|
Lehen aldiz "erreia" irakurri nuenean "ze arraio ote da?" pentsatu nuen neure artean.
Elhuyar hiztegira jo, eta errepideetako "carril" omen zela ikusi nuen. Nondik norakoa ote zen ikusteko, Azkueren hiztegira jo nuen, jakina: eskarmentuak erakutsi didanez horrelako hitz bitxiek Azkueren hiztegian izaten dute, gehienetan, jatorria. Eta hantxe zegoen hitza, eta hantxe zegoen iruzurra.
Hala dio Azkuek errei sarreraren bigarren adieran: "huella. Burterrei, carril, huella de las ruedas del carro". Hortaz, argi dago delako "carril" hori ez dagokiola errei-ri, baizik eta burterrei-ri –hots, gurdi errei-ri–. Baina benetako arazoa, nire ustez, beste hau da: gurdiaren gurpilak lurrean egiten duen marka eta errepideko bide zerrenda espainolez bakarrik dira biak "carril". Frantsesez, esaterako, gurdiaren "carril"-ari "orničre" esaten zaio, eta "voie" errepideko "carril"-ari. Hots, errei gurdiaren "carril"-a errepideko "carril" bihurtu zuenak espainolaren makulua erabili zuen jauzi hori egiteko, espainolaren diktat-aren pean jardun behar izan zuen. Bestalde, inguruko hizkuntzetan –espainolez carril, frantsesez voie ("bidea"), ingelesez lane ("bidea, kalexka")–, hizkuntzako hitz arruntak adiera berri batez hornitzen dira kontzeptu berria adierazteko; errei, aldiz, ez du inork ezagutzen eta ez da tradizioko inongo testutan ageri. Hiztegi hitz ilun bat besterik ez da.
Horiek horrela, nik Zehazki hiztegian lerro ematen dut errepideetako "carril"-en ordain nagusi gisa. Ez da nik asmatua, ezta hiztegiren batetik hala-hola aterea ere. Testuetatik jasoa da, Herria Iparraldeko astekaritik, lerro erabiltzen baitute hor errepideko "carril"-en ordain. Azkenengo agerraldia abenduaren 29ko alean irakurri nuen: Donostia eta Bilbo arteko A8 autobidea harrapatu zuen luiziaz ari zela, 33 orenez autobidea erabat mozturik egon eta gero "alde bakoitzera lerro bat irekia" izan zela zioen. Zehazki hiztegian aipatzen dudan adibidea ere –A63 autobidea lau lerrotarik seitara pasarazteko proiektua– astekari horretatik aterea da. Bestalde, lerro erabiltzen dute Berria egunkarian ere Iparraldeko
berriemaileek eta besteren batek.
Beste hitz batzuez esateko, lerro hori ez da goitik, hiztegietatik, kontsignapean-edo testuetan txertatua izan den hitza, baizik eta testuetatik, hots, hitzen bizileku naturaletik, hiztegira bildu dena. Eta hori uste dut dela, ahal den guztietan, hiztegigile orok erabili behar duen jardunbidea.
(IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)
- Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu HEMEN
|
|
"Erreia" hitza da mendebal euskaran guziz normala (guk Munitibarren erreixi) baina da hala ere soil esan egiten dugun modua ha hitza "arraia". Halan esateko "ugari" esan daroagu mendebaldeko euskaran "ugeri", eta horrela mila' kin euren kambio phonetiko korrespondienteak. Bada, "erreia" hitza ere horietarikoa da. Burdiek -gurdiek- uzten zituzten markak ziren burdi-erreixak, zein debekatuak zeuden ibilten an kamino asphaltatuak. Hori argitzeko zer da berba hori, zein da gainera synonymotarik bat hon lerro hitza.
Buruz bideetako "kale" edo "bide" edo ... "korridoreak" zein hitz erabili behar da? Ba, horri buruz ba dakit nik esaten dela ere "zidorra", zein niri asko gustatzen zait eta ikusten dut egoki, eta ez entzun ohi daroaguna radioan, televisionean "karril". Ze karril ez da euskarazko hitza niretzat ze ez da erabilten inon, nik dakidala. Arraia hitzak nola lerro hitzak ez dute adierazten garbiro "bidea" baizik linea bat.
Halan, autobideak izan ohi dute normalean bi zidor alde batera eta beste bi zidor kontrakora. Batzutan ba dira hiru zidor harako eta hiru zidor honakoak ere eta lekuren batzutan lau zidor direktione bakoitzeko, nola nik ikusi bait dut.
(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)
|