![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Ruben Odriozola Lakarra / Irakaskuntza / 2006-03-28 / 08:00
Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuak (IMH) 2006-03-23an aurkeztu berri du Goazen euskara planaren 2005eko balantzea. Euskararen erabilera eta presentzia areagotu egin dira, baina aurrera begira ere badago zereginik.
Goazen egitasmoaren xedea da euskararen erabilera sustatzea Makina-Erremintaren Institutuan (IMH), eta horren eraginez, Makina-Erremintaren sektore osoan eragin.
Institutuak 2003ko udazkenean abiatu zuen proiektua Ahize(1) AEKren hizkuntza-aholkularitzarekin elkarlanean eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.
Makina-Erremintaren Institutua Elgoibarren kokatuta dago, eta industriaren eta gizartearen zerbitzura dagoen berrikuntza teknologikorako zentroa izanik, prestakuntza teknikoaren eta teknologiaren hedapenaren eremuan kokatu du bere jarduera.
![]() |
Makina Erreminta Arloko Heziketa Teknikorako Fundazioak (FFTMH) kudeatzen du IMH. Izaera pribatua daukan fundazio hori 1989an sortu zen, eta 1991an ireki zuen Elgoibarko egoitza.
IMHk enpresatzat du bere burua, mozkinik banatuko ez duena, baina zerbitzua egokitu eta hobetzeko irabaziak lortu nahi dituena. Hainbat kalitate ziurtagiri eskuratu ditu(2), eta prozesutan antolatua du jarduera (ikusi 2. koadroa):
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Hona hemen prozesu bakoitzaren deskribapen laburra:
Fundazioak, proiektua abiatu zuenetik, kontuan izan du zonalde euskaldunean kokatuta dagoela, eta beharrezkoa duela giroa ere ahalik eta euskaldunena izatea. Horretarako:
Maila eta eremu desberdinetako hainbat gakok eta arrazoik eragin zuten proiektua abiatzea:
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Egitasmo honen zuzeneko onuradunak IMHko langile eta erabiltzaileak dira, hau da, enpresak eta ikasleak.
Langileei dagokienez:
Enpresei dagokienean:
Ikasleei dagokienez:
| Urtea | A | D | Guztira |
|---|---|---|---|
| 1999-2000 | 325 | EZ | 325 |
| 2000-2001 | 134 | 158 | 292 |
| 2001-2002 | 103 | 151 | 254 |
| 2002-2003 | 94 | 120 | 214 |
| 2003-2004 | 86 | 135 | 221 |
Goazen egitasmoaren helburuak baino, IMHren helburuez hitz egin behar dugu. Izan ere, jarraian aipatuko ditugunak 2004 urtean zehar Fundazioaren Zuzendaritzak eta Goazen batzordeak sustatutako Hausnarketa estrategiko baten emaitza izan dira.
Helburu horiek 2005eko otsailaren 10ean, IMHko Zuzendari-gerente Joxean Egañak publiko egin zituen, Elgoibarko Udalaren Alkate Mª Victoria Aguirregomezcortarekin batera, IMHren Hizkuntza-politika jaso duen dokumentua aurkezteko emandako prentsaurrekoan, eta Fundazioaren Plan Estrategikoan jaso dira 2005 urtean egindako egokitzapenean.
Aipatutako Hizkuntza-politikak erakundearen Misioa eta Bisioa jaso ditu. Alegia, batetik, euskararen ikuspegitik zein den IMHren egitekoa; eta bestetik, hamabost urte barru, hau da, 2015 urtean, nola irudikatzen duen IMHk bere burua, osotasunean eta prozesuz prozesu. Horrekin batera, lanerako 6 ildo estrategiko adostu ziren, eta prozesu osoan zehar kontuan izango diren balioak aldarrikatu.
Hortaz, ikus ditzagun, era laburrean azalduta bada ere, Goazen egitasmoaren helburuak:
MISIOA
Euskara oinarrizko hizkuntza izan dadila lanean, produktuetan, eta barne eta kanpoko harremanetan, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, beti ere inguruaren errealitatearekin eta bezero bakoitzaren beharrekin bat datorren eskaintza malgua sustatuz eta erakunde barruko baloreak errespetatuz.
