Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Goiz Erdi Aroa, Berant Erdi Aroa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal idazle eta irakurle gehienek ez dute agian hitz hauen berri, baina hedatuz doaz, antza, hainbat historialariren artean. Azken bolada honetan bi lagunek komentatu didate oso joskera aldrebesekoak iruditzen zaizkiela. Eta egia esan, ez dago euskararen aldetik ez bata ez bestea zuritzerik. > Has gaitezen *berant*-ekin. Egia da badirela euskaraz <i>berantarbi, berantardi, berantaro, beranteuri</i> eta besteren bat. Baina bazter hitzak dira nolarebait, hots, <i>Orotariko Euskal Hiztegia</i>n ikus daitekeenez, euskara idatzian ia erabili ez direnak. Gainera, *berantarbi* eta kidekoek ez dute *Berant Erdi Aro* zilegiztatzen, honetan hitz elkartu bati josten zaiolako delako *berant* hori, eta jauzi analogiko hori ez da zilegi, gerra aurrean hainbat idazlek saiatu zuten beste jauzi hura, *zubi azpian* normaletik *zubi zahar azpian*-erakoa, esaterako, zilegi ez zen bezalaxe. Bestalde, *berant* eta *berantiar* izenondoak ongi dokumentatuak daude tradizioan, eta jasotzen ditu Hiztegi Batuak. Horren arabera *Erdi Aro Beranta* edo *Erdi Aro berantiarra* da euskarak eskatzen duen joskera. > > Gainera *berant*-ek goiz behar du bikotea osatzeko, eta *Goiz Erdi Aroa* are desegokiagoa gertatzen da. Izan ere, <i>goiz argi, goiz meza</i> eta abarretako *goiz* horrek "goizekoa" esan nahi du, ez "goiztiarra". Hortaz, *Goiz Erdi Aro*, joskera gaiztoa gorabehera, *Goizeko Erdi Aro*-ren kide izango litzateke. Esan nahi duguna esateko modu bakarra *goiztiar* izenondoak eskaintzen digu, eta belarrian min egiten ez duen joskera bakarra *Erdi Aro Goiztiarra* da. > > Kontuari beste alde batetik begiraturik, badirudi *Goiz* eta *Berant Erdi Aro* horiek, analogiaz-edo sortu nahi izan direla, <i>goi, behe, kanpo, barne</i> eta kidekoek osatzen duten sailean *goiz* eta *berant* txertatzen saiatuz. Baina lehenengoak izenak dira, izen elkarketaren lehen osagai gisa mende bat baino gehiagoko tradizioa dutenak; *goiz*, aldiz, adizlaguna da, eta *berant* adizlaguna eta izenondoa, eta, hortaz, besteen sailean ezin txertatuzkoak dira. Horregatik onartzen ditugu normal-normal *barne ministroa* edo *goi eskola* bezalakoak, baina sentitzen dugu halako ezinegona *Goiz Erdi Aroa* eta *Berant Erdi Aroa* entzutean. > > Bukatzeko, ez dut *Goi Erdi Aroa* eta *Behe Erdi Aroa* baztertzeko arrazoirik ikusten. Ongi eratuak daude, eta tradizio sendo batean txertatzen dira. Bestalde, ez dira espainolezko <i>Alta/Baja Edad Media</i>-ren morroiak: izendatze horiek frantsesezkoak ere badira <i>-Haut/Bas Moyen Âge-</i>; eta <i>Goi Erdi Aroa</i>-ren kideak ingelesez eta alemanez ere erabiltzen dira. > > Nolanahi ere, ez du horrek esan nahi ingelesezko <i>The Early/Late Middle Ages</i>-en ordainik ez dugula behar euskaraz. Baina <i>early/late</i> ingeles adjektibo horiei kideko euskal adjektiboak egokiarazi behar dizkiegu, hots, *goiztiar* eta *berantiar*. Eta bide beretik eratu behar ditugu, noski, *erromantizismo berantiarra* eta kidekoak. > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138712128/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com