|
Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuak (IMH) 2006-03-23an aurkeztu berri du Goazen euskara planaren 2005eko balantzea. Euskararen erabilera eta presentzia areagotu egin dira, baina aurrera begira ere badago zereginik.
Goazen egitasmoaren xedea da euskararen erabilera sustatzea Makina-Erremintaren Institutuan (IMH), eta horren eraginez, Makina-Erremintaren sektore osoan eragin.
Institutuak 2003ko udazkenean abiatu zuen proiektua Ahize(1) AEKren hizkuntza-aholkularitzarekin elkarlanean eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.
Makina-Erremintaren Institutua (IMH): aurkezpena
Makina-Erremintaren Institutua Elgoibarren kokatuta dago, eta industriaren eta gizartearen zerbitzura dagoen berrikuntza teknologikorako zentroa izanik, prestakuntza teknikoaren eta teknologiaren hedapenaren eremuan kokatu du bere jarduera.
Makina Erreminta Arloko Heziketa Teknikorako Fundazioak (FFTMH) kudeatzen du IMH. Izaera pribatua daukan fundazio hori 1989an sortu zen, eta 1991an ireki zuen Elgoibarko egoitza.
IMHk enpresatzat du bere burua, mozkinik banatuko ez duena, baina zerbitzua egokitu eta hobetzeko irabaziak lortu nahi dituena. Hainbat kalitate ziurtagiri eskuratu ditu(2), eta prozesutan antolatua du jarduera (ikusi 2. koadroa):
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
Hona hemen prozesu bakoitzaren deskribapen laburra:
- HLH (Hasierako Lanbide Heziketa). Erdi mailako Mekanizazio zikloa eta Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze elektro-mekanikoa, eta goi mailako 3: Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa eta Industri Ekipoen Mantenamendua.
- IMH Ingeniaritza: unibertsitate mailako ikasketa hauek lana eta ikasketa uztartzen dituzte. CESI-ingeniaria titulu europarra, Frantziako CTIk homologatua (Commission des titres d’Ingénieur).
- Lanbide Heziketa Iraunkorra eta Okupazionala: langabetuentzat eta lanean ari direnak egunean izateko ikastaroak.
- INCRESS: Zerbitzu integrala eman enpresei langileen gaitasunak egoki kudeatzeko.
- ITE: Ikertu eta garatu egiten ditu hezkuntza eredu eta metodologia berriak. Horretaz gain, nazioarteko proiektuak ere kudeatzen ditu: Malaisia, Txina, Txile...
- e-LEARNING: Internet bidezko formazio teknikoa.
- EUSPEN: prozesu giltzarriak behar bezala gara daitezen lagungarriak diren gainontzekoak biltzen ditu bere baitan, hala nola, administrazio orokorra, mantentze lanak, kalitate sistema, informazioaren teknologiak...
Planaren aurrekariak
Fundazioak, proiektua abiatu zuenetik, kontuan izan du zonalde euskaldunean kokatuta dagoela, eta beharrezkoa duela giroa ere ahalik eta euskaldunena izatea. Horretarako:
- Hasieratik, errotulu elebidunak ezarri ziren, idazki ofizialetan euskarari lehentasuna eman zitzaion eta harrerako langileak euskaldunak izatea zaindu zen.
- Horretaz gain, 1995ean, Elgoibarko Udalak "Gurean bai”(3) egitasmoa martxan jarri zuenean, IMHk parte hartu zuen hasieratik, eta 1997an berariazko hitzarmena sinatu zuen hiru urterako. Elkarlanerako akordio horren helburu nagusia: Hasierako Lanbide Heziketako eskolak euskaraz emateko planteamendu serioa egitea. Ordura arte, irakasle batzuen borondateari esker, hainbat jarduera euskaraz egiten ziren ikasle euskaldunekin. Garai berean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak irakasleen euskalduntzea indartu zuen, eta 2000 urtean lortu zen D ereduko eskolak ematea.
- Dinamika horren ondorioz, erakundeak pertsona bat izendatu zuen erreferente euskara gaietarako: komunikazio arduraduna.
- 2000.ean hausnarketa estrategikoaren berrikusketa egin zen, eta hizkuntzen erabilerari lotutako helburu nagusi bat zehaztu zen: formazioa hiru eletan eman, euskaraz %60, gaztelaniaz %30 eta ingelesez %10.
Erabilera-Planaren ekimena eta arrazoiak
Maila eta eremu desberdinetako hainbat gakok eta arrazoik eragin zuten proiektua abiatzea:
- IMHk eta Ahizek lankidetza-proposamena egin zioten elkarri. Aurretik EGALIK(4) softwarea landu zuten, eta oraingoan, bi proiektu egiteko aukera ikusi zuten. Ahizeren ekarpena, erabilera-plana garatzeko diagnostikoa eta aholkularitza; IMHrena, langileen parte-hartze diagnostiko bat egitea AEKri.
- Proposamena egiteko une egokia izan zen:
- Hilabete gutxi batzuk lehenago amaitu zen "Gurean bai" egitasmoa.
- Udalak martxan jarri berria zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), eta Elgoibarri, dituen ezaugarriak kontuan hartuta (ikusi 3. koadroa), C2 eredua dagokio. Eredu horren lan esparru garrantzitsuenetako bat lan-mundua da.
- IMHk eta egitasmoak bat egiten dute balioetan. Egitasmo honen oinarrizko balioetako bat begirunea da, eta egungo enpresek errespetua izan behar diote bezeroari, ingurumenari, langilearen osasunari eta eskubideei, emakumearen lan-munduratzeari, eta baita enpresaren eta ingurunearen errealitate soziolinguistikoari ere.
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
- Arrazoien barruan koka ditzakegu 2003ko urria eta azaroan egin zen diagnostikoak nabarmendutako hainbat datu ere:
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
Onuradunak eta eragindakoak
Egitasmo honen zuzeneko onuradunak IMHko langile eta erabiltzaileak dira, hau da, enpresak eta ikasleak.
Langileei dagokienez:
- IMHk 91 langile ditu, 43k Hezkuntza Sailarentzat dihardute eta 48k Fundazioarentzat.