ILDO ESTRATEGIKOAK
2015 BISIOA
Erakundetzea
Erabilera
![]() |
Produktuak
Zerbitzu-hizkuntza eta kanpo-harremanak
Lan-hizkuntza eta barne-harremanak
Ezagutza
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Hizkuntza paisaia
![]() |
Atal honekin amaitzeko, azpimarragarria deritzogu partehartzeari aipamen berezia egitea; izan ere, dokumentua ahalik eta eragile gehienen espektatibak asebetetzeko sortu zenez (zuzendaritza, langileak, ikasleak, enpresak, hornitzaileak, administrazioa, gizartea, euskaldunak, erdaldunak, euskaltzaleak...), luzeagoa izango bazen ere, eragile horien partehartzea sustatzearen bidetik jotzea erabaki zen, eta gonbidatutakoen artean 16k ekarpenak egin zituzten edo dokumentua adosteko azken bileran parte hartu zuten.
2003ko irailean, IMHk Ahizerekin adostu zuen hiru urteko lankidetzan aritzea, eta iraupen hori izango duen plana elkarrekin garatzea. Proposatutako planaren urratsak ohikoak izan ziren:
Interbentzio horrek filosofia bat zekarren atxikita, eta esaldi bakarrean jasota zegoen:
"Lan iraunkor eta planifikatua abiatu, Fundazioaren ezaugarri eta beharrekin bat etorrita, aurretik egindakoari jarraipena emango diona, eta, IMHk berak gestionatuta, euskararen erabilera sustatuko duena; beti ere, langile guztien eskubideak eta borondateak errespetatuz, eta Fundazioaren helburuekin bat eginez".
Gauzak horrela, GOAZEN egitasmoak bi lan-ildo nagusi izan ditu hasieratik:
Irizpide horien arabera, oso garrantzitsua izan zen Zuzendaritzak hartu zuen lehenengo erabakia. Diagnostikoa egiten ari zen garai berean, 2004ko Kudeaketa-planeko helburuak adosten ari zen Fundazioa. Zuzendaritzak, irizpide egokiarekin, euskararen erabilerari buruzko helburu estrategikorik finkatuta ez bazen ere, garrantzitsutzat jo zuen hurrengo urteko Kudeaketa-planean euskarari lotutako helburuak txertatzea, eta horrela egin zuen. Helburuetako bat, hain zuzen, Hizkuntza-politika zehaztea izan zen.
Beraz, Goazen egitasmoa ohiko Kudeaketa-planaren barruan txertatuta dago. Batzorde batek egiten du motor lana, koordinatzaile batek eta teknikari batek egiten dute dinamizazio lana, baina helburuak eta ekintza, gainontzekoak bezala, erabaki eta gauzatzen dira:
Guztira bederatzi-hamar bat helburu orokor izaten dira, eta horietako bat euskarari dagokio. Helburu hori erabilera adierazle bati lotuta egoten da beti, eta hori lortzeko ekintzak adosterakoan Ahizeren 7 programen metodologiari erreparatzen zaio. Izan ere, esan bezala, erabileran eragitea da egitasmoaren helburu nagusia, baina aurrera egingo badu, badira ezinbestean landu beharreko beste arlo batzuk. Beraz, honako hauek dira zazpi programa horiek: erabili, ezagutu, motibatu, erakundetu, komunikatu, finantzatu eta ebaluatu. Proposamena da horietako bakoitzeko gutxienez helburu bat adostea, eta horietatik ekintzak garatzea, beti ere, aurretik adostutako Hizkuntza-politikak adierazitako norabidean.
