaltzaleren ikuspuntua ezin hobeki adierazten dutenak: "Gauza bat onartu beharra daukagu: Hegoaldean gaztelaniatik hartzen dira maileguak. Iparraldean, berriz, frantsesetik. Iruditzen zait prozesu erabat logiko hori geldiarazten saiatzea euskararen garapena bera geldiarazten saiatzea dela. Portugesez ("Mahoma"-ren kide) bi hitz badaude (bat Brasilen, beste bat Portugalen) zergatik ez euskaraz? Portugal eta Brasil bi nazio direlako eta Euskal Herria bakarra? > > Andonegiren ikuspuntua onartzen duenak, bere ondorioekin onartu behar du; hots, bi euskara "regional" izatera garamatzala horrek, bat Hegoaldekoa eta bestea Iparraldekoa. Hori teorian; praktikan, gehiengoaren legeak hartaraturik, Hegoaldeko euskera "regionala" euskara "nazional" bihurtzera garamatzala. > > Inor ez dago erderen eraginaren kontra, eta argi dago erdarak nahitaezkoak ditugula euskararen garapenean; baina bistan da beste zerbaitez ari garela hemen mintzatzen: euskara espainolaren mirabe, espainolaren esaneko ez bihurtzeaz ari gara mintzatzen, hain zuzen. > > Urteak dira nazio eraikuntzaz hitz eta pitz dihardugula. Nik jakin nahiko nuke zertaz ari garen nazio eraikuntzaz ari garenean. Eta ulertzen ez dudana da nazio eraikuntzaren alde argi eta garbi –eta txalogarri– ari direnak, *Berria* egunkaria adibidez, nolatan lerratzen diren ikuspuntu horretara, –ez beti, ez gutxiagorik ere, beharrik– Mahoma bezalakoak onartzen dituztenean. Ez al da, bada, –ez al luke izan behar– hizkuntza eraikuntza nazio eraikuntzaren ardatza? Eraiki al daiteke euskal naziorik –nazio kultural nahiz politikorik– hizkuntza eraikuntzari uko egin eta euskara espainolaren mirabe, espainolaren esaneko bihurturik? > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1140805272/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com