Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Fagorrek euskara behar du

Eñaut Apaolaza Amenabar / Enpresa / 2006-02-13 / 07:00


Ez da hutsaren hurrena goiko esaldi horrek adierazten duena, eta ez da ezta ere deigarria egite hutsagatik idatzitakoa. Nahiz eta ez den ohikoena Fagorren dimentsioko enpresa batentzat herri edo komunitateekiko halako lotura, Fagorren kasuan denboran zehar ahalegin handia egin da txertatuta dagoen gizartearekiko halako konpromiso bat hartzerakoan. Eta konpromiso hau ez da Fagorrek ahalegin bat egin nahi duelako, eta erantzukizun sozialaren bidetik, lan altruista bat egiten duelako. Edo ez horregatik bakarrik, zerbait gehiago ere bada, Fagorren nahia euskararekiko behar bati emandako erantzuna ere bai baita, filosofia kooperatiboak sortutako behar bati emandako erantzuna batetik, eta bazkideek duten behar baten erantzuna bestetik.



Puntuz puntu arrazoiok garatuko ditugu, eta horrezaz gain euskara planen ibilbide historikoa, emaitzak eta helburuak aztertzen ere ahaleginduko gara.

Euskararen aldeko mugimendua Fagorren

Elbarri xamar gera daiteke euskararen historiaren azalpena Fagor bakarrik aipatzen badugu, eta mugimendu kooperatibo guztiaren berri ematen ez badugu, baina artikulu hau gehitxo luzatuko da ur sakonetan sartuz gero. Horren berri ematen duen lan bat azpimarratzekotan “Kooperatibak eta euskara, historia eta aro berri baten oinarriak”1 liburua begiratzea besterik ez dago. Lan horretan jasotzen dira besteak beste ikastolen mugimenduari kooperatibismoak egindako ekarpenak.


Hasiera

Euskararekiko kezka Fagorren ia hasieratik egon da. Fagorren sorreran parte hartu zuten pertsonak oro har euskaldunak izan ziren, baina kooperatiben sorrera gaztelaniatik egin zen, eta horretarako lau faktore aipatu izan dira:

Garai hartan euskararen erabilera espontaneoaz gain, hainbat eskari egin zituzten bazkideek euskara gehiago erabiltzeko kooperatiben organo nagusienetan batez ere.


70-80 hamarkadak

Lehen interbentzio planifikatua Fagorren 1976 eta 1983 urteen artean eraman zen aurrera, eta ezagutza lantzean zentratu zen batez ere. 1976an antolatu ziren lehen eskolak ULARCOn (gaur egungo Fagor Taldea). Azkar-azkar azalduta, esan daiteke plan hauek ezagutza lortzera bideratuta zeudela, eta euren tresna nagusia eskolak zirela (eskolak, barnetegiak eta abar). Dena dela motibaziora eta komunikaziora begirako lanak ere egin ziren: hitzaldiak, filmak, Euskalan aldizkaria… Bestalde, lehen aldiz euskararen inguruko mugimendua egituratu egin zen: euskara batzordeak sortu ziren Fagorreko kooperatibetan eta bi euskara teknikari hasi ziren lanean mugimendu hori guztia antolatzeko. Batzordeon funtzioak arazoei aurre egitea, ekimenak bultzatzea eta informazioa bideratzea ziren. Bestalde, euskararen erabilerarekin lotutako zenbait neurri ere hartu ziren:

Baina garai honetako mugimendu beroari etorri zitzaion hoztea, batez ere 80ko hamarkadako krisiak bultzatuta, baina ez hori bakarrik. Hiru arrazoik behartu zuten fase honen amaiera:


1997tik aurrera

Fagorreko langileek euskaraz lan egitearen alde etengabean jardun zuten 80ko hamarkadako planak amaitu ondoren ere. Aurreko gabezien kontzientzia hartu zuten, eta bestetik bultzada berri baterako kamaina prestatu zuen euskararen inguruan artikulatu zen herri mugimendu biziak (AED, Euskalan…).