![]() | |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. | |
Labur azalduta, 2003ko udazkenean eta 2004an egindakoaren balorazioa positiboa da: erabilerak gora egin du, euskara erakundetzen ari da, jendeak gaiarekiko sentiberatasuna azaldu du eta Fundazioaren jarduerarentzat aukera berriak utzi ditu agerian. Uste baino aurrerapauso gehiago eman daitezkeela ikusi da:
Hobetu beharrekoak dira:
Jarraian azalduko ditugun helburuak hiru mailatan sailkatuta daude:
Ikus ditzagun, bada, aurtengo helburuak, beti ere kontuan izanda, prozesu guztiek ez dutela erritmo bera eramango:
IMHren HELBURU OROKORRA 2005: Ahozko eta idatzizko erabilera adierazleetan %5eko igoera lortu
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Mintzagrama tresna erabiliz 20 konpromiso adostu Berba- mintzarako | Erabili Motibatu | 05-05-30 | 20 elkarrizketa martxorako | Elkarrizketa kopurua | 30 |
| "Ad hoc" sortutako formazioa jaso adostutako irizpideen arabera (Reto OG804) | Ezagutu | 05-12-31 | EGALIK pasatu formazioa jasoko duten 42 langileei | Langile kopurua | 3.257 |
| IMHko 30 pertsona giltzarriren mapa egin, eta bakoitzarekin urtean bi bilera egin gaia aztertu eta proposamenak lantzeko. (Mintzagramaren ekintzari lotuta egon daiteke) | Motibatu | 05-12-31 | Pertsona giltzarrien mapa Mintzagramaren ekintzari lotu, baina erdaldunak ere sartu | Data | 120 |
| IMHren euskara sistemaren 3 prozedura martxan jarri, kalitate sistemako 3 prozedura egokitu euskararen ikuspegitik eta Plan Estrategikoan txertatu Hizkuntza politika (Reto OG804) | Erakundetu | 05-12-31 | Euskararen prozeduren mapa idatzi. Prozeduraren araberako jarraipena egin | Data Bai / ez | 80 |
| IMHren kasua eta Hizkuntza politika ezagutarazi bezero eta hornitzaileei, eta interesa izan dezaketen guztiei, elkarlanerako bideak jorratzeko | Komunikatu | 05-06-30 | Bezero eta hornitzaile euskaldunak identifikatu | Data | 40 |
| Ulibarri programan sartu | Erakundetu | 05-06-30 | 50 | ||
| Itzulpenak kudeatzeko sistema abiatu eta web-orrian jarri | Erabili | 05-12-31 | Eleka? + Word fast? | 90 | |
| Urteko asanblada batean hizlarietako batek euskaraz egin eta bat-bateko itzulpen sistema erabili | Motibatu Erakundetu | 05-07-31 | Bat-bateko itzulpen sistemak ondo egiten duen ikusi | Data | 15 |
| IMHk antolatutako euskaldunen arteko bilera formalen %40 euskaraz egin | Erabili | 05-12-31 | Bilerak eta hizkuntzaren erabilera identifikatu | Data | 10 |
| Dokumentu laburren %60 elebidun edo euskaraz, eta horietatik %25 euskaraz sortu | Erabili | 05-12-31 | Dokumentuak identifikatu | Data | 10 |
| Hobetze taldeak martxan jarri | Erabili | 05-06-30 | Administrazioa, Harrera On, TI | 120 |
Prozesuen helburu espezifikoak
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Hizkuntza-Politika Plan Estrategikoan txertatu | Erakundetu | 05-12-31 | 10 | ||
| IMHren kasua eta Hizkuntza politika ezagutarazi bezero eta hornitzaileei, eta interesa izan dezaketen guztiei, elkarlanerako bideak jorratzeko | 05-06-30 | Bezero eta hornitzaile euskaldunak identifikatu | Data | Helburu orokorretan | |
| Urteko asanblada batean hizlarietako batek euskaraz egin eta bat-bateko itzulpen sistema erabili | 05-07-31 | Bat-bateko itzulpen sistemak ondo egiten duen ikusi | Data | Helburu orokorretan |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Gutxienez e-learning ikastaro bat euskarara itzuli: - Oinarrizko gaitasunak. - Abiadura handiko makinak erabili eta mantentzeko eskuliburua itzuli | Erabili Ezagutu | Abendua | Edukiak ekarriko dituzten irakasleak. Ikastaroaren finantziazioa. Barne materialen itzulpena eta multimedia muntaia | Irakasle kopurua Euro kopurua | 1.100 |