Erabilera %32koa da.
- %60k euskaraz lan egiteko gaitasuna du.
- Langileen %51k euskaraz egin nahi du lan.
- Erakunde gaztea da, %62k 35 urte baino gutxiago ditu, eta %83k 40 baino gutxiago.
Enpresei dagokienean:
- Elkarlanean dihardu 300 enpresa baino gehiagorekin.
- Bezeroak diren enpresen artean 26k euskararen erabilera sustatzeko plana dute(5).
Ikasleei dagokienez:
- Heziketaren atal guztiak elkarrekin hartuta 3.000 ikasle ditu urtean.
- Formazioan eta aholkularitzan enpresentzat 30.000 bat ordu ematen ditu urtean.
- Lanbide Heziketa Iraunkorreko ikasleen datuak jasota ez badaude ere, Hasierako Lanbide Heziketako egungo eta etorkizuneko ikasleen artean euskaldunen kopuruak gora egin du, eta D ereduaren aldeko hautua egin dute:
| Urtea | A | D | Guztira |
|---|
| 1999-2000 | 325 | EZ | 325 | | 2000-2001 | 134 | 158 | 292 | | 2001-2002 | 103 | 151 | 254 | | 2002-2003 | 94 | 120 | 214 | | 2003-2004 | 86 | 135 | 221 |
- Ingeniaritzako kasuan, 1. eta 2. mailako 46 ikasleen artean, 32k egin dituzte orain artean ikasketa guztiak euskaraz, eta 4 dira gaitasuna nahikoa ez dutenak.
- Gainera, eskualdean ia ez da A ereduko talderik 16 urtera arte.
- Beraz, etorkinak ere kontuan izanda, bi datu aurreikus daitezke:
- Hasierako Lanbide Heziketan D ereduaren aldeko joerak aurrera egingo du, baina A eredua ez da erabat desagertuko, izan ere, hor izango baitira etorkin iritsi berriak eta B eredutik datozen hainbat ikasle.
- Lanbide Heziketa Iraunkorra eta aholkularitza lanei begira, joera mantenduta, hamar urte barru, makina-erremintaren sektoreko 1.800 langile baino gehiagok jasoa izango dute formazioa euskaraz, eta ingeniaritzaren eredua mantenduz gero, 200 izango dira eragindakoak.
Goazen egitasmoaren helburuak
Goazen egitasmoaren helburuak baino, IMHren helburuez hitz egin behar dugu. Izan ere, jarraian aipatuko ditugunak 2004 urtean zehar Fundazioaren Zuzendaritzak eta Goazen batzordeak sustatutako Hausnarketa estrategiko baten emaitza izan dira.
Helburu horiek 2005eko otsailaren 10ean, IMHko Zuzendari-gerente Joxean Egañak publiko egin zituen, Elgoibarko Udalaren Alkate Mª Victoria Aguirregomezcortarekin batera, IMHren Hizkuntza-politika jaso duen dokumentua aurkezteko emandako prentsaurrekoan, eta Fundazioaren Plan Estrategikoan jaso dira 2005 urtean egindako egokitzapenean.
Aipatutako Hizkuntza-politikak erakundearen Misioa eta Bisioa jaso ditu. Alegia, batetik, euskararen ikuspegitik zein den IMHren egitekoa; eta bestetik, hamabost urte barru, hau da, 2015 urtean, nola irudikatzen duen IMHk bere burua, osotasunean eta prozesuz prozesu. Horrekin batera, lanerako 6 ildo estrategiko adostu ziren, eta prozesu osoan zehar kontuan izango diren balioak aldarrikatu.
Hortaz, ikus ditzagun, era laburrean azalduta bada ere, Goazen egitasmoaren helburuak:
MISIOA
Euskara oinarrizko hizkuntza izan dadila lanean, produktuetan, eta barne eta kanpoko harremanetan, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, beti ere inguruaren errealitatearekin eta bezero bakoitzaren beharrekin bat datorren eskaintza malgua sustatuz eta erakunde barruko baloreak errespetatuz.
ILDO ESTRATEGIKOAK
- Enpresetara iritsi arte hizkuntza katea gordeko dela bermatu.
- Euskara teknikoaren erabilera sustatu, formazioan eta zerbitzuetan barneratuz.
- Erakunde, enpresa, elkarte, eta abarrekin elkarrekin jardun euskararen normalkuntzaren prozesuan.
- Euskal identitate kulturala indartu eta aniztasuna errespetatu.
- Banakako hizkuntza eskubideak errespetatu eta euskalduna ez den langilearen integrazioa erraztu.
2015 BISIOA
Erakundetzea
- Zuzendaritza taldea eredu izango da.
- Euskara txertatuta egongo da Plan Estrategikoan, urteroko Kudeaketa-planetan, Formazio-planean (euskara ikasi eta hobetzeko aukera, Irale, testugintza, ahozkotasuna), Lanpostu-ebaluazioan (jarduera), Kontratazio-politikan eta erabilera-irizpideak Kalitate eta gainontzeko sistemetan.
- IMHko asanblada eta bilera orokorretako aurkezpen nagusietan euskara izango da lehen hizkuntza, eta bideak jarriko dira ez dakitenek ulertzeko.
Erabilera
- Egun erdaraz gehiago edo euskaraz beste aritzen diren gehienak erakarri, eta egungo egoera 2015 urtean bikoiztu egingo da.
Produktuak
- HLH euskaraz eta demandaren arabera A eredua.
- IMH Ingeniaritza hiru eletan, %60 euskaraz, %30 gaztelaniaz eta %10 ingelesez, eremua Euskal Autonomi Erkidegoa izaten jarraitzen duen heinean.
- LHI eta proiektu eta zerbitzuetan eskaintza osoa elebiduna izango da, eta demandaren arabera jokatuko da.
Zerbitzu-hizkuntza eta kanpo-harremanak
- Nahi duenarekin (bezero, hornitzaile, herri-administrazio eta finantza-erakundeekin) euskaraz idatziz eta ahoz egiteko aukera eskaini.
