Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Ghanako erresuma
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara batua eratzen hasi zenerako *erreinua* eta *erresuma* ez ziren dagoeneko sinonimoak: *erresuma*k hartua zuen aspaldidanik esanahi-eremu zabalagoa. Euskara batuaren lehen mementoko oldar etimologiazaleak arriskuan jarri zuen bereizkuntza aberasgarri hori. Tamalez, gaur egungo joerak ere ez du arriskua baztertu. > Berez, Frantzia erreinu izatetik errepublika izatera igaro zenean hasi zen erresumaren bilakaera semantikoa, Frantziak, erregimen aldaketa gorabehera, *erresuma* izaten jarraitu baitzuen. Hurrengo pausoa, jakina, edozein herrialde mota izendatzeko *erresuma* erabiltzea izan zen. Kontuan izan behar da ez genuela zernahi entitate independente bere nolakotasun *politikoan* izendatzeko hitz berezirik: bistan da *herrialde* zabalegia eta lausoegia gertatzen dela alde horretatik. K. Mitxelena izan zen, hain zuzen, *erresuma* hitzaren abantailaz Hegoaldean jabetu zen lehena, 1972ko <i>URSS-en (SSSR-n, nahiago baduzue) eta beste zenbait erresuma sozialistatan segitu zen hizkuntza politikaz</i> esaldian, esaterako, ikus daitekeenez. > > Euskara batua, aldiz, biak sinonimotzat hartzera lerratu zen, errazagoa baita etimologiara jotzea hitzen benetako esanahia testuetan aztertzen hastea baino. Eta, beste askotan bezala, Iparraldeko hitza lehenetsi zen Hegoaldekoaren kaltean. *Hiztegi Batua*k ere ez du egoera hori konpontzen lagundu: onartzen du <i>"erreinu":http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/bilatu.asp?sarrera=erreinu&x=0&y=0/</i>, besterik adierazi gabe, eta onartzen du <i>"erresuma":http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/bilatu.asp?sarrera=erresuma&x=0&y=0/</i>, adibide batekin, erreinu ez bezala; eta tamalez, *erreinu* bat, *Belgikako erresuma*, hautatzen da adibide gisa. > > Azken urteotan euskara batuaren aldaera interesgarri bat sortu da. *Elkar*-en eta Hegoaldeko beste zenbait argitaletxetan argitaratzen duten eta *Berria*n idazten duten Iparraldeko idazleek eratu duten euskara batua da. Euskara hori guk erabiltzen duguna bezain batua da, baina Iparraldeko kolore osoa du. Euskara batu horretan *erresuma*-k Mitxelenaren adibidean duen esanahia du, jakina: izenburuko *Ghanako erresuma* idazle horietako baten testu batekoa da, eta <i><b><a href="http://www.erabili.com/lantresnak/aztergailuak/prosa">Ereduzko Prosa Gaur</a></b></i>-en horrelako mordoa ikus daitezke. > > Bego *Erresuma Batua*, erabateko onarpena lortua baitu. Nik neuk *Nafarroako erreinua* lehenetsiko nuke –aipagarria da euskara batuaren Iparraldeko aldaera horretan *Nafarroako Erreinua* erabiliagoa dela *Nafarroako erresuma* baino eta Txillardegi batek ere *Nafarroako erreinua* erabiltzen duela–. Eta, jakina, *Ghanako erresuma* bezalakoak bultzatuko nituzke euskara batu osoan. Horrela jokatuz ez naiz, bistan da, ezer asmatzen ari. Tradizio aipagarria eta euskara batuan pisu bazterrezina duen joera bat euskara osora hedatuz joatea baino ez dut proposatzen. > > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138710682/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com