| E-learning lan taldeko kideen artean euskarazko e-posta bidali | Erabili | Abendua | Euskaraz bidalitako e-postak | E-posten kopurua | 5 |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Garaturen Katalogoko Euskarazko Ikastaroen kopurua | Erabili | 05-07-31 | Ikastaroen Katalogoa ezagutu, deialdia baino lehen | Data | 10 |
| Euskarazko ikastaroek, gaztelaniazkoek baino interes eta ikasle gutxiago dituzten ezagutu | Erabili | 05-07-31 | Berritzeguneko arduradunarekin bilera | Bilera kopurua | 2 |
| Itzulpenerako dirulaguntza lortu | Erabili | 05-12-31 | Finantziazio iturriak identifikatu | Bai/ez | 10 |
| Euskarazko dokumentu fondoak bilatu | Erabili | 05-12-31 | Finantziazio iturriak identifikatu | Bai/ez | 10 |
| Euskaraz formazioa jasotzeko interesa gehitu aholkulariaren galderei | Erabili | 05-12-31 | Egiaztatzeko Sistema martxan jarri | Bai/ez | 3 |
| Jasotako informazioa aztertu | Erabili | 05-12-31 | %50eko portzentaia baino altuagoa | % | 3 |
| Euskarazko ikastaroak martxan jarri | Erabili | 05-03-31 | Ikasleen interesa Euskarazko ikastaroekiko %25a baino altuagoa | % | 360 |
| Euskarazko formazioa jasotzeko aukeraren berri emateko, mailing bat egin enpresei | Erabili | 05-03-31 | Enpresen zerrenda | Bai/ez | 15 |
| Bisita plan bat egin | Erabili | 05-04-30 | Enpresen zerrenda | Bai/ez | 30 |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Ulibarri programan sartu | Erakundetu | 05-12-31 | HLHko euskara teknikariaren funtzioak definitu, pertsona izendatu eta formatu | Bai/ez | Helburu orokorretan |
| HLH-n antolatutako euskaldunen arteko bilera formalen %40 euskaraz egin | Erabili | 05-12-31 | Dedikazio orduak | % | Helburu orokorretan |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| 2 enpresa identifikatu | Erabili | 05-12-31 | Kopurua | 20 | |
| Materialak itzuli | Erabili | 05-12-31 | Bai/ez | 20 |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Euskaraz gara daitezkeen bilera motak identifikatu | Erabili | 05-02-28 | Dedikazio orduak | Kopurua | 5 |
| Berriak diren eta aldizkako erabilera duten 5 dokumentu identifikatu eta euskaraz idatzi | Erabili | 05-12-31 | Dedikazio orduak | Kopurua | 40 |
| Jada erabiltzen diren eta aldizkako erabilera duten 5 dokumentu identifikatu eta itzuli | Erabili | 05-12 | Dedikazio orduak | Kopurua | 20 |
| Ikasleek ikasgaiak euskaraz jasotzeko duten disponibilitatea ezagutu | Erabili | 05-03 | Informazioa jasotzeko inkesten errebisioa | Bai/ez | 5 |
| Euskaraz beren ikasgaia emateko gai diren irakasleak identifikatu | Erabili | 05-04 | Dedikazio orduak | Kopurua | 5 |
| 2 ikasgai prestatu euskaraz emateko | Erabili | 05-07 | Itzulpena egin | Bai/ez | 10 |
| Aurkezpenak euskaraz egiteko interesa duten ikasleak identifikatu | Erabili | 05-03 | Dedikazio orduak | Kopurua | 3 |
| Euskarazko aurkezpenak ebaluatzeko gai diren epai mahaikideak bilatu | Erabili | 05-05 | Dedikazio orduak Epai mahaikideen Datu Basea eguneratu | Kopurua Bai/ez | 10 |
| Ekintza plana definitu | Erabili | 05-09 | 3 bilera egin | Kopurua | 24 |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Menu eta aginduen zerrenda egin | Erabili | 05-06-30 | Beste lan-taldeen inplikazioa | Itzulitako % | 20 |
| Zerrenda itzuli | Erabili | 05-06-30 | Beste lan-taldeen inplikazioa | Itzulitako % | 40 |
| Laguntzako dokumentazioa egokitu | Erabili | 05-06-30 | Beste lan-taldeen inplikazioa | Itzulitako % | 50 |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Kudeaketa planaren fitxa elebidun jarri | Erabili | 05-01-15 | Bai/ez | Helburu orokorretan | |