Lan-hizkuntza eta barne-harremanak
- Lana nagusiki euskaraz egingo da, eta eraginkortasunez jokatuko da tartean erdaldunik bada.
- Barne komunikazioetan euskaldunei euskaraz egingo zaie, eta gainontzekoei ele bietan.
Ezagutza
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
Hizkuntza paisaia
- Errotulu guztiak euskaraz, ele bietan edo piktograma.
- Tailerreko makinen pantailak euskaraz ere bai.
Atal honekin amaitzeko, azpimarragarria deritzogu partehartzeari aipamen berezia egitea; izan ere, dokumentua ahalik eta eragile gehienen espektatibak asebetetzeko sortu zenez (zuzendaritza, langileak, ikasleak, enpresak, hornitzaileak, administrazioa, gizartea, euskaldunak, erdaldunak, euskaltzaleak...), luzeagoa izango bazen ere, eragile horien partehartzea sustatzearen bidetik jotzea erabaki zen, eta gonbidatutakoen artean 16k ekarpenak egin zituzten edo dokumentua adosteko azken bileran parte hartu zuten.
Metodologia
2003ko irailean, IMHk Ahizerekin adostu zuen hiru urteko lankidetzan aritzea, eta iraupen hori izango duen plana elkarrekin garatzea. Proposatutako planaren urratsak ohikoak izan ziren:
- Lana antolatu
- Diagnostikoa egin
- Plana diseinatu
- Inplementatu
- Ebaluatu
- Iraunkortu
Interbentzio horrek filosofia bat zekarren atxikita, eta esaldi bakarrean jasota zegoen:
"Lan iraunkor eta planifikatua abiatu, Fundazioaren ezaugarri eta beharrekin bat etorrita, aurretik egindakoari jarraipena emango diona, eta, IMHk berak gestionatuta, euskararen erabilera sustatuko duena; beti ere, langile guztien eskubideak eta borondateak errespetatuz, eta Fundazioaren helburuekin bat eginez".
Gauzak horrela, GOAZEN egitasmoak bi lan-ildo nagusi izan ditu hasieratik:
- Erabilera sustatu: hau da helburu nagusia eta sekula ahaztu behar ez dena.
- Erakundearen ohiko egitura eta funtzionamenduan txeratu euskara, eta horrela, proiektua iraunkortu, eta Ahizeren interbentzioa bukatutakoan ere jarraipena izango duela bermatu.
Irizpide horien arabera, oso garrantzitsua izan zen Zuzendaritzak hartu zuen lehenengo erabakia. Diagnostikoa egiten ari zen garai berean, 2004ko Kudeaketa-planeko helburuak adosten ari zen Fundazioa. Zuzendaritzak, irizpide egokiarekin, euskararen erabilerari buruzko helburu estrategikorik finkatuta ez bazen ere, garrantzitsutzat jo zuen hurrengo urteko Kudeaketa-planean euskarari lotutako helburuak txertatzea, eta horrela egin zuen. Helburuetako bat, hain zuzen, Hizkuntza-politika zehaztea izan zen.
Beraz, Goazen egitasmoa ohiko Kudeaketa-planaren barruan txertatuta dago. Batzorde batek egiten du motor lana, koordinatzaile batek eta teknikari batek egiten dute dinamizazio lana, baina helburuak eta ekintza, gainontzekoak bezala, erabaki eta gauzatzen dira:
- Euskara batzordeak, gainontzeko prozesuek bezala, helburu orokorra eta ekintza nagusiak proposatzen dizkio Zuzendaritzari.
- Zuzendaritzak proposamenak aztertu, egokitu eta dokumentu batean jasotzen ditu Patronatuak eztabaidatu eta onartzeko.
- Prozesu bakoitzak helburu zehatz eta ekintzen bitartez garatu du Patronatuak onartutakoa. Gauzatuko den Kudeaketa-plan horrek Zuzendaritza eta Patronatuaren oniritzia behar du.
Guztira bederatzi-hamar bat helburu orokor izaten dira, eta horietako bat euskarari dagokio. Helburu hori erabilera adierazle bati lotuta egoten da beti, eta hori lortzeko ekintzak adosterakoan Ahizeren 7 programen metodologiari erreparatzen zaio. Izan ere, esan bezala, erabileran eragitea da egitasmoaren helburu nagusia, baina aurrera egingo badu, badira ezinbestean landu beharreko beste arlo batzuk. Beraz, honako hauek dira zazpi programa horiek: erabili, ezagutu, motibatu, erakundetu, komunikatu, finantzatu eta ebaluatu. Proposamena da horietako bakoitzeko gutxienez helburu bat adostea, eta horietatik ekintzak garatzea, beti ere, aurretik adostutako Hizkuntza-politikak adierazitako norabidean.
 | | Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
2003-2004 emaitzak
Labur azalduta, 2003ko udazkenean eta 2004an egindakoaren balorazioa positiboa da: erabilerak gora egin du, euskara erakundetzen ari da, jendeak gaiarekiko sentiberatasuna azaldu du eta Fundazioaren jarduerarentzat aukera berriak utzi ditu agerian. Uste baino aurrerapauso gehiago eman daitezkeela ikusi da:
- Ahozko adierazleak helburua 10 puntutan gainditu: %40. Idatzizkoa 5 puntu igo, %20.
- IMHn lehen baino euskara gehiago egiten dela uste dute 56 lagunek, erantzunen %81k.
- Lehen baino euskar gehiago egiten dutela aitortu dute 40 lagunek, erantzunen %58k.
- Hausnarketa estrategikoa egin eta Hizkuntza Politika adostu.
- Ulibarrin sartzea erabaki.
- Ikasmaterialak eta barruko dokumentu batzuk itzuli dira.
- Enpresa aholkularitzan 2 diagnostiko euskaraz egin dira.
- Garatu/Osalan 2 ikastaro euskaraz eman dira.
- Langileentzako ikastaroen eskaintza euskaratzen hasi da.
- Euskararen Kudeaketa planeko helburuen %58 bete.
- IMHko langileen %25ak formazioa jaso du.
- Prozesuen Kudeaketa-planetan txertatutako helburuen %58 gauzatu dira, eta %22 egiteko prozesuan daude(6).
