Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hotza!!!
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hotzak eta elurrak zer esana ematen dute beti, batik bat errepideetan arazoak sortzen badira. Arazoa albistegietara heltzeko bezain larria izan liteke, edo ez, baina ziurra da berbabidea emango digula egun osorako. On da, beraz, hizkuntza-baliabide ugari izatea eskura. > Hiru modu hauetan aipa dezakegu hotz polarraren aldikada.<b> > > - hotz bolada = hotzaldi = hotzete</b> > > > > **Hoztea** > > > Gogoratu nola aipatzen ditugun fenomeno atmosferikoak: <b> > > > - Hotz handia egiten du = Hotz handia ari du = Hotz handia dago. > > - Asko hoztu du = Tenperaturak beherakada handia egin du = Termometroa asko jaitsi da. > > - Eguraldia hotz min jarri da.</b> [esateko: «hozmin»]<b> > > - Hotza hautsi du = Epeltzera egin du. </b> > > > > **Zeroz azpitik = zeropetik** > > > Tenperatura 0 ºC-tik behera jaisten denean, formula hauek ditugu:<b> > > - Zeroz azpitik 30 graduraino jaitsi da. > > - Zeropetik 30 graduraino jaitsi da. > > - 30 gradu zeropera jaitsi da. > > - Zeropeko tenperatura = zerotik beherako tenperatura = zeroz azpiko tenperatura.</b> > > > Noizbait, testua arintzearren, beste esapide hauek erabil ditzakegu:<b> > > - Gaurik hotzena Oñatin izan da, 8 gradu zeropetik. Eskoriatzan ere 5 azpitik izan dute.</b> [ lagunartekoa ]<b> > > - Bilbon –2 gradu egin du bart.</b> [irakurkera zientifikoa: «minus bi gradu»] > > Tenperatura gorabeheretarako, egitura hauek ditugu:<b> > > - 10 gradu egin du behera tenperaturak. = 10 gradu jaitsi da tenperatura.</b> > > - EZ:<b> > > *10* gradutan jaitsi da.</b> > > > > **Ondorioak** > > > Heriotza baten berri eman behar izatekotan:<b> > > - hotzak erasanda = hotzak jota = hipotermiak jota = hotzak hil = hotzez hil</b> > > Sarritan, hala hiltzen direnak **etxegabeak** dira, edo **behartsuak**. *Pobre* eta *txiro* hitzak baztertu egingo ditugu. > > Etenak komunikabideetan. Maiz gertatzen dira, gehienbat elur erauntsien ondorioz. Horren berri emateko:<b> > > - Herria inkomunikatuta dago = Herria bakartuta gelditu da.</b> > > - EZ:<b> > > Herria *isolatuta dago.</b> > > > > > > > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138892510/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com