| Esplotazio kontua euskaratu eta behar denean gaztelaniara itzuli | Erabili | 05-02-15 | Helburu orokorretan | ||
| Administrazio atalaren kudeaketa-plana euskaraz bete, eta behar denean gaztelaniara itzuli | Erabili | 05-02-15 | Teknikariarekin kontrastatu | Helburu orokorretan | |
| Administrazio ataleko hiru langileek hiru hilean behin egiten duten bilera euskaraz egin | Erabili | 05-12-31 | Teknikariarekin dinamizazioa | Helburu orokorretan | |
| Kontabilitatea euskaraz eraman | Erabili | 05-12-31 | Programa informatikoaren plantillak euskaratu | Helburu orokorretan | |
| Reportearen zerrenda euskaratu | Erabili | 05-06-30 | Aurrekontua onartu | Helburu orokorretan | |
| Nominak, T10ak eta horrelakoak euskaraz | Erabili | 05-06-30 | IMHk bereganatu prozesua | Helburu orokorretan |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| SGCALen prozeduretan Euskara bariablea txertatu | Erakundetu | 05-03-31 | Euskara batzordearen 6 bilera gaia lantzeko | 3 prozedura | Helburu orokorretan |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Goazen: Berba-mintza tratuak | Erabili | 20 | |||
| Goazen: diru-laguntza lortu | Finantzatu | Abendua | 130 | ||
| Goazen: euskara Kalitate sisteman txertatu | Erakundetu | Helburu orokorretan | |||
| Goazen: helburu orokorrarentzat akzioak ezarri eta koordinatu | Erakundetu | Otsaila | 120 |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Mantenu arduradunak jasotzen dituen mantenimenduko parteak ea euskaraz jasotzerik dagoen ikusi | Erabili | 05-12-31 | Euskara ikastaroa egin. Parteak euskaraz ere ulertuko direla barruko mezua bidali | Kopurua | 3 |
| Igogailuetako 2 errotuluak euskaratu | Erabili | 05-12-31 | Aurrekontua onartu | 3 | |
| Gehienezko altuera azaltzen duen errotulua euskaratu | Erabili | 05-12-31 | 8 | ||
| Sercoinekin hitz egin kartelak elebidun jartzeko | Erabili | 05-12-31 | 2 |
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|---|---|---|---|---|
| Euskarazko softwarearen erabilpena bultzatu: euskarazko tresna informatikoen erabilpena (Windows XP, OpenOffice, Mozilla...) erakusteko saioak antolatu | Erabili | Urte osoa | Saioa antolatu | Saio kopurua | 10 |
| Libre erabilpeneko gelan 3 PC euskaraz Linux, Firefox eta OpenOffice-ekin, ikasleek esperientzia bat izan dezaten Linux sistemarekin | Erabili | Ekaina | Kopurua | Bai/ez | 10 |
Euskararen begietatik jarraitu beharreko bestelako helburuak
Labur azalduta lau dira izan daitezkeen oztopo nagusiak:
| Oztopoa | Konponbidea |
|---|---|
| Langileek atxikimendua: IMH punta puntako erakundea izanik, egitasmo honek beste hainbat proiekturekin lehiatu behar du. | Proiektua erakargarria egin |
| Baliabideak eta finantziazioa: Ikastaroak eta aholkularitza euskaraz eman ahal izateko, hainbat material oraindik euskaratu gabe dago. Horretaz gain, interfaza euskaraz duten makinak lortzeak ere dirua eskatzen du. Eta bereziki, kosterik handiena, erakundeko kideek emandako orduena da. Hori ezin da guztiz ordaindu, baina kanpoko laguntzak irla konplexua gainditzen laguntzen du, itzulpenak errazago egingo lirateke, teknikaria ordu gehiagoz aritzeko izango genuke... | Laguntza eskatzen jarraitu, eta bien bitartean, planaren erritmoa moteldu. |