Hobetu beharrekoak dira:
- Erabilera indartzen jarraitu.
- Idatzizkoan gora egin badugu ere, ez da helburua lortu, eta ahozkoarekiko alde handia dago.
- Motibazioa eta komunikazioa gehiago landu.
- Langilez langileko mailara eraman plana.
- Batzordea indartu.
- Egitasmoarentzat finantziazio nahikoa lortu.
2005 urteko Kudeaketa-plana: helburuak, ekintzak, arduradunak, epeak eta adierazleak
Jarraian azalduko ditugun helburuak hiru mailatan sailkatuta daude:
- Erakundeak euskararen erabilera sustatzeko onartutako helburu orokorra, eta horri atxikitako ekintzak.
- Prozesu bakoitzak dagokion esparruan euskararen erabilera sustatzeko adostu dituen helburu zehatzak, eta horiei atxikitako ekintzak.
- Prozesu bakoitzak onartu dituen hainbat helburu, eta Goazen batzordearen iritziz, euskararen begietatik jarraitu behar direnak.
Ikus ditzagun, bada, aurtengo helburuak, beti ere kontuan izanda, prozesu guztiek ez dutela erritmo bera eramango:
IMHren HELBURU OROKORRA 2005: Ahozko eta idatzizko erabilera adierazleetan %5eko igoera lortu
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Mintzagrama tresna erabiliz 20 konpromiso adostu Berba- mintzarako | Erabili Motibatu | 05-05-30 | 20 elkarrizketa martxorako | Elkarrizketa kopurua | 30 | "Ad hoc" sortutako formazioa jaso adostutako irizpideen arabera (Reto OG804) | Ezagutu | 05-12-31 | EGALIK pasatu formazioa jasoko duten 42 langileei | Langile kopurua | 3.257 | IMHko 30 pertsona giltzarriren mapa egin, eta bakoitzarekin urtean bi bilera egin gaia aztertu eta proposamenak lantzeko. (Mintzagramaren ekintzari lotuta egon daiteke) | Motibatu | 05-12-31 | Pertsona giltzarrien mapa Mintzagramaren ekintzari lotu, baina erdaldunak ere sartu | Data | 120 | IMHren euskara sistemaren 3 prozedura martxan jarri, kalitate sistemako 3 prozedura egokitu euskararen ikuspegitik eta Plan Estrategikoan txertatu Hizkuntza politika (Reto OG804) | Erakundetu | 05-12-31 | Euskararen prozeduren mapa idatzi. Prozeduraren araberako jarraipena egin | Data Bai / ez | 80 | IMHren kasua eta Hizkuntza politika ezagutarazi bezero eta hornitzaileei, eta interesa izan dezaketen guztiei, elkarlanerako bideak jorratzeko | Komunikatu | 05-06-30 | Bezero eta hornitzaile euskaldunak identifikatu | Data | 40 | | Ulibarri programan sartu | Erakundetu | 05-06-30 |
|
| 50 | Itzulpenak kudeatzeko sistema abiatu eta web-orrian jarri | Erabili | 05-12-31 | Eleka? + Word fast? |
| 90 | Urteko asanblada batean hizlarietako batek euskaraz egin eta bat-bateko itzulpen sistema erabili | Motibatu Erakundetu | 05-07-31 | Bat-bateko itzulpen sistemak ondo egiten duen ikusi | Data | 15 | IMHk antolatutako euskaldunen arteko bilera formalen %40 euskaraz egin | Erabili | 05-12-31 | Bilerak eta hizkuntzaren erabilera identifikatu | Data | 10 | Dokumentu laburren %60 elebidun edo euskaraz, eta horietatik %25 euskaraz sortu | Erabili | 05-12-31 | Dokumentuak identifikatu | Data | 10 | Hobetze taldeak martxan jarri | Erabili | 05-06-30 | Administrazioa, Harrera On, TI |
| 120 | .
Prozesuen helburu espezifikoak
- Zuzendaritzaren helburuak:
- Gizartearekiko Erantzukizuna Jarraibidearekin harremana duten 2005eko Kudeaketa Planean jasotzen diren helburu orokorren %100ean betetzea, nahiz eta zuzendaritza lan taldeko beste helburu espezifikoetan ez egon.
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Hizkuntza-Politika Plan Estrategikoan txertatu | Erakundetu | 05-12-31 |
|
| 10 | IMHren kasua eta Hizkuntza politika ezagutarazi bezero eta hornitzaileei, eta interesa izan dezaketen guztiei, elkarlanerako bideak jorratzeko |
| 05-06-30 | Bezero eta hornitzaile euskaldunak identifikatu | Data | Helburu orokorretan | Urteko asanblada batean hizlarietako batek euskaraz egin eta bat-bateko itzulpen sistema erabili |
| 05-07-31 | Bat-bateko itzulpen sistemak ondo egiten duen ikusi | Data | Helburu orokorretan | .
- E-learning prozesuaren helburuak:
- Gutxienez E-learning ikastaro bat euskaratu
- Taldekideen arteko idatzizko komunikazioaren %20 euskaraz izatea lortu
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Gutxienez e-learning ikastaro bat euskarara itzuli: - Oinarrizko gaitasunak. - Abiadura handiko makinak erabili eta mantentzeko eskuliburua itzuli | Erabili Ezagutu | Abendua | Edukiak ekarriko dituzten irakasleak. Ikastaroaren finantziazioa. Barne materialen itzulpena eta multimedia muntaia | Irakasle kopurua Euro kopurua | 1.100 | E-learning lan taldeko kideen artean euskarazko e-posta bidali | Erabili | Abendua | Euskaraz bidalitako e-postak | E-posten kopurua | 5 | .