Aurreko planak etetera bultzatutako arrazoiak desagertzeko oinarriak jarri zituen taldeak, eta honela ekin zion bideari:

Gauzak honela, euskara planak diseinatu eta dinamizatzeko hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituen Emun kooperatibarekin jarri zen harremanetan Fagor Taldea, eta horren emaitza izan zen Emun eta Fagorren arteko elkarlan hitzarmena. Hitzarmen hau berritu egin da 2006 urtean beste hiru urtez.

Fagor Ederlanen lehen lan batzuk egin baziren ere, diseinua amaitu eta inplementazioari ekiten lehena Fagor Sistemas izan zen (gaur egun Mondragon Assembly izena duen kooperatiba). Ondoren etorri ziren Fagor Electrodomésticos, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Electrónica, Copreci, Fagor Industrial eta Fagor Koop. E. Azken hau 1999 urtearen amaieran sartu zen euskara planean.

Fagor Taldeko euskara planen ezaugarriak

Zazpi urteko ibilbideak bederatzi koopratibatan desberdintasun askorako ematen du, baina desberdintasunok batez ere erritmoan gertatu dira, ez helburuetan ezta metodologian ere. Metodologia bera moldatu egin den arren, modu sinkronizatuan moldatu da. Honetan, eta helburu bera izatean eragina izan du hizkuntza gaietan Emun edukitzea hornitzaile bakartzat.


Helburuak

Emaitzak

Bilakaera handia izan dute Fagor taldeko kooperatibek urte hauetan bai euskararen erabilerari dagokionez, baita gainerako hizkuntza alderdiei dagokienez. Hori pozgarria izanagatik ere, jarri den helburua lortzeko bidea luzea eta konplexua dela ikusteko balio izan du, konstantzia handia behar dela, bai eta irudimen galanta ere bide horretan topatzen diren oztopoak gainditzeko.

Datuei dagokienez, horra deigarrienak:

Oro har, euskararen erabilera sekulan izan dena baino handiagoa da Fagorreko kooperatibetan, nahiz eta gorago esan bezala, bidea luzea izango dela jakin.

Erronkak

Kooperatibek hausnarketa estrategikoa egin zuten 2004an, eta euskara planen lau urterako bidea finkatu (2005-2008 urteen arterako). Baina aipatu dugu gorago euskara planak maratoiak direla, esfortzu iraunkorra eskatzen dutela luzaroan, eta hori dela-eta urrunera begira ere jarri ziren taldeko euskara batzordeak 2005eko azaroaren 30ean Arantzazun, eta hamar urte barruko egoera zein izan beharko litzakeen eztabaidatu zuten denen artean. Gauzak honela bi erronka arlo bereizi ziren:

Ahalegina

Deskribatu ditugun plan hauen oinarri metodologikoetako bat parte hartzaile izatea da. Hasiera-hasieratik bilatu da langile guztien inplikazioa, langile euskaldun zein erdaldunena. Parte hartzeari garrantzia handia eman zaionez, langileak beraiek eragile izateko guneak sortu dira (erabilera taldeak). Gune hauetan parte hartu duten pertsona hauek euren denboratik asko jarri dute lantokia euskalduntzeko. 1.000 pertsonatik gora ibili dira taldeotan. Abiapuntua hau izanda, jende gehiagorengana iritsi dira planak, eta pertsona bakoitzak duen lan erantzukizunaren araberako euskararekiko erantzukizuna ere definituta dago gutxi edo gehiago. Modu honetan Fagorreko ia langile guztiengana iritsi gara.

Honek guztiak aholkularitza kualifikatua eskatzen duenez, Emuneko teknikariak Fagorren egoten dira egunero, hemen aipatutakoak antolatu, eta helburuen eta planen egituren dinamizazio lanetan.

Arrazoiak

Zergatik hasi ziren euskara planak Fagorren? Eta honi beste galdera bat erantsiko diogu: zergatik mantentzen dira euskara planak Fagorren? Hainbat arrazoi eman izan dira horretarako, hona horietako batzuk:


(EÑAUT APAOLAZA AMENABAR Fagorreko proiektu arduraduna eta Emun Koop. E.-ko kide da)

Gai honi buruz erabili.com-en argitaratuak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139586818