| Politizazioa: Bi aldetatik, azkarrago joan nahi dutenak, eta haien burua erasotutzat dutenak. | Hasieratik saiatu gara lotzen egitasmoa, gizabanakoaren eskubideak eta erakundeak ematen duen zerbitzuaren kalitatea. Horrela aztertuz gero, erakundea osoari onura dakarkion proiektua da, euskal edo erdal hiztuna izanda ere, erakundeak irabazten badu, norberak ere irabazten duelako. Egitasmoaren oinarrizko balioetako bat begirunea da. Hasieratik aldarrikatu dugu, eta betetzen saiatu gara. Errespetua behar zaie euskal zein erdal hiztunei, baina guztiei, hor da gakoa. Era berean, zerbitzua euskaraz ematea, gizabanakoen arazoa baino erakundearena dela diogu. Beraz, erakundeak aurkitu behar du korapiloa askatzeko modua, eta horretarako laguntza eskatzen dio langileari. Hori bai, inor derrigortu gabe, baina inork ere oztopatu gabe, hau da, 0 eta 100 artean egon daitezkeen oreka-puntu horiek aurkituta. Ideia horiek lantzen ditugunean, garrantzi handia eman diogu gardentasunari eta buruz buruko harremanei. Ahal den neurrian, etengabe, egindako guztiaren berri eman dugu intranetaren bidez, eta unean uneko gaiak eragindakoekin elkartu gara, haien iritzia eta laguntza eskatzeko. |
| Bezeroen demanda: Gerta dakiguke inguruko enpresetatik euskara ikastaroen demanda txikia iristea. | LHI eta INCRESS prozesuen erritmoa moteldu, baina HLH eta Ingeniaritzakoa ez. Erritmoa motelduta ere, ez dugu jarrera proaktiboa etengo, eta IMHk saiatu beharko luke, gainontzeko eragileekin batera egoera aldatzen. Udalarekin elkarlana Biziberritzeko Planaren barruan, Aldundia eta Sindikatuekin kanpainaren bat egin... |
| Bestelako oztopoak: Finantziazio gaiak bezala, badira beste kontu tekniko batzuk ez direnak erabat IMHren esku, esaterako: makinen interfaza, Virtool tresna merkaturatzea... Zailtasunak izan daitezke, kasu honetan ere | Erabakia hartuta dago, beraz, erritmo kontua baino ez da izango. |
Erakunde osoak du egitasmoarekiko nolabaiteko ardura. Atxikimendua azaldu duten guztiek haien eginkizunen araberako erantzukizuna dute, eta egitasmoaren ardura nagusia Fundazioaren zuzendaritzak eta arduradun naturalek dute. Izan ere, horien erantzukizuna da adostutakoa gauzatzeko aukera eta baliabide nahikoak ematea erakundeko gainontzeko kideei.
Beraz, erakundearen ohiko egiturak eta tresnak erabiliko dira plana gauzatzeko, bereziki Kudeaketa-plana.
Horretaz gain, ohiko baliabideak erabiliko dira:
Finantziazioa lortzeko programa ezberdinak aztertzen gabiltza eta hauei buruzko deialdiak aterako direnean eskariak egingo dira, beraz ondoren jakingo dugu hauetatik finantziaziorik lortu ahal izango den. Programak hauek lirateke:
IMHren barnean euskararen erabilera plana martxan jarri zenetik (Goazen egitasmoa) hainbat aurrerapauso eman dira, eta euskararen biziberritze zein kalitatean hobetu da. Hiru urte hauetan lortutako emaitzak handiak izan dira eta euskararen erabileran urrats kuantitatibo eta kualitatiboak eman dira.
Besteak beste 2005eko erabilera eta idatzizkoari dagozkion zenbait datuk aditzera ematen digute IMHn eman diren lorpenen berri:
Bestalde, kontutan hartu beharrekoak dira ere prozesuz prozesu eman diren lorpenak:
Bukatzeko, lorpenak kontutan hartzekoak izanik ere, oraindik badago IMHren barnean zer hobetu euskararen normalizazioan aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
Helburu hau aurrera eramateko asmoz, adostuak ditu eta lantzen ari da 2006ko lan ildo nagusiak:
Hori guztia aurrera eramateko ezinbestekoa izango da aurrerantzean ere, IMHren zuzendaritzaren inplikazio zuzena, prozesu desberdinetako arduradunena eta orokorrean langile guztiena. Eskerrak ematea ere, orain arte prozesu hau aurrera eramatea posible egin duten guztioi eta aurrerantzean ere bide horretatik jarrai dezaten animatzen ditugu.
Oin-oharrak
(RUBEN ODRIOZOLA LAKARRA IMHko Euskara Teknikaria da)
![]() | Inprimatu |