- Lanbide Heziketa Iraunkorra prozesuaren helburuak:
- Garaturi eskaturiko ikastaroen %50 euskaraz izatea
- Euskaraz emango diren ikastaroen materiala 100% euskaraz hasi baino lehen
- "Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko" Programan parte hartzen duten langilei ikastaroak euskaraz jasotzeko aukera eskaini
- Euskara ikastaro ekintzetan prosezuko %75 langileak parte hartu
- Hiru enpresa industrialekin, ikastaroak euskaraz emateko aukera landu
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Garaturen Katalogoko Euskarazko Ikastaroen kopurua | Erabili | 05-07-31 | Ikastaroen Katalogoa ezagutu, deialdia baino lehen | Data | 10 | Euskarazko ikastaroek, gaztelaniazkoek baino interes eta ikasle gutxiago dituzten ezagutu | Erabili | 05-07-31 | Berritzeguneko arduradunarekin bilera | Bilera kopurua | 2 | Itzulpenerako dirulaguntza lortu | Erabili | 05-12-31 | Finantziazio iturriak identifikatu | Bai/ez | 10 | Euskarazko dokumentu fondoak bilatu | Erabili | 05-12-31 | Finantziazio iturriak identifikatu | Bai/ez | 10 | Euskaraz formazioa jasotzeko interesa gehitu aholkulariaren galderei | Erabili | 05-12-31 | Egiaztatzeko Sistema martxan jarri | Bai/ez | 3 | Jasotako informazioa aztertu | Erabili | 05-12-31 | %50eko portzentaia baino altuagoa | % | 3 | Euskarazko ikastaroak martxan jarri | Erabili | 05-03-31 | Ikasleen interesa Euskarazko ikastaroekiko %25a baino altuagoa | % | 360 | Euskarazko formazioa jasotzeko aukeraren berri emateko, mailing bat egin enpresei | Erabili | 05-03-31 | Enpresen zerrenda | Bai/ez | 15 | | Bisita plan bat egin | Erabili | 05-04-30 | Enpresen zerrenda | Bai/ez | 30 |
- Hasierako Lanbide Heziketa prozesuaren helburuak:
- Ulibarri programan sartu
- HLH-n antolatutako euskaldunen arteko bilera formalen %40 euskaraz egin
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
| Ulibarri programan sartu | Erakundetu | 05-12-31 | HLHko euskara teknikariaren funtzioak definitu, pertsona izendatu eta formatu | Bai/ez | Helburu orokorretan | HLH-n antolatutako euskaldunen arteko bilera formalen %40 euskaraz egin | Erabili | 05-12-31 | Dedikazio orduak | % | Helburu orokorretan |
- Incress prozesuaren helburuak:
- Enpresei 2 aholkularitza euskaraz egin (eskaintzan zerbitzuak euskaraz integratu)
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
| 2 enpresa identifikatu | Erabili | 05-12-31 |
| Kopurua | 20 | | Materialak itzuli | Erabili | 05-12-31 |
| Bai/ez | 20 |
- Ingeniaritza prozesuaren helburuak:
- Ikasleekin egiten diren bileren %10 euskaraz
- Bost dokumentu berri euskaraz idatzi
- Jada dauden bost dokumentu euskarara itzuli
- Bi ikasgai euskaraz eman
- Proiektuen %10 ahoz aurkeztu
- Inguruko eskariaren arabera, euskaratzeko ekintza plana definitu
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Euskaraz gara daitezkeen bilera motak identifikatu | Erabili | 05-02-28 | Dedikazio orduak | Kopurua | 5 | Berriak diren eta aldizkako erabilera duten 5 dokumentu identifikatu eta euskaraz idatzi | Erabili | 05-12-31 | Dedikazio orduak | Kopurua | 40 | Jada erabiltzen diren eta aldizkako erabilera duten 5 dokumentu identifikatu eta itzuli | Erabili | 05-12 | Dedikazio orduak | Kopurua | 20 | Ikasleek ikasgaiak euskaraz jasotzeko duten disponibilitatea ezagutu | Erabili | 05-03 | Informazioa jasotzeko inkesten errebisioa | Bai/ez | 5 | Euskaraz beren ikasgaia emateko gai diren irakasleak identifikatu | Erabili | 05-04 | Dedikazio orduak | Kopurua | 5 | 2 ikasgai prestatu euskaraz emateko | Erabili | 05-07 | Itzulpena egin | Bai/ez | 10 | Aurkezpenak euskaraz egiteko interesa duten ikasleak identifikatu | Erabili | 05-03 | Dedikazio orduak | Kopurua | 3 | Euskarazko aurkezpenak ebaluatzeko gai diren epai mahaikideak bilatu | Erabili | 05-05 | Dedikazio orduak Epai mahaikideen Datu Basea eguneratu | Kopurua Bai/ez | 10 | | Ekintza plana definitu | Erabili | 05-09 | 3 bilera egin | Kopurua | 24 |
- ITE prozesuaren helburuak:
- Virtoolen funtzio eta menuak euskarara itzuli
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Menu eta aginduen zerrenda egin | Erabili | 05-06-30 | Beste lan-taldeen inplikazioa | Itzulitako % | 20 | | Zerrenda itzuli | Erabili | 05-06-30 | Beste lan-taldeen inplikazioa | Itzulitako % | 40 | Laguntzako dokumentazioa egokitu | Erabili | 05-06-30 | Beste lan-taldeen inplikazioa | Itzulitako % | 50 |
- Euspen prozesua: Administrazio sailaren helburuak:
- Kudeaketa planaren fitxa elebidun jarri
- Esplotazio kontua euskaratu eta behar denean gaztelaniara itzuli
- Administrazio atalaren kudeaketa-plana euskaraz bete, eta behar denean gaztelaniara itzuli
- Administrazio ataleko hiru langileek hiru hilean behin egiten duten bilera euskaraz egin
- Kontabilitatea euskaraz eraman
- Reportearen zerrenda euskaratu
- Nominak, T10ak eta horrelakoak euskaraz
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Kudeaketa planaren fitxa elebidun jarri | Erabili | 05-01-15 |
| Bai/ez | Helburu orokorretan | Esplotazio kontua euskaratu eta behar denean gaztelaniara itzuli | Erabili | 05-02-15 |
