Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Errepideetako erreiak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Lehen aldiz "erreia" irakurri nuenean "ze arraio ote da?" pentsatu nuen neure artean. > Elhuyar hiztegira jo, eta errepideetako "carril" omen zela ikusi nuen. Nondik norakoa ote zen ikusteko, Azkueren hiztegira jo nuen, jakina: eskarmentuak erakutsi didanez horrelako hitz bitxiek Azkueren hiztegian izaten dute, gehienetan, jatorria. Eta hantxe zegoen hitza, eta hantxe zegoen iruzurra. > > Hala dio Azkuek *errei* sarreraren bigarren adieran: "huella. *Burterrei*, carril, huella de las ruedas del carro". Hortaz, argi dago delako "carril" hori ez dagokiola *errei*-ri, baizik eta *burterrei*-ri –hots, *gurdi errei*-ri–. Baina benetako arazoa, nire ustez, beste hau da: gurdiaren gurpilak lurrean egiten duen marka eta errepideko bide zerrenda *espainolez bakarrik* dira biak "carril". Frantsesez, esaterako, gurdiaren "carril"-ari "orničre" esaten zaio, eta "voie" errepideko "carril"-ari. Hots, *errei* gurdiaren "carril"-a errepideko "carril" bihurtu zuenak espainolaren makulua erabili zuen jauzi hori egiteko, espainolaren *diktat*-aren pean jardun behar izan zuen. Bestalde, inguruko hizkuntzetan –espainolez *carril*, frantsesez *voie* ("bidea"), ingelesez *lane* ("bidea, kalexka")–, hizkuntzako hitz arruntak adiera berri batez hornitzen dira kontzeptu berria adierazteko; *errei*, aldiz, ez du inork ezagutzen eta ez da tradizioko inongo testutan ageri. Hiztegi hitz ilun bat besterik ez da. > > Horiek horrela, nik Zehazki hiztegian *lerro* ematen dut errepideetako "carril"-en ordain nagusi gisa. Ez da nik asmatua, ezta hiztegiren batetik hala-hola aterea ere. Testuetatik jasoa da, *Herria* Iparraldeko astekaritik, *lerro* erabiltzen baitute hor errepideko "carril"-en ordain. Azkenengo agerraldia abenduaren 29ko alean irakurri nuen: Donostia eta Bilbo arteko A8 autobidea harrapatu zuen luiziaz ari zela, 33 orenez autobidea erabat mozturik egon eta gero "alde bakoitzera lerro bat irekia" izan zela zioen. Zehazki hiztegian aipatzen dudan adibidea ere <i>–A63 autobidea lau lerrotarik seitara pasarazteko proiektua–</i> astekari horretatik aterea da. Bestalde, *lerro* erabiltzen dute Berria egunkarian ere Iparraldeko > berriemaileek eta besteren batek. > > Beste hitz batzuez esateko, *lerro* hori ez da goitik, hiztegietatik, kontsignapean-edo testuetan txertatua izan den hitza, baizik eta testuetatik, hots, hitzen bizileku naturaletik, hiztegira bildu dena. Eta hori uste dut dela, ahal den guztietan, hiztegigile orok erabili behar duen jardunbidea. > > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1138377234/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com