Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Komunitateak eta mankomunitateak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Xabier Mendiguren Elizegiren "desadostasun mezua":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138027327/, "Autonomia Erkidego" esapidea dela eta, osasungarria iruditzen zait batez ere; Hegoaldean *mankomunitate* delakoak duen arrakasta, aldiz, kezkagarria; eta kezkagarria Xabierrena osasungarria iruditzen zaidan arrazoi berberengatik. > Xabierrek eskubide osoa du "Euskal Komunitate Autonomoa" erabiltzeko. Eta Euskaltzaindiaren arauarekiko desadostasuna, arrazoitua denez gero, eta ez zabarkeriaren ondorioa, osasungarria iruditzen zait, bai Euskara Batuarentzat eta baita Euskaltzaindiarentzat ere. Euskaltzaindiak ezin du beti asmatu –dohain hori, antza, Aita Santuak baino ez du– eta ezer gutxi laguntzen diote bere zereginean amatxo arazo-konpontzailetzat hartzen dutenen jarrera akritikoek. Arrazoibideak behar ditu proposamenak aldatzeko nahiz atxikitzeko. Nire ustez Xabierrek ez du arrazoirik Komunitate Autonomoaren puntu horretan –ezta <i>autonomia/autonomo</i> puntuan ere, erabat behintzat–, baina hori, jakina, beste kontu bat da. > > Euskaraz ongi egiteko ez dago alemanez jakin beharrik. Ezta espainolez jakin beharrik ere; hala behar luke, bederen. Euskaraz ongi egiteko ez dago alemanez jakin beharrik. Baina komeni da, > espainolaren uholdeari aurre egiteko, inguruko beste hizkuntzetan zer hitz > erabiltzen dituzten ikustea, espainol hutsezkoak eta frantses hutsezkoak > markatzeko eta saihesten ahalegintzeko. Hala jokatu du bederen > Euskaltzaindiak Hiztegi Batua moldatzean, "Hitzaurrean":http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/argibideak.asp ikus daitekeenez. Eta kontua ez da "amatxo Euskaltzaindia"ri begira egotea. Nork bere erantzukizuna hartu behar du uholde horren aurrean. Bat nator ezin direla euskal idazleak erdarakada salaketen atergabeko presiopean aritu. Baina nolanahi ere badaude jarrerak ezin ulertu ditudanak. > > Esaterako, *mankomunitate*-ren arrakasta. Nolatan pentsatu dute Hegoaldeko udaletako euskara teknikariek, inongo zalantzarik gabe antza denez, gaztelaniazko *mancomunidad*-en euskal ordainak *mankomunitate* behar duela izan? Nolatan ez zaio teknikari horietako bakar bati ere burutik pasatu, delako *mancomunidad* hori, agian, espainolaren kontu bat besterik ez dela? Ez al dakite badela Euskaltzaindiaren gomendio bat hori egiaztatzea bederen eskatzen diena? > > Izan ere, *mancomunidad* ez da espainolaren kontu bat besterik: ez dago horrelakorik frantsesez, ez ingelesez; eta ez dator latinetik: *mano*-tik sortua da, *de mancomún* esapidearen bitartez. Bestalde, *mancomunidad* ez da inoiz hitz teknikoa izan; gaur egun ere esanahi lausoa du berez: esaterako, *mancomunidad* nahiz *mancomunidad de municipios* erabiltzen dira espainolez gauza bera izendatzeko. Frantsesez *union, association* erabili ohi dute, eta ingelesez *community, association*, zer elkarte mota den. > > Frantzian ere badaude "mankomunitateak". Orobat Ipar Euskal Herrian, Donibane Lohitzunen eskualdean eratu berri dena, adibidez, *Herria* astekariak hainbatetan aipatu duena azken azaro-abenduetan. Eta ez dute euskal teknikaririk behar izan "mankomunitate" horiek *herri erkidego* –erkidego, Xabier– izendatzeko. Inoiz edo behin *herri elkarte* ere ikusi dut *Herrian*; baina Hegoaldean beste elkarte batzuetarako erabiltzen dugu hori. *Herri elkarte*-ren ildotik *udal elkarte* ez-anbiguoa ere proposa daiteke, baina uste dut zentzuzkoagoa dela dagoen esapide txukuna bultzatzea beste bat "hobea" asmatzen hastea baino. Gainera *herri erkidego*-k Iparraldeko eta Hegoaldeko terminologia batuko luke puntu honetan, eta hori ez da kontu baztergarria. Zeren *Euskal Herri batua* delakoa ez da eslogan erretoriko huts bat, ezta? > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138622361/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com