|
| Helburu orokorretan | Administrazio atalaren kudeaketa-plana euskaraz bete, eta behar denean gaztelaniara itzuli | Erabili | 05-02-15 | Teknikariarekin kontrastatu |
| Helburu orokorretan | Administrazio ataleko hiru langileek hiru hilean behin egiten duten bilera euskaraz egin | Erabili | 05-12-31 | Teknikariarekin dinamizazioa |
| Helburu orokorretan | Kontabilitatea euskaraz eraman | Erabili | 05-12-31 | Programa informatikoaren plantillak euskaratu |
| Helburu orokorretan | Reportearen zerrenda euskaratu | Erabili | 05-06-30 | Aurrekontua onartu |
| Helburu orokorretan | Nominak, T10ak eta horrelakoak euskaraz | Erabili | 05-06-30 | IMHk bereganatu prozesua |
| Helburu orokorretan |
- Euspen prozesua: Kalitate sailaren helburuak:
- Pertsonen formazioa erraztu, beren hizkuntza eskubideak bermatu eta inguruarekiko inpaktua kontrolatu
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
SGCALen prozeduretan Euskara bariablea txertatu | Erakundetu | 05-03-31 | Euskara batzordearen 6 bilera gaia lantzeko | 3 prozedura | Helburu orokorretan |
- Euspen prozesua: Komunikazio sailaren helburuak:
- Pertsonen formazioa erraztu, beren hizkuntza eskubideak bermatu eta inguruarekiko inpaktua kontrolatu
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Goazen: Berba-mintza tratuak | Erabili |
|
|
| 20 | Goazen: diru-laguntza lortu | Finantzatu | Abendua |
|
| 130 | Goazen: euskara Kalitate sisteman txertatu | Erakundetu |
|
|
| Helburu orokorretan | Goazen: helburu orokorrarentzat akzioak ezarri eta koordinatu | Erakundetu | Otsaila |
|
| 120 |
- Euspen prozesua: Mantenimendu sailaren helburuak:
- Mantenu arduradunak jasotzen dituen mantenimenduko parteak ea euskaraz jasotzerik dagoen ikusi.
- Igogailuetako 2 errotuluak euskaratu
- Gehienezko altuera azaltzen duen errotulua euskaratu
- Sercoinekin hitz egin kartelak elebidun jartzeko
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Mantenu arduradunak jasotzen dituen mantenimenduko parteak ea euskaraz jasotzerik dagoen ikusi | Erabili | 05-12-31 | Euskara ikastaroa egin. Parteak euskaraz ere ulertuko direla barruko mezua bidali | Kopurua | 3 | Igogailuetako 2 errotuluak euskaratu | Erabili | 05-12-31 | Aurrekontua onartu |
| 3 | Gehienezko altuera azaltzen duen errotulua euskaratu | Erabili | 05-12-31 |
|
| 8 | Sercoinekin hitz egin kartelak elebidun jartzeko | Erabili | 05-12-31 |
|
| 2 |
- Euspen prozesua: TI sailaren helburuak:
- Pertsonen formazioa erraztu, beren hizkuntza eskubideak bermatu eta inguruarekiko inpaktua kontrolatu
| Ekintza | Programa | Epea | Giltzarria | Adierazlea | Barne Orduak |
|---|
Euskarazko softwarearen erabilpena bultzatu: euskarazko tresna informatikoen erabilpena (Windows XP, OpenOffice, Mozilla...) erakusteko saioak antolatu | Erabili | Urte osoa | Saioa antolatu | Saio kopurua | 10 | Libre erabilpeneko gelan 3 PC euskaraz Linux, Firefox eta OpenOffice-ekin, ikasleek esperientzia bat izan dezaten Linux sistemarekin | Erabili | Ekaina | Kopurua | Bai/ez | 10 |
Euskararen begietatik jarraitu beharreko bestelako helburuak
- Zuzendaritzaren helburuak
- Produktuei buruzko 8 aurkezpen egin: euskaraz 1. Dokumentuak elebiz prestatu.
- Ezberdintzen gaituzten gaitasunak aurkeztu 4 proiektu bururi (berariazko triptikoa, aurkezpen eskutitza...). Elebiz.
- OG3: Harreman-marketing sistema ezarri. Sistema euskaraz deskribatu ere.
- OG4: Berrikuntza kudeatzeko batzordea martxan jarri eta bere atribuzioak definitu. Izen euskalduna asmatu batzordeari.
- OG4: Berrikuntza kudeatzeko sistemaren adierazle koadroa definitu. Elebiz egin.
- OE. Plan Estrategikoa. Elebiz egin·
- OE.3. 2005-2010 bost urteko inbertsio plana definitu maiatzaren 15a baino lehen. Makinen interfaza euskaraz ere.
- D2. Ordainsari politika eta pizgarrien dokumentua. Elebiz.
- Gaitasunen hasierako elkarrizketa/ebaluazioa egin. Nahi duenari euskaraz egin.
- E-learning prozesuaren helburuak
- Salmenta egiterakoan.
- Proiektuak aurkezterakoan.
- LHIko ofertan e-learning aurkezterakoan.
- Edukien ekartzaileak (aportadores de contenidos) kontratatzerakoan.
- IMHrentzat multimedia manuala garatzerakoan.
- Lanbide Heziketa Iraunkorra prozesuaren helburuak
- Hasierako Lanbide Heziketa prozesuaren helburuak
- Praktikak euskaraz egiteko aukera.
- Kanpaina.
- Lanpostuak zehazteko euskara erabili.
- Formazio planean euskara kontuan izan.
- Ulibarri planean teknikari sartuko dena aukeratu, lanak zehaztu eta formazioa eman.
- Incress prozesuaren helburuak
- Helburu espezifikoaz gain, ondo egongo litzateke euskaraz egindako ekintzaren bat kasu praktiko erreferente bezala lantzea (helburu espezifiko C1-eri lotuta).
- Ingeniaritza prozesuaren helburuak
- Propaganda egiterakoan (bisitak, jardunaldiak, prentsa, telefono-deiak...).
- Irudi berria eta kanpaina.
- Ingeniaritzaren eredu berria zehaztu.
- Ikasleen proiektuen jarraipen pertsonala.
- Gaitasunen ebaluazioa eta jarraipena egin.
- ITE prozesuaren helburuak
- Pasantiatik etortzen direnei hiztegia banatu.
- Euspen prozesua
- Admon: helburu espezikoen bidez nahiko ondo bideratuta dago euskararen erabilera.
- Dokumentazio Zerbitzua: Liburutegiaren web orriak Diputazioaren proiektuaren bidez euskara kontuan hartuko du.
- Kalitatea: EFQM memoria elebietan.
- Komunika: bideratuta.
- Mantenimendua: Helburu espezifikoen bidez bideratuta.
- Informatika: bideratuta
Balizko oztopo eta irtenbideak
Labur azalduta lau dira izan daitezkeen oztopo nagusiak:
| Oztopoa | Konponbidea |
|---|
| Langileek atxikimendua: IMH punta puntako erakundea izanik, egitasmo honek beste hainbat proiekturekin lehiatu behar du. | Proiektua erakargarria egin | | Baliabideak eta finantziazioa: Ikastaroak eta aholkularitza euskaraz eman ahal izateko, hainbat material oraindik euskaratu gabe dago. Horretaz gain, interfaza euskaraz duten makinak lortzeak ere dirua eskatzen du. Eta bereziki, kosterik handiena, erakundeko kideek emandako orduena da. Hori ezin da guztiz ordaindu, baina kanpoko laguntzak irla konplexua gainditzen laguntzen du, itzulpenak errazago egingo lirateke, teknikaria ordu gehiagoz aritzeko izango genuke... | Laguntza eskatzen jarraitu, eta bien bitartean, planaren erritmoa moteldu. | | Politizazioa: Bi aldetatik, azkarrago joan nahi dutenak, eta haien burua erasotutzat dutenak. | Hasieratik saiatu gara lotzen egitasmoa, gizabanakoaren eskubideak eta erakundeak ematen duen zerbitzuaren kalitatea. Horrela aztertuz gero, erakundea osoari onura dakarkion proiektua da, euskal edo erdal hiztuna izanda ere, erakundeak irabazten badu, norberak ere irabazten duelako. Egitasmoaren oinarrizko balioetako bat begirunea da. Hasieratik aldarrikatu dugu, eta betetzen saiatu gara. Errespetua behar zaie euskal zein erdal hiztunei, baina guztiei, hor da gakoa. Era berean, zerbitzua euskaraz ematea, gizabanakoen arazoa baino erakundearena dela diogu. Beraz, erakundeak aurkitu behar du korapiloa askatzeko modua, eta horretarako laguntza eskatzen dio langileari. Hori bai, inor derrigortu gabe, baina inork ere oztopatu gabe, hau da, 0 eta 100 artean egon daitezkeen oreka-puntu horiek aurkituta. Ideia horiek lantzen ditugunean, garrantzi handia eman diogu gardentasunari eta buruz buruko harremanei. Ahal den neurrian, etengabe, egindako guztiaren berri eman dugu intranetaren bidez, eta unean uneko gaiak eragindakoekin elkartu gara, haien iritzia eta laguntza eskatzeko. | | Bezeroen demanda: Gerta dakiguke inguruko enpresetatik euskara ikastaroen demanda txikia iristea. | LHI eta INCRESS prozesuen erritmoa moteldu, baina HLH eta Ingeniaritzakoa ez. Erritmoa motelduta ere, ez dugu jarrera proaktiboa etengo, eta IMHk saiatu beharko luke, gainontzeko eragileekin batera egoera aldatzen. Udalarekin elkarlana Biziberritzeko Planaren barruan, Aldundia eta Sindikatuekin kanpainaren bat egin... | | Bestelako oztopoak: Finantziazio gaiak bezala, badira beste kontu tekniko batzuk ez direnak erabat IMHren esku, esaterako: makinen interfaza, Virtool tresna merkaturatzea... Zailtasunak izan daitezke, kasu honetan ere | Erabakia hartuta dago, beraz, erritmo kontua baino ez da izango. |
Lantaldea eta egitura
Erakunde osoak du egitasmoarekiko nolabaiteko ardura. Atxikimendua azaldu duten guztiek haien eginkizunen araberako erantzukizuna dute, eta egitasmoaren ardura nagusia Fundazioaren zuzendaritzak eta arduradun naturalek dute. Izan ere, horien erantzukizuna da adostutakoa gauzatzeko aukera eta baliabide nahikoak ematea erakundeko gainontzeko kideei.
Beraz, erakundearen ohiko egiturak eta tresnak erabiliko dira plana gauzatzeko, bereziki Kudeaketa-plana.
Horretaz gain, ohiko baliabideak erabiliko dira:
- Koordinatzailea izendatuta da.
- Kanpoko aholkularitza batekin lankidetza hitzartu da: teknikari bat ari da IMHn bertan astean bitan, guztira 16 orduz.
- Eta prozesuari indarra emango dion egitura sortu da, planaren motorra edo bihotza izango den egitura: euskara batzordea. Goazen egitasmoaren batzordea zazpi lagunek osatu dute:
- Koordinatzailea. Zuzendaritzaren idazkaria eta Komunikazio arduraduna.
- Harrerako langilea.
- IMH Ingeniaritzako idazkaria.
- Zuzendari Administratibo-finantzarra.
- Hasierako Lanbide Heziketako irakaslea eta lan-poltsaren arduraduna.
- Lanbide Heziketa Iraunkorreko irakaslea.
- Ahize hizkuntza-aholkularitzako teknikaria.
Finantziazioa lortzeko programa ezberdinak aztertzen gabiltza eta hauei buruzko deialdiak aterako direnean eskariak egingo dira, beraz ondoren jakingo dugu hauetatik finantziaziorik lortu ahal izango den. Programak hauek lirateke:
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Garatu (irakasleentzako ikastaroak).
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Eima IV ikasgai materialen itzulpena.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Sailak ateratako diru-languntzak.
- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak enpresentzat ateratako diru-laguntzak.
2005eko egoera eta lortutako emaitzak
IMHren barnean euskararen erabilera plana martxan jarri zenetik (Goazen egitasmoa) hainbat aurrerapauso eman dira, eta euskararen biziberritze zein kalitatean hobetu da. Hiru urte hauetan lortutako emaitzak handiak izan dira eta euskararen erabileran urrats kuantitatibo eta kualitatiboak eman dira.
Besteak beste 2005eko erabilera eta idatzizkoari dagozkion zenbait datuk aditzera ematen digute IMHn eman diren lorpenen berri:
- 2003an baino 958 zerbitzu-ordu gehiago eskaitzen ditu euskaraz IMHk, eta hori % 12ko igoera da. Are garrantzitsuagoa kontuan badugu 1999an IMHk ez zuela eskaintzen formazio eta zerbitzu ordurik euskaraz, eta 2005ean euskarazko eskaintza jardueraren % 24,3an kokatzen dela.
- Laneko jardunean euskararen erabilerari dagokionez:
- 2003an langileen % 13ak bi eletan lan egiten zuen eta 2005ean % 32ak bi eletan lan egiten du (% 19ko igoera eman da).
- Euskaraz erdaraz baino gehiago lan egiten zutenen kopurua % 28an kokatzen zen 2003an eta 2005ean % 32an (% 4ko igoera eman da).
- Azkenik, beti euskaraz lan egiten dutenen kopurua 2003an % 6koa zen eta 2005ean kopurua mantendu egin da.
- Laneko jardunean idatzizkoari dagokionez:
- 2003an langileen % 14ak bi eletan lan egiten zuen eta 2005ean % 22ak (% 8ko igoera eman da).
- Euskaraz erdaraz baino gehiago lan egiten zutenen kopurua 2003an % 16an kokatzen zen eta 2005ean % 14ean kokatzen da (% 2ko jaitsiera eman da).
- Azkenik, beti euskaraz lan egiten dutenen kopurua 2003an % 3koa zen eta 2005ean % 6koa da (% 3ko igoera eman da).
- 2005eko dokumentu laburren % 64a euskaraz idatzi dira.
Bestalde, kontutan hartu beharrekoak dira ere prozesuz prozesu eman diren lorpenak:
- 11 makinetan euskaraz egin daiteke lan.
- LHI: 800 enpresekin harremanak izan dira. Katalogoan euskara eskaintzea erabaki da.
- IMH ingeniaritza: 1.go mailan 3 irakasgai euskaraz ematea erabaki da, irakasgaien % 15a. Eta progresiboki urteen buruan portzentaia hau igotzen joango dela erabaki da.
- HLH: Ulibarrin sartu da eta Euskara zerbitzua indartu da.
- 19 langilek berariazko formazioa jaso dute.
- Euskaren Erabilera Sustatzeko Sistema diseinatzeko lanak garatu dira.
- Itzulpen memoriak martxan jarri dira.
Aurrera begirako erronkak
Bukatzeko, lorpenak kontutan hartzekoak izanik ere, oraindik badago IMHren barnean zer hobetu euskararen normalizazioan aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
Helburu hau aurrera eramateko asmoz, adostuak ditu eta lantzen ari da 2006ko lan ildo nagusiak:
- Ahozko / Idatzizko erabilera adierazleetan % 5eko igoera ematea.
- Zerbitzu gehiago eskaini euskaraz: LHI; Ingeniaritza, Incress.
- Kudaketa-plana, Plan estrategikoa eta EFQM memoria bi eletan izatea.
- Euskararen Erabilera Sustatzeko Sistema (EESS) ezarri eta teknikaria trebatu.
- Dokumentu luzeak euskaraz 2007-2009 plana.
- Itzulpen memoriak.
- Makina-Erremintaren mintegia antolatzea.
- Berariazko formazioa.
Hori guztia aurrera eramateko ezinbestekoa izango da aurrerantzean ere, IMHren zuzendaritzaren inplikazio zuzena, prozesu desberdinetako arduradunena eta orokorrean langile guztiena. Eskerrak ematea ere, orain arte prozesu hau aurrera eramatea posible egin duten guztioi eta aurrerantzean ere bide horretatik jarrai dezaten animatzen ditugu.
Oin-oharrak
- (1)Ahize hizkuntza-aholkularitza AEKren baitan sortutako zerbitzua da, euskararen erabilera sustatzeko erakundeetan eta gizartearen zenbait sektoretan.
- (2)1998an IMHk ISO 9001 ziurtagiria jaso zuen, sare publikoaren Lanbide Heziketako lehenengo ikastetxea izanik; eta, EFQMren bideari ekin ondoren, 2000 urtean Zilarrezko Q-a jaso zuen.
- (3)Elgoibarko elkarte eta ikastetxeetan euskararen erabilera bultzatzeko sortu zen.
- (4)EGALIK softwarea langileen gaitasun linguistikoak kudeatzeko tresna informatikoa da. Langilearen gaitasun horiek eta lanpostuaren ezaugarriak alderatuta, hainbat grafiko eta adierazle ematen ditu. Horiek aztertuta, eta eragileen asmoak eta baliabideak kontuan izanda, horien araberako formazioa zehaztea ahalbideratzen du, eta behin hori jasota, lortutakoa kuantifikatzen laguntzen du. IMHren INCRESS erremintaren egokitzapena da.
- (5)ELAY S.A., ELAY INDUSTRIAL S.A., SEYTRA S.A., DANOBAT S. COOP., FAGOR AUTOMATION S. COOP., INASMET, ETXEPE S.A., DANONA S. COOP., LKS S. COOP., MONTTE S.L., EUSKARAZ KOOP., ALECOP S. COOP. LTDA., AMPO S. COOP., Eusko Jaurlaritza, DEBEGESA, EIKA S. COOP., FAGOR EDERLAN S. COOP., FAGOR ARRASATE S. COOP., FAGOR ELECTRONICA S. COOP., FAGOR ELECTRODOMESTICOS S. COOP., GOIZPER S. COOP., IRIZAR S. COOP., KONDIA S.A., LEALDE S. COOP. LTDA., PLASTINCA S.A., SORALUCE S. COOP., ULMA S. COOP.
- (6)Zuzendaritzaren oniritzia behar, beste prozesu bati dagokio...
(RUBEN ODRIOZOLA LAKARRA IMHko Euskara Teknikaria da)
|